Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Patxi Altuna, in memoriam
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, eman du bere azken hatsa, Loiolan, Patxi Altuna *Kanpaxak*. Bere herrikideen tanbor hotsen oihartzuna Izarraitz eta Txalintxo artean galtzen zen bitartean. Atsekabeturik utzi gaitu berri tristeak. Gizon handi batek utzi gaitu. Betiko. Baina haren irudia, haren hitza, haren lana, zintzotasuna, zorroztasuna, leialtasuna, ... bizi garen bitartean gogoan izango dugu. > Patxi Altuna elizgizon zintzo eta leiala izan zen, bai elizarekin, bai Jesusen Konpainiarekin eta bai kristau herriarekin. Adin batekoek ondo gogoratzen dituzte Donostiako Jesuiten erresidentzian igande eguerdietako meza haiek. Haren predikuak. Isunak eta gartzela ere ezagutu zuen sermoi haien ondorioz. Frankoren diktadura bizi bizirik zegoen. Elizgizon konprometitua izan zen, dudarik gabe. > > Haren euskaltzaletasuna ere nabarmena dugu. Zaletasun horrek eraman zuen Patxi euskara irakastera eta euskara irakasteko metodo moderno bat paratzera, garaiko metodorik hoberena. Zenbat ote dira haren *Euskara Hire Laguna*-ri esker euskara ikasi dutenak eta euskaldun bihurtu direnak! Zenbat ote gara liburu hari esker irakasle bihurtuak ere! Ez baitzuen bakarrik euskara irakasteko metodo moderno bat prestatu, metodo hori erabiltzeko irakasleak ere trebatu zituen. Irakasleen irakasle izan dugu Patxi Altuna eta ez nolanahikoa. Helduen euskalduntzean bera izan da erreferentzia-puntu nagusi urte luzeetan, bai metodogile bezala, bai irakasleen trebatzaile gisa, eta baita ikastaro antolatzaile gisa ere. > > Irakasle bezala, izugarri pedagogo on bezala gogoratzen dugu haren ondoan ibili garen guztiok. Ondo oroitzen naiz goiz batean nola erakutsi zidan, ordu erdian, euskal adizkien eraketa. Ordurarte, hainbat ikastaro, hainbat paradigma bihurri (*si yo te lo hubiera*, etorri zenkizkidakete, *podríais venirme a mí*, .. ) eta holakoak jasandakoa nintzen. Udako goiz batean, gogoratzen dut, nire izerdien berri eman nion Patxiri. Hark honela esan zidan: «Ba al dituk hamar minutu? Begira: aditz laguntzailearen orainaldia ongi jakinez gero, erraza duk gainerako forma guztiak, subjunktibo, ahalezko eta abarrak sortzea». Bat batean argitu zizkidan ordurarte anabasa besterik ez ziren paradigma haiek. Alde honetatik, guztiz aipagarriak iruditzen zaizkit haren *Euskal Aditza* liburua. Aipagarria den bezala, haren *Mitxelenaren idazlan hautatuak* liburuaren argitalpena. Zenbat ohar, argi, txukun eta didaktikoki azalduak! > > Bere beste lan alor nagusia euskal filologiari dagokiona da. Garaian garaiko premiei erantzun nahirik, lehenbizi euskara irakatsi beharra somatu eta horretara jarri bazituen bere indar guztiak, gero euskal filologiaren bultzatzaile adoretsu bilakatu zen. Bera izan zen euskal filologia ikasketen sustatzaile nagusia Deustuko Unibertsitatean, Donostian eta Bilbon. Irakasleak bilatzeaz ere arduratu behar izan zuen. Baina ikasleak ere materialez hornitu behar ziren, testuak prestatu behar ziren. Eta hemen maisu agertu zitzaigun Patxi Altuna. Euskararen azterketa unibertsitateko ikasgeletara eraman beharra izan zenean, euskal autoreen testuak ikasleen eskura jartzen ahalegindu zen, benetako filologo baten maisutasunez. Formazioz filologia klasikoan aditua izanik, eta latineko irakasle bizi guztian, euskal filologiari bultzada handiena eman dion aditua dugu Patxi Altuna. Han hemenka barreiatuak diren artikuluak hor ditugu. Gero bere tesia eman zigun argitara: *Versificación de Dechepare. Métrica y pronunciación* (Bilbo 1979). Hari beretik beste bi liburu bikain eskaini zizkigun: *Etxepareren hiztegia* (1979) eta *Linguae Vasconum Primitiae* obraren edizio kritikoa (Bilbo 1980). Harrezkero, euskal autore zaharren edizio kritikoak errenkan etorri dira, bata bestearen atzetik: Etxeberri Ziburukoa, Tartas, Mendiburu, Fr. Bartolome, ... > > Bestalde, hainbat tesigileren gidari eta zuzendari ere izan dugu Patxi Altuna. Gaurko euskalari askok ezin ordainduzko zorra dugu Patxirekin. Zeren, azken batean, Patxi Altuna, irakasle trebe ez ezik, irakasleen irakasle izan baita, askoren maisu. > > Euskaltzaindian ere lan handia egindakoa dugu Patxi Altuna. Euskara batuaren eraikitze lanetan buru-belarri ibili zen garai ospetsu haietan, morfologia kontuetan bereziki. Gramatika batzordean, berriz, hasiera-hasieratik izan genuen gidari eta lankide, ia oraintsu arte, eritasun zitalak bere hatzaparrak bota zizkion arte. > > Askok asko zor diogu Patxi Altunari. Euskalgintzak langile zintzo, zuhur eta fina galdu du. Euskaltzaindiak jakintsu bat. Askok, adiskide on bat. > > Hitzaren maisu izan dugu luzaroan. Orain Hitzaren magalera itzuli zaigu atzera. Goian bego. > > > <br> > **(PATXI GOENAGA MENDIZABAL hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskararen lagun handia zendu da":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1137809996 > > - "Patxi Altunak Euskara zuen lagun eta adiskide":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1137810230 > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1137974231/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com