Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» 10 ardatz Euskal Herriko hizkuntza-politikarentzat
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ondorengo 4 urteetan Euskal Herriko hizkuntza-politikaren 10 ardatzak zeintzuk izan beharko liratekeen zehaztu du Kontseiluak. > **Oinarrizko hizkuntza-politikarako proposamenak** > > Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak 2006-2010 urteetan Euskal Herrian euskararen normalizaziorako abiatu beharrekoa den hizkuntza-politika aurkeztu du. Txosten batean jaso ditu hamar ardatzak. “Proposamen hauek normalizaziorako oinarrizko hizkuntza-politika osatzen dute”, adierazi du Xabier Mendigurenek, Kontseiluko Idazkari Nagusiak. > > > **Errealitate ezberdinak** > > > Halere, Kontseiluko kideek argi azaldu dute Euskal Herrian errealitate desberdinak daudela EAEn, Iparraldean eta Nafarroan. Hori dela eta, egoera bakoitzaren berezitasunak kontuan izateaz gain, Euskal Konfederazioak "Iparraldean beharrezko hizkuntza-politikaren proposamena":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1134489498 egin duela Baionan gogorarazi du. > > > **Hizkuntza-ereduak gainditu** > > > Kontseiluaren "hizkuntza-politika indartu eta garatzeko hamar proposamen" txosteneko lehen ardatza hizkuntza-ereduak gainditzea izango dela azaldu dute. “Hezkuntza Sistemak belaunaldi berriak, etorkinak barne, oso-osorik euskalduntzea” da arlo honetako helburu garrantzitsuenetako bat Kontseiluaren aburuz. > > > **Hizkuntza-politikarentzat lehendakariordetza** > > > Euskalgintzak aspalditik egin duen beste eskaera bat txertatu dute ardatzen dokumentu horretan: hizkuntza-politikarentzat lehendakariordetza sortzea EAEn eta Nafarroan. “Sail guztietan euskararen garabidea bermatu behar duen organoa beharrezkoa da hizkuntza-politikaren zehar-izaerarengatik”, azaldu dute. > > > **Administrazioa euskalduntzea** > > > Bestetik, Administrazioa euskalduntzea ere funtsezkoa dela aldarrikatu dute. “Hizkuntzaren normalizazioa ez da ulertzen entitate publikoetan lan egiten dutenak euskaldundu gabe”, adierazi dute. “Ezinbestekoa da Administrazioa euskalduntzeko data bat finkatzea”. > > > **Lan mundua euskaldundu** > > > Era berean, lan mundua euskaldundu behar da. Alor horretan orain arte egin den ahalegina oso murritza dela ohartarazi dute. > > > **Corpus juridikoa egokitu** > > > Kontseiluak behin eta berriro eskatu duen bezala, euskarak berezkoa, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa izan behar du. Horretarako, corpus juridikoa hizkuntzaren estatus horretara egokitzea eskatzen dute. > > > **Helduen euskalduntzearen laguntzak handitzea** > > > Beste ardatz bat helduen euskalduntzearen laguntzak handitzea da, doakotasunera iristeko. “Egoera kontraesankor baten aurrean gaude: Administrazioetatik euskara erabiltzeko eskatzen digute baina, une berean, herritarrek ordaindu egin behar dute euskara ikasteagatik”, azaldu dute. > > > **Hedabideetan hizkuntza kuotak** > > > Zazpigarren proposamena hedabideetan kuotak ezartzea da. “Euskal Herrian diharduten komunikabide guztiei egoera soziolinguistikoaren pareko kuota batzuk ezarri behar zaizkie legez”, azpimarratu dute. > > > **Euskararen aurrekontua handitu** > > > > Bestetik, euskararen aurrekontua "nabarmen handitzea" eskatu dute Kontseiluko bozeramaileek. Hori lortzeko hiru proposamen egin ditu: zerga-kenketak, kredituak eta diru-laguntzak. > > > **Unibertsitea eta Lanbide Heziketa** > > > Gainera "Hizkuntza-politika indartu eta garatzeko hamar proposamen" deritzon txostenean, Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako eskaintza osorik euskalduntzeko eskatu dute. “Hori egin bitartean hezkuntzako eta gizarteko sektore jakin batzuk nabarmen diskriminatzen duen