Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Hizkuntza Politika Aurrera Begira
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Salburuordetzak gizartearen > aurrean legealdi honetarako (2005-2009) hartzen duen konpromisoa jaso nahi du dokumentu > honek. Euskara berreskuratzeko bidean jorratu nahi dugun hizkuntza politikaren > ildo, oinarri eta jarraibide nagusiak eman nahi ditu ezagutzera. Txostena oso-osorik **erabili.com**-en daukazu. >
Gure herriak herri artean bere tokia behar duen bezala, hizkuntzak ere berea aurkitu behar du hizkuntza artean: handikeriazko > menturarik gabe, iraupena eta hazkuntza segurtatzeko behar adinako tokia. Diglosiaren purgatorioetatik ihesi > goazela, ez gaitezela ghettoaren infernuan eror. Hizkuntza integrazioa beste ezein bezain beharrezkoa dugu. >

> KOLDO MITXELENA

Hobe genuke euskarak maitasun gutxixeago eta begiramen > gehixeago jasoko balu gugandik.

> KOLDO MITXELENA

Besteen hizkuntza gutxiesten duena ez da berea behar bezala > maitatzeko gai (…) Euskararen arazoa ez da euskara duindu nahian ari garenon kontua bakarrik.

> ANJEL LERTXUNDI

Euskara eta nazionalismoa banandu, bai, baina nazionalistek > euskarari uko egin gabe, alegia, besteek bereganatu behar > dute euskara (…) Elebitasunaren aldeko tolerante ziniko asko > dago ulertu nahi ez duena ezin dela gizarte elebidunik sortu > hiritar elebidunik gabe.

> RAMON SAIZARBITORIA

Horregatik dabil bizkor gaztelera eta makal euskara: jendeak > berealdiko gauza pila egiten dituelako euskararen alde, salbu > eta beharrezkoa den bakarra: hitz egin.

> BERNARDO ATXAGA
> > > > > **Hitzaurreak** > > > - **Miren Azkarate** > > - Kultura sailburua > > EUSKARA BIZIBERRITZEKO AHALEGIN HANDIAK egin dituzte herri-aginteek eta gizarteak > azken hogeita bost urte hauetan. Euskal Autonomia Erkidegoan euskarak > laurogeiko hamarraldian zuen egoera gaurkoarekin alderatuz gero, nabarmena > da aurrerabide handia izan duela ordutik hona. Aldaketa nabarietako > bat hiztunen kopuruan izandako hazkuntza da: euskara dakigun herritarrok > bostetik bat izatetik hirutik bat izatera pasatu gara. Gainera, proportzio hori > arrunt handitzen da gazteen artean, eta horrek berebiziko garrantzia du etorkizunari > begira. > > Euskarak esparru eta maila berriak irabazi ditu eta euskararen erabilera > hedatzen ari da etxeetan, gizartean, komunikabideetan, administrazioan, > merkataritzan, lan munduan eta abarretan. Baina erabileraren hazkuntza hori > ez da izaten ari ezagupenaren adinakoa. Gure gizartea benetan elebidun izatea > nahi badugu, beraz, ezinbestekoa izango da euskararen erabileran aurrerapauso > sendoak ematen jarraitzea. > > Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak, hain zuzen ere, lehentasunezkotzat > jo zuen euskararen erabilera soziala sustatzea, euskararen belaunaldiz > belaunaldiko transmisioa bermatzearekin eta euskararen kalitatea zaintzearekin > batera. > > Biziberritze Plan Nagusiak sei urteko ibilbidea egina duelarik, une egokia > da egindakoaz eta eginkizun dugunaz gogoeta egiteko. Izan ere, Euskararen > Legea lagun hizkuntza-politikaren arloan egindako bidea oparoa izan > den arren, urrun gaude normaltasuna lortzetik, euskararen egoera diglosikoa > baita oraindik. Beraz, egindakoa sendotzen eta bermatzen asmatu behar > dugu, horretan ongi oinarritu eta aurrerajauzi egokia eman ahal izateko. > > Dokumentu honetan aurkezten ditugun lan-ildoek datozen urteotan hiz- > kuntza politikan jarraituko dugun norabide nagusia erakutsi nahi dute. Bertan > esaten den bezala, erabileraren aldeko dema honetan gizarte osoaren inplikazioa > beharko dugu. Horregatik, hizkuntza normalkuntzaren inguruan elkarriz- > keta sozial eta politiko etengabea bultzatzea proposatzen dugu. Elkarrizketa > lasaia, irekia, kritikoa, aurreiritzirik gabea, gardena, zintzoa. Euskarak ahalik > eta adostasun sozialik zabalena behar eta merezi duelako. Horretan sinesten > dugulako. Ondoren aurkezten ditugun gogoeta hauek, beraz, elkarrizketa hori > bultzatzeko abiapuntu egokia izatea nahi genuke. Itxaropen horrekin eta euskararen > alde dugun konpromiso irmoa berretsiz plazaratzen ditugu. > > > - **Patxi Baztarrika** > > - Hizkuntza Politikarako sailburuordea > > EUSKO JAURLARITZAKO HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZAK gizartearen > aurrean legealdi honetarako hartzen duen konpromisoa jaso nahi du dokumentu > honek. > > Euskara berreskuratzeko bidean jorratu nahi dugun hizkuntza politikaren > ildo, oinarri eta jarraibide nagusiak eman nahi ditu ezagutzera. > > Dokumentu irekia da, kritikarako eta hobetzeko jendaurrean jarria, herritarren, > euskara elkarteen, erakunde sozial eta politikoen eta, oro har, gizartearen > proposamen eta iradokizunekin eguneratua izan daitekeena. > > Hizkuntza politika diseinatzea eta garatzea herri-aginteen erantzukizuna > da eta erantzukizun horri heltzeko Sailburuordetza honen borondatea > eta konpromisoa agertu nahi ditu dokumentuak. Dugun oinarrizko legeriaz > baliatuta, euskara biziberritzeko prozesuan aurrera egiteko bide berriak eta > seguruak zabaldu nahi ditu. Bizkor aldatzen ari den gure gizarte honek egunero > jartzen dizkigun erronka berriei erantzuteko helburua dute alorrez alor > proposatzen diren plan, neurri eta ekinbide guztiok. > > Euskara berreskuratzeko eta euskara gizartean erabat normalizatzeko > eginbehar honetan, ordea, elkarren osagarri dira herri-aginteak eta gizartearen > ekimena. Hizkuntzen biziraupenerako ezinbesteko giltza, azken batean, > beti baitute hizkuntzan horretako hiztunek. Legeak, dekretuak, planak… denak > dira beharrezkoak hizkuntza minorizatuaren egoerari aurre egiteko; are > beharrezkoagoa da, ordea, hiztunen borondatea, hiztunen jarrera, hiztunen > konpromisoa. Beraz, elkarlanerako deia ere egin nahi dugu dokumentu honetatik > abiatuta. Euskararekin konprometiturik dauden herritar, talde, elkarte, > erakunde, enpresa eta abarrekin elkarlanean aritu nahi dugu. > > Izan ere gaurko belaunaldiok egiten dugunaren mendean egongo da, > hein handi batean, euskararen etorkizuna. Horregatik, ahal den hizkuntza politika > eraginkorrena gauzatu nahi genuke, joandako urte hauetan urratutako > bideari heldu eta, aurrera begira, jauzi luze bezain sendoa egiteko. Prest gaude, > hortaz, gaurtik bertatik hasita, horretan lagun dezaketen iradokizun eta > proposamen guztiak hartzeko. > > > > > **Gogoetarako abiapuntuak** > > > IRAUPENA ETA HAZKUNTZA SEGURTATZEKO BEHAR ADINAKO TOKIA: horretan laburbildu > zuen Koldo Mitxelena maisuak, ohiko argitasunez, euskararentzat etorkizun > oparoa lortze aldera urratu beharreko bidea. Toki horren bila urrats ugari eman > izan da, oso bereziki -eta inoiz ez bezalako indarrez eman ere- 1979ko Autonomi > Estatutuak euskararen ofizialtasuna aitortu zuenetik, eta 1982an onartu > izan zen Euskararen Legea makulu harturik. > > Azken urteotan indar eta tresna ugari jarri da euskararen alde, inoiz ez > bezalako neurrian jarri ere: besteak beste, erakunde politikoak, lege-araudia, > aurrekontu publikoak, plangintza eta egitura berezituak, gizarte-ekimenaren > ekarria ahaztu gabe. Horri guztiorri esker izugarrizko ahalegina egin da, eta, > askotan bestelakorik entzuten bada ere, begien bistakoa da ahalegin ikaragarri > horren eskutik aldaketa sakonak gertatu direla urteotan gure gizartearen > hizkuntz egoeran. Horren adierazle garbienetariko batzuk dira dokumentu honen > eranskinean jasotzen diren datuak (ikus eranskina). > > Besterik da ahalegin handi horrek euskararen erabilerari dagokionez > espero zitezkeen eta eman beharko lituzkeen emaitzak eman ote dituen aztertzea > eta horretaz gogoeta egitea: egin beharrekoa ezbairik gabe. Orain > lehen baino gehiago egiten da euskaraz, eta lehen egiten ez zen tokietan ere > egiten da orain, baina ezagutzaren eta erabileraren arteko jauziaren tamainak > erakusten du nahiaren eta ezinaren arteko borroka areagotzen ari dela. > > Ezagueraren eta erabileraren hazkundeen arteko parekotasun falta hori > ulertzeko hainbat arrazoi aipatu behar dira. Alde batetik, pertsona elebidunen > tipologian aldaketa nabarmenak gertatu dira azken urteotan. Duela gutxi arte, > euskal hiztunen artean nagusi ziren ama-hizkuntza edo lehen hizkuntza euskara zutenak eta ingurune euskaldunean bizi zirenak. Egun, berriz, pertsona > elebidunen artean, eta batez ere gazteen artean, gero eta gehiago dira lehen > hizkuntza euskara izan ez dutenak, hau da, etxean gaztelera ikasi dutenak > berez edota gaztelera eta euskara batera ikasi dituztenak. Orobat, gaurko > pertsona elebidunen bi heren hirietan edo herri handietan bizi dira, hau da, > eguneroko bizimodua euskaraz naturaltasun osoz egiteko egokiera txikiagoa > eskaintzen dien inguruneetan. Psikolinguistikaren eta soziolinguistikaren ikuspegietatik > begiratuta, bi faktore nagusi aipatu ohi dira hizkuntzaren erabileran > gehien eragiten dutenen artean: hiztunak hizkuntza horretan komunikatzeko > duen gaitasun erlatiboa eta hiztunak gertuko ingurune naturalean duen hiz- > kuntz komunitatearen dentsitatea. Horrek azalduko luke, hortaz, euskararen > erabilera batez ere esparru berrietan eta formaletan areagotu dela nabarmen, > baina hazkunde apalagoa izan duela familiaren, lagunartearen eta lanaren > esparruetan. Euskara bereganatzen ari diren hiztun berriei, euskara etxean > ez baizik eskolan ikasten ari diren gazte elebidun berriei harreman sare euskaldunak > eskaini behar zaizkie beren hizkuntz gaitasun hori sendotu dezaten > eta bizitzan normaltasunez euskara erabiltzerik izan dezaten. Eta horretarako, > orobat, beharrezkoa da euskal hiztunon artean euskararen erabileraren aldeko > jarrerak eta joerak orokortzea, atxikimendu pasiboetatik jarrera aktiboetara > igarotzea, euskaraz jarduteko ohiturak hedatzea. > > Esan nahi da, beraz, asko dela egin duguna eta egin behar zena egin > dugula, orain dela hogeita bost urteko hizkuntz egoerak eta egungoak ez baitute > zerikusirik. Ibilbide honetan badira, noski, argi-ilunak, baina argiuneak > gailentzen zaizkie, nabarmen, ilunguneei. Euskarari eman zaion estatus juridikoa > eta euskararen normalizaziorako landu diren hizkuntz politikak egokiak > izan dira, eta horren lekuko ditugu emaitzak. Baina asko da eginkizun > daukaguna ere, luzea baita egiteko daukagun bidea. Gizarte baten baitako > hizkuntz prozesuak ez dira goizetik gauera burutzekoak, eta gure gizartean > elebitasun orekatu batera iristeko prozesua ere luzea izango da. Bide horretan > aurrez aurre agerian dugun hurrengo auzia erabilerarena da, eta horretara > bideratu beharko dira aurrekontuak, horretara bultzatu beharko da elkarlana, > horretara jarri beharko ditugu erreferentzia eredugarriak, etxetik hasita > -administraziotik, Jaurlaritzatik bertatik-. Pixkanaka, baina etengabe, erabilera handitzea (etxean, kalean, administrazioan, lan-munduan, aisialdian) eta > kalitatea gordetzea: horra euskararen aurrerabiderako oinarrizko helburuak. > > GAURKO EGOERA EZIN DA ULERTU IRAGANA KONTUAN HARTU GABE. Egindako ahalegin > ikaragarriaren ondoren, euskarak gure gizartean gaur oraindik ere dituen > gabezia eta mugak ulertuko baditugu, nahitaezkoa da gogora ekartzea urte > luzetan nozitu behar izan ditugun elebakartasun ofiziala eta neurri ezberdinetako > hizkuntz zapalkuntza, hala nola euskararekiko aitorpen sozial urria. > > Hizkuntz kontuetatik harantzago, fenomeno sozialak oro har kontuan > hartzen baditugu, erraz ulertzekoa dirudi elkarbizitza ahalik zuzenena helburu > duen politika batek ezin duela "gizartea gaur nolako, politika ere halako" neurriarekin > ez etsi ez konformatu. Aintzat hartu beharra dauka iragan jakin baten > ondorio dela gaurko gizartea, baina ez iraganeko erasoak gaurko ahulezien > estalgarri gisa baliatzeko, ezta iraganeko bidegabekerien ordainez begia begi > truk gisako kitapen ezinezkoak bilatzeko ere. Iragana iragan da, eta ez dago > atzera bueltarik. > > Baina gizarte jakin baten elkarbizitzan dauden defizit asko iraganak > hain ditu errotu, indartu eta sakondu, non askotan ez baikara konturatu ere > egiten defizitak direla: eta defizit horiek egunotaraino iritsi zaizkigu eta gaurko > gizartean eragiten dute, ia oharkabean eta isilik, baina etengabe. Defizit askok > normaltasunaren bermea hartzen du, injustiziaren biktima denak sarritan > normaltzat eta zuzentzat jotzeraino hartu ere. Esate baterako: gizonezkoen > neurrira moldatu eta garatu den historiak mendean hartu zuen emakumea > eta normaltzat jo zuen emakumeen