Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Hizkuntza eskubideak eta aukera berdintasuna

Iñaki Irazabalbeitia Fenández / Bestelakoak / 2006-01-19 / 07:00


Ez da onargarria, gaur egun, oraindik ere, herri-diruarekin ordaindutako enpresa eta erakundeek euskaldunekin gormutu jokatzea. Ez da onargarria ertzain bati euskaraz egitea arazoetan sartzeko bide izatea. Ez da inolaz ere onargarria, osasun zerbitzua euskaraz ziurtatuta ez izatea eta egoera horrek, batez ere, adinez zaharrenentzat eta gazteenentzat, alegia gizarteko ahulenentzat, osasun zerbitzuaren aldetik kalitate galera nabarmena ekartzea.



EGIA DA, NAHI BAINO AUTOGOBERNU GUTXIAGO IZANDAKO 25 URTEKO ALDIAN, zail dela euskararen bazterketa eta gutxiengo egoera goitik behera aldatzea, batez ere, aldatu beharreko egoera, Espainiako eta Frantziako gobernuen hizkuntza politika berdinkeriazale eta suntsitzailearen ondorio izan denean. Estreinakoz historian, aukera dugu, nahiz eta, batez ere, EAEn izan (Nafarroan eta Iparraldean oraindik ere makilkadak dira nagusi) gure hizkuntzarentzat eta kulturarentzat aldeko neurriak hartzeko. Estreinakoz, justiziazko neurriak hartzeko aukera dugu euskararentzat eta baita guretzat ere, izan ere, gu geu baikara kaltetuak eta hizkuntzari bizi-bizirik eusten diogunak.

EAEri BEGIRA JARRITA, orain gutxiko idazki batean Patxi Baztarrika sailburuordeak azpimarratu du akordio soziopolitiko baten beharra euskararentzat. Ados gaude; euskal gizartea osatzen dugunok ahalik eta akordiorik zabalena behar dugu, ahalik eta eragile gehien elkartuko dituena (eragile politiko, sindikal, ekonomiko, sozial, etab.). Hori bai, “hitzarmen handi” horrek oinarri sendo bat izan behar du: euskal hiztunok bertako erakundeetatik pairatzen dugun bazterkeriari amaiera ematea; zer esanik ez Madrileko erakundeetatik eta erakunde pribatuetatik...

ETA BAZTERKERIAREKIN AMAITZEKO ETA BENETAKO BERDINTASUNA ZIURTATZEKO gaztelaniazko eta euskarazko hiztunen artean, ezinbestekoa da herri-administrazioak burubelarri horretara jartzea, gaur egun helburu horretatik urruti samar gauden arren... eta, ez sinistekoa bada ere, 25 urte bete ditugu teoriazko elebitasun ofizialean. 25 urteko epean errealitatea itxuraldatzen eta izkutatzen duten gezurrezko terminoak sortu dira “gizarte elebiduna” bezalakoxeak (gizarte honen hirutik bat besterik ez denean benetan elebidun), edo “euskararen inposaketa”, euskaldunok, gaztelaniako hiztunen aldean, bigarren mailako herritar izaten jarraitzen dugun bitartean. Administrazioen gidaritza eta jokabide eraginkorrik gabe zail izango da gizartea bere osotasunean langintza horretan bene-benetan burubelarri jartzea. Jokabide bera izan beharko luke Espainiako estatuko administrazio zentralak eta, hala, egiazki, Estatua eleaniztuna dela berresteko aukera izango luke.

EZ DA ONARGARRIA “bere administraziora” hurbiltzen den euskaldunak funtzionario bati euskaraz zuzentzen zaion bakoitzean dadoetara jokatzen ari dela sentitzea, batzuetan (ez gutxitan) erantzun zakarra jaso dezakeenean, gainera. Ez da onargarria, gaur egun, oraindik ere, herri-diruarekin ederki ordaindutako enpresa eta erakundeek euskaldunekin gormutu jokatzea. Ez da onargarria ertzain bati euskaraz egitea arazoetan sartzeko bide izatea. Ez da inolaz ere onargarria, osasun zerbitzua euskaraz ziurtatuta ez izatea eta egoera horrek, batez ere, adinez zaharrenentzat eta gazteenentzat, alegia gizarteko ahulenentzat, osasun zerbitzuaren aldetik kalitate galera nabarmena ekartzea.

