Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Toxikatu
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ezaguna nuen *toxikatu* delakoa, baina orain arte hiztegietan -hiztegiren batean- eta espezialitate testuetan bizi zen. Lehengo egunean, ordea, *Berria*n ikusi nuen, izenburu batean. Eta hori beste kontu bat da. > Ez dut *toxikatu*-ren inongo premiarik ikusten. Alde batetik itxura xelebrea du: *toxikotu* behar luke *Hiztegi Batua*ren filosofiaren arabera, eta ez dakit <i>-a-</i> hori espainolaren makuluari zor dion, edo, ardo txarrak bezala, artifizialki zahartzeko saioari. > > Hori alde batetik. Bestetik, ingelesez bederen ez dute erabiltzen; *pozoitu* darabilte, hain zuzen. Eratorriei dagokienez, bada ingelesez *intoxication* bat, baina nahiko teknikoa eta mugatua: esaterako elikagaiei dagokiena -hori zen *Berria*ko albistearen gaia- *food poisoning* da, are medikuntzan, ez *food intoxication*. > > Izango da dioena gauza bat dela pozoitzea, eta beste bat toxikatzea. Horrela pentsatzen duenari, ingelesak bere iritzira erakartzen dituenean emango diot arrazoia. Dena dela, <i><b>pozoituz</b></i> gainera beste aditz bat behar badugu, nik bederen ez dut dudarik: <i><b>intoxikatu</b></i>-k inguruko bi erdaren esparruan bederen jartzen gaitu, eta *intoxikazio* kontuan hartzen badugu baita ingelesarenean ere; *toxikatu*-k, aldiz, ez dakit zein esparrutan jartzen gaituen; euskararenean ez behintzat, nik uste. > > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1131454874/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com