mendekotasun hori; denbora eta ahalegin > asko egiten ari gara eta egin beharko dugu mendez mende eratutako > mentalitate horren araberako jokabide, iritzi, ohitura eta topikoak -elkarrekin > bizitzeko eredu guztiz egituratua- galarazteko. Gauza bera ez bada ere, antzeko > zerbait esan liteke hizkuntzen arteko harremanei buruz ere: botereak > hizkuntza bati emandako botereak, eta horren ondorioz lortutako hegemoniak > eta sonak bere inguruko hizkuntzak gutxietsi eta gutxitu egin ditu historian > zehar, askotan gutxietsien kontrako legezko neurriak erabiliz, eta aurreiritzi, > GOGOETARAKO ABIAPUNTUAK topiko gaizto eta zuzentasunezkotzat hartzen diren jokabide bidegabeak errotuz > beti ere. > > Hizkuntza gutxietsi eta gutxituen kontrako legezko neurriak desager- > tzen direnean ez da, ordea, injustizia desagertzen, ezta hizkuntza horien aldeko > lege-arauak onartzen direnean ere: aurreiritziek, topiko gaiztoek eta zuzentzat > jotzen diren jokabide injustuek hain segitzen dute errotuta eta lanean > non ez baitira ikusi ere egiten. Hizkuntza gutxituak egitate entzunezin halako > batzuk dira hizkuntza hegemonikoarentzat, eta hizkuntza gutxituetan lortutako > emaitza kulturalak, berriz, ez ikusi eta ez entzun, estimatzen ez diren huskeria > halako batzuk. Egiten ari garena ez da deskribapen ezkor puztu bat: Euskal > Herrian bizi dugun egoera linguistikoaren ispiluak egunero islatzen du diogun > hori. Hain da handia eta begi-bistakoa gaztelaniaz bizi den komunitatearen > eta euskararen munduaren arteko etena! > > Horrela, bada, hiztun komunitate hegemonikoak hiztun gutxituaren > munduaz duen ezagutza falta hori da, agian eta elkarbizitzari dagokionez, > euskal komunitateak bizi duen defizitik latz mingarriena. Egunerokoa da > errealitate garratz hori hedabideetan, unibertsitatean, euskaraz garatzen ez > den kulturgintzan, ekonomiaren edo industriaren munduan. Salbuespenak > salbuespen, hizkuntza hegemonikoan ari denak ez dauka hizkuntza gutxitukoaren > berririk, ez du hartarako jakin-minik, eta hizkuntza gutxitua nor izan > nahian haste hutsa erlakaizten bat bezain desatsegin eta deseroso gertatzen > zaio erdal komunitateari. > > Horra, bada, iraganean erroturik egunotaraino iritsi eta berean, gero > eta indartsuago, jarraitzen duen defizit eta aurreiritzi bat. Horregatik guztiagatik, > uste dugu euskal politika linguistikoaren lan premiazkoenetako bat > pedagogikoa dela: hizkuntza hegemonikoko hiztunen aurreiritzi eta topiko > galgarriak deserrotzen ahalegindu behar du eta hizkuntza gutxituko hiztunen > auto-estimua indartzen saiatu, beti ere injustiziarik gabeko elkarbizitza lortzeko > bidea eginez. > > GURE HIZKUNTZ ARAZOEN ITURRIA EZ DA BAT ETA BAKARRA. Harro egon behar dugu > euskaldunok euskara gorde eta garatze aldera urtetan eta urtetan egindakoaz, > oso bereziki azken hogeita bost urteotan egindakoaz. > > Badugu esker ona nori eman ere: prozesu horretako emaitzak ikusita, > inor gutxietsi gabe esan litekeelakoan gaude, gizarte osoaren aparteko aitorpena > merezi dutela etxean ikasi ez eta euskaltegien eskutik ahalegin pertsonal > itzelari esker bere burua euskaldundu dutenek: euskaldun berriek. > > Nolanahi ere den, egindakoa asko bada ere, eta egindakoa egiteko > iraganak utzi dizkigun kargak handiak badira ere (aurreko atalean egin dugu > horri buruzko aipamena), oker ibiliko ginateke pentsatuko bagenu gure hiz- > kuntz eskasia eta gorabehera guztien iturria iraganeko "zapalkuntza" dela, > edo pentsatuko bagenu eskuartean dugun legeria dela euskararen garapen > biziago baterako daukagun muga. Geure kontzientzien lasaigarri baino ez dira > horrelako ikusmoldeak, gure irudiko behinik behin. Esan gabe doa, gainera, > norberaren mugen aurrean itsu, eta gabezia guztien erantzukizuna hirugarren > batzuen bizkar sistematikoki botatzean oinarritzen den jokabideak ez diola > batere mesederik egiten euskarari. > > Onartu beharko genuke, inolako arazorik gabe onartu ere, herritarrengandik > jasotzen duen leialtasuna izaki hizkuntza baten biziraupenerako elikagai > osasungarrienetakoa, euskaldun askok, zabar eta utzikeria handiz tratatu > duela euskara. Euskaldunon arduragabekeria da euskararen etsairik handiena. > Zerbaitek galaraz badezake guztiz hizkuntza bat, zerbait baldin bada > hilgarria hizkuntzarentzat, hiztunen arduragabekeria edo axolagabekeria da. > Eta euskaldunok onartu behar dugu gutariko asko ez dela (ez garela) oso > fin ibili kontu honetan, eta gaur ere sendotu beharrean dugula euskararekiko > leialtasuna. > > Hori da, beraz, euskararen gaurko mugarik garrantzizkoena. Baina ez > da bakarra. Geure baitakoak ditugu euskararen erabilera makaltzen duten > beste faktore hauek ere: euskaldun askoren hizkuntz gaitasun maila apala, > erdaraz jarduteko ohitura, prestakuntza profesionala erdaraz jaso izana, > euskararen indar sozial mugatua, gure hizkuntz jarreraren eta jokabidearen > arteko aldea (gogoratu Mitxelenaren esaldi hura: "euskarak bihotz gutxiago > eta lan gehiago behar du"; edo Atxagarena beste hau: "jendeak berealdiko gauza pila egiten du euskararen alde, salbu eta beharrezkoa den bakarra: hitz > egitea"). Faktore horien guztien ondoan bada beste bat nabarmendu nahi duguna: > euskararen garapenerako nahitaezkoa den adostasun politiko-soziala > ez da behar bestekoa, urria da, eta, urteotan sendotu ordez, murriztu egin da, > gainera. > > Euskararen inguruko ideologizazioak ere kaltea dakarkio gure hizkuntzaren > normalizazioari. Euskal mundua askotarikoa da, baina bere irudiak ez > du hori erakusten, bere irudia ia-ia kolore bakarrekoa baita. Eta horretan erantzukizuna > ez da euskara indarkeriarekin eta bere munduarekin lotuta lotsagabeki > azaldu nahi izan dutenena bakarrik, baita euskararen mundutik bertatik > eta joera politiko jakin batetik irudi hori ematen saiatu direnena ere. Beste > hitzetan esanda: euskararen ideologizazioak ertz ugari ditu, euskara monopolio > gisa bere egin dutenena, alde batetik, eta euskara besteen ("abertzaleen") > arazotzat utzi eta abertzaletasunaren aurkako arma politikotzat erabiltzen dutenena, > bestetik. > > Geure baitako mugez hitz egiterakoan ezin ahaztu, ezta ere, euskararen > irudi sozialari dagokionean ere eboluzio guztiek ez dutela onera egin. > Halatan, frankismo bukaerako urteetan, esate batera, jarrera aurrerakoi eta > abangoardiakoekin identifikatzen zen euskararen mundua. Frankismo garaia > ezagutu ez eta, euskararekiko lotura konpromiso ideologikoetatik urruti, oso > modu naturalean hartu duten belaunaldi berrikoek urte haietan ikusten zen > moduan ikusten ote dute hori? > > ESKUBIDEEN ETA AUKEREN BERDINTASUNA JOMUGA DUEN HIZKUNTZ POLITIKA. Justiziak > berdintasuna bilatzen du. Hizkuntz politika zuzen batek ere eskubideen eta > aukeren berdintasuna bilatu behar luke historiak galbahe eta neurri desberdinekin > jokatu duen alorretan. > > Hizkuntz kontuetan ere helburu nagusia elkarbizitza eta gizarte- > -kohesioa izanik, hiztunon borondatea da lege nagusia -eta borondate hori > errespetarazi behar du hizkuntz politika batek-, baina hiztunen borondatea > ez da ez xaloa, ez aurreiritzirik gabea, hiztun baten borondateak ezin ditu, besterik gabe eta askatasunaren izenean, beste hizkuntza bateko hiztunaren > eskubideak mendean hartu. > > Horregatik, oso garbi izanik ere zerbait egiteko (edo ez egiteko) askatasunez > jokatzea ziurtatu behar zaiola gizabanakoaren borondateari -eta askatasun > hori bilatu behar duela politikak-, auzi linguistikoetan ezin da, besterik > gabe, hiztunen borondatea argudiatu eta justizia alboratu; ez, behintzat, borondate > hori aurrera eramateko orduan hizkuntza bateko eta besteko hiztunek > ez badute aukera-berdintasunik. > > Beste kantoi batetik ere begira dakioke auziari: euskal hiztunak bi hiz- > kuntzen ezagutza eskaintzen dio euskal bizilagunen arteko elkarbizitzari. > Elebakarrak, bat. Ez dago -ez legoke- gehiago esan beharrik. Baina esan > beharra dago, gehienetan atzekoz aurrera jokatzen baitu hizkuntza hegemonikoak > mendez mende ezarri duen logikak: bi hizkuntzak eskaintzen dituenari > obligazioak bikoiztu egiten zaizkio; eskubideak, ordea, erdibitu. Eta elebakartasunak > logika hori inposatzen duen bitartean -elebakarrak ez baitu beste > hizkuntza ezagutzen-, elebitasuna egokitu egiten da desegokitasun horretara, > egokitu egiten da elebakarraren logikara. Halatan, eta hizkuntza hegemonikoak > ezarritako logikaren haritik tiraka, hegemonikoa indartzen joango da > hizkuntza gutxituarekin duen harremanean; gutxitua, berriz, ahultzen. > > Hizkuntza hegemonikoak eragindako logikak hori du bere alde: elebakarraren > egoera normal bakartzat harturik, hizkuntzen arteko harremanetan > gertatzen diren hainbat alde gaizto elkarbizitzaren arau bihurtzen ditu; > hainbat alde on, berriz, elkarbizitzaren kontrakotzat jotzen. > > Horregatik guztiagatik uste dugu hizkuntz politikaren egiteko bat dela > logika horrek eragiten duen desoreka seinalatzea, eta baita hori guztia gainditzeko > bidea markatzea ere. Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzak ezagutzeko > baliabideak jartzeaz gainera, beste pauso bat ere eman behar du hiz- > kuntz politikak, bere egitekoa baita justizian eta askatasunean oinarritutako > hizkuntzen arteko elkarbizitza benetakoa bilatzea. > > KOMUNIKAZIOAREN PREMIA UKAEZINA DA aipaturiko lanak arrakasta izan dezan. Baina > hona hizkuntzalaritzak komunikazio hitzari ematen dion definizioa: "igorleak > hartzaileari, biek ezagutzen duten kodea erabiliz, mezu bat bidaltzea". > Horrek esan nahi du elebakarraren hizkuntza dela komunikaziorako tresna > bakarra? Praktikan, halaxe da. Baina horrek esan nahi du elebakarra elebidunaren > eremu guztietako kezkak, eguneroko errealitatea eta sorkuntza-lanak > ezagutzeko egokieran dagoela? Ez, ez dago. Aitzitik, ordea: elebiduna gai da > bi hiztun-komunitateen kezkak, eguneroko errealitatea eta sorkuntza-lanak > ezagutzeko. Hori da aldea. Hori da elebidunak -elebakarrak ez bezala- elkarbizitzari > eskaintzen diona. > > Anjel Lertxundik zioen bezala, "euskararen arazoa ez da euskara duin- > du nahian ari garenon kontua bakarrik". Komunikazioa eta elkarbizitza joan- > -etorriko fenomenoak badira, erdal komunitateak entzun eta ezagutu behar > ditu euskal komunitatearen eguneroko bizipenak, kezkak eta lorpenak. Bestea > asmatu baino, bestea ezagutu egin behar da: horretarako, beharrezkoak > dira interesa, jakin-mina, hurbilketa. Hala egiten ez bada, komunitate bateko > parte batek beste partea inexistentziaren eremura baztertzen du. Eta kontu > jakina da gure antzekoen kontra egin dezakegun bekaturik larriena, mespretxua > bera baino larriagoa, antzekoarenganako ezaxolakeria dela. > > Gaztelaniaz bizi den komunitatearen eta euskararen munduaren arteko > etena pixkanaka desagerrarazteko ahalegin berezia egiteko premian gara, > ezbairik gabe. Bi munduok ezin dugu ibaiaren ertz banatan kokatuta jarraitu. > Egoera horretan setatuz gero euskarak ez du ezer irabazteko, eta guztia galtzeko. > Eginahalak eta bi egin beharko ditugu erdaldunak ohar daitezen "mundu > oso bat" ari direla galtzen euskararik ez jakiteagatik. Zubigintza eraginkor > bati ekin beharra dago. > > KALITATEAREN ETA KANTITATEAREN ARTEKO LEHIA asko eta askotan izan dugu min- > tzagai. Euskara batuaren bilakabidean, erabilera jasoetarako hizkera garatzea > lortu dugu. Gure zorionerako. Harro egon beharko genuke azkeneko hogeita > hamar urteotan uste genuen baino gehiago aurreratu dugulako. Aurrerago ere egin genezakeen. Baina botila erdi hutsaren edo erdi betearen debate antzua > baino haratago eginez, uste dugu egin ditugun aurrera pauso handien mezu > positibo hori zor diogula gizarteari. Ia hutsetik abiaturik, hizkera jasoaren jabe > egin gara oso denbora laburrean, eta hizkera jaso horrek kalitatezko egitura > du administrazioan, hedabideetan, bizitza akademikoan, literaturan eta itzulpengintzan. > *Hizkera jasoa* aipatu dugu bizpahiru aldiz. Hizkera jasoa eta hizkera estandarra > kontu bera al dira, gurean behintzat? Ez dakigu, eta badira gu baino > adituagoak hori erabakitzeko. Galdera hor dago. > > Nolanahi ere den, gaude zubiak eraiki behar ditugula normalkuntzaren > bidean lortutako emaitzen eta kaleko hizkeraren artean, gaude ahaleginak > egin behar ditugula etenik -edo eten handiegirik- gerta ez dadin. Hizkuntza > hegemonikoek kaleko erabileran eragiten duten itzal luzearen eta hizkuntza > hegemonikoen eragin horretatik libratu nahi lukeen estandarizazioaren