Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Arte hizkuntza
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Jose Manuel Odriozolaren <a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1073264621">“Kultura eta hizkuntza”</a> izeneko artikulua irakurri dut Azpeitiko Euskara Patronatuaren *Iritzi-muinetik* sailean. Eta artikuluaren muinarekin ez nator bat. > Hau da artikuluaren tesi nagusia: gauza bat da euskal kultura eta beste bat Euskal Herriko kultura (erdalduna). Horrekin batera, hau ere har dezakegu tesi nagusitzat edo goikoaren parekotzat: “Hizkuntzak estetika artistikoaren alor batzuetan ez du bere itxura nabarmenik utziko agerian, baina horrek ez du esan nahi hizkuntzaren bitartekaritzarik ez dagoenik halako arte-produktuen sorkuntzan”. > > Hasteko, matizazio bat egingo nuke: errotik bereziko nituzke literatura eta gaineratiko arteak. Hori garbi dago: euskal literatura ez da euskaraz sortzen dena baino. Baina gauza bera esan al daiteke musika mota guztiei buruz, eskulturari buruz edo pinturari buruz? Nire ustez, ez. Iltzuliko gara. > > Matizazio gehiago: Euskal Herriko erdal literatura ere izan daiteke neurri batean “euskalduna”. Baldin eta obra, geografikoki, hemen kokatua badago, pertsonaiak benetako euskal prototipoak badira, hemengo ohitura eta pentsamoldean oinarritua badago eta hemengo historia kontatzen bada, hori ez da hemengoa bakarrik, “euskalduna” ere bada. Pio Barojak ezer gutxi idatzi zuen euskaraz (bertso edo kantu zaharren baten transkrizioa), baina Koldo Mitxelenak “gurea” deituko dio. > > Segi dezagun. Chillida eta Oteizaren obra diferentea izango al zen, baldin eta euskaraz jakin izan balute? Horrenbestez itzuli gara lehen airean utzi dugun puntura. Nik uste artean, hizkera partikularren gainetik, mintzaira unibertsal bat dagoela; kodifikatzen benetako artistek bakarrik dakitena, eta deskodifikatzea guri ikaragarri kostatzen zaiguna. Mintzaira unibertsal hori gabe inor ez da artista, inor ez da idazle. > > Beste kontu bat da euskararen etorkizunarekin larrituta ibiltzea, eta horri zer irtenbide eman behar zaion asmatzea. Dena den, horretarako, zerbait esatearren, artea bezain garrantzitsua jotzen dut lan mundua. > > <br> > **(RUFINO IRAOLA GARMENDIA Lasarte-Oriako Udal Euskaltegiaren zuzendaria da)** > > > > <br> > **Gai honi buruz erabili.com-en argitaratutako artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Kultura eta hizkuntza":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1073264621 > > - "Errorik gabe":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1099653788 > > - "Lehengaia euskara da":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1075250306 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1126159790/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com