politika bat sustatzen da”. > > > **Behar bezalako hizkuntza-politika** > > > Bukatzeko, hizkuntza-politika egokia eskatu dute, epe eta helburu zehatzak dituena, bitartekoz hornitua, sailartekoa, gizarte sektore guztietara iristeko modukoa, Administrazio Nagusitik Toki Administraziorainokoa. > > “Gure jardueran erreferentzialak izango dira 10 eginkizun hauek”, esan du Xabier Mendigurenek, Idazkari Nagusiak. Hamar ardatzak jasotzen dituen txostenak honela dio hitzez hitz: > > Azken mende-laurden honetan Euskal Herrian abian jarri diren hizkuntzapolitiken eraginez eta herri ekimenari esker egin diren urratsak ukaezinak badira ere, oraindik urrun aurkitzen gara euskaldunok nahi dugun normalizaziotik, hau da, erosotasunez geure bizitza euskaraz egunero egitetik. Gure hizkuntzaren normalizazio prozesuak une erabakigarriak bizi ditu azken bolada honetan, faktore batzuek moteltze kezkagarria erakusten baitute. Horregatik, ezinbestekoa da orain arte eman ditugunak baino pauso sendoagoak ematea eta euskararen ezagutza eta erabilera gizarte-eremu guztietara hedatzeko neurri eraginkorrak hartzea. Hori ez egiteak euskarari dagozkion eremuak berreskuratzeko erritmoa moteldu ez ezik lortutakoak ahultzea eta arriskuan jartzea ekar lezake. Egoera hau gainditu egin behar da, gaur egungo baldintzek eragotzi egiten baitute berez, zaila, luzea baina ezinbestekoa den euskararen normalizazioaren helburua lortzea. Beraz, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak uste du ondoren azalduko diren hamar proposamenok aintzat hartu eta egikaritzea behar-beharrezkoa dela datozen urteotan Euskal Herrian euskararen normalizaziorantz pauso sendoak emango baditugu. > > > **Hamar Proposamen** > > > - **1. Ereduak gainditu** > > Duela ia mende-laurden bat indarrean ezarri ziren eredu sistema desberdinek bide luzea egin dute, eta hasiera hartako egoerari aurre egiteko baliagarriak gertatu baziren ere, hogeita bost urte geroago askiezak direla eta gainditu egin behar direla gizartearen gehiengoak gero eta garbiago ikusi du. Emaitzen ebaluaketak nabarmen erakutsi du A eta B ereduak desegokiak direla eta D eredua bera ere zenbait kasutan egoki euskalduntzeko askieza gertatzen dela. Gainera, gaur egun oraindik ere, Euskal Herriko zonalde zabaletan legez ezarritako debekuek eragotzi egiten diete euskal herritarrei euskaraz ikasteko aukera hizkuntza ofiziala ez den lurraldeetan. Bi errealitate horien ondorioz, belaunaldi berriak ez dira osorik euskalduntzen ari. > > Horregatik, hezkuntza-sistemaren barruko ikasle guztiak hamasei urte betetzean euskararen jabe izan daitezen ikasteredu egoki bat Euskal Herri osoan ezartzea da une honetatik hasi eta datozen urteetarako hizkuntza-politika egokiaren oinarrizko zutabea. Horretarako, beharrezko birmoldaketak egin eta behar besteko baliabideak eskaini beharko dira. Esan gabe doa euskaraz ikastea eragozten duen corpus juridikoa aldatu beharra dagoela oinarrizko hizkuntza-eskubidea den euskara ikastekoa bermatzeko. Zentzu horretan honako premiazko neurri hauek hartu beharko dira: > > - Hezkuntza Sistemak belaunaldi berriak oso-osorik euskalduntzea lortu behar du, gure artean gero eta ugariagoak diren etorkinen seme-alabak barne direla. > > - Ikastereduak aztertu bitartean haur berri guztiak D ereduan matrikulatzea eta gainerakoak eredu horretarantz bideratu behar dira pixkanaka. > > - Corpusean beharrezko aldaketak egin behar dira euskaraz ikasteko eskubidea bermatzeko, bereziki, ofizialtasuna jasoz Euskal Herri osorako. > > - Era berean, Euskal Herri osorako baliagarria izango den Hezkuntza Legea sortu beharra dago herritarren euskalduntzea bermatzeko. > > - Bestalde, euskaraz egindako ikerketa eta euskarari buruzkoa lehenestea ere ezinbestekoa