artekoa > da lehia. Lehia horretan, ordea, ez ote lioke orain arte baino begirune > gehixeago eskaini behar eskolatik pasatu gabeko euskaldun petoari? Ohar > gaitezen estandarizazioak belaunaldi eskolatuen euskara soilik estandarizatu > duela, eta eskolatu gabeak zailtasunak dituela, batez ere hiztegiari dagokionez, > jardun estandarizatua jasotzeko. > > Aldi berean, estandarizazioak arreta gehiago eskaini behar lioke kaleko > hizkerak euskaran aurkitzen ez, eta hegemonikoan bilatzen duenari: noranahiko > adierazkortasunari. Planteatzen ari garena ez da inondik ere garrantzia > kentzea lexiko batu noranahikoari edo hizkuntzaren hainbat aldi formalen normalizazioari, > ezta euskarak administrazioan, bizitza akademikoan edo hedabideetan > eduki behar duen presentziari ere: ahalegin berezia egin beharra > dugu euskara presente egon dadin kalean, hain zuzen hizkuntza batek arnasa > hartzen duen eremu naturalean. Baina euskarak kalean arnasa hartuko > badu, kaleko euskarak arnasa duelako izango da. Agian koska honetan (ere) > bilatu beharko genituzke hainbat euskal gaztek, bizitza akademiko osoa euskaraz > egin eta gero, euskara bazter uztearen arrazoiak. > > > > DISKURTSOEI DAGOKIENEZ, ZAHARRAK BERRI ditugu (neurri batean) gurean. Berritasun > itxurarekin eta ustezko modernitatearen izenean, oso zaharkituak eta > integrazioaren aurkakoak diren diskurtsoak ari dira, berriro ere, gure plazako > toki nagusia beretzat hartzen. Gogora dezagun, merezi du eta, 80ko > hamarkadan nola hemen, Euskal Herrian, indartsu plazaratu izan zen euskal > elebakartasunaren aldeko teoria. Orduan, euskararen etorkizuna segurta- > tzeko ezinbesteko errezetatzat defendatu zuten zenbaitzuek euskal lurralde > elebakarra behar zela eta -Konstituzioak gaztelaniari demaion tratamendua > kopiatuz- euskararen ezagutza herritar guztien obligazio izan beharko lukee- > la. Hala, hori ziotenek, euskal lurralde elebakarraren helburua ikurtzat hartuta, > 10/82 Euskararen Legearen aurka egin zuten. Diskurtso haren parez pare > elebitasunaren aldeko diskurtso ezberdinak formulatu ziren: ez zen inor, teorian > behinik behin, erdal elebakartasunaren aldeko azaldu. > > Egindako bideari esker, eta, oso bereziki, bai euskaldun berriek egindako > ahaleginari esker bai seme-alabek euskara ikas dezaten neurriak hartu > dituzten guraso erdaldunei esker, orduan baino "elebidunagoa" da gure > gizartea. Baina, paradoxikoa badirudi ere, 1982 inguruko urteetan ez bezala, > erdal elebakartasunaren aldeko diskurtsoa ari da orain gure artean zabal- > tzen. Diskurtso edo ikusmolde horrek eragozpenak baino ez dizkio ikusten > Euskararen Legeari berari, eragozpenak lege horren garapenerako urteotan > eratu den arkitektura legalari, eragozpenak euskararen aldeko ekintza positiboan > oinarrituriko ekimenei. Diskurtso horri aurre egin behar zaiolakoan > gaude. > > Erdal elebakartasuna lehen ez bezala orain aldarrikatu eta defendatzerakoan > gutxienez hiru argumentu erabiltzen ditu diskurtso horrek: eraginkortasuna > (Suitzako Konfederazioa edo Belgika edo Austria baino eraginkorrago > ote Portugal elebakarra?), unibertsaltasuna (Lertxundik askotan salatu du zenbaitek > uniformetasunarekin nahasten duela unibertsaltasuna: kasu honetan > ere, kontua ez ote partikulartasunari kontrajartzen ez zaion unibertsaltasunaren > izenean uniformetasuna defendatzen dutela?) eta eskubide indibidualak > (aukera-berdintasunik ez denean -eta gurean oraindik ez dugu halakorik-, > bidezkoa ote da indartsuenaren eskubide indibidualen izenean hizkuntza gutxituaz > baliatu nahi dutenen eskubideak itolarrian jartzea?). > > "Erdal zilborzaletasun" horrek arazo gisa ikusten ditu hizkuntzak, arazo > gisa eleaniztasuna, arazo gisa elebitasuna eta euskara. Ikuskera zaharkitu > horren aurrean, aukera eta aberastasun gisa aldarrikatu behar ditugu hizkun- > tzak, aberastasun eta aukera gisa, beraz, euskara eta elebitasuna. Aukera eta > aberastasun elkarbizitzarako eta gizarte-kohesiorako. Ideologizazio orotatik > kanpo eta taldekeria ororen gainetik, beti ere euskararen kultur eta komunikazio > balioa, hala nola integrazio sozialerako balioa azpimarratuz. "Erdal zilborzaletasunaren" > aurrean "euskal zilborzalekeria" jarri gabe, euskararentzat > guztiz kaltegarria litzatekeelako eta ez litzatekeelako on elkarbizitzarako. Asmatu > behar dugu zinez konbentziturik gauden kontu bat gizarteratzen: ustez > eskubide eta askatasun indibidualak defendatzen dituen "erdal zilborzaletasunak", > ustez modernitatearen ispilu den jarrera horrek, egiazki eta praktikan > ez dizkiola liskarra eta arazoak baino ekartzen euskal gizartearen helburu > guztien artean preziatuena den helburuari: kohesio sozialerako eta elkarbizi- > tza sendo eta askotarikoa hezurmamitzeko helburuari. > > Kontua da, beraz, euskararekiko eta euskal hiztunaren hizkuntz aukerarekiko > errespetuzko praktikak ezarri eta zokorabideak anakronismotzat agerraraztea. > Neurri honek naturaltasun simetrikoa eskatzen du beste hizkuntzarekiko. > Mitxelenak idatzia utzi zuen harako "erdara ere hemengoa da" hark > hitzez hitz esaten duenaz gain gogorarazten digu euskarak *euskaldun* egiten > gaituela, baina ez *ezerdaldun*, are gutxiago *antierdaldun*, euskararik ezak inor > *ezeuskaldun* edo *antieuskaldun* egiten ez duen bezala. Esaldi hark gogorarazten > digu, halaber, euskararen hautua egiteak ez gaituela beste hizkuntzak > alboratzera behartzen, euskararen aldeko lana ez baita beste hizkuntzen aurkako > jarduna. Nolanahi ere, zenbait diskurtso eta jarrera ikusita uste dugu, Mitxelena > parafraseatuz esango genukeen "euskara ere hemengoa da" esaldiak > hobeto laburbiltzen duela gaur egungo egoera (ez agian 80ko hamarkadako > lehen urteetakoa) Mitxelenaren alderantzizkoak baino. > > Horiek horrela, hizkuntz politika zuzen batek ez die beldurrik izan behar > egoera linguistikoaren deskribapenari, deskribapenak ematen dituen datuei > eta horren guztiaren emaitzak zehatz izendatzeari ere. Eta azkeneko urteotan > diglosia hitzak garai bateko erabilerarik ez badu ere, ez dugu uste asmatu > edo aurkitu denik hitz egokiagoa gure hizkuntzen egoera deskribatzeko. Diglosia kontzeptuaren zentzurik hedatuenaz -hiztegiek jasotzen dutenaz- ari > gara: Autonomia Erkidegoan euskara hizkuntza ofiziala izanagatik, euskara > ez da hizkuntza ofiziala bere eremu naturalean. Eta ofiziala den eremuan ere, > onartu diren lege guztien eragina ukaezina dela aitorturik ere, euskararen eta > gaztelaniaren arteko egoerak diglosikoa izaten segitzen du, hau da, eguneroko > praktikan gaztelania da erabilera jasoetarako hizkuntza, hala nola gure > politikan, hedabideetan, oro har bizitza publikoan. > > Hizkuntza hegemonikoaren eragin eta indarrak hizkuntza menekoarengan > eragiten duen lurtea noranahikoa da: hizkuntza menekoaren egituran > eragiten du (fonetika, lexikoa, esapideak…); bizitza sozialean (hizkuntzen > funtzio-banaketa, eskubideak…); hiztunen psikologian (botere-ahuldade harremana); > bizitza ekonomikoan (bataren eta bestearen balioari buruzko usteak, > eta uste horien araberako funtzionamendua, publizitatearen banaketan > adibidez); bizitza kulturalean (hizkuntza baten eta bestearen unibertsaltasunari > buruzko ikuspegia; zinea bezalako produktu kulturalen ekoizpen edo > banaketa…). > > "EUSKARA GUZTIONA DA" aldarrikatzen dugunean adierazi nahi duguna (hots: ez > dela inoren monopolio, ez dela abertzaleena bakarrik, ez eta euskaraz dakitenena > bakarrik ere, guztiena dela, eta, beraz, inork ez liokeela bizkar eman > behar, erdaldunek ere zaindu beharreko ondarea dela, alegia), hori dena ez > dator bat, praktikan, erdaldunek erdaldun jarraitzearen aldeko inertziarekin, > ezta euskaldunek euskaraz bizi ahal izateko bilatzen dituzten oztopoekin > ere. Arazoa ez da, seguru asko, leloarena, baizik eta leloak, praktikan, baliagarria > izateko duen aldez aurretiko baldintzarena: marka politikoen gainetik > eraiki beharreko diskurtso ideologiko bat eskatzen du, ez nazionala, > ezta autonomikoa ere, baizik eta hizkuntz ekologia moderno baten oinarrietan > tinkotua. Guztiek euskara kultur eta komunikazio baliotzat eta ikuspegi > integratzaile batetik hartzea eskatzen du, hala nola euskal gizartearen > identitatearen askotarikotasuna bermatu eta garatzeko behar-beharrezko > faktoretzat. Falta dena programa komunitario bat da, identitate soilari atxikia izango ez dena, baina identitateaz diskurtso egituratzaile eta integratzailea > bideratuko duena. > > Kontua ez da, beraz, existitzen ez den unitate geopolitikorik sortzen > ahalegintzea, euskararen aitzakian. Aitzitik, globalizazioaren beraren lanabesen > bidez jokatu beharra dago apustua. > > Hori horrela, hona kosta ahala kosta irabazi beharreko bi borroka: espazio > birtualarena (gehienbat garapen teknologikoaren eremuan jokatzen > dena), eta mundu mailako komunikazioarena eta presentziarena. Sare eta > aliatu egokiak bilatu beharra dago, Europan aurrenik eta mundu zabalean > gero, barruko prestigioaren gerra kanpoko borroka-tokietan irabazten laguntzeko. > > TEKNOLOGIA BERRIEN MUNDUAZ. Gaur berebiziko arreta eskatzen duena teknologia > berrien mundua da. Hasiera-hasieratik aitortu nahi genuke hainbat eta hainbat > iniziatiba pribatuk, laguntza publikoarekin zein laguntzarik gabe, egin duten lana > euskara teknologia berrietara egokitzen eta, batez ere, Internet-era eramaten. > Etorkizuna dugu hor jokoan, sarritan entzun dugun kontua da. Egon beharra > dugu teknologia berrien lehian, eta hiru argumentu nagusi ikusten ditugu premia > hori nabarmentzeko. > > Lehenik eta behin, euskaragatik beragatik egon behar dugu hor, ezin > baitugu gure bizitzetan hain garrantzi handia hartu duen mundu horretan beste > hizkuntzen maizter izan. > > Bigarrenik, mundu horretan egoteak dituen ondorio ekonomiko begi- > -bistakoengatik: baliabide ekonomikoak behar izatetik etekin ekonomikoak > ematen dituen aktibitate industrial bat izateko bidean doa euskara, eta bide > horretan aurrera egingo badu, ezinbestekoa du teknologia berrien aldeko > apustua. > > Eta hirugarrenik: gero eta gehiago ikusten ari garenez, globalizazioaren > eraginez ezer ere ez da jadanik lurraldetasun geografikoaren hesietara > mugatzen. Internet dela medio, beste hizkuntzak ere gero eta neurri handiagoan > dira gure hizkuntzak, eskura eta baliagarri baititugu. Euskara ere ez da gure Erkidegoko ez eta Euskal Herriko lau hormetara mugatzen. Gureak > ere, gure euskarak, gero eta ibilbide handi eta zabalagoak ditu eskura. Izan > ere, inoiz pentsatuko ez genituen lotura eta harreman-aukerak eskaintzen > dizkigu Internetek, denbora errealean eskaini ere. Denbora errealean egon > gintezke konektatuta Reno-ko unibertsitateko euskal adarrarekin, Pragan > irakasle dagoen hizkuntzalariarekin, Erasmus plangintzari esker Helsinkin > ikastera joan zaigun ilobarekin, Australiako kanabera-industrian lan egiten ari > den gure koadrilako lagunarekin. Denbora errealean egon litezke aipatutako > horiek guztiak lotuta hemen gertatzen ari denarekin eta hemen egiten ari garenarekin. > Ahantzi gabe, han eta hemen dagoenak, munduaren punta batean > eta ondoko auzoan dagoenak, sare horretaz baliatzeko gai garen neurrian, > eskura eduki ditzakeela hainbat eta hainbat produktu egoki euskaraz, haiek > ekoizteko eta sarean jartzeko gai garen neurrian. > > Ez dezagun ahantzi, ezta ere, gaur egun gazte asko, joan-etorri ekonomikoen > eraginez, Euskal Herria uzten ari dela, Lizardiren harako "uztagun, > aldikoz, Euskal Herria" poetiko hura guztiz erreal bihurturik. Horiek guztiek, > eta gure diasporak berak ere, lurraldetasun geografikotik haratago identitateari > euts diezaioten tresna biziki lagungarria izan liteke teknologia berriak > euskararen garapenerako baliatzea. > > EZ DIOGU BELDURRIK IZAN BEHAR DEBATEARI, ez egiten ari garen gauzen eta daramagun > bidearen azterketari ere. Lan asko egiten ari baikara eta iniziatiba > asko jarrita baitaude abian, berebiziko arreta batez jokatu behar dugu eta beti > kontuan izan, hipotesi moduan badarik ere, egiten ari garen guztia ez dela > agian on, edo ez dela agian egokien, edo ez dela agian zuhurren. Eta kontuan > izan behar dugu, halaber, agian ez garela egin behar litzatekeen guztia egiten > ari. Bizi dugun egoeran, autokritikoak izan eta autokritika praktikatu beharra > daukagu, baina ez zauria ozpinez erretzeko, ezta egiten dugun ororen inguruan > halako susmo-egoera bat ezartzeko ere, ezta zalantza etsigarriak baz- > katzeko ere. Nolanahi ere, uste osoan gaude behar-beharrezkoa dugula hitz egitea euskararen arloan orain arte egindako bideaz eta etorkizunaz lasai, > askatasun osoan, euskalgintzaren barruan eta kanpoan. > > Aipatu hausnarketa eraginkorra izango bada, askatasunean eta zintzotasunean > egin behar da, hots, euskararen munduaren diskurtsoa bat eta bera > ez, baizik eta askotarikoa dela egiazki onartzeari darion askatasunean, eta > euskararen etorkizunaz landako helbururik gabe, taldekeriarik gabe, alegia. > Kritika eta autokritika uztartuz, hutsune eta hutsegite guztien erantzukizuna > sistematikoki hirugarren baten bizkar botatzeko tentazioaren aurrean amore > eman gabe. > > Aurrerapausoak eta ekimen eraginkorrak ongi identifikatzearekin batera, > beraz, aztergai izan behar ditugu hutsuneak eta hutsegiteak. Ez dugu > uste kontua horrenbeste denik errezeta berrien bila abiatzea, mirakulu halako > batzuen esperantzan. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian ezarritako helburuak > eta markaturiko lan-ildoak tresna egokia izaten jarraitzen dutelakoan > gaude. Baina, hain zuzen ere EBPN ebaluatzeko momentua heldu da, eta hori > abagune aproposa gerta dakiguke hausnarketa honi bidea irekitzeko, beldurrik > gabe. Normala denez, egin beharrekoa baita egiten ari garena hobeto > egitea, gastatzen ditugun diruak hobeto gastatzea, oinarri eta printzipio nagusiek > bere horretan jarraitzen badute ere lehentasunak berraztertu eta birdefinitzea, > lan-ildoak birmoldatzea, eta, finean, hizkuntz politikari beste bultzada > bat ematea, bide batez erakundeen arteko lankidetza eta agenteen arteko > elkarlana sendotuz. > > TRESNERIA EZ DA ARAZO, EZ OZTOPO, EGOKIA DERITZOGU ORO HAR. Nekez aurki daiteke > orrazi-hortzik gabeko fenomeno sozialik. Hori horrela, hizkuntz normalkuntzako > ezein prozesuk berezkoak ditu gorabeherak, eta euskararena ez da > salbuespen. Gure gizarteak euskararen normalkuntza bidean nozitu dituen > gorabehera, liskar eta arazoak aztertzerakoan, zenbaitek langintza honetara > jarritako tresnerian bilatu nahi izan du ezintasunen iturburua. Zehatzago > esanda: batzuek legeek eta arauek osatzen duten tresneria jo izan dute dese- > gokitzat, 1982ko Euskararen Legea bera ere eragozpen ikusteraino. Ez da hori gure iritzia. Urteotako emaitzei begirada bat ematea aski da Euskararen > Legeak definitu eta babesturiko marko legalaren eskutik gertatu den jauziaren > tamainaz jabetzeko. Eta Lege horren oinarriei so egitea ere aski da berorien > gaurkotasunaz ohartzeko. Bada, beraz, behar beste arrazoi Euskararen Legearekin > jarraitzeko, ahaztu gabe, gainera, zenbaitek planteatzen duen balizko > aldaketa baterako egokia ote den momentua, politikagintzan arrazoia > izatea ez baita aski, arrazoia errealitate bihurtu ahal izatea baizik. > > Autonomi Estatutuak aldarrikaturiko euskararen ofizialtasuna oinarri- > tzat harturik, euskararen normalkuntza eta erabileraren sustapenerako markoa > definitzen du Euskararen Legeak. Legeak herritarrari hizkuntz eskubideak > aitortzen dizkio, ez dio ezer inposatzen, eta aitorturiko eskubide horiek babeste > aldera obligazioak ezartzen dizkie herri-aginteei. Printzipio hori oinarri hartuta, > euskararen aldeko ekintza positiboa (diskriminazio positiboa) baliatzeko > bide legala irekitzen du Legeak: hizkuntz inposizioari ateak ixten dizkio; ateak > ixten dizkio, halaber, Marcuse-ren hitzak erabiliz "tolerantzia errepresiboa" > deituko genukeen hizkuntz politikari, eta ateak irekitzen dizkio sustapenean > oinarriturikoari. "Tolerantzia errepresiboa" izenez bataiatu dugun hizkuntz politika > (eta "laissez faire, laissez passer" izenez ere ezaguna dena) da gaur > egun ustezko liberalismoaren, askatasun indibidualaren eta modernitatearen > izenean mozorrotuta zenbaitek plazara dakarren hizkuntz politika zaharkitu > eta diskriminatzailea, zorionez Euskararen Legeak baztertzen duena. > > Elebitasunaren aldeko printzipioa ezartzen du Legeak, baina benetako, > ez itxurazko, elebitasunarena. Printzipio hori garbi ezarrita, progresibotasunaren > aldeko apustua egiten du aplikazioari dagokionez. Eta hori ulertu behar > da Legeak bere egiten duelako lehenago aipatu dugun helburu nagusia, hots, > gizarte-kohesioaren helburua. Helburu horren arabera, joera politiko ezberdinetako > agenteak, guztiak, saiatu beharko lirateke gizarteari helarazten benetako > elebitasunean elkarbizitzak duela mesede, eta aipatu Legean oinarriturik > egiten ari garen hizkuntz politika ez dela zatikatzailea, integratzailea baizik. > > Legea tresna bikaina izan da euskarari eremu publiko nahiz pribatuetan > lehen ez zuen lekua egiteko, euskaraz dakitenen kopurua gehitzeko > -alfabetatuena barne-, eta euskara kultur tresnatzat erabiltzen dutenen > kopurua handitzeko. Urteotako hizkuntz politikari esker, gure artean dugu jadanik aurreko belaunaldietako militantismorik gabe euskara modu naturalean > bere egin duten gazteen belaunaldia, euskaraz hazi, hezi eta bizi > direnena. > > Bestalde, hizkuntz politika garatzeko lanabesen artean, legeriaren esparruan > ez ezik badugu hizkuntz plangintzaren eremuan ere tresna inportanterik. > Horien artean tresna nagusia Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia aipatu > behar dugu. Plan hori da hamarkada honetako hizkuntz politikaren ardatza, > herri-aginteen hizkuntz politikaren ildo nagusiak jasotzen dituena, euskalgintzaren > jardunerako eta elkarlanerako erreferentzia, eta herri-erakundeen arteko > koordinaziorako nahiz euskalgintzako elkarteekiko elkarlanerako oinarrizko > tresna. Huts egiteko beldurrik gabe esan liteke berau dela hamarkada > honetako hizkuntz politikarako errezeta-biltegi moduko bat, ezagunak ditugun > hiru helburu estrategikoen arabera osaturikoa: euskara ondorengoetaratzea, > euskarazko zerbitzugintza eta euskararen elikadura. > > Tresneria hau egokia delakoan gaude. Nolanahi ere, geuk bultzatu > behar dugu debatea, eta horretarako abagune egokia izan liteke EBPNren > eskutik egin den bideari buruzko hausnarketa ireki eta zabala antolatu eta > aurrera eramatea. Ez gaur egun ditugun lege-oinarriak aldatzeko (esana utzi > dugunez egokiak jotzen baititugu gerorako ere), ezta helburu orokorrak birplanteatzeko > ere, bai ordea lan-ildoak eta lehentasunak berriz definitzeko, > hain zuzen ere helburu horietaranzko bidea egiten modu eraginkorrean jarraitu > ahal izan dezagun. Hizkuntz egoera aldatu egin da urteotan, eta horrek > hausnarketa eskatzen du. Euskararen aldeko politika indarberritu beharrean > gara, egin behar dugun jauzi kualitatiboa egingo badugu. > > KONTSENTSUA BERREGIN NEHAR DUGU NAHITAEZ. Bada zerbait behar-beharrezko duguna, > eta falta zaiguna: euskararen aldeko adostasun politiko-sozial zabala. > 1982an Euskararen Legea onartu zenean lorturiko adostasunarekin aldera- > tzen badugu gaurkoa, bistakoa dirudi atzera egin dugula. Gutxienez 1982an > Euskararen Legea onartzerakoan izan genuenaren neurriko adostasun berri > bat lantzeari ekin beharko genioke euskararen inguruan; liskarraren bidean zer irabazirik ez, baina galtzeko ikaragarri baitu euskarak, baita elkarbizitzak > ere. Badira dozena bat urte, euskararen egoerak onera egingo ez balu zer > gertatuko litzatekeen imajinatuz Bernardo Atxagak hauxe idatzi zuela: "Talde > batekoak, euskara jakin eta normalki erabili nahi dutenak, kasu, baztertu > eta mesprezatuak sentitu eta zapuztu egingo dira euskaldun itxurazaleekin > eta erdaldunekin. Itxurazaleak, beren aldetik, tranpan harrapatua dagoenaren > amorrazioa hartu eta errudun bila hasiko dira bere inguruetan; erdaldunek, > berriz, gehiegizkotzat joko dituzte aurrekoen joerak, eta gorroto hartuko diote > azken batean beraiena ere baden kulturari". > > Kontsentsuaren beharraz ondotxo jabetu ziren 1982an, eta zintzo jokatu > zuten euskararen eta elkarbizitzaren mesedetan. Kontsentsu hori berregin > beharra dugu, nahitaez. Euskararen normalkuntza gizarte-integraziorako > elementutzat hartzen badugu, eta prozesu demokratiko baten bidez bakarrik > gauzatu behar dela uste badugu, begien bistakoa da herritarren gehiengo > zabal baten onarpena eta konpromisoa ezinbestekoak zaizkiola hizkuntz politikari, > baldin eta eraginkorra eta arrakastatsua izango bada. Horregatik zaigu > nahitaezkoa aipatu adostasun politiko eta soziala berregin eta areagotzea, > "errudunen" bila alferrik katramilatu gabe. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren > eskutik urraturiko bidean zazpi urte pasatu ondoren egin beharko > genukeen aipaturiko hausnarraldi/debate hori izan liteke adostasun berria > lantzen hasteko modu bat. > > Euskararen osasunerako eta elkarbizitza ontzeko beharko genukeen > hizkuntz adostasun hori zertan oinarritu? 1982an, Gobernu zentralak Euskararen > Legearen aurka jarritako inkonstituzionaltasun errekurtsoa zela-eta, > Fernando Savaterrek idatzitako testu batek abiapunturako baliagarri izan litezkeen > oinarri batzuk behintzat badituela uste dugu, gaurkotasun osoa duten > oinarriak: > > "A estas alturas del siglo parece imprescindible aceptar que un idioma > no es sólo un instrumento de comunicación, sino el vínculo identificador de > determinada comunidad, la sede de su tradición (que en buena medida, como > siempre, puede ser memoria inventada) y el refugio del simbolismo mítico que > le brinda sus nociones referenciales. Ninguna lengua puede ser descalificada > por el número de sus hablantes, la cuantía y calidad de las obras literarias en > > ella escritas, sus aptitudes para vehicular la ciencia moderna, su extensión > geográfica, etc., porque no se trata de eso. (…) > > "Se dice que en Euskadi no sólo se habla euskera, ni siquiera se habla > mayoritariamente euskera y que la realidad histórica del castellano en Euskadi > Sur y del francés en Euskadi Norte debe ser aceptada con regocijo cultural. > Estoy de acuerdo. Las invasiones y los mestizajes, el intercambio forzoso y la > pluralidad inevitable me parecen siempre muy preferibles a la mongolizadora > pureza étnico-cultural. Es mejor tener dos lenguas que una y mejor conocer > tres que dos. Pero esto no impide afirmar justificadamente que el euskera es > la lengua de los vascos: y lo es, no porque sea la única que tienen, sino porque > ellos son los únicos que la tienen. (…) La tarea difícil es rescatar y consolidar > el euskera, no proteger al castellano y a sus usuarios de la supuesta > revancha lingüística: en esto, como en todo, el respeto fomenta el respeto, > mientras que la intransigencia suscita intransigencia. > > "(…) Las lenguas no se odian entre sí, sólo los fanáticos que las manejan > (…) No es verdadero amor al castellano lo que mueve a algunos a intentar > convertirlo en fundamento de una concepción monolítica de España; ni > tampoco es auténtico amor al euskera el de quienes quisieran utilizarlo como > coartada aislacionista…". > > >
