![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Ikasmaterialen Aholku Batzordea / Irakaskuntza / 2005-07-11 / 07:00
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Ikasmaterialen Aholku Batzordea estilo-liburua osatzen ari da, ikasmaterialak egiteko hizkuntza-irizpideak finkatuta egon daitezen. Atalka argitaratuko dute: lehen atala "Ortotipografia" izenekoa da. Joxe Ramon Zubimendik prestatu du eta bertan jasotako hainbat irizpidek Euskaltzaindiaren oniritzia ere jaso du. "Ortotipografia" lana oso-osorik erabili.com-en daukazu esku-eskura.
Urteak dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, Euskara Zerbitzuaren bidez, euskal ikasmaterialgintzari ekin ziona. Hezkuntzajarduna artez eta moldez aurrera eramateko behar-beharrezkoak diren lanabesen artean, izan ere, lehentasun osoa dute ikas- eta irakasmaterialek. Unibertsitate aurreko ikasmailetarako euskarazko ikasmaterialak sortu, argitara eman eta zabalkundea ziurtatzen saiatzen da Saila. Xede horixe du EIMAk, bere sorreratik.
Ikasmaterial horiek egokiak eta kalitatezkoak direla ziurtatzeko, hizkuntzazko eta edukizko azterketak egiten zaizkie eskola-materialei. Azterketa hori egiteko ardura, aspaldiko urteotan, teknikari berezituen eskuetan ipinia du Sailak. Hizkuntzazko egokitasun-azterketa, konkretuki, Euskara Zerbitzuak bideratzen du hainbat onespen-aztertzaileren lankidetzaz.
Azterketa modu horri dagokionez, bi dira onespen-aztertzaile horiek baliatzen dituzten egokitasun-irizpideak: alde batetik Euskaltzaindiaren arauak, gomendioak eta aholkuak; bestetik, berriz, Ikasmaterialen Aholku Batzordeak (IABk) emandako argibideak eta aholkuak. Xabier Mendiguren Bereziartu (Euskal Editoreen Elkarteak izendatua), Joxe Ramon Zubimendi (Euskaltzaindiak izendatua), Juan Gartzia Garmendia (EIZIEk izendatua), Andres Alberdi (Hizkuntzazko egokitasun-azterketarako adituen koordinatzailea) eta Euskara Zerbitzua dira aholku-batzorde horren kide.
Itsaso nahasia gertatzen da, askotan, euskararen itsasoa. Hizkuntzaren erabilera zuzen eta egokia izanik helburu, normalizazio-lan horren babes-portua urrutitxo ikusten da sarri. Itsaso nahasi horretan ez da lan samurra izaten, nolanahi ere, araugintzan diharduenarena. Baina ibili beste erremediorik ez dago, are hain oinarrizkoa den eginkizunean asmatu nahi badugu: gure eskola-umeei eta gazteei hizkuntza egokia eta kalitatezkoa eskaintzea.
Hala, bere-bereak dituen eskuduntzen harira, eskola-materialen Estilo Liburua osatzea du asmo aspaldidanik Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Esku artean duzun ortotipografiari buruzko liburuki hau ez da izango langintza bakarra, testuinguru zabalago horren hasierako zatia baizik. Hainbat dira euskarazko ikasmaterialen hizkuntzazko egokitasun-azterketa ahalbidetu aldera finkatu, adostu eta eguneratu beharreko hizkuntza-irizpideak. Horretan dihardu Ikasmaterialen Aholku Batzordeak. Liburuki hau duzu, hortaz, lehena, baina ez azkena. Dagoeneko egin da zenbait urrats, eta abian dira beste hainbat txosten ere (Erdarazko egituren kalkoak, Morfosintaxia, Onomastika, eta abar).
Ortotipografia izena eman diogun liburuki hau duzu, esan bezala, asmo zabal horren lehen emaitza. Aholku Batzordeko kide den Joxe Ramon Zubimendik atondu du, baina jende askoren ekarpenak jaso ditu bere ibilbide luzean. Aholku Batzordeko kideenak, lehen eta azken faseetan; baina ez haienak bakarrik. Ibilbide kalkulatua eta irekia eman nahi izan zitzaion hasieratik; irakasmaterialen esparrutik landa ere eragina izateko modukoa. Hartara, kontsulta zabala egin zen, eta denbora hartu zen azterketarako: urtebete pasa. Euskaltzain, idazle, onespenaztertzaile, argitaletxeetako teknikari, itzultzaile, eskoletako hainbat irakasle..., jende asko izan da lehen idazkuntza hari bere ekarpen-erreparo-zuzenketak eta hobespen-oharrak egiteko aukera izan eta egin duena. Emankorra gertatu da esperientzia. Eskerrik asko denei.
