Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Ez galdu!
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Uda partean, kontzertu baten iragarkia entzun nuen euskal irrati batean: aurrena nor zen abeslaria esan zuten, gero non izango zen kontzertua eta non zeuden salgai sarrerak; bukatzeko, “Ez galdu!” Eta nik nire artean: “bai, ze sarrerak galduz gero...” > Broma alde batera utzita: sarrerez gainera, giltzak edo aterkia galdu daitezke euskaraz, edo ehun euroko bat, edo zakutik irina. Orobat kordea edo loa gal dezakegu, edo osasuna, edo itxaropena. Beldurra eta lotsa ere gal daitezke, edo beso bat, eta baita bizia ere, edo umea haurdun dagoenak. Gal daitezke apustuak, eta partidak, edo dirua jokoan. Eta orobat denbora... > > Baina kontzertu bat, edo ikuskizun bat, ezin du inork galdu. Ezta autobusa edo trena ere. Horiek ez dira ez euskaraz, ez frantsesez ez ingelesez galtzen. Autobusak ihes egiten dizu, edo autobusa huts egiten duzu; bai: berandutu eta autobusa huts egiten duzu, edo, hizkuntza jasoegia iruditzen bazaizu hori, autobusa kale egiten duzu. > > Eta orobatsu kontzertuak eta emanaldiak; alde bakarra da kontzertuek eta emanaldiek ez dizutela ihes egiten. Zuk huts egiten duzu kontzertua, edo kale egiten. Hortaz, “Bihar Mikel Laboaren kantaldia: ez huts egin!”; edo “Larunbatean KenZazpiren kontzertua: ez kale egin!”. > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1131452258/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com