> INERTZIAK ASTINDU BEHARRA, ETXE BARRUTIK HASITA. Orain arte esandako guztiari > buruzko komunikazio eta kontzientzia zabalagoa lortzeko beharrezkoa da > etxe barruan egiten ari garen lanari bultzada eta sendotasun irmoagoa ematea, > eta *etxe barrua* diogunean, Euskararen Politika bat sustatzen duen gobernu > honetako sail guztiez ari gara. > > Egindakoa ez da makala, baina lan handia daukagu egiteko, bai, etxe > barruan. Garbi badugu ezin direla printzipioak baztertu eraginkortasunaren > eta eguneroko eskakizunen izenean, elkarbizitza bermatu beharko lukeen hiz- > kuntzen arteko berdintasun-aukera gure paisaian egiazki nagusi dadin ahalegindu > behar dugu ezinbestez. Eta gobernuak eta administrazioak bihurtu behar dute, lehenik eta behin, prozesu horretan ispilu eta berme. Ispilu, onartutako > legeak betetzen dituelako. Eta berme, betearazten dituelako. > > Garai bateko helburu kuantitatiboetatik kualitatiboagoetara -alegia, > erabilera egiazki bultzatzearekin zerikusia duten helburuetara- jauzi egitea dagokigun > garaiotan ez da aski izango gobernuaren ertz batetik edo bitatik euskararen > politika bat egitea. Euskararen garapenerako politika Jaurlaritzaren lehentasunen > erreinuan sartzeak eskatzen duena zera da: gobernuko sail guztiek > euskararen erabilerarako hizkuntz politika eraginkorra zehaztu eta bere egitea, > edota, han eta hemen sarri askotan erabili ohi diren hitzetan esanda, euskararen > garapenerako hizkuntz politikari zehar-lerroaren trataera ematea. Euskarak > erabilia izango den guneen beharra du, egiazki lan-hizkuntzatzat hartua izango > den gune eragingarriak behar ditu, eta, bide hori urratu, Jaurlaritzako sail guztiak > inplikatzen diren neurrian bakarrik urra liteke. > > Etxe barrutik hasita esan dugu, hots, ez etxe barruan bakarrik, etxearen > hesi-mugetatik harantzago ere bai baitago inertziak non astindu. Euskararen > erabilera gizarte-bizitzan areagotzeko prozesuak agente ugariren inplikazioa > eskatzen du, gaur egungoaren aldean handia izan beharko lukeen inplikazioa, > bai administrazio ezberdinen aldetik, baita alderdi politikoen eta askotariko > gizarte-eragileen aldetik ere, hala nola sindikatuen aldetik. > > Inertziak astindu beharra begi-bistakoa dirudi, halaber, euskalgintzara > jarritako dirulaguntza-politiketan. Inertziak berezkoa du ohikotasunak ematen > duen erosotasuna, baina urteak pasatu ahala, eta hizkuntz egoera aldatzen > doan neurrian, beharrezkoa dirudi dirulaguntza-programei ere astindu bat > ematea. Izan ere, alde batetik, beldurrik gabe onartu behar genuke euskaraz > egiten den guztia agian ez dela ona (ahaleginak bai baitu berezkoa meritua, > ez ordea nahitaez bikaintasuna), eta bestetik, euskarak merkatu berriak > irabazi beharko lituzke, dirulaguntzen ohikotasunaren dinamikatik haratago. > Bikaintasuna eta eraginkortasuna bezalako kalitate-printzipioak bermatzeak > inertzien aurrean beti erne izatea eskatzen du, inertziak astintzea, alegia. > > Ildo berari jarraiki, gizarte-ekimenaren esparruan ere bada zer astindurik. > Gizarte-ekimena deitzen denaren baitan euskararen diskurtso ofizial bat > eta bakarra eraiki da, eta horren ondorioz badirudi euskararen hautua egiteak > diskurtso horren oinarrian dagoen aukera politikoarekin bat egitea dakarrela. > Arlo honetan inertziak astintzeak besteak beste hausnarketa eskatzen duelakoan > gaude, honakoa: zenbait sektorek euskarari bizkar emate horretan > zenbaterainoko eragina izan du aipatu fenomeno horrek? Uste dugu euskalgintza > askotarikoaren aldeko apustua behar duela euskarak, patrimonializazio > guztiei ateak itxita. Euskararen munduaren irudia monolitikoa izateak kaltea > baino ez dakarkio euskararen garapenari. Euskarak, guztiona izango bada > eta guztiok baliatuko badugu, guztiok batu behar gaitu, ez ordea berdindu, ez > baikara berdinak, diferenteak eta pentsaera ezberdinetakoak baizik. Euskara > ezin liteke diferentzia horiek ezabatzeko edo estaltzeko erabili, diferentzia horiek > adierazteko baino. > > Bestalde, hainbatetan esan ohi den moduan, eraginkorra da ekimen > pribatuaren eta publikoaren osagarritasuna. Halere, eta joko-zelaia zehazte > aldera, komenigarria dirudi esatea erakunde publikoei dagokiela -Jaurlaritzari > bereziki- hizkuntz politika definitu eta garatzea, hala nola eguneroko jardunean > irabazi behar duen lidergoa baliatzea, herritarren hizkuntz kontzientzian, > inplikazioan eta konpromisoan eragitea delarik gizarte-ekimenez sorturiko > organismoen egiteko nagusia, gure irudiko behinik behin. Politikak, legeek > eta administrazioak gauza asko dituzte egiteko, baina erabakigarria gutariko > bakoitzak euskarari diogun leialtasuna da: horra euskararen etorkizunaren > maratila nagusia. Maratila hori herritarrei ezagutarazten eta askatzen lan > bikaina egin dezake gizarte-ekimenak. > > Inertzien guztiz kontrakoa eta oso beharrezkoa da euskararen geroaz > halako kezka-puntu bat gizarteratzea, konpromiso-aldarri moduko zerbait > izango litzatekeena. Kontua ez da, ezta urrik eman ere, hizkuntza gutxitu > batek atzera egiteko arriskua berezkoa duelako-edo, ezer onik ez dakarten > mezu apokaliptikoak kaleratzea. Izan ere, gainera, Nafarroak eta Iparraldeak > eskatzen dituzten ñabardurak ñabardura, begi-bistakoa da duela hogeiren bat > urteko hizkuntz galeraren joera bertan behera erori dela; euskaraz gero eta > jende gehiagok dakiela eta euskaraz egin ere jende gehiagok egiten duela; > hezkuntzan / hedabideetan / administrazioan -ordena horretan- inoiz ere izan > ez duen tokia hartu duela gure hizkuntzak; euskaraz egiten den literaturaren > maila -literatur itzulpenarena zeresanik ez- oso goikoa dela; euskara batua, > estandarra eta jasoa errealitateak ditugula… Aurrera egin dugunez, nabarmen > gainera, eta askozaz hobeto gaudenez, lekuz kanpo legoke etsipena baino > ez darien mezu negatiboak plazaratzea, baina, halere, itxaropentsu izan eta > azaltzearekin batera, gizarteari arazoak ere baditugula esan behar zaiolakoan > gaude, urria eta guztiz irregularra baita oraindik ere euskararen erabilera. Halako > tentsioa, gutariko bakoitzaren etengabeko konpromiso-eskaera goxoari > eutsi beharko genioke, beraz. Gogorarazi behar baita, Joseba Sarrionandiaren > hitzetan, "euskararen paradoxarik larriena da, euskara euskaldun guztien > patrimonioa dela, baina, aldi berean, gutxi batzuen hizkuntza". > > > >
> EZAGUPENETIK ERABILERARAKO JAUZIA EGITEKO, HIZKUNTZ POLITIKA INTEGRATZAILE ETA > MALGUA, BAINA EZ EROSOTASUNIK GABEA. Hainbat aldiz esana dugunez, urteotan > euskal gizarteak euskararen normalkuntzarako egindako bidearen balantzea > positiboa da. Argi-ilunak dituen bidea da, normala denez, baina argiuneak > dira nagusi, ezbairik gabe. Halere, aurrerakada horrek ez du euskararen biziraupena > berez bermatzen. Ez dago ezkorrak izateko arrazoirik, bai baitugu > etorkizunari baikor begiratzeko motibo ugari, baina ezin da euskararen geroa > bermatutzat eman. > > Aldaketa handia gertatu da, eta etorkizunean ere asko aldatuko da hiz- > kuntz egoera. Aldaketa etorriko dela ohartzeko beste ezer ez bada ere nahikoa > da kontuan hartzea 20 urte barru gure herri honetako eliteak euskara > erabiltzeko gai direnek osatuko dituztela: izan ere, gaur egun unibertsitate- > -ikasketak egiten hasten direnen artean gehiago dira euskaldunak euskaraz > ez dakitenak baino. Horrek berak nahitaez euskararen prestigio sozialaren > alde egingo du etorkizun hurbilean. > > Ezagupenean egin dugu aurrerakadarik handiena. Euskaraz dakitenek > hiztun izateko pausoa ematea da orain kontua, euskaldunen kopurua hazten > jarraitzeari bizkarra eman gabe, noski. Beste era batera esanda, helburu > kuantitatiboetatik kualitatiboetara igarotzeko momentua da, ezagupenetik erabilerarako > jauzia egitekoa. Administrazioan, esate baterako, dagokien hizkuntz > eskakizuna egiaztaturiko langileak gero eta gehiago izan daitezen ahalegin- > tzeari utzi gabe, uste dugu gure kezka nagusia, euskaraz ez dakiten langileen > > hizkuntz gaitasuna eta portaera baino gehiago, izan behar dela dagokien hiz- > kuntz gaitasuna egiaztaturik duten langileek euskara lan-hizkuntzatzat erabiltzearen > aldeko estrategiak definitu eta garatzea. > > Badakigu erabilerari dagokionez ezin dela espero epe laburrean sekulako > jauzi kualitatiborik gertatzea. Kontua joera bat ala beste markatzea da, > eta guri dagokigu joera hori positiboa izan dadin egin beharrekoak egitea. > Esate baterako, badakigu erabilera-esparru batzuetan onera egin duela nabarmen > euskarak: hezkuntzan batez ere, baita administrazioan eta hedabideen > esparruan ere, zeresanik ez literaturgintzan. Baina badakigu, halaber, > esparru ez formaletan, nola lagunartean hala lan-munduan, nola aisialdian > hala familia giroan, askoz motelago doala gorantz erabilera. Badago, nolabait > esatearren, "gailurra" harrapatu izanaren sentsaziorik, alabaina, oraindik ere > egitekoen artean galtza bete lan dugu. Horregatik da beharrezkoa, orain arteko > joera positiboa indartzea, horretarako baliatu behar diren neurri berriak > baliatuz eta zuzendu beharrekoak zuzenduz. Erabilera-esparru ez formalei > eta euskaraz jarduteko baldintzak betetzen dituzten guneei (administrazioko > hainbat gune, esaterako) arreta handiagoa jarri behar diegu. > > Erabileraren kontu honetan bada, agian "politikoki zuzena" ez bada ere, > gogoan hartu beharreko beste puntu bat, hizkuntz kontzientziarekin eta jokabidearekin > zerikusia duena. Mitxelenak ohartarazi gintuen ez zuela "dekretuen > mirakulu-ahalmenetan" sinesten, norberak hizkuntzarekiko dituen leialtasun > eta kontzientzian baitatza gakoa finean. Hori horrela, euskaraz ez dakitenei, > presio-sentimendurik sortarazi gabe, euskararen balioaz mezu erakargarriak > helarazi behar zaizkie, eta euskaraz dakigunontzako, berriz, zirkuitu osoak > moldatu behar ditugu, eta erabileraren aldeko konpromisoa gauzatu. Euskal > zirkuituak diseinatu eta gauzatzea da, besteak beste, aurrerapauso eraginkorrak > egiteko bidea. > > Hau guztiau nola egin? Gaur egungo Eusko Jaurlaritza osatzeko EAJ, > EA eta EB-Berdeak alderdiek hitzarturiko akordioan esaten denari jarraiki, > hizkuntz politika integratzaile, malgu eta errealitate sozialari egokitua behar > dugu. Horrekin esan nahi dugu, gizarte-kohesiorako, ez zatiketarako, behar > dugula euskara normalizatu. Uste dugu euskararen garabidea gizakiaren > neurrietara egokitu beharra dagoela. Norbanakoaren erresumaren baitakoak > izan behar dira aurrerapausoak eta lorpenak, ez helburu "historiko"ekiko lilura > zaharkituaren alorrekoak. Herritar bakoitzaren bizi-kalitatean zuzen-zuzenean > sartzen den osagaia izan behar du euskararen erabilera kualifikatuak. > > Esan nahi dugu, halaber, azkarregi ez baina geldialdirik gabe, modu > pausatuan baina etenik gabe garatu behar dugula hizkuntz politika. Beldurrik > gabe aitortu eta onartu behar dugu -horrek ez baitu zerikusirik etsipenarekin, > fenomeno sozialen ezagutzarekin baino- 20 urte baino gehiago beharko ditugula > euskal gizarte guztiz elebiduna iristeko, gure belaunaldiak ez duela euskararen > normalizazioa lortuko -erabatekoa esan nahi da-, eta kontua, hala > ere, gure belaunaldiak ere aurrera egitea dela. Beldurrik gabe onartu behar > dugu euskaraz bizi ahal izateko aukera bermatu behar dugula, baina ziurrenik > euskaldun guztiek -euskaldun prestatuenak barne- ez dutela euskara bakarrik > eta kitto! erabiliko une eta esparru guztietan. Beldurrik gabe onartu behar > dugu helburua herritar guztiak euskara erabiltzeko gai izatea eta zenbait funtziotan > -ez guztietan, ezta herritar guztien partetik ere- lehen hizkuntza euskara > izatea dela. Beldurrik gabe onartu behar dugu erabilera-esparruak eta > funtzioak betetzerakoan hizkuntzen arteko hierarkiak ezberdinak izan litezkee- > la lurralde bakoitzean. Beldurrik gabe onartu behar dugu, esandako guztiagatik > onartu ere, printzipioak eta helburuak garbi izanik, erritmoei dagokienez > malgutasunez jokatu behar dugula, estrategia eraginkorrak baliatuz beti ere. > > Esan nahi dugu, baita ere, erdaldunenganako diskurtso erakargarria > eta gozoa egin behar dela euskararen izenean. Euskarak balio erantsia > proiektatu behar du, euskaraz ez dakienak mundu oso bat galtzen duela senti > dezan. Eta, euskararen munduak berak bere baitan duen aniztasuna proiek- > tatzen asmatu behar da. Euskararekiko atxikimendua ez dugu lortuko euskara > sinbolotzat proiektatuz, are gutxiago sinbolo politikotzat emanez: euskara > erakargarri eta baliagarri den neurrian hedatu eta errotuko da gizartean. > > Hau guztiau diogunean, ordea, argi eta garbi esan behar da gizarte bat > benetan elebiduna izango bada nahitaez herritarrek elebidunak izan behar > dutela. Argi eta garbi esan behar da elebakartasunetik elebitasunerako bidea > injustiziarik gabe egin daitekeela eta hala egin behar dela, baina ezinezkoa > dela deserosotasunik eta nekerik sortarazi gabe egitea, ezinezkoa dela ahulenaren > aldeko ekintza positiborik gabe egitea. Argi eta garbi esan behar da, > beraz, euskararen garabidea eta biharko gizarte elebiduna errealitate izango > badira nahitaezkoa dela gaur oraindik euskararen mundutik urrun diren > erdaldunak euskara sustatzeko prozesuaren aurrean jarrera positiboa hartu > eta lan honetan inplikatzea, inoiz ere ahaztu gabe hau ez dela erdararen aur- > kako borroka eta hemen bere hizkuntzan bizi izateko ezintasun nabarmenak > dituen bakarra -eta oraindik ere urtetan zehar izango dituena- euskalduna > dela. Argi eta garbi esan behar dugu, azkenik, euskararen normalkuntzaren > aldeko jarrera dela -kontrakoa ez bezala- jarrera moderno, kosmopolita eta > demokratikoarekin bat egiten duena. > > Asmatuko al dugu gizarteari helarazten, eta bereziki erdal munduari > jakinarazten, biharko elebitasun hori benetan ahalbidetzea eta euskarari etorkizun > oparorako ateak irekitzea helburu zoragarria dela, helburu komunitarioa > dela, eta inork ez duela zertan ezer galdurik prozesu honetan, baizik > eta denok dugula zer irabazia? Asmatuko al dugu euskararen arazoa ez dela > gizartearen zati baten arazo, baizik eta gizarte osoaren