Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Gazte hizkeraren egungo egoera eta garrantzia

Kike Amonarriz / Kultura / 2006-01-09 / 07:00


Euskaraz mintzo diren gazte euskaldunen artean ba al da gaztetasunaren berezko hizkerarik? Nolakoa da hizkera hori? Zein da gazteek egiten duten hizkeraren egungo egoera?



Hizkuntzaren aldaerak

Hizkuntzaren aldaerak

Hizkuntza bakoitzak aldaera desberdinak izan ohi ditu. Aldaeren artean bi mota nagusi bereiz ditzakegu Isidor Mari (2) ikerlari katalanaren sailkapenari jarraiki: egituraren araberako aldaerak eta erabileraren araberako aldaerak.

Gazte hizkera eta euskara

Euskararen kasuan, esan genezake, gaur egungo gazte euskara, aldaera geografikoekin (euskalkiekin) nahasten den soziolekto berri bat dela. Gazte euskaldunek beraien artean modu kolokialean komunikatzeko darabilten aldaera erreala da eta estandarretik berezia. Gazteak berez dira errebeldeak, hau da, formalitatetik ihes egiten saiatzen dira, baita hizkuntza kontuetan ere. Gazte euskaldunek, munduko beste gazteek bezala, berezko hizkera desberdina sortu, bizi duten egoera soziolinguistiko guztiz bereziaren eraginpean. Gazteentzat oso garrantzitsua da, hizkuntza marka hori bereganatu eta beraren bidez, talde gisa identifikatuak sentitzea.

Gazte hizkerarena, duela gutxi arte, ahozkotasunera mugatzen zen fenomenoa zen, baina mende honen hasierarekin batera, eta garapen teknologikoaren eraginez, kode idatzirako jauzia egin du, indar handiz gainera. Euskaraz ere, idatzizko bi kode ditugu gaur egun: formala eta lagunartekoa. Ezagunak dira guztiontzat sakelakoen bidez bidaltzen diren SMS-ak. Berauetan, gazteek, hitz egiten duten bezala idazteaz gain, hitzak ahal bezain beste laburtzen dituzte, bestelako baliabide adierazkorrak erabiliz: emotikonoak, laburdurak, zeinuak..

Txatetan, emailetan, eta baita beraien arteko bestelako ohar eta idazkietan ere, joera bera suma daiteke. Gainera, nabarmendu beharra dago, egoera formaletatik kanpo, hau dela gazte askok darabilen idazteko modu nagusia.

Gazte euskara kolokialaren ezaugarriak

Gazte euskara kolokialaren ezaugarri nagusia da, euskara nahasia izatea da:

Ipar Euskal Herrian frantsesaren eragina ez da berdina leku guztietan eta gauza bera gertatzen da Hego Euskal Herrian gaztelaniarekin, baina orokorrean, fenomeno honek Euskal Herri osoa hartzen du:

Hizkera modu honetara, bestalde, batzuk euskara jatorrago batetik heldu dira eta beste batzuk erdaratik. Kasu batzuetan “galera” dena, beste batzuetan “irabazia” da. Hona hemen hitzaldiaren bezperan jasotako adibide batzuk:

“nei gehiena parke bat eitie gustako likit, baino gaztien egorie ikusita zeba ez protekzioko etxe dezente batzuk? Azken finin herriko gaztiek kanpoa guez ta ia udaletxie horrekin konturatzen hasten dan, ze herriye hutse geako zako denborikin"
(www.uztarria.com- 2005/03/29)"

"aupa hi. Klaro zeok emen tongoa iten dala, hoi dudau re ez. Baino bueno, badare talde batzuk k se lo kurran ta ez daketela beste aukera handik propaganda iteko, es lo ke hay. Pero tongo hay fijo!"

“Aupa hi, lista hau la ostia da, euskadi guztin jarraitzaile gehien dazketen taldek hauek baldin badie... esto es para jente ke kree en dios...”
(www.matraka.info- 2005/04/04)

Adibide hauetan, orain arte azaldu ditugun gazte hizkeraren ezaugarri gehienak agertzen dira.