Zabalkundeari eta eraginkortasunari begira, azkenik, Euskaltzaindiaren oniritzia ere behar zuen lanak. Horixe eskatu zitzaion Akademiari. Hona hemen bertako Jagon Sailaren erantzuna:
Euskaltzaindiko Jagon Sailak, Corpus batzordearen bidez, puntuz puntu aztertu du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, 2003ko apirilaren 11n, irizpen eske, Euskaltzaindiari aurkeztutako Ortotipografia lana.
Jagon Saileko Corpus batzordeak egoki eta taxuzkoa deritzo Ortotipografia lan horri, eta oniritzia eman dio.
Oniritzi honek ez ditu ez murriztuko eta ez baldintzatuko Euskaltzaindiak gerora alor horretan erabaki ditzakeenak.
Bestalde, Jagon Saileko Corpus batzordeak erabaki du Ortotipografia lanak eranskin gisa dakarren "Hitz elkartuen idazkera" izeneko atala ez epaitzea eta atal horri buruzko irizpenik ez ematea. Hortaz, oniritzi honek ez du bere barruan hartzen "Hitz elkartuen idazkera" izeneko eranskina.
Bilbon, 2003ko urriaren 17an
"Egoki eta taxuzkoa deritzo" Euskaltzaindiak, beraz, aholku-batzordeak egindako lanari. Berri ona da hori, esparru honetan lanean ari garenontzat: urtean ehunka ikasliburu idazten dituzten egileentzat, argitaletxeetan material horien orrazketa-lanaz arduratzen diren teknikarientzat eta, nola ez, ikasmaterial horiek hizkuntza aldetik egokiak diren ala ez aztertu behar duten espezialistentzat. Babes sendoa dakar Euskaltzaindiaren oniritziak, horrezaz gainera, Joxe Ramon Zubimendik eta batzordekide guztiek egindako lan-saioarentzat. Egindako lanaren babesa, batetik; eginbidean ditugun gainerakoekin antzera jokatzeko konfiantza, bestetik. Eskerrak eman nahi dizkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Euskaltzaindiari. Bere oniritzia kontuan hartzen eta betearazten ahaleginduko da Saila, araubidezkoa denez.
Konpondu ez den arazo batek hor dirau, hala ere: Sailak ez du arazo hori ezkutatu nahi. "Hitz elkartuen idazkera" atala da, hain zuzen, auzitan dagoena. Euskaltzaindiak ez du atal hori epaitu, eta ez du horretaz irizpenik eman. Ulertzekoa da, Euskaltzaindiaren beraren ARAUetako baten -25. arauaren- garapena baitakar horrek eta, nolabait, jatorrizko arauaren estutzea inondik ere.
Gauzak horrela, zer eskakizun molde eta maila ezarriko dira hemendik aurrera, ortotipografiari dagokionez, EIMAko onespen-azterketetan? Erantzuna argia eta zehatza da:
Besterik ez, honenbestez. Beti bezala zeu zara, irakurle, afera honetan epaile eta eragile. Euskararen onerako, ahalegin honetan asmatu izana da gure uste eta desio bakarra. Zernahi dela ere, ordea, jakizu zure ekarpen baliotsuak jasotzeko prest gauzkazula noiznahi. Hemen gaude: huiseus4@ej-gv.es
Lehenengo liburuki hau probetxugarri gerta dakigula guztioi, eta bere ondoren etorriko direnen bide-erakusle argia gerta dadila. Hala desio du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, eta halaxe adierazten dut bere izenean.
Mari, Jainkoa, Ortzi, Zeus, Thor, Ala, Manitu, Wakantanka, Mikelats, Basajaun, San Martin, Apolo, Bako, Herkules, Thule, Atlantida...
Jokin Retegi, Beatriz Arregi, Juan Luis Gallego eraikuntzak, Ocaso aseguruak, American Airlines, La Roncalesa, Ediciones B, Telecinco, Radio France, Euskaltel, Eusko Jaurlaritza, Euskaltzaindia...
Bilintx, Antso Jakituna, Orixe, Bernardo Atxaga, Sakabi, Urtain, Markinako Lehoia, Argala, Idi Zuria, Oilaloka, Xelebre, Txapas, Cantinflas, Bob Dylan...
Oharra:
Izenarekin batera datorrenean, kakotx artean idaztekoa da izenordea (letrakera etzana ere erabiltzen da horretarako): Indalezio Bizkarrondo «Bilintx», Nikolas Ormaetxea «Orixe», Jose Manuel Lujanbio «Txirrita»ren bertsoak...
