Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Ez galdu!

Ez galdu!

2005-11-30 / 07:00 / Ibon Sarasola   HIZKUNTZA

Uda partean, kontzertu baten iragarkia entzun nuen euskal irrati batean: aurrena nor zen abeslaria esan zuten, gero non izango zen kontzertua eta non zeuden salgai sarrerak; bukatzeko, “Ez galdu!” Eta nik nire artean: “bai, ze sarrerak galduz gero...”

Broma alde batera utzita: sarrerez gainera, giltzak edo aterkia galdu daitezke euskaraz, edo ehun euroko bat, edo zakutik irina. Orobat kordea edo loa gal dezakegu, edo osasuna, edo itxaropena. Beldurra eta lotsa ere gal daitezke, edo beso bat, eta baita bizia ere, edo umea haurdun dagoenak. Gal daitezke apustuak, eta partidak, edo dirua jokoan. Eta orobat denbora...

Baina kontzertu bat, edo ikuskizun bat, ezin du inork galdu. Ezta autobusa edo trena ere. Horiek ez dira ez euskaraz, ez frantsesez ez ingelesez galtzen. Autobusak ihes egiten dizu, edo autobusa huts egiten duzu; bai: berandutu eta autobusa huts egiten duzu, edo, hizkuntza jasoegia iruditzen bazaizu hori, autobusa kale egiten duzu.

Eta orobatsu kontzertuak eta emanaldiak; alde bakarra da kontzertuek eta emanaldiek ez dizutela ihes egiten. Zuk huts egiten duzu kontzertua, edo kale egiten. Hortaz, “Bihar Mikel Laboaren kantaldia: ez huts egin!”; edo “Larunbatean KenZazpiren kontzertua: ez kale egin!”.


(IBON SARASOLA ERRAZKIN hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)

  • Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu HEMEN

Inprimatu


Erantzun

 
Trena galdu
2005-11-30 / 09:40 / Josu Lavin Campo

Bilatu ditzazue in www.google.com

  • "kontzertua galdu"
  • "autobusa galdu"
  • "trena galdu"

honela komatxoen artean.

Hauexek dira benetan erabiltzen direnak. TRENA GALDU, bestalde, "modernitatearen trena galdu" bezalakoetan ere erabiltzen da askotan.

"Autobusa galdu dut" entzuten duenari ez zaio burutik pasatzen ezen hori esan duenari zeukan autobusa galdu zaionik.

Ibon Sarasolak ongi argudiatzen ditu esaten dituenak oro, baina beti bat egiazko erabileraren kontra dihardu.

Oso euskara polita Euskaltzaindiarena (honek beti erabakitzen baitu Ibon Sarasolak proposatzen duena), baina IRREALA!

Ideia bikain hauek ez diote inolako mesederik egiten EUSKARAri.

Euskaltzaindiak arautu behar luke egiazko euskara eta ez inoizkoa eta inongoa ez den euskara.


(JOSU LAVIN CAMPO, Herri Ikastetxeko Irakaslea da)

 
Itxaropena ez da galtzen ahal
2005-11-30 / 11:00 / Erramun Gerrikagoitia

Ibon Sarasolak dio "Orobat kordea edo loa gal dezakegu, edo osasuna, edo itxaropena.".

Gezurra da galdu ahal da "itxaropena". Galdu ahal dena da "esperantzea". Ha berbea itxaropena dator verbutik itxaron gehiturik gero -pen suffixua (an laboratorio linguistikoa).

Ez da berdin esatea "esperantzea daukat autobusa etorriko dela laster" edo "espero dut autobusa etorriko dela laster" edo aitzitik esatea "itxaroten nago autobusari". Bata da esperantzea (sentimentu bat, gogo bat, subjektivitate bat,...) eta itxarotea da besterik konzeptu khronologiko bat neurtzen dena minututan. Frantzesean ere ez dira nahasten bi konzeptuok izanik batetik éspérer (espero izan) eta bestetik attendre (itxaron). Ostera gaztelaniaz esatean espero sartzen dira bi konzeptuak baina nahirik prezisatu bat da espero que llueva eta beste differentea estoy esperando a que llueva.

