Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Zeinuen hizkuntza
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Orain dela egun batzuk, "Gorrak zuhur, zeinuen hizkuntza ofizialtzeko zain" izenburua irakurri nuen *Berria*n. Izenburua ez da gure egunkarian irakurri dudan onena. Nolanahi ere abiapuntu ona da *zeinu* hitzaren historia gogoangarriaz jarduteko. > Bi *zeinu* daude euskal tradizioan. Bat nagusia, Iparraldean, Zuberoa aldean bereziki, erabiltzen dena, latinezko *signum*-etik datorrena, eta euskaraz "ezkila, kanpaia"-ren kide dena. Aski bizitza oparoa du zeinu horrek. Beste zeinu-a nabarragoa da: "seinale"-ren kide da, edo "keinu"-rena, *sinu*-rekin batera. Bigarren zeinu honen "bizitza", testuetan bederen, oso badaezpadakoa da, Orotariko Euskal Hiztegian ikus daitekenez. > > Baina euskara batuak, ez bat eta ez bi, gaztelaniazko *signo* eta *zeinu* ia ezezagun eta nabar hori kidetu egin ditu. Gogoan hartzekoa da kidetze hori inkontzientea, automatikoa izan dela: izan ere, euskarazko *zeinu* horrek berez izan behar du espainolezko *signo*-ren kidea: zer izan daiteke besterik?; bestela esan, espainolezko *signo*-rentzat hitz bat behar bada, zein hoberik *hain antzekoa* duen *zeinu* delako hori baino? > > Baina euskaraz bada *signo*-ren kide bat, *ikur*, horren ordaintzat eratu zena eta Mitxelenaren <i>ikur bilduma, nolazpaiteko alfabetoa</i> bezalako adibideetan ehun eta hamar urteko tradizioa duena. Hortaz, *zeinu* euskal testuetan horrela sartzeak nahasmendu polita ekarri digu: *signo*-ren ordaintzat *zeinu* erabiltzen dutenek badute halako joera *símbolo*-ren ordaintzat *ikur* erabiltzeko. Baina *sinbolo*-k Leizarragagan hasi eta Mitxelenaganaino heltzen den tradizioa du gurean, eta gainera erabat nazioartekoa da. Euskara batuan ere erruz erabiltzen da: <i><b><a href="http://www.erabili.com/lantresnak/aztergailuak/prosa">Ereduzko Prosa Gaur</a></b></i> aplikazioan, esaterako, 338 agerraldi ditu *sinbolo*-k, liburuetakoak eta prentsakoak kontatuz; *ikur*-ek 693 ditu, eta *zeinu*-k 421. > > Gauzak horrela, nik bederen ez dut uste tradizioa eten behar dugunik *zeinu* ezkerreko –edo atzeko– atetik sartu zaigulako. Ezaguna da gaztelaniaz *señal* eta *signo*-ren, eta *signo* eta *símbolo*-ren arteko mugak lausoak direla. Nolanahi ere, *signo*-ren ordain ikur erabiliko nuke lehen aukera gisa –*alfabeto ikurrak* eta *ikur negatiboa*, esaterako–, eta *zeinu* bigarren mailan utziko nuke; eta *símbolo*-ren ordain *sinbolo* erabiliko nuke eta *ikur* bigarren mailan utziko. > > Eta artikularen izenburura bueltatuz, gorren hizkuntzaren kasuan uste dut *keinu* dela ordain egokiena: *keinuen hizkuntza*, edo, egokiago nik uste, *keinu hizkuntza*. > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1132333369/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com