Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Erreferenteak: batean lagun, bestean astun
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Pertsona edo talde bati buruz dihardugunean haren izena behin eta berriro ez erabiltzearren, bestelako erreferenteetara jotzen dugu; esaterako, albisteko protagonista horren bereizgarri den kargua, jatorria edo dena delakoa aipatuta. Kontakizuna arintzeko baliabide hori, ordea, nahasgarria da batzuetan. > Kirol kazetariek sinonimoak bilatzeko joera handia dute, kirol kazetaritzaren ezaugarri bihurtzeraino: > > - Joane Somarriba = Sopelakoa = sopeloztarra = txirrindularia... > > Albisteko protagonistak kirolariak barik taldeak direnean, ikuspegi bi ditugu: **taldea** (singularrean), eta **jokalariak** (pluralean). > > - Athletic = talde zuri-gorria = Bilboko taldea... > > - Athleticekoak = zuri-gorriak = lehoiak = Mendilibarren mutilak = Bilbokoak... > > Baina izendapen ugaritasun horrek arazoak ere ekar ditzake, zenbait arrazoirengatik: > > - Baliteke lotura behar beste automatikoa ez izatea entzulearentzat. > > - <u><b>Esaldia</b></u>: **Iņaki Esainek** 22 eta 4 irabazi zion **Aritz Berraondori** ostiralean. > **Burlatarrak** arazorik gabe gainditu ditu buruz buruko lehen bi kanporaketak. **Antzuolarrak**, aldiz, kategoriatik jaisteko arriskua du. > > - <u><b>Arazoa</b></u>: Pilotazale ez diren ikusleek lanak izango dituzte entzunaz batera informazioa barneratzeko. > > > - Batzuetan sigi-saga eramaten dugu entzulea. > > - <u><b>Esaldia</b></u>: Liga ondo hasi **zuen Bilbao Basketek**, baina pittin bat behera egin **dute** azkenaldian. Atzo, galdu egin **zuen** berriro. Bigarrenez, jarraian. > > - <u><b>Arazoa</b></u>: Zilegi da singulartzat hartzea ("jokalari talde"), zein pluraltzat ("jokalariak"). Baina nahasgarria da batetik bestera saltoka ibiltzea; batik bat, halako esaldi laburretan. > > - <u><b>Egokiago</b></u>: Liga ondo hasi **zuen** Bilbao Basketek, baina pittin bat behera egin **du** azkenaldian. Atzo, galdu egin **zuen** berriro. Bigarrenez, jarraian. > > > > - Eta beste batzuetan guk geuk galtzen dugu haria. > > - <u><b>Egoera</b></u>: Knicks eta Wizards saskibaloi taldeen arteko norgehiagoka. > > - <u><b>Esaldia</b></u>: Berdintzeko aukera galdu **zuten Washingtonekoek**, eta azkenean 93 eta 92 nagusitu **zitzaion** Knicks taldea. > > - <u><b>Arazoa</b></u>: Zuzena da "Wizards taldea = Washingtonekoak" lotura, baina esaldi osoan gorde behar da. Beste erreferenterik sartzen ez den bitartean, aipatutakoak du indarra; kasu honetan, pluralak. > > - <u><b>Egokiago</b></u>: Berdintzeko aukera galdu zuten **Washingtonekoek**, eta azkenean 93 eta 92 nagusitu **zitzaien** Knicks taldea. > > > Adibide guztiok kirol albisteetakoak dira, eta ez halabeharrez. Izan ere, kirol kazetaritzak erreferente eta sinonimo ugariko estiloa jorratu du, eta sarritan erabiltzen du singular-plural jokoa talde izenak direla eta. > > Estiloa norberak aukeratzen du. Dena dela, jokalari edo talde bat aipatzen den **bakoitzean** ez dago zertan zehaztu nongoa den, zein kolore janzten dituen eta abar. Esaldiak arinduta, entzuleak errazago jasoko du berria. > > > - <u><b>Esaldia</b></u>: **Osasunak** larrutik ordaindu **zuen** ausardia Riazor futbol zelaian. Markagailuan aurretik hasi **zen**, baina Deporrek ez **zion** atrebentzia barkatu, eta **gorritxoei** bost gol sartu **zizkien**. > > - <u><b>Arazoa</b></u>: "Osasuna" hartu da erreferente kontakizunaren hasieran, eta ezustean gertatzen da azken "gorritxoak" plural hori. Argiago ulertuko genuke ezer sartu barik. > > - <u><b>Egokiago</b></u>: Osasunak larrutik ordaindu zuen ausardia Riazor futbol zelaian. Markagailuan aurretik hasi zen, baina Deporrek ez zion atrebentzia barkatu, eta **bost gol sartu zizkion**. > > > > Kirol arlotik kanpo ere, berdin: batzuetan hitzek traba gehiago egiten digute mesede baino, ondoko adibideak erakusten digunez. > > - <u><b>Egoera</b></u>: Hainbat atzerritar bahitu dituzte Iraken. > > - <u><b>Esaldia</b></u>: Bahituta dauden hiru italiarren senideek gutuna bidali dute Al Jazira telebista katera, bahitzaileei **italiarrak** aske utz ditzaten eskatuz. > > - <u><b>Arazoa</b></u>: "Italiarrak" horrek despistatu egiten gaitu. Hobeto adituko genuke kenduta, edo senitartekotasuna adierazten duen hitzen bat sartuta. > > - <u><b>Egokiago</b></u>: Bahituta dauden hiru italiarren senideek gutuna bidali dute Al Jazira telebista katera, bahitzaileei aske utz ditzaten eskatuz. > > > > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1128333377/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com