HIZKUNTZA ESKUBIDEEN ERRESPETUA ETA HIZKUNTZA NORMALIZAZIO PROZESUA elkarren osagarri dira baina elkarrengandik bereiztuta ere badaude. Bere burua demokratikotzat duen sistemak herritarren eskubideak bermatu egin behar ditu; lehen-lehenik, herritarrek errespetua merezi dutelako eta hori delako demokrazian bermatu behar den gutxienekoa.

HIZKUNTZAREN NORMALIZAZIO PROZESUAK HIZKUNTZA ESKUBIDEETAN IZAN BEHAR DU OINARRI eta ez alderantziz. “Gehiengoaren” haizeak nora, Hizkuntza Eskubideek ez dute hara egin behar. Euskal hiztunok gutxiengo gara gaur-gaurkoz, baina horrek ez luke aitzakia izan behar bazterkeria gehiago luzatzeko. Euskal hiztunok gure herrian gure hizkuntzan artatuak izateko eskubidea dugu, gaztelaniazko hiztunek duten eskubide berbera, ez gehiago eta ez gutxiago. Baina eskubide hori erabiltzeko aukerarik ez dugu euskal hiztunok. Euskal hiztunontzat ez dago aukera berdintasunik. Herri-administrazioak obligazioa dauka euskaldunoi aukera berdintasuna bermatzeko, askatasunean eta oztoporik gabe geure hizkuntza eskubideak erabil ditzagun. Beraz, adostasuna bai, elkarrizketa behar adina, baina errespetuan oinarritua eta ez bazterkeriaren luzamenduan.

EUSKARAREN ALDEKO GIZARTE EKIMENA da hizkuntzaren normalizazioaren bizkarrezurretako bat. Zorionez edo zoritxarrez, zein betaurrekorekin begiaratzen den da kontua, euskal administrazioaren aurretik ibili dira eta dabiltza oraindik ere hainbat arlotan. Gainera, gutxi batzuk izan ezik, parte hartze zabalaren, demokraziaren eta elkartasunaren ispilu dira. Hala ere, administrazioaren eta gizarte ekimen hauen arteko harremana ez da behar adinakoa izan eta, elkarlana estutzeko aurrerapausuak eman diren arren, oraindik harreman hauek urruti daude izan beharko luketen sendotasun eta leialtasunetik.

IRITSI DA HARREMANAK BERE ONERA EKARTZEKO GARAIA. Ez da normalizazioaren bidean arrakastarik lortuko, administrazioa eta gizarte ekimen horietako batzuk zein baino zein eta elkarri entzungor eginez jarraitzen duten bitartean.

Ez dugu zalantza izpirik oraingo sailburuordearen eta bere lantaldearen gaitasunari buruz. Horregatik, eta aukerei ihes egiten utzi behar ez zaielako (agian, euskararen eta euskaldunon azken aukera izan daiteke), gure ustez normalizazioaren eta aukera berdintasunaren aldeko apustua egiteko garaia da, itxurakeriarik gabe. Hor bat egingo dugu, zalantzarik ez izan, eta horretarako gure eskua luzatuta dugu.


(IÑAKI IRAZABALBEITIA FERNÁNDEZ Aralar alderdi politikoaren Euskara Batzordeko buru da)

Iñaki Irazabalbeitiak erabili.com-en argitaratuak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu


Erantzunak


Arrazoiketa txukuna benetan

Anton Bilbao / 2006-01-19 / 14:46

Arrazoiketa txukuna benetan.

Dena dela, gaztelaniazko testuko pasarte baten itzulpena ez da egokiena, nire ustez. Horra:

"Eso sí, ese “gran acuerdo” debe apoyarse en un PRINCIPIO firme, que debe ser el fin de la discriminación que soportamos l@s vasco-parlantes..."