Aldaketa garaiak

Hizkuntza orok, sortzen denetik, aldaketa ugari jasaten ditu, garaiak eta gizarteak aurrera doazen heinean hizkuntzak ere eraldatu egiten baitira. Gure hizkuntza komunitateak ordea, sakoneko aldaketak bizi izan ditu azken hamarkada hauetan. Besteak beste honako hauek nabarmenduko ditugu:

Garai berri hauetan, erronka berriak sortu zaizkio hizkuntzari. Orain arteko errebindikazio nagusiak lurraldetasun kontzeptuaren inguruan eratu dira (ofizialtasuna, etab.), hemendik aurrera ordea, eskuragarritasunaren kontzeptua ere erantsi behar diogu analisi horri. Hizkuntzen etorkizuna, lurraldetasunean ez ezik, beren eskuragarritasunean jokatuko baita (hiztunek eskura izango dituzten eduki, produktu eta zerbitzuetan), eta ez hainbeste beren indar sinbolikoan.

Hizkuntza normalizatzeko, bide luze eta gogorra geratzen zaigu oraindik ere, eta ohartu behar dugu prozesua arrakastaz bideratu ezean, euskara hizkuntza dekoratiboa bihurtzeko arriskua dugula. Euskarak duen posizio ahula orekatzeko, beraz, ezinbestekoak izango dira interbentzio politikoa eta gizartearen aldetiko aldeko jarrera aktiboa.

Aldaketa hauek guztiak gertatu dira eta areagotu egingo dira, eta euskaldunoi erronka nagusi bat planteatuko digute: gure hizkuntzaren etorkizuna bermatu nahi badugu, hizkuntza komunitate beregain bat eraiki beharko baitugu, munduari irekia, dinamikoa, autozentratua eta autoarautua; alegia, burujabea.

Gazte euskaldunen ezaugarri soziolinguistikoak

Argi-ilunez beteriko panorama azalduko dugu ondoren.

Euskal hiztunen ezaugarriak asko aldatu dira azken hamarkadetan. Hego Euskal Herrian geroz eta gazte gehiagok ezagutzen du euskara (Iparraldean ez da oraindik galgatu hiztunen galera), baina lehenengo aldiz gure historian, euskal elebakarrak desagertu egin dira. Euskal Autonomia Erkidegoan ia gazte guztiek ulertzen dute euskara, baina hauen artean nagusiki euskaraz hitz egiten dutenak gutxi dira.

Azken inkesta soziolinguistikoaren datuen arabera (3) , euskara ezagutzen duten gazteen artean, adin-multzo gazteenetan gehiengoa jatorriz erdalduna da, ingurune erdaldunetan bizi da eta familia harremanetan apenas erabiltzen duen euskararik.

Euskal hiztunen artean, euskararen oso ezagupen maila desberdinekin eta oso hiztun tipologia desberdinekin aurkitzen gara.

Bestalde, euskara batua sortu eta hedatu izanaren ondorioz, elkar ulertzeko arazorik ez duen lehen belaunaldia dugu kalean. Euskara ezagutu arren, ordea, euskaraz egiteko adierazkortasun arazoak dituzte gazte gehienek. Euskarak, hizkuntza orok bezala, edozer gauza esateko balio du, baina tamalez, euskara ez da gauza guztietarako erabiltzen. Euskaraz dena esan daiteke, baina ez da dena esaten. Gai jakin batzuen inguruan ari garenean izugarrizko joera dugu erdarara jotzeko.

Aitzitik, euskararen ezagupen maila sakon eta jasoa duen gero eta gazte multzo garrantzitsuagoa dugu.

Bada beste aspektu garrantzitsu bat. Eten sakona gertatu da belaunaldien artean. Frankismoaren ondoren, euskara desagertu egin zen gure hiri nagusietako kaleetatik, eta horrek ekarri du, kaleko hizkerari dagozkion hainbat hitz, esamolde eta kontzeptu modu bizian transmititu ez izana. Gaur egungo gazteek erabiltzen duten euskara ez da herri euskaldunetako helduek erabiltzen zutena, eta maiz, euskarak berezko duen hainbat baliabide “zaharkitua” gertatzen zaio hiritar gazte euskaldunari, berauek baztertu eta ondoko hizkuntza menperatzailera jotzen dutelarik. Joera hauek oso nabarmenak dira, lokuzioetan, hizkuntzaren erabilera ludikoetan, sexu hizkeran, etab.