izango da normalizazioaren bidetik aurrera egin nahi bada, orain arte erdararen alde nagusitu den joera orekatzeko. > > > - **2. Lehendakaritzaordetza sortu** > > Hizkuntza-politikarentzat lehendakariordetza sortzea Euskalgintzak aspaldi egin zuen eskaria da. Euskararen normalizazioak zeharkako izaera du eta ondorioz, Gobernuek izaera hori garatzeko modurik egokiena den lehendakariordetza sortzea da bidea. Datozen garai berrietan euskarari behar duen besteko bultzada eman nahi bazaio, guztiz komenigarria izango da Lehendakariordetza sortzea eta baliabide ekonomikoz hornitzea, euskararen normalizazioa salbuespenik gabe bilatzeko. Izan ere gaur egunean Sailordetza gisa Kultura Sailean edo Nafarroaren kasuan bezala, Hezkuntza Sailaren barruko Zuzendaritza barruan egotea ez da kokagunerik egokiena bere eginbeharrak betetzeko eta ez du behar bezala irudikatzen euskarak izan beharko lukeen zentralitatea ere. Honako neurri hau hartu beharra dago: > > - Lehendakariordetza sortzea euskararen normalizazioa gobernuen sail guztietan egoki garatzeko. > > > - **3. Administrazioa euskaldundu** > > Administrazioaren euskalduntzea erabakigarria da euskararen normalizaziorako eta hizkuntza-eskubideen bermerako, eta hori esatean bera osatzen duten Sail guztiak hartu behar dira kontuan, inolako salbuespenik gabe. Zoritxarrez, gaur gaurkoz badirudi Gobernuetako Sail jakin batzuen bizkar bakarrik dagoela euskararen normalizazioa eta beste zenbait salbuetsita daudela. Horregatik, beharrezkotzat jotzen da honako neurri hauek hartzea eraginkortasunez euskalduntze hori burutzeko: > > - Administrazioaren euskalduntze-data finkatzea. Gehienez 12 urte (3 urteko 4 alditan). > > - Euskaldunek eta euskaldunduek euskaraz lan egitea ahalbidetzea eta horretarako baliabideak izatea. > > - Kontratazio berri guztietan lanpostuari dagokion euskararen ezagutza ezinbestekoa izatea. > > - Arduradun politikoek euskalduntzeko 3 urteko muga izatea. > > - Egiten den Plangintza bakoitzaren ebaluazioa gardena eta publikoa izatea. > > - Administrazioen hornitzaile diren elkarte eta enpresei normalizazio-planak eskatzea. > > - Dirulaguntzak jasotzen dituzten enpresa eta gizarte-eragileei normalizazio-planak eskatzea. > > - Azpikontratazioetan euskarazko zerbitzua bermatzea. > > - Administrazioa euskaldundu bitartean euskaraz funtzionatuko duten zirkuituak sortzea. > > - Sortzen diren egitura berri guztietan (administrazio atalak, erakunde publikoak, esaterako enplegu bulegoak...) hasieratik euskara lan hizkuntza izatea. > > > - **4. Lan mundua euskaldundu** > > Lan-mundua euskalduntzeko erabaki sendoa hartu behar da eta horretarako ondoren aipatzen diren puntuak garatzea gutxienezko urrats gisa proposatzen dira. Alor honetan orain arte egin den eta oraindik egiten den ahalegina oso murritza da eta hezkuntzaz kanpoko gizartearen egoerak nabarmen baldintzatzen du haren baitan euskalduntzen ari diren haur eta gazteen aurrerabidea. Gaurko egoera aldatu ezik etorkizuneko belaunaldietan egiten den inbertsioa oso murrizturik aurkitzen da lan-jardueretan euskara erabiltzeko aukerak oso mugatuak gertatzen direlako. Behar-beharrezkoa da lan-munduan eskolatik datozen gazte eleanitzei harrera egiteko egiturak pixkanaka prestatzea etorkizunean normaltasunez hizkuntza desberdinak erabil ditzaten. Hari horretatik honako neurri hauek: > > - Publizitate- eta etiketa-lege eraginkorrak. > > - Lan Mundua euskalduntzeko Fundazioa sortzea, lan munduko eragileen, administrazioen eta euskalgintzaren parte hartzeaz. > > - Q eta ISO kalitate-agirietan euskarazko zerbitzua eskaintzea erabakigarria izatea ziurtagiriak eskuratzeko. > > - Enpresetan normalizazio-planak abiatzeko erraztasuna ematea. > > - Gobernuetako Lan