arazo dela adierazterakoan? > > Kontua aski sinplea delakoan gaude: finean, herritarren borondate > librea eta atxikimendua izango dira gure gizarte eleanitz honetako bizitzan > euskarak izango duen pisua erabakiko dutenak. Baina, kontuz, borondate > hori librea izango bada, eta gure Herriko hizkuntzen arteko harremana berdintasunean > oinarrituta gauzatuko bada, nahitaezkoa da gaur egun ez dugun > berdintasun-puntura iristea. Horrek eskatzen du euskal herritarrak elebidun > izatea eta euskaraz bizitzeko aukera egiazkoa izatea. Hori da pixkanaka eta > gizartean pitzadurarik eragin gabe -ez, ordea, deserosotasunik sortarazi > gabe-, datozen urteetan guztion artean landu beharreko helburu komunitario > zoragarria. > > > > **Jardunbide nagusiak** > > > HIZKUNTZA POLITIKARAKO SAILBURUORDETZARI DAGOKIONEZ, Euskararen Legea eta > gainerako araubidea, hizkuntz politikaren alorrak daraman orain arteko bidea > eta, bereziki, EBPNren garapena aintzakotzat ditugularik, ondorengo jardunbideak > hartu eta bideratuko ditugu: > > - 1. Eusko Jaurlaritzak eta euskal administrazioak oro har modu oraindik > ere eraginkorrago batez jarraipena ematea euskararen normalizazioari. > Horretarako ezinbestekoa da hizkuntz politikari zentralitatea ematea > eta, beraz, hizkuntz politika Eusko Jaurlaritzaren baitan zehar-lerrotzat > hartzea. Transbertsalitate-izaera hori aitortzeak eskatzen du Jaurlari- > tzako sail bakoitzak bere ohiko jarduera eta egitasmoak diseinatu eta > garatzerakoan hizkuntz irizpideari lekua egin beharko diola. Hori horrela > izan dadin saiatu beharko du HPSk. Bide hori urratzeko lanetan > laguntza eskainiko die HPSk gainerako administrazioei. > > - 1.1. Kontratazioan Eusko Jaurlaritzak erabiliko dituen hizkuntz irizpideak > finkatzea, horren berri emanez gainerako administrazioei. > > - 1.2. Sail bakoitzak bere programa nagusietan, bereziki proiekzio sozial > handiena dutenetan, euskararen presentzia eta erabilera > indartzeko neurriak har ditzan beharrezko dituen lankidetza eta > aholkua eskaintzea. > > - 1.3. Eusko Jaurlaritzak bere jardunean euskararen erabilera normalizatzeko > onarturiko III. Planari begira, sail bakoitzak bere egitasmo propioa erabaki eta indarrean jartzeko lankidetza eta aholkua > ematea. > > - 2. Alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozial eta ekonomikoek euskararen > normalkuntzarekiko duten konpromisoa areagotzen saiatzea. > Eragile horiei elkarlana eskaini jarrera eredugarriak hartu eta gizartera > ditzaten. > > - 3. Erdal komunitatearen inplikazioa bilatzea bai euskararen normalkun- > tzaren bidean, baita euskal munduari buruzko komunikazioa bideratzeko > ahaleginean ere. > > - 4. Ezagupenetik erabilerarako jauzia egite aldera, euskara erabiltzeko gai > direnen inplikazioa areagotzea, beren hizkuntzarekiko lotura eta auto- > -estimua indartuz, euskararen lehentasunezko erabilera sustatuz eta > euskararen erabilera hegemonikoa izango duten guneak sortuz. > > - 5. Euskararen diskurtso integratzailea eta erakargarria landu eta sistematikoki > gizarteratzea. > > - 6. Eusko Jaurlaritzaren gidaritzapean, herri-aginteen arteko koordinazioa > eta elkarlana sendotzea hizkuntz politika kontuetan, HAKOBAren > bitartez: > > - 6.1. Euskara biziberritzeko aurrekontuen jarraipena egitea. > > - 6.2. Diru laguntzetarako irizpideak koordinatzea, lehentasunak finkatuz > eta erakunde bakoitzaren jardun-esparruak zehaztuz. Diru > laguntzak ebaluatzea. > > - 6.3. Informazio eta Komunikazioaren Teknologia Berrietan euskarari > sarbidea emateko estrategiak partekatzea. > > - 6.4. Administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko III. Plangintzaldiaren > jarraipen bateratua. > > - 6.5. Lege-garapenaren jarraipen eguneratua. > > - 6.6. Kontratazio administratiborako hizkuntz irizpideak partekatzea. > > - 6.7. Euskararen Aholku Batzordeak herri-administrazioei begira ematen > dituen aholku-gomendioen jarraipen bateratua. > > - 7. Gizarte-ekimeneko organismoak indartzea eta beren ekarria bidera- > tzea, beti ere herri-aginteek diseinaturiko hizkuntz politikaren osagarri > gisa. Izan ere, herri-aginteen ardura bada ere hizkuntz politika diseinatu > eta garatzea, gizarte-ekimeneko organismoen ekarria garrantzizkoa > da herritarrek hizkuntzarekiko duten atxikimendua sendotzeko. > > - 8. Euskarazko kultur merkatua trinkotzea, zabaltzea eta normalizatzea, > kultur kontsumitzaileen apeten zati esanguratsua euskaraz ase dezagun. > Horretarako, arreta berezia eskainiko zaie Kulturaren Euskal Planean > ezarritako lan ildoei. > > - 9. Euskaraz landutako eta plazaratutako kalitatezko ekarpenak bikaintasunaren > irizpideen arabera bultzatzea eta babestea. Era berean, euskarak > nahitaezko zehar-lerroa izan behar du zeinahi alorretako ikerkuntzaren > komunikazio-estrategian, oso bereziki unibertsitatetik edo > erakunde publiko nahiz parapublikoetatik bideratutakoetan. Horrela, > hizkuntzaren aurrerabidean ezinbestekoa zaigu euskara eta goi mailako > kultura eta zientzia ekoizpena estu lotzea, bereziki dibulgazioari > dagokionez. > > - 10. Euskarazko kultur produktuak eta produktu horien sortzaileak nazioartean > ezagutzera emateko estrategiak indartzea (komunikazio-politika > eraginkorra, itzulpena, sustapena…), eta nazioarteko proiekzio hori > euskal gizartean bertan ere euskararen eta euskal kulturaren prestigioa > areagotzeko baliatzea. > > - 11. Euskara normalizatuaren eta kaleko euskararen artean etenik gerta ez > dadin, hausnarketa egin eta kaleko erabilerari berebiziko arreta eskaintzea. > > - 12. Autokritika eta debatea saihestu gabe, eta prozesu sozialek eskatzen > duten malgutasunez, legeak eta erabakiak betearazten saiatzea. > > - 13. Hizkuntz politikaren arloan egindako bidea eta ondorengo urteetan > eman beharreko pausoak aztergaitzat hartuta, hausnarketa eta debatea > bultzatzea, kasua balitz etorkizunerako estrategiak, lan-ildoak eta > lehentasunak dagokion neurrian birdefinituz. Euskara Biziberritzeko > Plan Nagusiak sei urteko ibilbidea egin duenez, une egokia da era honetako > eztabaida egiteko. Aztergaiei dagokienez, ahalik eta zabalena, > eta parte hartzaileei dagokienez ahalik eta irekiena izango da gogoeta. > Euskararen munduak ez ezik erdal munduak ere lekua izango du, nahitaez, > ekimen honetan. Erakunde publikoak, hezkuntza, kultura, hedabideak, > enpresa, alderdi politikoak, sindikatuak, elkargo sozial eta > ekonomikoak, euskalgintza…: esparru guztiek izango dute tokia debate > horretan. Iraganaz lasai eta askatasunez eztabaidatzea, eta etorkizunerako > lan-ildoak eta lehentasunak finkatzea izango da debate ireki > horren egiteko nagusia. Hitzaldiak, jardunaldiak, mintegiak, artikuluak, > txostenak… izango dira gogoetaren tresna nagusiak. Euskararen normalkuntzan > aurrera jarraitzeko ilusioa berpiztea izango du debate horrek > helburu. > > - 14. Euskararen aldeko jarrera politiko eta soziala bultzatzea, eta horretarako > euskararen normalkuntzaren inguruan adostasun politiko eta > sozial berria lortzeko lanak egitea. Bide horretan malgutasunez jokatu > beharko da hizkuntz politikaren aplikazio-erritmoetan, eta argitasunez > politika horren oinarrizko printzipioetan: bi hizkuntzen berdintasun soziala > lortu behar da (gaurko egoera diglosikoa baita); gizarte elebidunak > herritar elebidunak behar dituenez, hurrengo belaunaldiek bi hizkun- > tzak ezagutu ditzaten tamainako neurriak hartu behar dira orain; gehiegikeriarik > gabe garatu behar da euskararen normalkuntza prozesua, > baina onartu beharko da ezinezkoa dela nekerik eta deserosotasunik > sortu gabe egitea; gizabanakoaren borondatera eta erabakira errenditu > behar du hizkuntz politikak, baina aukera hori librea izan dadin ezinbestekoa da aldez aurretik hizkuntzen arteko berdintasun sozialera > iristea; eskubideen subjektua gizabanakoa da, ez hizkuntza: horregatik > herri-aginteek segurtatu egin behar dute euskaraz bizi nahi dutenek > euskaraz bizitzeko modua izatea. > > - 15. Immigrazioaren fenomenoari modu eraginkorrean eta integratzailean > aurre egitea, besteak beste gaur egun dugun diglosia egoera areago > ez dadin. Hori xede hartuta, Immigrazio Zuzendaritzarekin eta etorkinen > elkarteekin elkarlanean, fenomenoaren ezagutza eta deskribapen > egokia eskura jarriko diguten behar beste ikerketa eta azterketa egin > behar dira, eta etorkinak euskarara erakartzeko bidea irekiko duten hiz- > kuntz planak diseinatu eta garatu behar dira, hezkuntza-sistemaz ez > ezik euskaltegien sareaz ere baliatuz. > > - 15.1. Immigrazio Zuzendaritzarekin adostea eta koordinatzea etorkinentzako > harrera zerbitzuetan (HELDU, BILTZEN, udaletako > immigrazio teknikariak…) euskararen inguruko jakingarriak eta > oinarrizko euskalduntze modulua ere hasieratik jaso ditzaten. > > - 15.2. Immigrazio fenomenoaren azterketa eguneratuan oinarrituta, > aparteko eragina izan dezaketen "talde estrategikoak" identifikatzea > eta berariazko planak diseinatzea Immigrazio Zuzendaritzarekin > elkarlanean. > > - 15.3. AISA metodologia garatzea eta hedatzea, etorkinak euskararen > ezagutzara hurbiltzeko. > > - 15.4. Ikas material berriak eta bereziak sortzea, etorkin helduek eta > gazteek euskararen oinarrizko ezagutza eskura dezaten. > > - 15.5. Hezkuntza Sailarekin batera Helduen Heziketan euskararen inguruko > jakingarriak eta oinarrizko euskalduntze ikastaroak eskaintzea. > > - 15.6. Immigrazioari buruzko Euskal Planean ageri diren neurriak garatzea. > > > - 16. Helduen euskalduntze-alfabetatzea. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian > aitortzen den moduan, "euskararen berreskurapenean, euskal > irakaskuntzarekin batera, helduen euskalduntze-alfabetatzea izan > da ekinbiderik eta mugimendurik garrantzitsuena". Hortaz, euskararen > aurrerabidea bermatzeko eta gizarte elebidun orekatura iristeko oinarriz- > ko giltzarria da helduen euskalduntze-alfabetatzeko sistema. Hori ain- > tzat hartuta, eta Euskararen Aholku Batzordeak sektoreari buruz eginiko > txostenaren eta proposamenen ildotik (Euskalduntze-alfabetatzearen > etorkizunerako oinarriak eraginkortasunari eta kalitatea hobetzeari begira. > Gasteiz, 2003), helduen euskalduntze eta alfabetatzearen alorrean, > gizartearen eta ikasleen beharretara egokitutako irakaskuntza eskaintza > landuko dugu (eskaintza orokorra nahiz gizartearen behar espezifikoetara > berariaz egokitua) eta ikas-prozesuaren eraginkortasuna bermatuko > dugu, zerbitzuaren kalitatea eta ikasleen emaitzak lehenetsiz eta euskaltegi > publiko eta kontzertatuen jarduna sendotuz. > > - 16.1. Helduen euskara ikaskuntzarako sarea eta eskaintza gizartearen > behar berrietara etengabe egokitzearren, euskaltegiekin eta > autoikaskuntza zentroekin elkarlanean, ikas-prozesu aukera askotarikoa > eta kalitatezkoa bermatzeko behar diren azterlanak > eta ekoizpenak garatzea, curriculum, modulu, ordutegi, metodologia, > sistema, euskarri eta abarrei dagokienez; guztiak ere > euskara ikasleei ikas-prozesuan emaitza egokia izango dutela > bermatzearren. > > - 16.2. Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Curriculumean ezarritako > lau gaitasun-mailetan oinarrituta, eta Hizkuntzen ikaskuntza, > irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako Erreferentzia Markoan > txertatzeari begira: > > - a) oinarrizko curriculumean zehazten diren ikas-mailen aitortza > indarrean jartzea, maila sozialean, ekonomikoan eta ofizialean > euskaltegietako ikasleek behar dituzten errekonozimendua > eta pizgarriak izan ditzaten, eta > > - b) alor eta esparru desberdinetan (Administrazio Orokorra, > Hezkuntza, Osakidetza…) indarrean diren gaitasun-mailen > arteko baliokidetze orokorra egitea, batean zein bestean pasatutako > azterketa eta ebaluaketak errepikatu beharrik ez > izateko. > > - 16.3. Euskaltegi, autoikaskuntzarako zentro eta euskal etxeen jarduna > sendotzeko, diru eta material baliabideak hobetzen laguntzea, > ikas-prozesuetarako HABErekin hitzartutako helburu eta kalitate > eskakizunei jarraiki. > > - 16.4. Euskaltegien mapa lantzea, sare publikoaren eta pribatuaren > osagarritasun-irizpideetan oinarrituta. > > - 16.5. Helduen irakaskuntza jakintzaren gizartean ongi txertatua eta > teknologia berriez ongi hornitua egon dadin sustatzea. > > - 16.6. Helduen euskalduntze-alfabetatzean, presentziazko irakaskuntza > sistemaz gainera, autoikaskuntzako sistemak eta sistema > bitarikoak sustatzea. > > - 16.7. Euskaltegietan eta autoikaskuntzako zentroetan kalitate-planak > eta prozesuak gauza daitezen sustatzea. > > - 16.8. HABE erakunde autonomoan kalitatearen kudeaketa-plana > ezartzea. > > - 16.9. Euskalduntze-alfabetatzearen eta erabilera sozialaren arteko > zubiak eraikitzea, lortutako emaitzak familiako eta gizarteko erabileran > jarraipena izan dezan bermatzeko. > > - 16.10. Herritarren euskararenganako motibazioa sendotzeko, sustapen- > -kanpainak egitea, hizkuntza jakitearen eta elebidun izatearen > alderdi positiboak azpimarratzeko eta erabileraren aldeko mezu > positiboak hedatzeko. > > - 16.11. Hizkuntz jarrera eta erabilerari dagokienez, gizarterako eredugarri > izan daitezkeen pertsona publikoak euskalduntzeko eta erabilera elebidunean konprometitzeko programa pilotuak abian > jartzea. > > - 16.12. Ikastetxeekin eta herri-erakundeekin (aldundi eta udalekin) elkarlanean, > euskararen famili transmisioa sendotzeko jarduerak lantzea > (gurasoen euskara ezagutza, gurasoen arteko euskararen > erabilera eta guraso eta umeen arteko euskararen erabilera sendotzearren). > > - 16.13. Lan-munduari dagokionez, esparru berriek administrazioaren > arloan (osasunean, justizian, enpresa publikoetan …) nahiz pribatuan > (enpresetan, profesionalen elkargoetan…) sortuko duten > eskariari era eraginkorrean erantzutea, ikaskuntza eta erabilera > plan bereziak eginez, material egokiak sortuz eta abar. > > - 17. Hedabideetan euskararen presentzia areagotzea eta euskarazko hedabideak > bultzatzea. > > - 17.1. Dauden hedabideen inguruko balorazioa egitea eta datozen urteetarako > politika definitzea gainerako herri-aginteekin batera. > > - 17.2. Hedabideen arloko lege-garapenean hizkuntz irizpidea txerta- > tzea. > > - 18. Euskararen familia bidezko jarraipena sustatzea, gazteen arteko harremanetan > euskararen erabilera sendotzeko eta familia osatu berrietan > euskara haurraren lehen hizkuntza izateko planak bultzatuz. > > Udalekin eta hezkuntzako eragileekin egitarau bereziak diseinatzea eta > garatzea, horretarako behar diren baliabideak eskainiz. > > - 19. Alor sozio-ekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko saio sistematizatuak > bultzatzea, ondorengo elkarteon inplikazio eta parte hartze > zuzena antolatuz: merkataritza-ganbarak, enpresari-elkarteak, sindikatuak, > lanbide-heziketarekin eta prestakuntza iraunkorrarekin lotura duten organismoak, eta Eusko Jaurlaritzaren barruan lan-munduarekin harremana duten sailak (Justizia; Lan eta Gizarte Segurantza; Nekazaritza, > Arrantza eta Elikadura; Industria, Merkataritza eta Turismoa; Garraioa > eta Herrilanak; Ingurumen eta Lurralde Antolamendua). Enpresetan > euskararen erabilera areagotzeko planak sustatuko dira, enpresen > tipologia eta ezaugarri soziolinguistikoak kontuan hartuz moldaturiko > plan-eredu baten arabera. Halaber, enpresetako euskararen erabilera > gaur egun organizazio pribatuetan indarrean diren kalitate-parametroen > arabera modu sistematizatuan aitortu eta ebaluatzeko prozedura finkatuko > da, horretarako espresuki ziurtagiria sortuz edota jadanik organizazio > pribatuetarako finkaturik dauden kalitate-ziurtagirietan euskararen > aldagaia txertatuz. > > - 19.1. Oinarrizko egitekoak: > > - a) Euskara planetarako erreferentzia marko estandarra finka- > tzea. > > - b) HPSk eskaini behar dituen zerbitzu eta produktuak finkatzea, > zabaltzea eta ezagutaraztea. > > - c) Finantzazio-modua aztertzea eta, hala badagokio, berregokitzea. > > - d) Sail arteko lana eratzea. > > - e) Esparru honetan euskararen presentzia eta erabilera neur- > tzeko adierazleak definitzea, eta horiek datuez hornitzen joateko > sistema eraikitzen eta osatzen joatea (EAS). > > - 19.2. Egoeraren diagnostikoa eta ezagutza sakonagoa izatea, inplementazio- > neurri eraginkorragoak abiatzeko, eta bilakaera neur- > tzen joateko. > > - 19.3. Lege-garapena eta esparruari loturiko plan estrategikoetan hiz- > kuntz irizpidea txertatzea. > > - 19.4. Sentsibilizazioa eta komunikazioa, eragile sozio-ekonomiko nagusiei, > Lan Harremanetarako Kontseiluari, eta arlo sozio-ekonomikoarekin > lotura duten herri erakundeetako sailei zuzendua. > > - 19.5. Agente sozio-ekonomiko nagusiekiko elkarlana eta kontzertazioa. > > - 19.6. Jardunbide honen baitako establezimenduetarako berariaz- > ko programak garatzea: establezimendu komertzial handiak > (saltoki handiak, denda-kateak eta frankiziak), banketxeak eta > aseguru-etxeak, ostalaritza (tabernak eta jatetxeak), zerbitzugintzari > loturiko gainerako establezimendu-motak (txikizkako > saltokiak)… > > - 20. Administrazioetako euskararen erabilera normalizatzeko planak indartzea, > euskara zerbitzu-hizkuntza ez ezik gero eta administrazio-atal > gehiagotan ohiko lan-hizkuntza ere izan dadin neurriak hartuz. Aipatu > irizpide horren ildotik egin beharreko zuzenketak eta egokitzapenak > finkatzeko ahalegin berezia egin beharko da III. Plangiltzaldiaren tarteko > ebaluazioa egiterakoan. Era berean, Jaurlaritzako sail guztiekiko > elkarlana eta langileenganako komunikazioa indartu beharko dira, eta > sail bakoitzak bere erabilera-plana onartu eta garatzea bermatu beharko > da. EBPN garatzearen ildotik udal-administrazioekiko harremana > ere sendotu egin beharko da, administrazio horien erabilera-planei > bultzada emateko. Erabilera-planen marko legaletik (legeak eta dekretuak) > eratortzen diren irizpideak ahalik eta gehien zehazteko eta, hala > dagokionean, birdefinitzeko saioa egingo da. > > - 20.1. III. Plangintzaldiaren (2003-2007) tarteko ebaluazioa egitea. > > - 20.2. EBPNren hedadura zabaltzea. > > - 20.3. EBPN garatzeko Plan Estrategikoa bukatzear duten udalen kon- > promisoa berritzea. > > - 20.4. Zinegotzi eta teknikarientzako aholkularitza eta lanerako irizpideak > ematea, euskararen erabilera areagotzeko programak sustatze > aldera. > > - 20.5. Administrazio atal elebidunetan euskara zerbitzu-hizkuntza eta > lan-hizkuntza izatera iristeko, euskararen erabilera ereduak finka- > tzea eta hedatzea. > > - 20.6. EBPNren garapenean esperientzia eredugarriak sustatzea. > > - 20.7. Erabileraren zertifikazio-sistema egituratzea. > > - 20.8. Teknologia berrien erabilera sustatzea komunikazioa hobetzeko > eta sinergiak bideratzeko. > > - 20.9. Administrazioetako erabilera-planen inguruan komunikazio plan > egokia martxan jartzea. > > - 20.10. Finantzazio sistema aztertzea eta, hala badagokio, berregoki- > tzea. > > - 21. Gune euskaldunenetan euskararen etorkizuna bermatzeko neurriak > garatzeari arreta berezia eskaini. Hori lortzeko ezinbestekoa da herriko > sareen euskalduntzeari behar bezala eustea. Honetan, lehentasunik > handiena gazteen sareek dute, sare berriak eratzen dituztenak gazteak > baitira nagusiki. Herri-administrazioei dagokienez, lehentasunekoa da > osasun eta gizarte zerbitzuetako sendagile, erizain, pediatra eta langileak > euskalduntzea. Horrekin batera, aipatutako kolektiboei euskara > "erabiltzeko" baliabideak eskaini behar zaizkie (euskalkien erabilera, > batua, euskarazko baliabideak…): > > - 21.1. Udalerri euskaldunenetan (%70 euskaldunak) egun Euskara Biziberritzeko > Plan Nagusiak duen garapena sakonki aztertzea. > > - 21.2. Euskararen erabilerarako gune berriak ezartzeko, edo gauzatuta > daudenak indartzeko, proposamenak lantzea. > > - 22. Euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak eskaintzea eta > herritarren hizkuntz eskubideak babestea herri-aginteen ardura denez, > hala eskatzen duten herritarrei beren hizkuntz eskubideak babesteko > zerbitzua eratuko da, herritarrari babesa eta hizkuntz eskubideak urraturik > gertatzen diren guneetako arduradunei urraketa hori gainditzeko > laguntza eskainiko zaizkielarik. > Hizkuntz eskubideen zerbitzua antolatzea, eginbeharrak finkatuz eta > Arartekoaren egitekoekin osagarritasuna bermatuz bikoizketak saihesteko. > > - 23. Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan euskarazko > baliabideak, tresnak eta aplikazio berriak garatzea. Halaber, euskararen > presentzia areagotzea Internet-en, eduki digitalak sortuz. Marko > honetan landuko dira, besteak beste, itzulpen automatikoari dagozkionak, > euskarazko ahotsaren ezagutza eta sintesiaren balizko > aplikazioei buruzkoak, entziklopedia multimediaren bati legokiokeen > euskarazko bertsioa sortzearen ingurukoak, eta euskarazko kultur > produktuak sortu eta digitalizatzeko aukerak (XX. mendera arteko > euskarazko testu guztiak edota Unibertsitateetan euskaraz egindako > ikerketa-lan guztiak digitalizatzea eta hedatzea…). Behar-beharrezkoa > irizten diogu, nolanahi ere, alor honetan euskarak gaur egun > duen presentziari eta teknologia berri hauetan jadanik badiren euskarazko > baliabideei buruzko azterketa eta erradiografia bat egiteari, eta > etorkizunean urratu beharreko ildoa zehazteari. Kontuan hartzekoa > da informazio eta teknologia berrien esparru hau euskararentzako > lehentasunezkoa baldin bada, ez dela bakarrik globalizazio/digitalizazioaren > gizartean gaudenez euskarak ere gainerako hizkuntza > guztiek bezala fenomeno horretara egokitu behar duelako, baizik eta, > gainera, Internet-eko erabiltzaileen profilari buruzko azterketek diotenez, > euskaraz dakiten gazteak teknologia horien kontsumitzaile handienetakoak > izateko itxura guztia dutelako. > > - 24. Euskararen eremu osoan euskararen erabilera sustatzeko jarduna > bultzatzea, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako herri-erakundeekin eta > elkarteekin lankidetza bideratuz. > > - 24.1. Iparraldeko herri-aginteekin lankidetza marko sendorako urratsak > egin eta ekimen pribatua sustatzea. > > - 24.2. Nafarroako Gobernuarekin egitarauak lotzeko urratsak egin eta > ekimen pribatua sustatzea. > > - 25. Euskararen presentzia mugaz gaindi ere areagotzea, horretarako, beste > zenbait ekintzaren artean, euskal etxeekin lankidetza eta unibertsitateetako > irakurle-postu programa sendotuz. > > - 26. Euskararen Aholku Batzordearen lana bultzatzea, jarraipen-batzordeei > nahiz berariazko batzordeei dagokienez. > > - 27. Espainian eta nazioartean hizkuntza gutxituen sustapen-politiketan diharduten > erakundeekin harremana sendotzea. > > - 27.1. Kataluniako Generalitatekin eta Québec-eko Gobernuarekin > ditugun lankidetza-akordioen jarraipena eta proiektu komunen > definizioa. > > - 27.2. EBko hizkuntzak: lankidetza Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako > Zuzendaritzarekin. > > - 27.3. Erregioen Batzordean Eusko Jaurlaritzak duen ordezkaritzari hiz- > kuntz politikari buruzko aholkularitza eskaintzea, eskatzen duenetan. > > - 27.4. Europako Kontseiluarekiko eta Europako Komisioarekiko harremanei > eustea. > > - 27.5. Hizkuntz politikaren alorrean ari diren erakundeekin lan-programak > garatu. > > > - 28. Ibilbide bat egina duten dirulaguntza-deialdien ebaluazioa egingo da > (euskalgintza, EBPN eta herri-administrazioetako planak, teknologia > berriak, hedabideak, Iparralde eta Nafarroari begira sorturikoa). Ebaluazioa > eta azterketa kualitatiboa egingo da, halaber, administrazioko > euskararen erabilerari buruz, hainbat ikuspegitatik egin ere. > > - 28.1. Deialdi guztien ebaluazioa egitea eta gainerako herri-aginteekin > batera hurrengo urteetarako estrategia finkatzea. > > - 28.2. Hurrengo urteetarako deialdietako helburuak, dirulaguntza gaiak > eta irizpideak finkatzea. > > - 28.3. Deialdien inguruko prozedura ondo finkatzea, helburua izanik urtearen > lehenengo sei hilabetekoan deialdiak ebatzita izatea. > > - 29. Toponimia normalizatzeko lanei jarraipena emateaz gain, kartografian, > bide-seinaleztapenean eta hizkuntz paisaian euskararen erabilera hedatzeari > -eta txukun hedatzeari- bultzada emango zaio. > > - 29.1. Toponimia eta kartografia lantzen edo erabiltzen dituzten erakundeekin, > Euskal Herrikoekin (Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamenduarekin, > Foru Aldundiekin, udalekin, Euskaltzaindiarekin) > nahiz kanpokoekin (Instituto Geográfico Nacionalarekin) lankidetza > sustatzea eta indartzea. > > - 29.2. Toponimiaren erabiltzaile nagusiei toponimia datu-basearen informazioa > eskura jarri eta kontsultarako prozedura adieraztea. > > - 30. Sentiberatzeari dagokionez, legealdirako egitasmo espezifikoak sor- > tzea, helburuak izanik euskaraz dakitenei erabileraren aldeko mezua > igortzea, edota erdal munduari euskararen munduaren berri modu > erakargarrian ematea. > > - 31. Euskaltzaindiaren eskutik eta hainbat elkarterekin elkarlanean euskararen > corpusa estandarizatzeko, modernizatzeko eta normalizatzeko > lanak planifikatu eta