Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Gertatzeko daudenak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Telebistako eta irratiko albistegietan asko baliatzen gara orainaldi burutuaz, egunean gertatutakoaren berri ematen baitugu. Informazioak, dena dela, beste osagai garrantzitsu batzuk ere baditu, etortzekoa dena, esate baterako. Aurrerapen, aurreikuspen, asmo edo proiektuez mintzatzen garenean, etorkizuneko aditz-formak erabiltzen ditugu. > Etorkizuneko aditz-forma nagusia -ko erakoa da, eta beti jo dezakegu horretara. Horrez gainera, badira beste baliabide batzuk, bestelako ñabardurak adierazteko erabil ditzakegunak. > > > **-ko** > > > Etorkizuneko gauza asko ziurtzat jo daitezke. Oraindik jazo ez badira ere, kazetariak badaki ez dagoela atzera egiterik, ezinbesteak bultzatuta ez bada. Era honetako gertakizunak kontatzeko, geroaldia erabiltzen da.

Realak eta Osasunak igandean jokatuko dute aurtengo bigarren derbya, Anoetan, arratsaldeko bostetan

Bihar hasiko da irteera operazioa ofizialki, baina gaur arratsaldean ilara luzeak eratu dira Euskal Herriko errepide nagusietan.

> > > **-tzekoa(k) izan** > > > Asmoen berri emateko, kazetariak -tzekoa(k) izan perifrasia erabil dezake, albistegian aurreratutakoa betetzea protagonisten esku dagoela azpimarratu nahi badu. > >

Javier Solana eta Josep Pique, Europako Batasunaren ordezkariak, Ariel Sharonekin batzartzekoak dira ostegunean, (baina baliteke azkenean ez joatea Tel Avivera).

> > > **behar** > > > Beste asmo batzuk lotuago egoten dira, prestatuago. Asmoa bete dadin nolabaiteko prestakizunak eginak direla adierazteko, behar aditz modala daukagu. > >

Autobideak banandu dituen alde biak lotzeko, zubi bat egin behar du Foru Aldundiak. Inguruko baserritarrak kexu dira indusmakinen zaratagatik.

> > > **-tzera joan** > > > Baten batek etorkizunerako erabaki duenaren berri emateko, -tzera joan perifrasia daukagu. > >

Autobideak banandu dituen alderdi biak lotzeko, zubi bat egitera doa Foru Aldundia.
Aurrekontua gaur onartu dute Batzar Nagusietan.

> > > **-tzera joan / -tzear egon (izan) / -tzeko zorian egon (izan)** > > > Perifrasi horien bidez hemendik gutxira gertatuko denaren berri ematen dugu. > >

Gatibuak aske irteteko zorian dira, bahitzaileek lortutzat eman baitute euren helburua.

Loiuko aireportura heltzear daude Munduko Txapelketan parte hartu duten euskal atletak.

Txupinazoa bota behar duen zinegotzia irten da udaletxeko balkoira. Sanferminak hastera doaz.

> > Albistegietan eta bestelako programetan asko zabaldu da hastera goaz esatea. Ez dugu ahaztu behar ez dela erabil daitekeen formula bakarra: "hasiko gara" edo "hasi egingo gara", "has gaitezen, "hasi da Gaur Egun", edo aurkezleak pentsa ditzakeen beste asko. > > > (ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da) > > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com