Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Gure harrobia
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Harrigarria da -edo izan behar luke- zein erraz egin duen *harrobi* hitzak jauzi mortala futbolaren arlora. Eta mortala diot, espainolaren klonikoa den futboleko *harrobi* horrek hitzaren adiera esparrua erabat desitxuratu baitu. > Hitz guztiak jatorrizkoa duten lehen adieraren esparrua hedatuz doaz, hizkuntza garatu ahala, berezkoa duten adiera horren arabera. Gure *harrobi*k ere egina du bide hori: aski da *Orotariko Euskal Hiztegia*ri begiratzea harrien alorretik kanpoko adibideak ikusteko: <i>gure erriaren jakituri zaharra ezagutzeko ez dira arrobi makalak Grazianoren lanak; euskararen arrobi-muinera jo; hau gezur-harrobia!; egitura eder orren arrobi landugabea...</i> > > Ikusten denez bizigabeak izan dira gure harrobietatik orain arte atera diren zer guztiak. Orain bizidunak, eta futbolariak gainera, hasi dira ateratzen: mirariak eragiten ditu espainolak gurean. > > Euskaraz izaki biziak, landareak nahiz gizakiak, mintegietatik eta haztegietatik atera izan dira irudizko zentzuan. Azken bolada honetan, *mintegi*-ren hedadurazko esparrua unibertsitateetako mintegietan-eta espezializatu denez gero, <i><b>haztegietatik</b></i> ateratzen dira. <i><b><a href="http://www.erabili.com/lantresnak/aztergailuak/prosa">Ereduzko Prosa Gaur</a></b></i>-en, esaterako, bizpahiru adibide daude, irudizko haztegi horrenak, <i>“denbora luzez Markina eta inguruak pilotarien <b>haztegi</b> bikaina izan dira”</i>, besteak beste. > > Frantsesez <i>pépinière</i>-tik ateratzen dira futbolariak, eta <i>planter</i>-etik katalanez, hots, haztegitik bietan: askotan aski dugu gaztelaniaren mundutik ateratzea gauzen benetako neurria ikusteko eta ikasteko. > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/sarasola">IBON SARASOLA ERRAZKIN</a> hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako guztiak irakurtzeko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1047033937 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1131111855/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com