"Pricipio" hitza "helburu" itzuli da euskarazko bertsioan, eta aldatu egiten du jatorrizko pasartearen esanahia. "Oinarri" ez litzateke egokiagoa?


Printzipio

Erramun Gerrikagoitia / 2006-01-19 / 17:56

Principio esaten da euskaraz printzipio. Oraino holakoekin gabiltza, ai ene!


Zuzenketa

erabili.com / 2006-01-19 / 18:10

Mila esker Anton oharrarengatik. Zuzendu dugu.


Politika eta praxis lexikal (eta orthographiko) suizidea hon euskara

Erramun Gerrikagoitia / 2006-01-21 / 11:18

Euskaraz, ez offizialki ez praktikan, ez dira onhartzen ezta ere berba international behinenak, basikoenak eta korrienteenak -esaterako transporte, transportista, ...- eta da hori egia evidente lazgarria, zein bide horrek (kin beste desbide desegoki gehiago) garoaz at situationea nola oraikoa zein ez da osoro pozgarria sozialki tzat superviventzia hon euskara. Halan' tzat printzipio berbea erabili da derrigorrez eta ere obligatinez oinarrizko, baina oinarrizko erabili ohi da tzat basiko, zein ez da synonymo baizik an modu antzeko urrun bat. Berba batek izan ahal dituen synonymoak dira guti (edo bat ere ez) edo asko eta ugari dependituz tik gure malgutasuna zenbatekoa da.

Halan tzat ingles adjektivoa basic agertzen dira ondokoak an hiztegia hon Oxford univertitatea (New Oxford Thessaurus of English. Oxford University Press 2000):

basic (basiko)

fundamental (fundamental) rudimentary (rudimentario) primary (primario) principal (printzipal) cardinal (kardinal) chief elementary (elemental) elemental (elemental) root central (zentral) pivotal (pivotal) critical (kritiko) key focal (fokal) salient (saliente, irtena, begi irtenak) staple essential (essential, essentzial) quintessential (quintessential, kintessential) vital (vital) necessary (nezessario) indispensable (indispensable) foundational (fundational) intrinsic (intrinseko) underlying ingrained

simple (simple) unsophisticated (ezsophistikatu) straightforward (lano, jator) adequate (adequatu, adekuatu) unadorned (tolesgabe) undecorate unornamented without frills spartan (spartano) sparse (urri) stark (gordin, bortitz) severe (severoa) austere (austeroa) limited (limitatu) meagre (urri, eskas) rudimentary (rudimentario) patchy (ahul, makal) sketchy (azaleko, lauso) minimal (minimal, minimo) modest (modestu) ordinary (ordinario) unpretentious (pretensione bako) unostentatious (ostentatione bako) unfussy homely (etxeko, jator) homespun (popular, simple) rough (latza, lehor) rough and ready rough-hewn (baldarki landua) crude (gordin) makeshift restrained (restringitu) muted (ahul, mutu, apal)

Eta aitzitik tzat substantivoa principle dakarrena da:

principle (printzipio)

proposition (propositione) concept (konzeptu) idea (idea, ideia) theory (theoria) postulate (postulatu) assumption (assumptione, assuntione) basis (base) fundamental (fundamentu) essence (essentzia) essential (essentzia) philosophy (philosophia) credo (kredo) attitude (aktitude) rule (rol) formula (formula) criterion (kriterio) code (kode) ethic (ethika) maxim (maxima) axiom (axioma) aphorism (aphorismoa) notion (notione) dogma (dogma) canon (kanon) morality (moralitate) moral values (valio moralak) ideals (idealak) integrity (integritate) virtue (virtute) rectitude (rektitude) sense of honour (zentzua hon ohorea) honour (ohorea) decency (dezentziaa) conscience (konszientzia) scruples (skrupuluak)

Hitz horiek guziak dira synonymo hon basic (basiko) adjektivoa eta principle (printzipio) substantivoa edo ere ez dira synonymo, dependituz, jada esana dugun lez. Euskararentzat ere berba horiek ez al lukete valioko berdintsu -guti gorabehera- , kin egokitze txipi orthgraphiko burutsu tentuz eginak?


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1136739799