Nik dakidala, eta akademiko Ibonek ere jakin beharko luke, esan dudanaz aparte orai arte' itxaropena da neologismo berri bat sortua tik itxaro verbua, gainera ez du existentzia sozialik artean euskaldunak ezein herritan. Esan dezala norbaitek zein herritan erabiltzen da itxaropen hitza, gaztiga dezala dakienak.


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)

 
Aukera galdu
2005-11-30 / 14:53 / Patxi Petrirena

Azkenekotik hasita: "itxaropen" honezkero "esperantza" hitzaren sinonimo izango da, ondorio guztietarako, ezta? Niretzat bai. Berdin "kanta" eta "abesti".

Bigarrenik, nik ere "autobusa galdu dut" ikasi dut txikitatik (hagitz zaharra ere ez naiz...); horrekin batera, "autobusa joan zait".

Kontzertuarenean, Ibon Sarasolak arrazoi bete-betea duelakoan nago. "Ez ezazu huts egin".

Hortik aurrera, kasu gehiago ere baditugu oraindik aipatu gabeak. Nire ustez, egokiak dira hauek, adibidez:

  • aukera galdu
  • lana galdu
    • 1. lanik gabe gelditu
    • 2. "argindarra joan da eta ordubetean (ordenagailuan) egindako lana galdu dut, gorde gabe neukan eta")

(PATXI PETRIRENA Euskaldunon Egunkariako hizkuntza-arduradun ohia)

 
Gabe galdu esperantzea
2005-11-30 / 21:07 / Erramun Gerrikagoitia

Inork baleki non esan ohi da eta erabiltzen da "itxaropen" hitza euskaraz gaztiga dezala. Zein eremu geographiko edo dialektotan da hori? Geroa zer izango da ez dakigu seguru ze hainbat hizkuntza galduko (zuzen ote dago galdu hau?, beldurrez behar ote dugu mintzatu eta izkiriatu?, mamorru gehiagorik behar ote dugu?) omen da datozen urteotan.

Argudiaturik hori "honez gero" hori berdin euskara dateke urrutizkina, orlegia, bultzia, ... eta mila neologismo. Gainera, Patxi, onharturik horren aisa neologismo lexikalak zergatik ez era berean syntaktikoak?

Baldin badago batasun osoa (edo ia osoa, esperantza / esperantxa) zertan sartu existitzen ez denik? Ez al du preferentziarik esperantzak? Ez al da esperantza hitza aski geurea? Ote dugu izendatuko bastart? Zer dio akademiko mutuak(?)?


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)

 
Lexiko egokia eta neologismoak
2005-12-02 / 17:21 / Erramun Gerrikagoitia

Irakurri ahal da gaurko (barikua, 2 abendua 2005) Berrian an vignettea hon Montxo (http://www.berria.info/iritzia/iritzia.php?saila=iritzia&data=2005-12-02#):

Konfesatzen ari dela urlia: Bekatariak: - Hiesa daukat... Apezak: - Ene! Hori heriozko bekatua da!

Antza bekatua da heriozkoa, hara!, beharrean bekatu mortala.

Ez duke ukatuko Patxi Petrirenak edo Ibon Sarasolak edo ezeinek ezen kin neologismoak daukagu atarramendu txarra. Generalki dira neologismoak nefastoak.


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)

 
Absolvitu dezagun euskara, mesedez
2005-12-03 / 22:13 / Erramun Gerrikagoitia

Detaille bat apportatu nahirik buruz lexikoa euskaraz kontatzen dut gaur irakurria.

