Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Toxikatu

Ibon Sarasola / Hizkuntza / 2005-12-07 / 07:00


Ezaguna nuen toxikatu delakoa, baina orain arte hiztegietan -hiztegiren batean- eta espezialitate testuetan bizi zen. Lehengo egunean, ordea, Berrian ikusi nuen, izenburu batean. Eta hori beste kontu bat da.



Ez dut toxikatu-ren inongo premiarik ikusten. Alde batetik itxura xelebrea du: toxikotu behar luke Hiztegi Batuaren filosofiaren arabera, eta ez dakit -a- hori espainolaren makuluari zor dion, edo, ardo txarrak bezala, artifizialki zahartzeko saioari.

Hori alde batetik. Bestetik, ingelesez bederen ez dute erabiltzen; pozoitu darabilte, hain zuzen. Eratorriei dagokienez, bada ingelesez intoxication bat, baina nahiko teknikoa eta mugatua: esaterako elikagaiei dagokiena -hori zen Berriako albistearen gaia- food poisoning da, are medikuntzan, ez food intoxication.

Izango da dioena gauza bat dela pozoitzea, eta beste bat toxikatzea. Horrela pentsatzen duenari, ingelesak bere iritzira erakartzen dituenean emango diot arrazoia. Dena dela, pozoituz gainera beste aditz bat behar badugu, nik bederen ez dut dudarik: intoxikatu-k inguruko bi erdaren esparruan bederen jartzen gaitu, eta intoxikazio kontuan hartzen badugu baita ingelesarenean ere; toxikatu-k, aldiz, ez dakit zein esparrutan jartzen gaituen; euskararenean ez behintzat, nik uste.


(IBON SARASOLA ERRAZKIN hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)

Inprimatu


Erantzunak


Zehazki

Josu Lavin Campo / 2005-12-07 / 16:59

Leku honetan puntualki erantzuteaz gain on iritzi diogu blog berri bat irekitzeari:

http://zehazki.blogspot.com

non Ibon Sarasolaren ZEHAZKI izeneko Gaztelania-Euskara hiztegiari buruzko iritzi eta komentarioak plazaratuko ditugun.

Adeitsuki eta bihar arte


(JOSU LAVIN CAMPO, Herri Ikastetxeko Irakaslea da)


Arrazoi eman aurretik, nahiago litzateke erantzute hutsa

Erramun Gerrikagoitia / 2005-12-08 / 11:20

Dio Ibon Sarasolak "...dituenean emango diot arrazoia", eta ez dago txarto jakitea ze dagoela prest hypothetikoki baino ez bada ere emateko arrazoia Ibon. Hori dioena da nola exemplurik onena esateko ez duela emango sekula arrazoirik, gainera nik dakidala ez du zertan eman behar arrazoi -baina bai arrazoirik-. Iduri du ze dabilela adarra joten ari guri euskaldunoi noiz hori dioen ze jaun akademikoak ez bait du ematen ere erantzunik at berak plantaturiko arazoak eta katramilak, ez da plaza hau edo forum hau betetzen ari postulatuak hon interrelationea. Ez da demokratukoa noiz ez da dignatu nahi ere erantzutera at plateatzen diren puntuak. Gero diosku emanen du arrazoia. Arrazoia da sobera, momentuz kontentatzen ginateke kin dialogoa, kin dialogoa zeini dio edo dioke Sarasolak beldur lar handia zeren ez lekike nondik irtetzen ahal luke. Konformatzen da kin monologo autokoplazienteak, hori akademiko relevante nahi batek.


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)


Intoxikatu, intoxikable, intoxikagarri, ...

Erramun Gerrikagoitia / 2005-12-08 / 14:38

Dio azken aldera hak Ibon Sarasola: ...gainera beste aditz bat behar badugu, nik bederen ez dut dudarik: intoxikatu-k inguruko bi erdaren esparruan bederen jartzen gaitu, eta intoxikazio kontuan hartzen badugu baita ingelesarenean ere; toxikatu-k, aldiz, ez dakit zein esparrutan jartzen gaituen; euskararenean ez behintzat, nik uste.

Nik ere uste dut nola Sarasolak ze ez du deus txarrik eta dago ongi erabilia euskaraz intoxikatu eta intoxikatione edo intoxikazio. Baina ez litzateke geratu behar soil hortan ahazturik gainerako derivatuak:

intoxika(tu)
intoxikable
intoxifikante
intoxifikatione
intoxifikativo
intoxifikatu (adjektivoa)

desintoxikatu
reintoxikatu
reintoxikable
toxikologia
toxikologo
toxina

eta gehiago


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)


Toxikotu ez da intoxikatu

Josu Lavin Campo / 2005-12-08 / 17:55

Esaten digu Ibon Sarasola jaunak in:

"Ez dut toxikatu-ren inongo premiarik ikusten. Alde batetik itxura xelebrea du: toxikotu behar luke Hiztegi Batuaren filosofiaren arabera, eta ez dakit -a- hori espainolaren makuluari zor dion, edo, ardo txarrak bezala, artifizialki zahartzeko saioari."

Eta lehentxoago esaten zuen leku berean ezen:

"Ezaguna nuen toxikatu delakoa, baina orain arte hiztegietan -hiztegiren batean- eta espezialitate testuetan bizi zen. Lehengo egunean, ordea, Berrian ikusi nuen, izenburu batean. Eta hori beste kontu bat da."

Aurten BERRIAn ondoko hauek erabili dira:

toxikatze

toxikazio

eta

toxikatu

Geroxeago esaten digu:

"Dena dela, pozoituz gainera beste aditz bat behar badugu, nik bederen ez dut dudarik: intoxikatu-k inguruko bi erdaren esparruan bederen jartzen gaitu, eta intoxikazio kontuan hartzen badugu baita ingelesarenean ere; toxikatu-k, aldiz, ez dakit zein esparrutan jartzen gaituen; euskararenean ez behintzat, nik uste."

Romanica' Erdal Hizkuntza Erkide Batua da. Hona hemen derivatu batzuk zeinek Euskara Erkide Batuaren hiztegian baliokide zehatza eduki behar duten:

antitoxina

intoxicar

intoxicar la sanguine

intoxicante

intoxication

intoxication alimentaria

intoxication alcoholica

intoxication saturnina

intoxication fungica

intoxication mercurial

intoxication de la sanguine

intoxication per monoxydo de carbon

intoxication per parathion

intoxication per carne

intoxication botulinica

morir per intoxication

planta toxica

gas toxico

nube toxica

bibita toxica

substantia/materia toxica

dose/dosis toxica

vapores toxicos

effecto toxico

symptomas toxicos

non toxico

productos toxicos

discargatorio de productos/residuos toxicos

toxicitate

toxicitate de una droga

coefficiente de toxicitate

toxico animal

toxico vegetal

toxico gasoso

toxicodermia

toxicologia

toxicologico, toxicologica

analysis toxicologico

toxicologista

toxicologo

toxicomano, toxicomana

toxicomania

symptomas de toxicomania

toxicophobia

toxicosis

toxina

Bestalde, esan dezadan ezen TOXIKOTU zeharo posiblea dela euskaran. Adibidez:

Okela toxikotu da: la carne se ha vuelto tóxica

TOXIKO = TOXIKO BIHURTU

TOXIKOTUk ez du INTOXIKATU esan nahi!

Adeitsuki


(JOSU LAVIN CAMPO, Herri Ikastetxeko Irakaslea da)


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1131454874