Sailek eskaintzen dituzten zerbitzuak euskalduntzea. > > - Lan mundua zinez euskaldundu ahal izateko, atal guzietan hizkuntza irizpideak ezarri edo baloratzea: diru laguntzak ematerakoan (enpresa berriak, industrialdeak, informatika, web guneak ...), enpresa berriak sortzen laguntzerakoan, berrikuntza prozesuak laguntzen dituztenean, etab. > > - Enpresa berriak sortzen laguntzen duten erakundeetan eragin behar da eta sorreratik enpresak euskaldunak izan daitezen ahaleginak egin behar dira: kooperatibak, merkataritza ganberak, enplegua sustatzeko erakundeak... > > - Gizarte Ekonomian euskararen erabilera handitzeko laguntzak eskaintzea. > > - Industria Sailak homologatzen dituen eta zerbitzu publikoa eskaintzen duten enpresei (igogailuak, ibilgailuen azterketa teknikoa, prebentzioa ...) eta bestelako kontzesioei (farmaziak, notaritzak...) hizkuntza-irizpideak ezartzea. > > > - **5. Berezkoa, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa** > > Corpus juridikoaren gailurrean kokatzen diren legeek euskara berezkoa, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa izendatzea beharrezkoa da euskararen normalizazioa lortzeko aurrerabidean: berezkoak esan nahi du lurralde honetan bakarrik dagoena dela antzinako garaietatik eta hemen galtzen bada mundu osoarentzat galduko dela, lehentasunezkoak esan nahi du diskriminazio positiboaren gai izan behar duela dagoen egoera zaila gainditzeko eta beste hizkuntzen parean lehiakide izateko eta ezagutu beharrekoak esan nahi du modu iraunkorrean bizi nahi duenak derrigor ezagutu beharko duela bertoko hizkuntza ofiziala delako. Bide hau estatuko beste hizkuntza-komunitate batzuek ere dagoeneko urratu beharrekotzat jotzen dute, eta guztiz ezinbestekoa da hizkuntza gutxituen iraupenerako. > > - Aipaturikoak berekin dakar lege hauek egokitzea edo sortzea: > > - Estatutuak, hizkuntzaren estatus egokia jasotzeko. > > - EAEko 82ko eta Nafarroako 86ko legeak (Euskararen eta Vascuenceren legeak), estatus horretara egokitzeko. > > - Kontsumitzailearen legea, kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak bermatzen ez dituzten enpresak isunen bidez legea betearazten laguntzeko. > > - Publizitate- eta etiketa-legea sortzea, produktuen informazio guztia euskaraz egotea bermatzeko. > > - Udal-legea, udalerri euskaldunen jarduna babesteko. > > - Hezkuntza-legea sortzea, euskalduntzeko helburua bermatzeko. > > - Hauteskunde-legea, hautagaiei euskararen ezagutzaren kuota ezartzeko. > > - Komunikabideei euskararen kuota ezartzeko legea. > > Lege horiek denak Euskal Herri mailako ikuspegiz lantzea guztiz ezinbestekoa da, hizkuntza-politika euskararen berezko lurralde osoan aplikatu behar delako. > > > - **6. Helduen euskalduntzea** > > Helduen euskalduntzearen laguntzak handitu behar dira doakotasunera iristeko. Haur-gazteen eta helduen artean euskalduntzeari dagokionez gertatzen ari dena aztertzen denean egoera kontraesankor bat ageri da. Alde batetik, ahaleginak egiten diren arren, gaur eguneko ikastereduen erruz milaka gazte behar bezala euskaldundu gabe gizarteratzen dira eskola-aroaren amaieran eta urte batzuk geroago gazte horiek beroriek euskara beharrezko den lanpostuak eskuratu nahi badituzte beren dirutik ordainduz ikasi behar izaten dute. Arazo berarekin topo egiten dute beren biziraupena ziurtatzea ozta-ozta lortzen duten etorkin helduek ere. Ukaezina da Administrazioak hizkuntza-eskakizunak eskatu behar dituela bere plantilletan sartu nahi dituen langileentzat, gero horiek euskalduntzen dirutzak gastatzen ibili nahi ez badu. Horrela bakarrik lortuko da epe baten barruan funtzionario euskaldunak izatea. Horregatik honako eskaera: > > - Helduen euskalduntzea eta alfabetatzeari dagokion izaera estrategikoa