Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Euskararik gabeko telebista
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskarazko tokiko telebisten munduak ez du jaso merezi duen arreta, ez euskalgintzaren aldetik, ezta euskal instituzioen aldetik ere. Lehenengoaren kasuan, azpiegituretan egin beharreko inbertsio handiak, ezagutza tekniko falta izatea, edo, azken batean, ordenagailu bat hartu eta idaztea askozaz errazagoa dela izan daitezke arrazoi nagusiak. > Instituzioen kasuan dagoen interes eta ezagutza falta dira azpimarratzekoak. Ez dakigu interes eta ezagutza falta interes partidistetan ala beldurrean oinarritzen den, ala, besterik gabe, gaitasunik eza den arazo nagusia. > > Esan behar dugu, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Departamentuko aurrekontuetan euskarazko tokiko telebistentzat diru kopuru bat onartu izana, bere garaian, Lizarra-Garaziko sasoian, EHk eta EAJ-EAk egindako negoziaketaren ondorio izan dela. Harrezkero, partida horiek luzatu egin dira, inolako gogoeta barik. Foru aldundietan, berriz, ez da ezer egon eskuduntza hori Jaurlaritzarena delako. > > Diru laguntzen errealitatea honakoa da: 2005. urtean 3.280.000 euro prentsarako, 280.000 euro irratirako, 150.000 euro telebistentzat eta 90.000 euro Interneterako. Hau guztia, euskarazko hedabideak edo hedabideetan euskara sustatzeko. Azaletik begiratuta, proportzio eza ikaragarria da. > > > Euskaldunak beti atzetik joan ohi gara komunikazioaren eta kulturaren munduan. Beste herrialdeak idazten hasi eta inprentaren balioaz konturatu zirenean, ahozko komunikaziora mugatu ginen gu. Besteek ikus-entzunezkoen balioa frogatutzat eman dutenean, guk paperera egin dugu jauzia, eta paperari eusten diogu zenbat eta gehiago ekoiztu hobe. Ez dugu ikusi nahi pertsona batek bataz beste ordu erdi baino gutxiago ematen duela egunero aldizkaria irakurtzen eta pare bat ordu telebistari begira. Beti atzetik ibili behar horretan (obligaziotzat ere har genezake) internet da salbuespen bakarra. Uste dut nahiko ondo kokatuta gaudela arlo honetan. Internauten %20,4k euskaraz nabigatzen zuten 2005eko lehen hiruhilabetean, Eustaten datuen arabera. Konpara dezagun zenbaki hori prentsa, telebista eta irratien erabiltzaileen portzentajeekin eta ikusiko dugu arlo horretan erakutsi dugula euskaldunok gauzak ondo egiteko gaitasuna. > > Kritika hau testuinguru jakin batean ematen da. Aurten, tokiko telebistentzat lizentziak banatzeko deialdia egingo baita. Hainbat eskualdetan eginda dago lizitazioa. Gurean ez dugu zirriborro triste bat ezagutzen. Une kritiko honetan, ez dago planifikaziorik (beno: ez dugu ezagutzen), eta ezta ere euskarazko tokiko telebistak sustatzeko diru laguntzarik. Kontuan izan behar dugu, gainera, legez sektore honek bere emisioa digitalizatu egin behar duela, 2007. urteko amaierarako, eta inbertsioak garrantzitsuak izango direla. Are gehiago, orain banatzen diren lizentziak hurrengo 10 urteetarako balioko dutela eta demarkazioko 4 banatuko direla. Atzetik ibiltzea gustuko dugunez, hainbat demarkaziotan euskarazko tokiko telebistarik gabe geratzeko arriskua handia da. Ondorioz, digitalizazioa iristen denean, 2010. urtean, hau izan daiteke panorama: 12 telebista kate estatal komertzial, 8 TVEkoak, ETBkoak (1 euskaraz) eta tokiko lau erdaraz. Pentsa dezagun, egoera horretara iritsiz gero, euskararentzat tokitxoren bat irabazteko zein izango den egin beharreko esfortzua. Zenbat milioi gastatu beharko dituen Kultura Sailak