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Oskorri, Eskifaia abesbatza, Lin Ton Taun, Beatles, Ttanttaka, Orain, Udaberri dantza-taldea...
Pintto, Bat, Xola, Xarpa, Linda, Mixi, Nala, Pluto, Milu, Tintin, Asterix, Corto Maltese, Sam Spade, Indiana Jones, Sherlock Holmes, Maigret, Madame Kontxesi, James Bond, Superman, Philip Marlowe...
Arotzenea, Aiztondo baserria, Ernio mendia, Araxes ibaia, Aliriko zubia, Errotaburu etxadia, Artekale, Foruen plaza, Urdaiaga auzoa, Zubieta herria, Bilbo hiria, Irutxulo oihal-denda, Denontzat taberna, Gure Txokoa elkartea, Astoria zinema, Arriaga antzokia, Akelarre jatetxea, Iturri ostatua, Arantzazu hotela...
Citroen Vip berria, Remelluri ardo zaharra, Cola Cao beroa, Coca Cola hotza, bi Aspirina...
Oharra:
Letra xehez ere idatz daitezke izen arrunt bihurtu diren markak: esate baterako, aspirina.
6/89 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
222/2001 Dekretua, urriaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.
Agindua, 1999ko maiatzaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle-lantaldeei laguntzak emateko deia egiten duena.
Niri berdin dit AEB irakurri nahiz Ameriketako Estatu Batuak irakurri.
Orduan hasi zen EGLU argitaratzen; alegia, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak.
Letra arruntez idazten dira, esaterako, h (ordu), min (minutu), s (segundo), g (gramo), kg (kilogramo), m (metro) eta cm (zentimetro).
www.euskaltzaindia.net, info@euskaltzaindia.net, urlia@auskalo.com...
Oharrak zera dio: «Legebiltzarraren erabakien jakinarazpenak dira legeak, eta Gobernuak bere osoan hartutako erabakiak dira Dekretuak. Baina Aginduak (eta horrelakoak dira Ebazpenak eta Deialdiak) maila beheragoko organoren baten erabakiak dira; horregatik, Agindu bakoitzaren izenean, organoa zehazten da lehenik».
Orduan ikusi zuen, ateburuan erdi ezkutaturik, "Ezina ekinaz egina" idazkuna.
Gogoratu Euskadi Irratiaren «Esan eta izan» leloa eta ETBko «Ibai zikina? Hi bai zikina!» iragarkia.
Indalezio Bizkarrondo «Bilintx», Nikolas Ormaetxea «Orixe», Jose Manuel Lujanbio «Txirrita»ren bertsoak...
Argia aldizkariaren joan den asteko aleak dakar "Festarik behar bada" artikulua.
Bihar, Goenkale telesaileko atal berezia, "Gabon, bonbon" izenekoa.
Euskaltzaindiaren XV. biltzarrean, Bilbon, "Euskalkiak gaur" mahai-ingurua egin zen.
Altxerri galerian dago Fernando Arenazaren "Begi-bihotzez" saileko margolanen erakusketa.
Euskal Herrian bertakoak dira gaztainondoa (Castanea sativa) eta pagoa (Fagus sylvatica), erdal jatorriko izenagatik besterik dirudien arren.
Azter dezagun [-(e)kiko + izenondoa + izan] kasua.
Orixeren Euskaldunak liburua, Mikel Amondarainen Baliabide teknikoak gorren irakaskuntzan tesia, Argia aldizkaria, El Capitán Trueno komikia, Blade Runner filma, Goizean behin irratsaioa...
Letra etzanez idatzitako izen horiek, gainera, kakotx artean sartu behar dira beste izenburu baten zati direnean.
Atzo aurkeztu zen Orixeren "Euskaldunak" edo paradisu galdua liburua.
Oharra:
Baina lana argitalpenaren zati besterik ez denean, hau da, ale bereko beste zenbait lanekin batera argitaratua denean (aldizkariko artikulu bat, liburuko atal bat, zenbait kantaren arteko abesti bat...), orduan ez da letra etzanez idatzi behar izena, baizik eta letra arruntez eta kakotx artean.
Argia aldizkariaren joan den asteko aleak dakar "Festarik behar bada" artikulua.
Hondarribikoen Ama Guadalupekoa trainerua, Tolosako Nairobitarra autobusa, Txirri eta Mirri Tortolika hegazkinean, emakume bakarra Mir espaziontzian, Excalibur ezpata, karlisten Izeba Maria kanoia eta alemanen Berta Handia kanoitzarra...
Oharra:
Baina letra arruntez idazten dira ibilgailuen markak eta modeloak eta, oro har, gainerako tresna eta tramankuluen izenak ere.
