|
Zinetan eskertzen diot Iņaki Anduezari bere gutuna, bi arrazoirengatik: bata, nire artikulu batean euskara zuzenean idatzia ez zegoen puntu bat salatu didalako, eta hori beti da eskergarria; bestea, bide eman didalako nekatua nago / nekatuta nago esapideei buruzko zenbait uste okerrez mintzatzeko.
Sarasola jauna:
Ez nuen gatazkarik sortu nahi, benetan.
Euskaltzain batek "nekatua nago" erabiltzen zuela ikusi nuenean, nahastuTa geratu nintzen. Betidanik ikasi eta gero erakutsi baitugu, nago aditzarekin partizipioak erabili behar ditugula, aditzondoak gisa funzionatzen direlako. Nekaturik ere erabili dezakegu, noski: .."bata irekiTA, baina bestea zabalIK"
Neretzat galdegaia da hemen erabakigarria: Nola nago? beti aditzondoa. Zer naiz? pertsona nekatuA naiz, adjetiboa.
Dena den, Euskaltzaindiak onartuko balu (zu barruan zaudela kontutan harturIK) ni nahastuTa/RIK nagoela, arren esaidazu lehenbailehen. Egunero ikasleei beraien idazlanetan zuzentzen diet akats hori (nere ustez akatsa zena), eta akats bakoitza hamar aldiz kopiatzen dute. Haien onerako bada ere, erran lehenbailehen "nekatuA nago" ontzat hartu behar dudan hala ez ikasleen idazlanetan.
Ez nuen gatazkarik sortu nahi erran dizut hasieran, eta horrela da. Eskerrik asko Euskaltzain jauna.
(IŅAKI ANDUEZA Institutuko irakaslea)
|