aurreikuspen faltagatik. Ez al da hobe orain beste modu bateko banaketa bat eginaz euskarazko tokiko telebistak sustatzeko ahalegina egitea? Gaur egun Euskal Herrian dauden euskarazko tokiko telebista gutxiak elkarren artean biltzen hasi dira eta nukleo bat sortu dute. Ahula, baina ekoizpen propioa bultzatzen eta trukatzeko programak lantzen ari den nukleoa. Etorri nahi duenak bide bat eginda dauka. Langintza hauetarako ez dute oraindik instituzioetatik euro bat jaso. Ez al da ordua iritsi, diruari errentagarritasuna bilatu eta efizientzia eta proiekzioa izan dezaketen esparruetan inbertitzeko? > > Eta zer ekarpen egiten digute euskarazko tokiko telebistek? Telebista ttipiek espezializazioa gertutasunean topatu dute. Herritarrari bere herriko gertaerak hurbildu dizkiote; hizkuntza normalizaziorako estrategikoak bihurtu dira; kultura eta ondare biltze lan itzela egiten dihardute; gure herrien XX. mende bukaerako eta XXI. mende hasierako ikus-entzunezko artxibo paregabea osatzen ari dira; eta eskualdeen kohesiorako ezinbertzeko tresna bihurtu dira, lanpostu eta dinamika berriak sortzearekin batera. Hori guztia tokian tokiko herri mugimenduen ekimenez, komunikazio talde handietatik erabat bereiz, eta inolako diru irabazi asmorik gabe, itzelezko zailtasunekin ia beti, eta konpromisozko lan handia gibeletik dutela. > > Euskarazko komunikabideen arloan ez dago gogoeta estrategikorik. Ez dago planifikaziorik, ezta gutxieneko azterketarik ere. Ez egotearren, ezta inprobisaziorik ere. Duela bost bat urte nonbaiten adostutakoarekin egiten dugu aurrera, Internet indartu izan ez balitz bezala, tokiko telebisten legedia martxan jarri behar izan ez bagenu bezala... Autismoan bizi dira instituzioak. Esaten zaigun gauza bakarra: jar zaitezte ados sektorean eta guk horren arabera jokatuko dugu. Hau da, jar zaitezte ados eguneroko prentsa, Topaguneko bazkideak, telebistak, irrati eta interneteko eragileak. Erabaki ezazue zeuen artean nola banatu diruak eta guk horixe egingo dugu. Ederra erakusten duten erantzukizuna! > > Nik uste bi gauza exijitu behar zaizkiola administrazioari, urjentziaz: euskarazko komunikabideen plan estrategiko edo liburu zuri bat lehenik, eta, koiunturalki, plan estrategiko edo liburu zuria egiten den bitartean, euskarazko tokiko telebistak sustatzeko eta lanean ari direnei laguntzeko inbertsio eta ekoizpenerako diru laguntza programa berezia. Gaurko inbertsio ondo zuzenduak biharko aldapan gorako gastua aurreztuko digulako, errentagarritasun handiagoz aurreztu ere. > > > **(JON ABRIL OLAETXEA Aralar aldedi politikoaren zuzendaritzako kidea da)** > > > > > > <br> > <b>Gai honi buruz <i>erabili.com</i>-en argitaratutakoak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskararen tokia lurreko telebista digitalean":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1131007922 > > - "Tokiko telebistak euskaraz":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1132016037 > > - "Tokiko telebistak eta lotsaizuna":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1133185110 > > - "Ausart jokatzeko garaia":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1133361517 > > - "Euskararik gabeko telebista":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1133547536 > > - "Tokiko telebistan ere euskara aurrera":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1136283457 > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1133547536/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com