Garajean, berriz, Renault Espace bat eta bi bizikleta Orbea.
Ogia txigortzeko, Fagor Elegance duzu egokiena.
Lurrera eraitsi dituzte Concorde bat eta Boeing 747 bat.
Euskal Herrian bertakoak dira gaztainondoa (Castanea sativa) eta pagoa (Fagus sylvatica), erdal jatorriko izenagatik besterik dirudien arren.
Izokina (Salmo salar) oso ugaria omen zen, lehen, Oria ibaiko uretan. Bi etsai zituen: gizakia eta igaraba (Lutra lutra). Baina, azkenean, kutsaduraren kutsaduraz galdu ziren Oriako izokinak.
Vaccinia birusaren diametroa 0,267 mikrakoa da.
Baina letra arruntez idazten da izen zientifiko horietako zenbaitek, bereziki landareen izenek, inoiz amaieran daramaten laburdura.
Ekainaren hasieran landatu edota kimatu behar da mimosa (Acacia dealbata L.).
Lanean dagoela? Ez dira gauza bera lanean egotea eta lan egitea.
Beharrezkoa da, hala dagokionean, koma jartzea eta lokailuaren aurrean.
Azter dezagun [-(e)kiko + izenondoa + izan] kasua.
Haurrek pitxitxi esaten diote katuari.
Hauxe bizikleta edela! Honen gainean kolika-kolika ibiliko nauk.
Ertzainak agertzean, bazterrera bota zuen txokolate puska.
Baina zer password eta zer arraio!?
Baina letra arruntez idazten dira Euskaltzaindiak batasunerako onetsitako erdal jatorriko hitzak: camping, laser, radar... Zalantzazkoetan, ikus Hiztegi Batua.
Noiz hasi zinen marihuana erretzen?
Letra etzanez adierazten dira, besteak beste, P presioa, t denbora, T tenperatura eta c argiaren abiadura.
Poemako "begietan eoki" dela eta, uste dut ehoren forma dugula aurrean, ez egonena.
Honako hau, ordea, Laborantzako liburutik hartua da; ez Hiztegi Batutik.
Andu Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanezeko pertsonaia da Kornelio.
Mikel Zarateren Euskal literaturatik hartutako adibidea duzu hori.
Horrelakoetan, ohiturei begiratzen die historialariak, ez jarrerei.
Gogoratu, bestalde, liburuen azalean, aldizkarien izenean, iragarkietan eta halakoetan, salbuespen modura, erabil daitekeela letra larririk, ortografiako legeez dagokienaz gainerakorik.
Hor ari zen Euskaldunon Egunkaria ere irakurleak euskaraz trebatzen.
Esaterako, hainbat alez osatutako liburu-bildumen tituluetako hitz nagusiak letra larriz hasita idazten dira testu barruan ere. Baita, ale bakarra izan arren, argitaraldiz argitaraldi osatuz doazen obren tituluetako hitz nagusiak ere.
Lan bikainak dira Euskal Gramatika: Lehen Urratsak eta Orotariko Euskal Hiztegia.
Argitaraldiz argitaraldi nabarmen osatuago helduko zaigu Hiztegi Batua.
Oharra:
Kontu eman «hitz nagusiak» esan dugula (izenak, izenondoak...); horrelako lanen tituluetako hitz guzti-guztiak ez baitira letra larriz hasita idaztekoak.
Gogoan izan, hala ere, letra larriaren erabilera horiek denak salbuespenak direla.
Letra lodia nekez irakurtzen da, baina erraz ikusten. Horregatik da horren erabilia iragarkietan: hain zuzen ere, oso nabarmena delako. Beraz, oso erabilia da publizitatean, aski erabilia aldizkarietan (koloretako irudiz jositako astekarietan-eta gehiago egunkarietan baino) eta gutxi erabilia liburuetan.
Eguneroko testugintzan edota liburugintzan, letra lodiz idazten dira izenburuak, atalburuak, azpiatalburuak eta gisakoak. Horrez gainera, oso gutxitan erabiliko da, ez bada ohar-markaren bat ikusarazteko nahiz letra etzanez idatzitako testu zatietako hitzen bat nabarmentzeko edo.
Hiztegietan bai, sarri erabiltzen da; begiak albait arinen aurki dezan bila dabilen hitza. Baina hiztegigintza alor berezia da eta tipografia-arau bereziak ditu, honako adibide hauetan ikus daitekeenez:
agiri. iz. (1761). Zerbait frogatzeko, zerbaiten berri emateko balio duen izkribua. Ik. dokumentu.
agiritegi. iz. (1945). Artxiboa.
agirizain. iz. (1859). Artxibozaina.
agitu, agi, agitzen. da ad. (1760). Gertatu.