ematea, beharrezko baliabideak eskainiz eta helduei ikasteko erraztasunak emanez, doakotasuna lortu arte. > > - **7. Kuotak hedabideetan** > > Euskal Herrian diharduten komunikabide guztien, nola idatzizkoen hala elektronikoen zein ikusentzunezkoen jarduna aztertu eta gizartean gertatzen ari den aurrerabide soziolinguistikoaren pareko kuota batzuk legez ezartzea erabaki behar da. Bestela gaurko egoerak alor batzuetan neke handiz lortzen den aurrerapena beste eremu batzuetako kontra-jardunaren eraginez galgatzea baitakar. > > - Euskal Herrian zabaltzen diren hedabideei soziolinguistikoaren araberako kuota legez ezartzea. egoera > > > - **8. Euskararen aurrekontua handitu** > > Gaurko egoeratik hizkuntza-politika atera eta bultzada indartsu bat eman nahi bazaio diru baliabideak nabarmen handitu behar dira, orain artekoa bikoizteaz edo hirukoizteaz ari gara kasuen arabera. Hori lortzeko honako hiru puntuok aintzat hartzea beharrezkoa izan daiteke: > > - Normalizazio-prozesuak norbanakoei eta Gizarte Eragileei sortzen dizkien ahalegina eta inbertsio ekonomikoak arintzeko zerga kenketak ezartzea. > > - Euskalgintzarentzat enpresa-kreditu finantzatuak, kreditu bigunak emateko laguntzak, enplegua sortzeko laguntzak, fondo galduko kredituak, azpiegiturak sortzeko laguntzak, teknologia berriak inplementatzeko laguntzak eta abar sortzea. Era berean, euskararen sustapena Balio Erantsiaren Zergaz salbuestea beharrezkoa da, hezkuntza bezala. > > - Dirulaguntzak garaiz banatzeko konpromisoa hartzea, orain ohikoak diren berandutzeek sortzen dituzten zailtasun eta estuasun larriak saihesteko. > > > - **9. Unibertsitatea eta Lanbide Heziketa euskaldundu** > > Orain arte baino ahalegin eta baliabide gehiago bideratu behar dira unibertsitateetan falta diren karrerak euskaraz ikasteko aukerak sortzeko eta Lanbide Heziketaren eskaintza osorik euskalduntzeko. Bestetik, Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egitea ahalbidetzen duten enpresei abantaila fiskalak eskaini beharko litzaizkieke. Hori guztia egin bitartean hezkuntzako eta gizarteko sektore jakin batzuk nabarmen diskriminatzen duen politika bat sustatzen ari da eta euskararen normalizazioa galgatzen. Hona neurriak: > > - Unibertsitateen eta Lanbide euskaldundu behar da. Heziketaren eskaintza osorik > > - Praktikak euskaraz ahalbidetzen dituzten enpresei abantaila fiskalak onartzea. > > > - **10. Hizkuntza-politika egokia** > > Hizkuntza-politika egokia abiatzea ezinbestekoa da orain arte aipatutako puntuen bidetik euskararen normalizazioa lortu nahi bada. Kontseiluaren aburuz egokitasun horren jabe den hizkuntza-politikak honelakoa izan behar du: > > - Epe eta helburu zehatzak dituen hizkuntza-politika, bitartekoz hornitua, sailartekoa, gizarteko sektore guztietara iristeko modukoa, Administrazio Nagusitik Toki administraziorainokoa, hizkuntza-eskubideak bermatu nahi dituena, Euskal Herriko eremu osoan aplikatzeko modukoa eta ikuspegi osokoa. > > - Administrazio guztien arteko koordinazio organoa sortuko duena. > > - EBPN (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) eta BEAH (Bai Euskarari Akordioa Herrietan) planen arteko osagarritasuna bermatuko duena EAEren kasuan. > > - Osagarritasuna ere, Kontseiluaren Bai Euskarari Ziurtagiriarekin. Euskalgintzako agenteekin elkarlan iraunkorra ezartzea. > > > Aipaturiko baldintza horiek beteko dituen politika behar da gizartean dauden baliabide mugatuak ahalik eta hoberen ustiatu eta era koordinatuan normalizazioak eskatzen duen helburuak lortzeko. > > > <br> > **(ITXASO FERRERAS SANTAMARIA Kontseiluaren komunikazioburua da)** > > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1134512315/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com