Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Nekatuta nago
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Zinetan eskertzen diot Iņaki Anduezari bere gutuna, bi arrazoirengatik: bata, nire artikulu batean euskara zuzenean idatzia ez zegoen puntu bat salatu didalako, eta hori beti da eskergarria; bestea, bide eman didalako *nekatua nago* / *nekatuta nago* esapideei buruzko zenbait uste okerrez mintzatzeko. > "<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1131447817">Hegaztien gripea</a>" artikuluan <i>irakurleak ikusia izango dute</i> idatzi nuen. Hori ez da euskara gaiztoa: jakina denez, bizkaierazko eta gipuzkerazko tradizio osoan <i>irakurleak ikusi dute</i> esan eta idatzi izan da beti, eta, hortaz, hori ezin da euskara txarra izan. Baina ez da euskara zuzena, Euskaltzaindiaren arauak <i>irakurleek ikusi dute</i> agintzen duelako. Ni ororen gainetik euskara onean idazten saiatzen naiz, baina ahalegina egiten dut euskara zuzenean ere idazten. Mila esker beraz Iņaki Anduezari. > > Besterik da Anduezak <i>-ta</i>-ri buruz dioena. Hasteko, <i>irakurleek ikusita izango dute</i> euskara gaiztoa dela egingo nuke zalantzarik gabe: dudak dituenak, ikus beza <i>Orotariko Euskal Hiztegia</i>ren bederatzigarren liburukian 776. orrialdean ez dela biltzen horrelako adibide bakar bat ere. Eta aurkitu ez dugulako ez dugu horrelakorik bildu. > > Baina are *egon*-ekin josiak, *nekatuta nago* esaterako, aski badaezpadakoak dira. Horrelakoak batasunaren lehen abiadan bultzatu ziren, ikaragarri bultzatu ere, *Anaitasuna* aldizkariko gidarien eskutik. *Anaitasuna*koak erabateko batasunaren aldekoak ziren, eta beren ustez euskara batuak ezin zituen onartu <i>nekatua nago / nekaturik nago / nekatuta nago</i> bezalako hirukoteak: horietako bat onartu behar zen eta beste biak gaitzetsi batasunaren izenean. Niri ez zait hori jarrera zuzena iruditzen; baina, gainera, *Anaitasuna*koek okerrena, hots, *nekatuta nago*, aukeratu zuten batasunerako: *Orotariko Euskal Hiztegia*ren seigarren liburukiaren 447-8. orrialdeetan ikus daitekeenez, *nekatua nago* eta *nekaturik nago* bezalakoek lehen testuetatik hasita dituzte lekukoak euskalki guztietan, are bizkaieraz; *nekatuta nago* bezalakoak berantak dira eta ia bizkaieraz baino ez dira agertzen. > > Ez ditut nik *nekatuta nago* bezalakoak gaitzesten: <i>nekatua nago / nekaturik nago / nekatuta nago</i> hirurak iruditzen zaizkit zilegi euskara batuan. Baina bat baztertzekotan *nekatuta nago* baztertu beharko genuke, irizpide gisa tradizioa hartzen badugu bederen. > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1134652374/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com