Adibide horietako zenbait erabilera tipografiko okerrak edo desegokiak lirateke testugintza arruntean. Esate baterako:
Baina, esan bezala, hiztegigintza alor berezia da eta tipografia-arau bereziak ditu.
Alboko kakotxak [« »] dira nagusi, baina kasu sinpleetan kakotx bikoitzak [" "] ere erabil daitezke.
Azalpenak zera dio: «Legebiltzarraren erabakien jakinarazpenak dira Legeak, eta Gobernuak bere osoan hartutako erabakiak dira Dekretuak. Baina Aginduak (eta horrelakoak dira Ebazpenak eta Deialdiak) maila beheragoko organoren baten erabakiak dira; horregatik, Agindu bakoitzaren izenean, organoa zehazten da lehenik».
Oharra:
Hitzez hitz aipatutako pasarteak, berez, kakotx arteko zatirik balu jatorrizko testuan, orduan beste kakotx mota bat erabili behar da aipamen osoaren hasieran eta bukaeran. Hauxe da kakotx moten maila-antolaketa: «aaa "bbb `ccc' bbb" aaa».
Orduan ikusi zuen, ateburuan erdi ezkutaturik, "Ezina ekinaz egina" idazkuna.
Gogoratu Euskadi Irratiaren «Esan eta izan» leloa eta ETBko «Ibai zikina? Hi bai zikina!» iragarkia.
Indalezio Bizkarrondo «Bilintx», Nikolas Ormaetxea «Orixe», Jose Manuel Lujanbio «Txirrita»ren bertsoak...
Argia aldizkariaren joan den asteko aleak dakar "Festarik behar bada" artikulua.
Bihar, Goenkale telesaileko atal berezia, "Gabon, bonbon" izenekoa.
Euskaltzaindiaren XV. biltzarrean, Bilbon, "Euskalkiak gaur" mahaiingurua egin zen.
Altxerri galerian dago Fernando Arenazaren "Begi-bihotzez" saileko margolanen erakusketa.
Atzo aurkeztu zen Orixeren "Euskaldunak" edo paradisu galdua liburua.
Oso gizon «zintzo»aren ospea zuen diruzainak. Kutxan genuen guztia hartuta hanka egin zuen!
Oharra:
Letra etzanez ere adieraz daitezke horrelakoak.
«Herri oso bat itzultzaile bihurtzeak baditu bere arriskuak, ongi agerikoak gainera».
Gogoratu haren hitzak: «Herri oso bat itzultzaile bihurtzeak baditu bere arriskuak, ongi agerikoak gainera». Hori idatzi zuena ez zen nornahi, Koldo Mitxelena baizik.
Oharra:
Hitzez hitzeko aipamenari akotazioak eranstean, alboko kakotxak erabili behar dira; baina aipamenaren hasieran eta bukaeran bakarrik (gero, testuok inprentara eramatean, begiratu kakotx motak).
«Herri oso bat itzultzaile bihurtzeak dio Mitxelenak baditu bere arriskuak, ongi agerikoak gainera».
Molde hori hobesten dugu, eta ez honako hau:
«Herri oso bat itzultzaile bihurtzeak», dio Mitxelenak, «baditu bere arriskuak, ongi agerikoak gainera».
Hala esan dio: «Saiatu, saiatu naiz; baina...». Eta gero: «Baina nor zara zu ni horrela estutzeko?». Eta geroago: «Alde hemendik!». Eta zer egin ez dakiela utzi du.
Gogoratu haren hitzak: "bildu eta hitz egin", eta ahaleginak egin behar ditugula.
Oso gizon «zintzoa» genuen diruzaina, oso «maitagarria».
