Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Ez gaitezen hain ezkorrak izan!
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Aztergai *kitzikagarria* da zergatik aukeratzen diren egitura jakin batzuk berriren bat emateko, edo zergatik osatzen diren esaldiak era jakin batean. Aukeraketan, berez, komunikazio-helburu jakin bat egon liteke. Edo gerta liteke erderetatik itzulpen zuzena egiteagatik aukeratzea molde bat eta ez bestea, bestelako helbururik egon barik. Ezetza, esate baterako, behin baino gehiagotan itzulpenaren ondorioz erabiltzen da erabiltzen den moduan. Ezezko egiturei arreta gutxi ematea ere jazotzen da inoiz. > **EZ bizirik!** > > > Uste baino gehiagotan, «gabezia», «falta» edo bestelako hitzen bat sartzen dugu, eta esaldia askoz bihurriago geratzen zaigu «ez» aditzondo soila sartuta baino. > > - 2004ko martxoaren 11n, Madrilen, eta uztailean, Londresen, egin ziren atentatuek argi utzi dute *segurtasun neurririk eza* dagoela Europako garraioetan. > > - 2004ko martxoaren 11n, Madrilen, eta uztailean, Londresen, izan ziren atentatuek argi utzi dute **ez dagoela segurtasun neurririk** Europako garraioetan. > > > - Epaileak ontzat eman du *akusazioaren frogen baliogabetasunaren kontrako irizpena*. > > - Epaileak **ez du onartu** akusazioaren frogak baliogabetzea. > > > - Gobernuz kanpoko erakunde batzuek salatu dutenez, poliziek abokatuari deitzea *ukatu zieten* etorkinei, eta galdeketaren aurretik ezer jan eta edatea. > > - Gobernuz kanpoko erakunde batzuek salatu dutenez, poliziek **ez zieten utzi** etorkinei abokatuari deitzen, eta **ez zieten eman** jateko eta edatekorik galdeketaren aurretik. > > > > **Larra beti txarra!** > > > Kontrako joera ere badago, gehiegi ezeztatzea. Eta hori ere okerrerako izan liteke. > > - Jehovaren Lekukoek kargutik bota dute euren arduraduna. Dirudienez, semeari ebakuntza egin ziotenean, *uko egin zion beste baten odola ez hartzeari*. > > - Jehovaren Lekukoek kargutik bota dute euren arduraduna. Dirudienez, semeari ebakuntza egin ziotenean, **beste baten odola sartzea onartu zuen**. > > Horrelako korapiloak ez dira ohikoak. Dena dela, hori baino egitura soilagoak are gehiago soildu daitezke, ezezko esangura duten hitzak erabiliz. > > - Urteak dira kontrapasa *baimentzen ez dela*. > > - Urteak dira kontrapasa **debekatzen dela**. > > - Gizarteak leku publikoetan erretzea *hobesten ez duela* ikusita, enpresetan hasiak dira erretzaileentzako gela bereziak egokitzen. > > - Gizarteak leku publikoetan erretzea **gaitzesten duela** ikusita, enpresetan hasiak dira erretzaileentzako gela bereziak egokitzen. > > > > **Ezetza aurretik!** > > > Adi azkenaldian antzeman diogun moda berri bati: ezetza esaldiaren amaieran jartzea. Ezin esan txarto dagoela, eta komunikazio-helburu jakin bat ere izan lezake, baina ordenamendu hori bortxatuegia da gehienetan. > > - Batzordearen bozeramaileak esan du goi-bileran izan diren erkidegoetako presidenteek azkenean agiri bateratua adostea *ez dutela lortu*. > > - Batzordearen bozeramaileak esan du goi-bileran izan diren erkidegoetako presidenteek azkenean **ez dutela lortu** agiri bateratua adostea. > > - Herrizaingo Sailak Bilboko manifestazioa debekatzeko arrazoirik *ez du ikusten*. > > - Herrizaingo Sailak **ez du ikusten** Bilboko manifestazioa debekartzeko arrazoirik. > > - Txema Montero Brouardtarren abokatuaren ustez, zaila da kasua berriro irekitzea, ikerketak oinarritzeko adierazpen garrantzitsurik *ez baitago*. > > - Txema Montero Brouardtarren abokatuaren ustez, zaila da kasua berriro irekitzea, **ez baitago** ikerketak oinarritzeko adierazpen garrantzitsurik. > > > > **Ogitartekoa ez gehiegi bete** > > > Ezezko esaldietan, ukatzen dugun osagaia aditzaren barruan txerta dezakegu. Inoiz, horrekin batera beste osagai batzuk txerta ditzakegu, laburrak badira batik bat: «Ez dizut nik zuri sekula gezurrik esango». Ez da egokia aukera hori muturrera eramatea. > > - Athleticek ez zion *azken minutuetan partida osoan erabilitako joko onari eutsi*, baina aurkariak ez ziren hobeto aritu. > > - Azken minutuetan, Athleticek **ez zion eutsi** partida osoan erabilitako joko onari, baina aurkariak ez ziren hobeto aritu..<b> > > > > > Ukatu: la, la, la… la , la, la… la , la , la!</b> > > > Azkenik, gogoan izan «ukatu», «gezurtatu» eta «ezeztatu» darabiltzagunean, «-(e)la» jarri behar dugula, eta ez «-(e)nik», perpausa, formaz, ez baita ezezkoa. > > - Akusatuak ukatu egin zuen *biktima ezagutzen zuenik*. > > - Akusatuak ukatu egin zuen **biktima ezagutzen zuela**. > > > > > > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1130511352/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com