Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Meskitak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Askoren ustean, "nazioarteko" -*s*- horrek ematen dio euskaraz *meskita* hitzari gutxieneko beregaintasuna eta libratzen du gaztelaniaren mendetik. Egiatan, erabat alderantziz da kontua. > Jakina denez, Euskaltzaindiaren arabera, hitz edo adiera bat normal mailegatzeko, hitz edo adiera horrek forma bera izan behar du espainolez eta frantsesez gutxienez. (Bidenabar esateko, horregatik iruditzen zait badaezpadakoa futbolarien<i> "harrobi":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1131111855 </i>hori, nahiz Elosegi adiskideari aspergarria iruditzen zaion nire kezka). > > Ari garen hitzak ez du betetzen gutxieneko hori, espainolez *mezquita* eta frantsesez *mosquée* baita. Irtenbideen bila hasiz gero, kontuan har dezakegu frantsesezko *mosquée* hori mailegatu zutela bai ingelesak -*mosque*-, bai alemanak -*moschee*- eta bai italianoak -*moschea*-. Baina ez zaio inori bururatu, nazioartekotasun horretan oinarriturik, euskaraz *moskea* proposatzea. Nik ere -hitzaren itxura aski- ez nuke horrelakorik proposatuko. > > Badugu beste irtenbide bat: frantsesezko *mosquée* hori "berria" da, XV. mendearen erdialdekoa. Forma zaharra *mesckite* da, gurutzaden denboran mailegatua. Hitza, jakina, arabieratik dator, armeniar *mzkit*-en bitartez, antza; *mzkit* hori izan zen latin hizkuntzetako aldaera guztien jatorria. > > Aldaera horiek -*s*- bat zuten lehen silabaren bukaeran inguruko hizkuntza guztietan. Salbuespen bakarra espainola zen. Eta euskara: *mezkita* erabiltzen du Beriainek 1621ean eta orobat Anabitartek XX. mendean, eta *mezkita* agertzen da Larramendiren hiztegian; *meskita*-ren arrastorik ez dago. Zein da tradizio hori –urria, bai, baina gurea– hausteko arrazoia? Antza denez, delako -*z*- hori espainola baino ez dela. Eta zer? erantzun genezake. Baina bada besterik. > > Izan ere, *z* hori euskarazkoa ere bada. Are gehiago, euskarazkoa da: euskararen eraginez du *z* hori gaztelaniak. Euskal filologian zertxobait lardaskatu duenak badaki hori. Inguruko gainerako hizkuntza guztiek, latinak bezala, era horretako txistukari bakarra dute, latinak bezala *s*-z idazten dutena. Horregatik idazten dituzte hizkuntza horiek guztiek *s*-rekin <i>Bizkaia, Zaragoza</i> eta <i>analizatu</i> bezalakoak. Baina guk bi ditugu, *s* eta *z*, eta gure eraginez gaztelaniak. > > Euskaraz ere izan zen duela urte batzuk *analisatu* idazteko joera, ingelesaren eta frantsesaren mimetismo hutsez; baina laster itzuli ziren gauzak bere onera. Bada ordua *meskita*-ren kasuan ere gauzak bere onera, *mezkita*-ra, ekartzeko. Bestela zer argudiatuko genioke, orduan euskaraz *Biskaia* idatzi behar dela esaten hasten denari? > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1132661437/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com