Euskalkiei dagokienez ere, sakoneko aldaketak ari dira gertatzen. Gazteek, beren euskalkiaren ezagupen mugatuagoa eta nahasiagoa dute, oro har, baina euskalkia dute euskarririk sendoena adierazkortasuna lortze aldera. Gainera, beraienak ez diren euskalkien gero eta ezagupen zabalagoa dute, harreman gero eta ugariagoei, unibertsitateari, hedabideei eta musikari esker, besteak beste.

Hizkuntzaren kalitatea

Egoera honetan nola definitu genezake “hizkuntza kalitatea”? Euskararen Aholku Batzordearen eskariz landutako txostenean (4) hiru maila berezi ditugu hizkuntzaren kalitatea definitzerakoan, Ibon Sarasolak landutako kontzeptuetatik abiatuta:

Ondorioz, euskara ona deituko genioke aldi berean egokia, jatorra eta zuzena den euskarari. Hiru maila horiek bereiztu eta gero, gure proposamena honako hau da: lehentasuna (hezkuntzan eta hedabideetan batez ere) arau komunikatiboak (egokitasunak) izan behar duela eta ez arau gramatikalak (zuzentasunak).

Ikuspegi honetatik abiatuta, gazte hizkera garatzea eta hizkuntzaren irakaskuntza egokitasunaren ikuspegitik lantzea guztiz garrantzitsuak dira, honako arrazoi hauengatik:

Gazte hizkera sortzeko bideak

Gazte hizkera sortzeko bi euskarri nagusi ditugu:

Hori lortzeko, haur eta gazteen inguruko euskararen erabilera dentsitatea handitu egin behar da, haur eta gazteei zuzenduriko eduki, zerbitzu eta produktu euskaldunen eskaintza ugalduz eta bermatuz. Era horretan, bestalde, imaginario partekatuak eta erreferentzia komunak sortu eta indartu ahal izango ditugu.

Azken batean, hizkuntza komunitate bat harreman sare bat da, eta kultura oro erreferentzia sistema bat da. Horregatik dute hizkuntza komunitate osoa hartzen duten komunikabideek halako garrantzia, gazte hizkera sortu eta hedatzeko momentuan. Une honetan, ikuspegi nazionala landu ezean, bi euskalki nagusi sortzeko arriskua baitugu, Iparraldekoa eta Hegoaldekoa. Azkenik, guzti honek esan nahi du, politika instituzionalak eta gazteen dinamika sozialak eragin behar direla, helburuok betetze aldera.

Proposamenak

Honako proposamen hauen oinarrian, "Hizkuntza kalitatea"ri buruzko txostenean aurkezturiko proposamenak daude.

Familia eta ingurune hurbila:

Egokitasuna hezkuntzan

Ikastetxeetako hizkuntza normalizazio plangintzak

Ikastetxez kanpokoak

Bestelakoak

(KIKE AMONARRIZ GORRIA filologoa eta soziolinguista da)

Oin-oharrak:

(1) Hitzaldi hau Azpeitiko Gazte hizkerari buruzko jardunaldietan aurkeztu nuen 2005eko apirilaren 6an eta “power point” bidez eskaini nuen, idatzizko testurik irakurri gabe. Bertan azaldutako ideia nagusiak osatu egin dira, hitzaldian esandakoak transkribatu eta gero.

(2) Marí, Isidor (1983): registres i varietats del llenguatge. Barcelona. Generalitat de Catalunya.

(3) III. Mapa Soziolinguistikoa (2005).Gasteiz. Kultura Saila. Eusko Jaurlaritza

(4) Euskararen Aholku Batzordea (2004) Hizkuntzaren kalitatea. Gasteiz. Kultura saila. Eusko Jaurlaritza.

Gai honi buruz erabili.com-en argitaratuak (irakurtzeko gainean sakatu)

Kike Amonarrizek erabili.com-en argitaratutako artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1134860990