Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Hizkuntzak eta legeak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Iñaki Andueza jaunak "Galdegaia":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1134652374/1136143259 eta "Euskara zuzena":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1134652374/1136300629 erantzunetan azaldu dizkidan arrazoien erantzuna beste batzuei ere agian interesatuko zaielakoan, sail honetako artikulu baten bidez erantzutea pentsatu dut. > Lehenik, Euskaltzaindiak ez ditu onartu ez <i>nekatuta nago, ez nekaturik nago</i>; baina ezta <i>nekatua nago</i> ere. Ez da kontu horrezaz mintzatu, besterik gabe. > > Bigarrenik, arriskugarria iruditzen zait hurrengo puntuan erabiltzen duzun argudioa: gramatikaren kontra doalako-edo iruditzen zaizu badaezpadakoa <i>nekatua nago</i> delakoa. Baina badago urrezko erregela bat kontu horretan: hizkuntza eta gramatika bat ez datozenean, aldatu behar dena gramatika da, ez hizkuntza. Beste hitz batzuez esateko, Leizarragak, Etxeberri Ziburukoak, Axularrek, Agirre Asteasukoak, Lardizabalek, Duvoisinek, Joanategik, eta abarrek, eta abarrek, eta K. Mitxelenak erabiltzen duten joskera hori ez badator bat gramatikak dioenarekin, gramatika da aldatu behar dena, eta ez, gure artean behin baino gehiagotan saiatu garen bezala, hizkuntza. Eta Euskaltzaindia hizkuntza zaintzeko dago agian; baina zaintze horrek, neurri batean, "jendeak esaten duena" onartzea eskatzen du. Horrela jokatzen dute bederen ezagutzen ditudan Akademia eta Akademia ordeko guztiek, konturatzen baitira hiztun petoak eta idazle onak direla, non-nahi, unean uneko hizkuntzaren jabeak. > > Besterik da <i>–ek</i> ergatiboaren kasua, ez baitu, berez, zerikusirik gramatika legeekin: hor bi sistema daude betidanik euskara historikoan: batean, sortaldeko euskalkietakoan, plurala + ergatiboa –ek gertatzen da; bestean, sortaldekoetan, –ak. Lehenengoa hautatu zen Euskara Batuan, a) bat aukeratzea nahitaezkoa zelako batasuna egingo bazen, eta b) <i>–ek</i> formak tradizio hobea zuelako eta eraginkorragoa zelako, besteak beste. Baina ez zegoen hizkuntza legerik batasunerako <i>–ak</i> hautatzea debekatzen zuenik. Orobat, ez zegoen hizkuntza legerik aditzean *dot* paradigma, edo *zan* paradigma, esaterako, aukeratzea debekatzen zuenik. Hori guztia *arau bidez* konpondu behar zen, azken batean arbitrarioak zirelako hautaketak. *Hizkuntza legeetatik kanpoko arau* horiek osatzen dute *euskara zuzena* esaten zaiona. > > Baina pankartetako *Ongi etorriak* –edo *jende asko etorri dira*–, adibidez, euskara gaiztoa dela adierazteko ez da –ez litzateke– araurik behar. Bestela esan, *hizkuntza legeek* gobernatzen dute kontu hori. Eta egungo euskararen arazo larrienetako bat hau da: hogeita hamar urte eman ditugu euskara zuzena osatzen duten arauei begira eta horiei buruzko hutsak bakarrik zuzentzen. Azkenean iruditu zitzaigun hori zela zuzenkizun bakarra, eta aski zela arau horiei –eta, okerrago dena, halakok edo halakok bere kabuz eratu zituen arau-usteko "osagarriei"– begiratzea euskara onean idazteko. Baina euskara batzen ari ginen bitartean, euskara "eguneratu" eta "hiritartu" ere egin behar genuen, eta hori zela-eta barra-barra sartu zitzaigun, konturatu gabe-edo, euskara gaiztoa euskara batuan. Zeren garrantzizkoa zen <i>irakurleak ikusi dute</i> zuzentzea; baino garrantzizkoagoa –maila bat garrantzizkoagoa– idazkunetako <i>Ongi etorriak</i> –edo <i>Euskara batuaren ajeak</i>en salatu nituen hainbat– zuzentzea. Eta hor nabarmen egin dugu huts. > > Bukatzeko, Iñaki Andueza jauna, berdin jokatzen dute gainerako hizkuntzek, gaztelaniak adibidez. Aski duzu Kixoteren bigarren kapitulua irakurtzen hastea Cervantes "leista" zela ikusteko. Halere ez da Cervantes gaztelaniazko idazleen artean txarrena. Edo ikus ezazu Real Academia de la Lengua Española-ren azken hiztegiak, <i>Diccionario panhispánico de dudas</i> delakoak, zein esku leunez tratatzen duen "leismoa" edo "laismoa": "usos impropios" omen dira; baina J. A. Pascual akademikoak, hiztegi horren aurkezpena zela-eta egin zioten elkarrizketa batean esan zuen bezala, gaztelaniazko benetako hutsak <i>pienso DE que no tienes razón</i> bezalakoak dira. Bakoitzari berea, hori da legea. Eta agur bero bat. > > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1137424335/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com