Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Gertatzeko daudenak

Asier Larrinaga Larrazabal - EITB / Hizkuntza / 2005-09-08 / 07:01


Telebistako eta irratiko albistegietan asko baliatzen gara orainaldi burutuaz, egunean gertatutakoaren berri ematen baitugu. Informazioak, dena dela, beste osagai garrantzitsu batzuk ere baditu, etortzekoa dena, esate baterako. Aurrerapen, aurreikuspen, asmo edo proiektuez mintzatzen garenean, etorkizuneko aditz-formak erabiltzen ditugu.



Etorkizuneko aditz-forma nagusia -ko erakoa da, eta beti jo dezakegu horretara. Horrez gainera, badira beste baliabide batzuk, bestelako ñabardurak adierazteko erabil ditzakegunak.

-ko

Etorkizuneko gauza asko ziurtzat jo daitezke. Oraindik jazo ez badira ere, kazetariak badaki ez dagoela atzera egiterik, ezinbesteak bultzatuta ez bada. Era honetako gertakizunak kontatzeko, geroaldia erabiltzen da.

-tzekoa(k) izan

Asmoen berri emateko, kazetariak -tzekoa(k) izan perifrasia erabil dezake, albistegian aurreratutakoa betetzea protagonisten esku dagoela azpimarratu nahi badu.

behar

Beste asmo batzuk lotuago egoten dira, prestatuago. Asmoa bete dadin nolabaiteko prestakizunak eginak direla adierazteko, behar aditz modala daukagu.

-tzera joan

Baten batek etorkizunerako erabaki duenaren berri emateko, -tzera joan perifrasia daukagu.

-tzera joan / -tzear egon (izan) / -tzeko zorian egon (izan)

Perifrasi horien bidez hemendik gutxira gertatuko denaren berri ematen dugu.

Albistegietan eta bestelako programetan asko zabaldu da hastera goaz esatea. Ez dugu ahaztu behar ez dela erabil daitekeen formula bakarra: "hasiko gara" edo "hasi egingo gara", "has gaitezen, "hasi da Gaur Egun", edo aurkezleak pentsa ditzakeen beste asko.

(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1126018865