Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Hizkuntza eskubideak eta aukera berdintasuna
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ez da onargarria, gaur egun, oraindik ere, herri-diruarekin ordaindutako enpresa eta erakundeek euskaldunekin gormutu jokatzea. Ez da onargarria ertzain bati euskaraz egitea arazoetan sartzeko bide izatea. Ez da inolaz ere onargarria, osasun zerbitzua euskaraz ziurtatuta ez izatea eta egoera horrek, batez ere, adinez zaharrenentzat eta gazteenentzat, alegia gizarteko ahulenentzat, osasun zerbitzuaren aldetik kalitate galera nabarmena ekartzea. > EGIA DA, NAHI BAINO AUTOGOBERNU GUTXIAGO IZANDAKO 25 URTEKO ALDIAN, zail dela euskararen bazterketa eta gutxiengo egoera goitik behera aldatzea, batez ere, aldatu beharreko egoera, Espainiako eta Frantziako gobernuen hizkuntza politika berdinkeriazale eta suntsitzailearen ondorio izan denean. Estreinakoz historian, aukera dugu, nahiz eta, batez ere, EAEn izan (Nafarroan eta Iparraldean oraindik ere makilkadak dira nagusi) gure hizkuntzarentzat eta kulturarentzat aldeko neurriak hartzeko. Estreinakoz, justiziazko neurriak hartzeko aukera dugu euskararentzat eta baita guretzat ere, izan ere, gu geu baikara kaltetuak eta hizkuntzari bizi-bizirik eusten diogunak. > > EAEri BEGIRA JARRITA, orain gutxiko idazki batean Patxi Baztarrika sailburuordeak azpimarratu du akordio soziopolitiko baten beharra euskararentzat. Ados gaude; euskal gizartea osatzen dugunok ahalik eta akordiorik zabalena behar dugu, ahalik eta eragile gehien elkartuko dituena (eragile politiko, sindikal, ekonomiko, sozial, etab.). Hori bai, “hitzarmen handi” horrek oinarri sendo bat izan behar du: euskal hiztunok bertako erakundeetatik pairatzen dugun bazterkeriari amaiera ematea; zer esanik ez Madrileko erakundeetatik eta erakunde pribatuetatik... > > ETA BAZTERKERIAREKIN AMAITZEKO ETA BENETAKO BERDINTASUNA ZIURTATZEKO gaztelaniazko eta euskarazko hiztunen artean, ezinbestekoa da herri-administrazioak burubelarri horretara jartzea, gaur egun helburu horretatik urruti samar gauden arren... eta, ez sinistekoa bada ere, 25 urte bete ditugu teoriazko elebitasun ofizialean. 25 urteko epean errealitatea itxuraldatzen eta izkutatzen duten gezurrezko terminoak sortu dira “gizarte elebiduna” bezalakoxeak (gizarte honen hirutik bat besterik ez denean benetan elebidun), edo “euskararen inposaketa”, euskaldunok, gaztelaniako hiztunen aldean, bigarren mailako herritar izaten jarraitzen dugun bitartean. Administrazioen gidaritza eta jokabide eraginkorrik gabe zail izango da gizartea bere osotasunean langintza horretan bene-benetan burubelarri jartzea. Jokabide bera izan beharko luke Espainiako estatuko administrazio zentralak eta, hala, egiazki, Estatua eleaniztuna dela berresteko aukera izango luke. > > EZ DA ONARGARRIA “bere administraziora” hurbiltzen den euskaldunak funtzionario bati euskaraz zuzentzen zaion bakoitzean dadoetara jokatzen ari dela sentitzea, batzuetan (ez gutxitan) erantzun zakarra jaso dezakeenean, gainera. Ez da onargarria, gaur egun, oraindik ere, herri-diruarekin ederki ordaindutako enpresa eta erakundeek euskaldunekin gormutu jokatzea. Ez da onargarria ertzain bati euskaraz egitea arazoetan sartzeko bide izatea. Ez da inolaz ere onargarria, osasun zerbitzua euskaraz ziurtatuta ez izatea eta egoera horrek, batez ere, adinez zaharrenentzat eta gazteenentzat, alegia gizarteko ahulenentzat, osasun zerbitzuaren