Orrialde printzipalean irakurtzen ahal da (Berria, zapatua 3 abendua 2005): "Berrueta auzia" Rubio zigorgabetu dute

baina barruko orrietan, 9 or, Euskal Herria, titularrak dio: "Berrueta auzia" Angel Berrueta hil zuen poliziaren emaztea errugabetu dute epaileek

Gero jakin dut noiz irakurri dut prensa erdarazkoa ze absolvitu dute hori emaztea. Konturatu zaitezte nolako behaztopoak sortzen du neologismoak ezen batean dakar zigorgabetu eta barruko orrian aitzitik errugabetu. Batzuentzat, hala nola Sarasola, Patxi Petrirena, eta etc bat ez da euskara absolvitu hitza.

Honetara alferrik da berba egitea buruz lexiko internationala.


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)

 
Neologismo guztien erantzukizuna?
2005-12-05 / 16:24 / Patxi Petrirena

Erramun Gerrikagoitia jauna: ez dakit zergatik aipatzen nauzun orain, nik ez badut deus esan hizpide duzun hitz horretaz. Ala "itxaropen" hitza geure hiztegiaren parte dela esan dudanetik (Euskal Hiztegiaren arabera, 1850ekoa da) era guztietako neologismo guztien erantzukizuna hartu ote dut?

Azken aipatu duzun hitz horretaz, esan dezadan Hiztegi Batuan dagoela "absolbitu" hitza, eta ez daudela "errugabetu" eta ez "zigorgabetu".

Galdera bat, nolanahi ere: zer du txarrik "errugabetu" hitzak, adibidez?

(PATXI PETRIRENA Euskaldunon Egunkariako hizkuntza-arduradun ohia)

 
Errugabetzea ez da absolbitzea
2005-12-05 / 17:54 / Josu Lavin Campo

Kaixo Patxi,

Kasu konkretu honetan iruditzen zait ezen ongi erabili dituela Berriak zigorgabetu eta errugabetu aditzak, baldin eta absolbitu aditzaren zentzuan erabili ez badira.

ERRUGABETU berez da ERRUA duen bati erru horrez gabetzea, eta ZIGORGABETU, berez da ZIGORRA merezi duen bati zigorra ez aplikatzea.

ABSOLBITU aditzak, ordea, pertsona hori errugabe aitortzen du. Ez du presuposatzen errua duela eta hala ere barkatzen zaiola ez dakit zein mekanismo legalen bidez.

ZIGORGABETU ere ZIGOR bat bere eskuan edo duenari zigor hori kentzea da.

Etsaia zigorgabetu nuen = Etsaiari zigorra/makila kendu nion.


(JOSU LAVIN CAMPO, Herri Ikastetxeko irakaslea da)

 
Behar da izkiriatu tokatzen dena, ez edozer gauza txarto ez dagoena
2005-12-07 / 19:36 / Erramun Gerrikagoitia

Egun batzutan egon naiz internet gabe eta ez dut segitzen ahal hemengoa. Diskulpa nazazue edo poztu zerateke, ez dakit.

Patxi, Patxi Petrirena, ez dizut egozten zuri neologismo lexikal guzien responsabilitea, egon trankil alde hortatik. Bestetik, zuk galdetzen duzu ze "Galdera bat, nolanahi ere: zer du txarrik "errugabetu" hitzak, adibidez?", eta nik diot ze nik ez daukadala deus kontra errugabetu hitza; da guzuz zilegia nire eretxiz.

Kuestionea da ze dago behintzat nire eretxiz neologismo lexikal handia euskaran eta da kuestinonea ze izkiriatu dutela -prensan non behar duten printzipalki informatu ongi irakurlea- batean errugabetu eta bestean gorabehera berbererako zigorgabetu izkiriatu dute (dukete?) hola eraginez ambiente neologistea beharrean izkiriatu absolvitu, zein zen konzeptua behar zutena informatu publikoari jokatuz professionalki, besteak da interpretatione behar ez direnak, lar subjektivoak sobera.


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)

 

Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com