Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Iritzi-muinetik »  1136300629
Albiste nagusira itzuli

Euskara zuzena

2006-01-03 / 16:03 / iņaki Andueza   HIZKUNTZA

Zinetan eskertzen diot Iņaki Anduezari bere gutuna, bi arrazoirengatik: bata, nire artikulu batean euskara zuzenean idatzia ez zegoen puntu bat salatu didalako, eta hori beti da eskergarria; bestea, bide eman didalako nekatua nago / nekatuta nago esapideei buruzko zenbait uste okerrez mintzatzeko.

Berrirro natorkizu, Ibon Sarasola jauna:

Euskalzain batek esaten duenean "tradizioz esan eta idatzi duela -irakurleak ikusi dute...-" hori ez dela euskara txarra, zer esan nahi du?

Espanolez "la dije" tradizioz esan eta idatzi egiten dute, baina beraien Akademiak, behin eta berriro saihesten du. Euskarak baditu bere arauak, eta errespetatu bahar ditugu, jende askok gaizki erabiltzen baditu ere. Jadanik -"jende asko etorri dira" -onartu duzue, etorkizunean... Zuek hizkuntza zaintzeko zaudete , eta ez jendeak esaten duena onartzeko, nahiz eta gehiengoa izan.

Eta bukatzeko, zein da euskara txarra eta euskara zuzenaren arteko desberdintasuna? Ez al dugu beti euskara zuzena erabili behar, batez ere publikoki idazten dugunean? Guk akats mordoa izan dezakegu, baina Euskalzain batek....

Agur bero bat


(IŅAKI ANDUEZA ARBIZU institutuko irakaslea da)


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com