aldetik kalitate galera nabarmena ekartzea. > > HIZKUNTZA ESKUBIDEEN ERRESPETUA ETA HIZKUNTZA NORMALIZAZIO PROZESUA elkarren osagarri dira baina elkarrengandik bereiztuta ere badaude. Bere burua demokratikotzat duen sistemak herritarren eskubideak bermatu egin behar ditu; lehen-lehenik, herritarrek errespetua merezi dutelako eta hori delako demokrazian bermatu behar den gutxienekoa. > > HIZKUNTZAREN NORMALIZAZIO PROZESUAK HIZKUNTZA ESKUBIDEETAN IZAN BEHAR DU OINARRI eta ez alderantziz. “Gehiengoaren” haizeak nora, Hizkuntza Eskubideek ez dute hara egin behar. Euskal hiztunok gutxiengo gara gaur-gaurkoz, baina horrek ez luke aitzakia izan behar bazterkeria gehiago luzatzeko. Euskal hiztunok gure herrian gure hizkuntzan artatuak izateko eskubidea dugu, gaztelaniazko hiztunek duten eskubide berbera, ez gehiago eta ez gutxiago. Baina eskubide hori erabiltzeko aukerarik ez dugu euskal hiztunok. <b>Euskal hiztunontzat ez dago aukera berdintasunik</b>. Herri-administrazioak obligazioa dauka euskaldunoi aukera berdintasuna bermatzeko, askatasunean eta oztoporik gabe geure hizkuntza eskubideak erabil ditzagun. Beraz, adostasuna bai, elkarrizketa behar adina, baina errespetuan oinarritua eta ez bazterkeriaren luzamenduan. > > EUSKARAREN ALDEKO GIZARTE EKIMENA da hizkuntzaren normalizazioaren bizkarrezurretako bat. Zorionez edo zoritxarrez, zein betaurrekorekin begiaratzen den da kontua, euskal administrazioaren aurretik ibili dira eta dabiltza oraindik ere hainbat arlotan. Gainera, gutxi batzuk izan ezik, parte hartze zabalaren, demokraziaren eta elkartasunaren ispilu dira. Hala ere, administrazioaren eta gizarte ekimen hauen arteko harremana ez da behar adinakoa izan eta, elkarlana estutzeko aurrerapausuak eman diren arren, oraindik harreman hauek urruti daude izan beharko luketen sendotasun eta leialtasunetik. > > IRITSI DA HARREMANAK BERE ONERA EKARTZEKO GARAIA. Ez da normalizazioaren bidean arrakastarik lortuko, administrazioa eta gizarte ekimen horietako batzuk zein baino zein eta elkarri entzungor eginez jarraitzen duten bitartean. > > Ez dugu zalantza izpirik oraingo sailburuordearen eta bere lantaldearen gaitasunari buruz. Horregatik, eta aukerei ihes egiten utzi behar ez zaielako (agian, euskararen eta euskaldunon azken aukera izan daiteke), gure ustez normalizazioaren eta aukera berdintasunaren aldeko apustua egiteko garaia da, itxurakeriarik gabe. Hor bat egingo dugu, zalantzarik ez izan, eta horretarako gure eskua luzatuta dugu.<b> > > > > <br> > (IÑAKI IRAZABALBEITIA FERNÁNDEZ Aralar alderdi politikoaren Euskara Batzordeko buru da)</b> > > - Artikulua erabili.com-ek euskaratu du. Gaztelaniazko jatorrizkoa "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2006/hizkuntza_eskubideak_aukera_berdintasuna.pdf > > > <b>Iñaki Irazabalbeitiak <i>erabili.com</i>-en argitaratuak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Hizkuntza politika legegintzaldiaren atarian":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1115381884 > > - "Gatz-ontziaren politika":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1119831645 > > - "Euskararen normalizazioa: aukera galdua":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1127221721 > > - "Hizkuntza eskubideak eta aukera berdintasuna":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1136739799 > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1115381884/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com