Euskaltzaindiak aspaldi arautu zuen izen berezien deklinabidea; zehazki arautu ere, gure atal honetakoa izan ezik. Baina arazoa zera da: zenbaitek ez duela inoiz ere kentzen izenaren bukaerako -a artikulua eta, beraz, ez duela deklinatzen izenaren erroa. Jokaera trakets horren ondorio dira honelako okerrak:
*Euskaltzaindiara, Euskaltzaindiatik, Euskaltzaindiako... OKER
Euskaltzaindira, Euskaltzainditik, Euskaltzaindiko... ZUZEN
*Eusko Legebiltzarrara, Legebiltzarratik, Legebiltzarrako... OKER
Eusko Legebiltzarrera, Legebiltzarretik, Legebiltzarreko... ZUZEN
*Oñatiko Unibertsitateara, Unibertsitateako... OKER
Oñatiko Unibertsitatera, Unibertsitatetik, Unibertsitateko... ZUZEN
Ikusten denez, oker horixe bera egiten da udal eta antzeko zenbait izen arruntekin ere, eta bereziki urteko hilen eta asteko egunen izenekin:
*Gure udalara, udalatik, udalako... OKER
Gure udalera, udaletik, udaleko... ZUZEN
*Iazko urtarrilako, otsailako eta martxoako soldatak. OKER
Iazko urtarrileko, otsaileko eta martxoko soldatak. ZUZEN
*Aurtengo apirilan, maiatzan eta ekainan sartutako orduak. OKER
Aurtengo apirilean, maiatzean eta ekainean sartutako orduak. ZUZEN
*Astelehenatik asteazkenara, astearteako eta ostegunako, ostiralatik... OKER
Astelehenetik asteazkenera, astearteko eta osteguneko, ostiraletik... ZUZEN
Bada, bestalde, izen arrunta eta izen berezia nahastetik sortutako okerrik ere:
Donostiako bulebarrean atzera eta aurrera dabil jendea.
Donostiako Café Boulevarden elkartu ginen. [Boulevard izeneko kafetegian]
Baina gatozen harira, idazkera landuan arazoak sortzen dituzten izen berezien auzira. Bi jokabide ditugu aukeran:
Deklinabideko katramilak saihestea (ikus 1. puntua).
Izena deklinabidean sartzea (ikus 2. eta 3. puntuak).
Berriak aldizkariko artikulu berbera dakar Laiaketan aldizkariak ere.
Darwinen Espezieen jatorria liburutik hartutako adibideak.
Atxikimendu berezia omen zion Kontxesiri kantuari.
Trebetasun handia erakutsi zigun Aitorkizunak itzultzean.
Bereziki aipagarria da Literatura motak lanak dakarren sailkapena.
Urte hartantxe argitaratu zuten Errusiar literaturak delakoa.
Lauaxetak Euskaltzaleak izeneko taldearekin zituen harremanak aipatu ditut.
Toki Ona jatetxera joan gara.
Oharra:
Estrategia nagusi horren arriskua estiloaren alorrekoa da; izan ere, oso sarri erabiltzen bada, arintasuna gal daiteke testu laburretan. Hala ere, bistan denez, galera baino nabarmen gehiago dakar irabazia.
Alderatu Orotariko Euskal Hiztegitik hartutako adibideak eta Euskal Gramatika: Lehen Urratsetako liburukietan datozenak.
Gerrako kroniketatik atera dut: alegia, Gerrako kronikak liburutik.
Iturriagaren Ipuinetan dator hori: hots, Iturriagaren Ipuinak liburuan.
Orixek itzulitako San Agustinen Aitorkizunen ale bat.
Hiztegi Batuko zerrendaz galdezka heldu zen Euskaldunon Egunkariko kazetaria.
Hirugarren adibideko izen berezi horrek izendatzen duena ez baita herria, baizik eta Herria aldizkaria. Izan ere, hor, Herria ez da herri; aldizkari bat baizik. Kasu horretan, beraz, izena eta izana ez datoz bat, eta hortxe dago koska, hortxe dago zalantzaren eta salbuespenaren sorburua.
Izena eta izana bat ez etortze hori, jakina denez, sarri gertatzen da izen berezietan eta tituluetan: Garoa eleberria da eta ez garolandarea, Osasuna futbol-taldea da eta ez osasuna, Argia astekaria da eta ez argia, Euskadi Gaztea irratia da eta ez inolako Euskadi... Horrelakoei deklinabide-atzizkia eransterakoan gertatzen da salbuespena, izenak ez baitu galdu behar bukaerako -a/-ak artikulua. Beraz, oinarrizko adieraz besteko izen berezi horiek oso-osorik agertu behar dute beti.
Garoatik eta Kresalatik hartutako adibideak azaldu zituen.
Herriatik eta Deiatik heldu zaizkigu eskari horiek.
Pozik ageri dira Osasunako jokalariak Argiako argazkian.
Orixeren Euskaldunakeko eredua eta Lauaxetak Euskaltzaleaken agertutakoa.
Espezieen jatorriatik hartutako datuak datoz Berriaken.
Kirolakeko artikuluan irakurri ditut Olinpiar Jokoei buruz Lagun Onakeko jokalariek egindako adierazpenak.
Bernardo Atxagaren Obabakoaken irakurri nuen.
Euskadi Irratiko kazetariak eta Euskadi Gazteakoak elkarren lankide dira.
Toki Onan bazkaldu dugu.
Baina, esan bezala, egokiena da zalantza eragiten duten izen bereziak batere atzizkirik gabe idaztea, nahasketa bideak saihestuz beti.
