Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Hegaztien gripea
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Azken bolada honetan denok irakurri ditugu gure egunkarian *hegaztien gripearen* albisteak. *Herria*ren irakurleak ikusia izango dute Dirassarrek, gure idazle seguruenetako batek, *hegaztietako gripea* erabiltzen duela. > Esapide batek nahiz besteak, jakina, ez dute inongo aitzakiarik, <i>-ko</i> eta <i>-en</i>, biak erabil daitezkeen testuinguruetako bat baita hori. > > Baina duela egun batzuk *hegaztien gripe izurria* irakurri nuen *Berria*ren izenburu batean. Aitortu behar dut irakurri ahala zimikoa sentitu nuela belarrian, hots, gramatikan, belarria baita hiztun arituen gramatika seguruena. Eta pentsatzen jarrita, *hegaztien gripe izurria* esaldian izurri mota bat aipatzen dugu, *gripe izurria*; *Berria*n esaten zitzaigun izurri mota hori hegaztiena zela; baina, egiatan, izurria *gripeari* dagokio, ez *hegaztiei*; *hegaztien izurria* hegazti asko egotea da, *hegaztien plaga*, nolabait esan. Hots, esaldi egokia, nik uste, <i>hegazti gripearen izurria</i> da; eta *hegaztien gripearen izurria* astunegia gertatzen zait, eta astunegia baino zerbait gehiago agian. > > Hori dute txarra *hegaztien gripea* bezalako esaldi “errazek”: kontuak apur bat korapilatzen direnean motz gertatzen direla, eta, hortaz, ez dutela *eredu bat* finkatzen. Esaterako, lehengo egunean *la alarma aviar* irakurri nuen Madrilgo egunkari batean (eta gehiago etorriko dira horrelakoak: ikusi gaztelaniaz, *sostenible* dela eta, daramaten martxa). Argi dago *alarma aviar* horren kidea ezin dela izan *hegaztien alarma*; aldiz, *hegazti alarma* arbitrarioa izango da, baina ez erdarazkoa baino arbitrarioagoa. Eta gaur bertan irakurri diot *Herria*n *hegaztin izurritea*, -hots *hegazti izurria*-, hain natural idazten duen J. Haritxelarri. Ez dut ukatzen *la alarma aviar*-entzat ere irtenbide bat aurki daitekeela, *hegaztiek sortutako alarma* adibidez, baina irtenbideen bidetik ez gara inoiz inguruko bi erdara ahaltsuei erantzuteko gauza izango, hots, ez gara, gaur esaten den bezala esateko, “lehiakorrak” izango. > > Uste dut eraginkorragoa dela oinarri gisa *hegazti* hartzea, eta oinarri horren gainean eraikitzea gainerakoak. Horrela jokatzeak ez ditu, jakina, *hegaztien gripea* bezalakoak debekatzen, baina <i><b>hegazti gripea</b></i>-k, beste <u>horiek</u> ez bezala, eredu bat markatzen du. > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1131447817/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com