Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Domeinua
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Duela gutxi jarri da *domeinu* boladan, katalanen ".cat" dela-eta hiztegiz hiztegiko bizitza ilunetik egunkarietara igaro denean. Baina aspaldi asmatu zen: edozein burutazio diziplinaz onartzen genuen garaietan hain zuzen. > “Domeinu” 1977ko *Hiztegi modernoa*n agertzen da dagoeneko. Euskara batuaren hasiera hartan ezer gutxi genekien euskal hitzen tradizioaz eta eraketaz, eta ezjakintasun hura atxikimendu sutsuarekin kitatzen genuen. Geroago, garai hartan asmaturiko hitz badaezpadako asko kritikaren galbahetik pasatu eta bere onera ekarri genituen. Baina batzuk, gutxi erabiltzen zirenak gehien bat, itzuri egin ziren egokitze lan horretatik. Horietako bat da *domeinu*. > > Dirudienez, *jeinu*-ren itzalean asmatu zen *domeinu*, *dominio*-ri “euskal itxura” emateko; baina itxuragabea atera zen. *Jeinu* euskal hitz petoa da, *genius*-etik fonema truke normalenetako baten bidez (<i>eniu > einu</i>) eratorria. Baina oso bestelakoa da *domeinu*-ren kasua: fonetikoki *dominium* ez da *genius*-en kidea, *aluminium*-ena baizik, eta kide-kidea bistan denez. Asma al daiteke *alumeinu* baino itxuragabekeria handiagorik? Ez: *aluminio* da *aluminium*-i euskaraz dagokion forma; eta era berean, *dominio* dagokio *dominium*-i. > > Bestalde, *domeinu* bezalako hitz mozorrotuek errazago ahalbidetzen dituzte espainolaren klonikoak. Adibidez, <i>“eszenaren erabateko domeinua erakutsi zuen”</i> idatzi zuena, ausartuko al zen <i>“eszenaren erabateko dominioa erakutsi zuen”</i> idazten? Agian ez, eta itxurazko esaldi bat taxutzeko lana hartuko zuen beharbada; <i>“erakutsi zuen bazekiela eszenan aritzen”</i>, esaterako. > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1131471296/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com