Eusko Alkartasunera eta Herri Batasunean / Batasuna alderditik
Gazte Abertzaleetako eta Gazte Sozialistetako kideak / Senideak taldearen
Valentzia, Kordoba (Espainia), Córdoba (Argentina), Aragoi, Madril, Bretainia...
Oharra:
Azentu grafikorik gabe ere idatz daitezke León/Leon, Málaga/Malaga, Roselló/Rosello, René Bèrtol / Rene Bertol, Jesús Pérez / Jesus Perez eta abar. Etxekotu gabeko izen-deituren kasuan, ordea, azentu grafiko eta guzti idaztea hobesten da: René Bèrtol, Sóstenes...
Cowie, Federici, Hausmann, Hotopf, Kjellmer, Kozlowska, McLean...
Oharra:
Gureaz bestelako alfabetoa darabilten hizkuntzetakoak idazteko, ikus horretarako dauden transkripzio-taulak.
HASIERAN: Koike hizkuntzalaria; Dzierzanowska poloniarra
GERORA: Koikek idatzitako tesia; Dzierzanowskarentzat
Dzierzanowska-rentzat oso esanguratsua da Koike-k idatzitako tesia.
Pasteur-en aurkikuntza goraipatu zuen Letelier-ek.
EAE, HPS, HABE, AEK, EHU, EUTG, MCC, ELA, LAB, UGT, BBK, BBVA, BEZ, CD, DVD...
Orduan hasi zen EGLU argitaratzen: alegia, Euskal Gramatika: Lehen Urratsak.
Bada, ordea, salbuespenik:
EAE (Euskal Autonomia Erkidegoa) aipatu ondoren, EUTG (Estudios Universitarios y Técnicos de Gipuzkoa) eta MCC (Mondragón Corporación Cooperativa) goraipatu zituen atzerritarrak.
Europar Batasuna (EB) eta Ameriketako Estatu Batuak (AEB) elkar zaintzen ari dira.
OEH (Orotariko Euskal Hiztegia) lagungarri ona da EGAtik gorako agiria eskuratzeko.
Aldizkarien sailean, begiratu RIEV (Revista Internacional de Estudios Vascos) eta BRSVAP (Boletín de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País).
EHU (e-hatxe-u): Euskal Herriko Unibertsitatea
EGA (e-ga): Euskararen Gaitasun Agiria
Oharra:
Bada zati bat letraka eta bestea silabaka irakurtzen den siglarik ere: PSOE (pe-so-e).
UEUn, hizlarietako batzuk ETBko kazetariak dira; beste batzuk, berriz, EHUtik joandako irakasleak.
BBK-k adierazi du AEK-ko ikasleek gogotik eskertu dutela BBKren dirulaguntza.
Oharrak:
ELKARen lana goraipatu du RPRko diputatu ohiak.
RPR-ren izenean dator.
U.Z.E.I.REN GUNE BERRIA / UZEI-REN GUNE BERRIA
EUDELeko arduradunak AEBra joan dira, Renoko agintariei-eta hemengo udalen berri ematera.
EUTGko irakasle asko Deustuko Unibertsitateko ikasle ohiak dira.
Oharra:
Sigla batek izen bereko hainbat subjektu baldin baditu, orduan sigla hori pluralean deklinatuko da hala dagokionean. Horixe da, esate baterako, EKT (Euskal Kultura Taldea) siglaren kasua, honako adibide honetan ikus daitekeenez:
Ahozkotasuna ikertzen ari dira Durangoko EKTn eta Gipuzkoako EKTetan.
Non grabatu duzu CDa?
Nork itzali ditu PCak?
Zenbat ordaindu duzu BEZa?
Esan berriro zure NA-aren zenbakia.
Bihar hastekoa da GKE-en biltzarra.
Dakizunez, datu mota (DM) guztiak ez dira datu mota abstraktuak (DMA); beraz, ongi bereizi behar dira DMak. Esaterako, DM hori DMA bat da, oso ugariak baitira DMak eta DMA-ak.
jn. (jauna), and. (andrea), k. (kalea, karrika), esk. (eskuina), ezk. (ezkerra), zk.g. (zenbakirik gabea), pl. (plaza), etorb. (etorbidea), pas. (pasealekua), zum. (zumardia), zehb. (zeharbidea), etx. (etxea), bas. (baserria), ind. (industrialdea), pol. (poligonoa)...
Hona gutunazal eta abarretarako hainbat helbideren idazkera-adibideak:
Estafeta, 8 / Estafeta k., 8 / Estafeta kalea, 8 / Estafeta, 8, 2. ezk.