sustatzea, berauen artean arreta berezia eskai > > niko zaiolarik euskararen erreferentziazko corpusaren proiektuari eta > terminologia-lanari. > > - 32. Bilakaera soziolinguistikoaren berri izateko ikerlanak bultzatzea (Euskal > Herriko Hizkuntz Adierazleen Sistema - EAS). > > - 32.1. EAS-emaitzak: > > - a) III. mapa soziolinguistikoa (2. zatia): Familia bidezko transmisioaren > azterketa zehatza. > > - b) Euskal Herriko IV. inkesta soziolinguistikoa. > > - c) IV. mapa soziolinguistikorako datu-bilketarako eredua finka- > tzeko irizpideak lantzea EUSTATekin. > > - 32.2. EAS-baliabideak: > > - a) Euskararen azpiegitura publikoen eta pribatuen datu-basea. > > - b) Euskararen sustapenerako EAEko aurrekontu publikoen azterketa. > > - 32.3. Esparrukako programetarako adierazleak finkatu eta elikatu EUSTATekin > batera: hezkuntza, helduen euskalduntze-alfabetatzea, > administrazioa, esparru sozio-ekonomiko pribatua, liburugintza, > teknologia berriak, hedabideak… > > - 32.4. Euskararen erabilerarako motibazioa neurtzeko metodologia. > > - 32.5. Egoera soziolinguistikoari eta hizkuntz politikaren bilakaerari > buruzko informazioa zabaltzea. > > - 33. Euskararen kalitatea bermatu eta gordetze aldera EABk markaturiko > ildoak lantzea. > > > > ERANSKINA > > > **Egoera soziolinguistikoa** > > > > Euskal Herriko egoera soziolinguistikoan aldeak daude lurralde batetik bestera: > Nafarroako iparraldea, Ipar Euskal Herriko barnealdea, Gipuzkoa eta > Bizkaiko ekialdea dira eremurik euskaldunenak; Araba, Bizkaiko mendebaldea, > Iparraldeko kostaldea eta Nafarroako hegoaldea, berriz, erdaldunenak. > Euskal Herriko hiriburuak edo metropoliak ere, hau da, Bilbo, Gasteiz, Iruñea > eta Baiona (Donostia salbuespena da) ia erabat erdaldunak dira. > > Euskara ofiziala da Euskal Autonomia Erkidego osoan duela hogei urtez > geroztik eta legea euskararentzat lagungarria da arlo gehienetan; Nafarroako > lur zati batean ere ofiziala da, zertxobait geroztik; baina oraindik ez da > ofiziala ez Ipar Euskal Herrian, ezta Nafarroako lur zatirik handienean ere. > Hortaz, euskaraz bizitzeko eskubidea aitortzeko, eremu hori irabazteko bide > luzea dago egiteko oraindik. > > > **Euskal gizartearen ezaugarri nagusiak** > > > Aldi berean, euskal populazioaren baitan aldaketa sakona eta azkarra ari da > gertatzen. Aldaketa horrek ondorengo ezaugarriak ditu: > > - Jaiotze-tasaren beherakada bortitza. Horrek biztanleria osoaren > beherakada eta datozen urteetan areagotu egingo den populazioaren zahartze azkarra bestetik eragin du. Gazteenen artean > gertatu den galera izugarria izan da; Euskal Autonomia Erkidegoan > (EAEn), 16 eta 24 urte bitarteko biztanleriaren ia herena > galdu da azken hamar urteotan. > > - Hasi berria den inmigrazioa; hemendik aurrera gero eta handiagoa > izango dena. > > - Euskaldunen kolektiboaren errotiko aldaketa. Euskaldun berrien > kopurua asko hazi da. Izan ere, euskaldun berriak euskaldun zaharrak > baino gehiago dira argi eta garbi gazteenen artean. Bi > kolektibo horiek (euskaldun zaharrak eta berriak) oso ezberdinak > dira kualitatiboki, bai euskaraz nahiz gaztelaniaz hitz egiteko > duten trebetasunari edo erraztasun erlatiboari dagokionez bai > familiako, gizarteko eta laneko harreman-sareetan duten euskaldunen > dentsitateari dagokionez ere. Eta, azken batean, horren > arabera izan ohi da hizketarako hautaturiko hizkuntza. > > > **Euskal Herriko egoera soziolinguistikoaren ezaugarri > nagusiak** > > > Oro har, eta hizkuntza-gaitasunari dagokionez, euskararen aurrerapena begi- > -bistakoa da **EAE**n (Euskal Herriko biztanleen ia hiru laurden eta euskaldunen > %80tik gora bizi baita bertan). Ia ez dago galerarik eta euskaldunen proportzioa > gero eta handiagoa da gazteen artean. Aldi berean, euskararen transmisioa > ia erabatekoa da guraso biak euskaldunak direnean, baina gero eta > gehiago transmititzen da bietako batek bakarrik dakienean, nahiz eta horrelakoetan > euskara gaztelaniarekin batera transmititzen den. > > **Nafarroan** ere euskaldunak gero eta gehiago dira. Hazkunde hori > euskaldun berriei esker gertatzen ari da, euskaldun zaharrak etengabe gutxi- > tzen ari direlako. Euskaldunen artean, beraz, aldaketa sakona izaten ari da: > euskaldun berriak euskaldun zaharrak beste dira jada. Euskal hiztunak, esan > bezala, gero eta gehiago izan arren, galerak irabaziak baino handiagoak dira > oraindik. Zorionez, baina, gazteen artean egoera alderantzizkoa da: 35 urte > baino gutxiago dituztenen artean, euskara ikasi dutenak etxean jaso eta ondoren > galdu dutenak baino gehiago dira. > > **Iparraldean**, euskara ez da hizkuntza ofiziala, eta mendeetan zehar > egoera diglosikoan mantendu den arren, indarra eman izan dioten erabilera- > -eremuetan (familian, lagunartean eta gertuko komunitatean, hain zuzen) alboratuta > geratzen ari da, oso azkar gainera. Hortaz, euskararen galera nabaria > da, nahiz eta gazteen artean badirudien galera moteltzen ari dela. > >

> > > Erabilerari dagokionez, erdara da gehien erabiltzen den hizkuntza. Halere, > euskararen erabilerak gora egin du **EAE**n, batez ere euskaraz hitz egiten > hasi diren gazte euskaldun berriei esker. Euskaraz dakitenen kopurua gora > egiten ari da eta erabiltzen dutenena ere bai. Inoiz euskara erabili izan ez den > esparruak ere irabazten ari da. > > Alabaina, biztanle guztiak hartu beharrean, euskaldunak bakarrik hartuz > gero, euskararen erabilerak behera egin du EAEn ere bai. Esan bezala, > euskal hiztunen hazkundea euskaldun berriei zor zaie bereziki. Baina, euskaldun > berri gehienek erraztasun handiagoa dute erdaraz euskaraz baino. > Gainera, familia eta lagunartea erdaldunak dituzte, beraz harreman-sarean > ez daukate behar besteko euskaldunik euskaraz hitz egiteko. > >

> > > **Euskal Autonomia Erkidegoaren egoera soziolinguistikoa** > > > Euskararen eremuan aldaketak nonbait argiak eta nabariak izaten ari badira, > Euskal Autonomia Erkidegoan (EAEn) da. Begi-bistakoa da azken hogei urteotan > euskararen ezagutza handitu egin dela. Elebidunak bostetik bat ziren > 1981. urtean eta 2001ean, berriz, herena ziren; horrek esan nahi du euskarara > etorri direla beste 200.000 hiztun potentzial. Gehikuntza hori, bestalde, > orokorra izan da, izan ere hiru lurralde historikoetan gertatu da; are gehiago, > adin-talde guztietan ere halaxe gertatu da, 65 urtetik gorakoen taldean izan > ezik. > > Gaur egun, elebidun gehienak (%66,3) hirietan bizi dira, batez ere hiru > hiriburuetako metropoli-guneetan eta EAEko errepide sare nagusietan lerra- > tzen diren 10.000 biztanletik gorako udaletan. > > >
> **EAEko biztanleen banaketa eta bilakaera** > > EAEn 2.082.587 lagun bizi dira, 2001eko zentsuaren arabera. Biztanleen banaketa > irregularra da hiru lurraldeen artean. Bizkaiak biztanleen erdia baino > zertxobait gehiago (%53,9) biltzen du, Gipuzkoak biztanleen herena (%32,3) > eta Arabak gainerako %13,8. > > Azken berrogei urteotan biztanleriak izan duen bilakaera aztertuz gero, > esan behar da 1960tik 1975era bitartean hazkundea handia izan zela lurralde > guztietan, eta bereziki gune industrializatuenetan. Prozesu hori, baina, gelditu > egin zen 70eko krisiarekin, eta 80ko hamarkadatik aurrera joera-aldaketa etorri > zen, batez ere Bizkaian. Azken 20 urteotan, beraz, EAEk 60.000 biztanle > galdu ditu. Dena den, lurraldeen artean aldeak antzematen dira. Izan ere, > 1981etik 2000. urtera bitartean Arabako biztanleria %11 hazi da. Bizkaikoa > eta Gipuzkoakoa, aldiz, %6 eta %3 jaitsi da hurrenez hurren. > > Azken 20 urteotako beste ezaugarri nabarmenetako bat biztanleriaren > zaharkitzearena izan da, jaiotza-tasa oso txikiak eta sorterrira itzuli direnen > migrazio-fluxuak eraginda. Halere, 2001eko zentsuan jasotako datuen arabera, > lehen aldiz azken 20 urteotan 0 eta 4 urte bitarteko umeak 5 eta 9 urte > bitartekoak baino gehiago dira. > > > > EAEko biztanleetatik %27 erkidegotik kanpo jaio dira. Berton jaiotakoak > ez diren 564.656 biztanleetatik gehienek (%52,9) erkidego mugakideren bat > dute jatorri, alegia, Nafarroa, Errioxa, Kantabria edo Gaztela eta Leonekoak > dira. Azken erkidego horretakoak dira, hala ere, gehienak (%40 inguru). Erkidego > horiez gain, historikoki populazio-emaile izan diren beste zenbaitetatik > iritsi dira biztanle gehien: Extremadura (%11,9), Galizia (%9,9) eta Andaluzia > (%7,1). > > EAEko atzerritarren1 taldea aztertuz gero, ikusiko dugu 30.017 lagun > direla, betiere INE-k 2001eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuan emandako > datuen arabera. Kopuru horrek sinbolikoa dirudi, halere, azken urteotan > bertaratzen ari den atzerritzar-kopuruari erreparatuz gero, handitzen ari dela > ikusten da, eta hazkundeak joera horri eusten badio, baliteke atzerritarrek toki > handia hartzea biztanlerian. > > Aurreko guztia egiaztatzeko, nahikoa da ikustea EAEn bizi diren atzerritarren > %54,9 (16.493 lagun) 1996-2001 aldian iritsi dela gure erkidegora; > eta azken urtean etorritakoak 1996an etorritakoak baino bost aldiz gehiago > direla. > > 1 Atzerritarra: espainiarra ez den herritartasun bakarra duena. > >

> **Hizkuntza-gaitasuna (EAEn)** > > > 2001eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuaren arabera, Euskal Autonomia > Erkidegoko elebidunak, hau da, euskaraz eta gaztelaniaz ondo hitz egiten > dutenak biztanleen ia herena dira (%32,2), elebidun hartzaileak, hau da, > euskaraz ondo hitz egin ez arren, euskara ondo ulertzen dutenak %18,2, eta > erdaldun elebakarrak, alegia, euskaraz hitz egiten ez dakitenak, biztanleriaren > ia erdia (%49,6). > > >
> Hizkuntza-bilakaeraren tipologia: BILA indizea (EAE) > BILA indizea hizkuntza-gaitasuna eta lehen hizkuntza aldagaiak gurutzatuta > lortzen da. Zazpi taldek2 osatzen dute tipologia, norbanakoaren hizkuntza- > -garapenak izan ditzakeen aukerak islatzen dituztenak. Indizeak euskarak > zenbat hiztun galdu eta zenbat irabazi dituen jakiteko balio du. > > 2001eko Zentsuaren datuak oinarri hartuta, esango dugu, oro har, > etxean euskara jaso dutenek gorde egiten dutela hizkuntza. Izan ere, EAEko > euskaldun zaharrak %18,4 dira (365.972 lagun) eta jatorrizko elebidunak %2,9 > (58.104 lagun); gutxi batzuek galtzen dute, baina ordainetan, askoz ere gehiago > dira euskarak jasotzen dituen hiztun berriak. > >

> > 2 Euskaldun zaharrak, jatorrizko elebidunak, euskaldun berriak, partzialki euskaldun berriak, > partzialki erdaldunduak, guztiz erdaldunduak eta erdaldun zaharrak. > > >

> **Etxeko hizkuntzaren tipologia: ERABIL indizea (EAE)** > > ERABIL indizea lortzeko, BILA indizea (lehen hizkuntzaren eta hizkuntza- > -gaitasunaren arteko konbinazioa) eta etxeko hizkuntza (euskara, euskara eta > gaztelania, edo gaztelania) gurutzatu dira. Gurutzaketa horren bidez, BILA indizeko > taldeek etxean zein hizkuntza darabilten jakin dezakegu. > > Lehenengo eta behin, gogoratu EAEko biztanleen erdia erabat erdaldunduez > eta erdaldun zaharrez osatua dagoela. Euskaldun zaharrak populazioaren > %18,5 dira; talde horretan daude euskal hiztun aktibo ia guztiak, hau > da, populazioaren %13. Talde horretako gehienak euskaldun aktiboak dira, ia > hiru laurdenak; bostetik bat aktiboak dira, bietan, euskaraz eta gaztelaniaz, > eta hamarrenak euskaldun zahar pasiboak. > > >
> **Etxeko hizkuntza etxeko euskaldunen dentsitatearen arabera (EAE)** > > > Hizkuntza erabiltzeko berebiziko garrantzia du hiztunen dentsitateak eta, horrekin > batera, hizkuntza horretan hitz egiteko erraztasunak. Euskara ohiko > hizkuntza izan dadin etxean, beharrezkoa da etxeko guztiek jakin dezaten > euskaraz hitz egiten. Nahikoa da familiako kide bakar batek euskaraz ez jakitea > erabilerak oso behera egiteko. > > Etxeko elebidunen dentsitatea %80tik gorakoa bada, euskara erabili > ohi dute %72,3k eta euskara eta gaztelania, biak %17,4k. Gainerakoetan gaztelania > erabili ohi dute (%10,3). > > Baina elebidun-dentsitateak %80tik behera egiten badu, kasurik onenean > ere (dentsitatea %60-%80 artekoa denean), %16,5era jaisten da erabilera. > Halakoetan, bi hizkuntzen erabilera %33,7koa da. Etxeko elebidun- > -dentsitatea %60tik beherakoa bada, ia inork ez du erabiltzen nagusiki euskara, > eta bi hizkuntzen erabilera ere %13 ingurukoa da. > > > - Hizkuntza Politika Aurrera Begira txostena pdf formatuan eskuratu nahi baduzu sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/dokumentuak/2005/hizkuntza_politika_aurrera_begira.pdf (768 Kb) > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com