Etxebeste, 7, 3-B / Etxebeste pl., 7, 3-B / Etxebeste plaza, 7, 3-B
Allerru ind. / Allerru industrialdea
Padura zehb., zk.g. / Padura zeharbidea, zk.g. / Padura zeharbidea, zenbakirik gabea
Baina ez da laburdurarik erabili behar helbideak esaldi barruan txertatzean:
Estafeta kaleko 8tik
Etxebeste plazako 7ra
Sua dago Askatasunaren etorbidean, 12an. / Sua dago Askatasunaren etorbideko 12an.
Horrelakoetan, jakina, deklinaturik eman behar dira "kale, plaza" eta abar.
adib. (adibidez), or. (orrialdea), fra. (faktura), koop. (kooperatiba), tel. (telefonoa), etab. (eta abar), etc. (etcetera), id. (idem), zk. (zenbakia), k.k. (kontu korrontea)...
Oharra:
Beti "or." erabiltzea hobesten da "orrialdea" nahiz "orrialdeak" laburturik ematerakoan.
Ikus 14. or. / Ikus 14.-19. or. / Ikus 14., 16. eta 19. or.
Hiztegietan sarri ageri dira iz. (izena), ad. (aditza), Gram. (gramatika) eta beste.
Oharra:
Testu berezietan izan ezik, hitz laburrak ez dira laburtu behar. Ez da egokia, esate baterako, ikus hitza laburturik idaztea (ik.) testu arruntetan; baina hiztegietan, adibidez, ulermenaren lagungarri izaten da laburdura hori. Beste horrenbeste gertatzen da euro hitzarekin ere: ez da laburtu behar, bere ikurraz (€) ordezkatzeko izan ezik.
Salbuespen ezaguna da "vs" laburdura: alegia, versus (aurka, kontra...) hitzaren laburdura.
Letra larriz: P.D. (post data), P.S. (post scriptum), N.B. (nota bene), R.I.P. (requiescat in pace), G.B. (goian bego)...
Letra larriz eta xehez: K.a. (Kristo aurreko), K.o. (Kristo ondorengo)...
Egunak: al. (astelehena), ar. (asteartea), az. (asteazkena), og. (osteguna), ol. (ostirala), lr. (larunbata) eta ig. (igandea).
Hilak: urt. (urtarrila), ots. (otsaila), mar. (martxoa), api. (apirila), mai. (maiatza), eka. (ekaina), uzt. (uztaila), abu. (abuztua), ira. (iraila), urr. (urria), aza. (azaroa) eta abe. (abendua).
Oker idatziak dira, hortaz, "*alkate jn.-k, *27. or.-ko, *fra.-rena, *etab.-etan" eta gisakoak. Horrelakoetan, oso-osorik idatzi behar dira hitzak: alkate jaunak, 27. orrialdeko, fakturarena, eta abarretan...
Kristo aurreko VI. mendean gauza bitxi asko gertatu zen.
Gauza bitxi asko gertatu zen K.a. VI. mendean.
Molde horiek hobesten ditugu, eta ez honako hau:
K.a. VI. mendean gauza bitxi asko gertatu zen.
Irakurri, lehenengo(a) edo lehen(a) irakurri behar da "1". laburduraz adierazitako ordinala. Beraz, batgarren(a) irakurtzea, jakina denez, hogeita batgarren(a), ehun eta batgarren(a) eta horrelakoetan bakarrik da zuzena.
Bide beretik, "eta abar" irakurri behar da beti "etab." laburdura
Adibidez: mm (milimetro), cm (zentimetro), m (metro), km (kilometro), ml (mililitro), cl (zentilitro), l (litro), mg (miligramo), g (gramo), kg (kilogramo), km/h (kilometro orduko), m/s (metro segundoko), b (bit), B (byte), kb (kilobit), kB (kilobyte), MB (megabyte), Hz (hertz), MHz (megahertz), h (ordu), min (minutu), s (segundo), cal (kaloria), t (tona), W (watt), kWh (kilowatt-ordu), ºC (gradu zentigradu nahiz Celsius gradu)...
Oharrak:
Neurri-izenen sinboloak punturik gabe idazten dira eta aurrean hutsune bat dutela.
Ikasmaterialetako testuetan, lerro berean agerrarazi behar dira neurriaren kopurua eta neurri-izenaren sinboloa (zutabe estu-estuetan izan ezik).
Luzera: 5 cm [bost zentimetro]
Abiadura: 6 m/s [sei metro segundoko]
Tenperatura: 20 ºC [hogei gradu]
Tirabidea: 1 km eta 200 m [kilometro bat eta berrehun metro]
Makila bakoitza 50 cm-koa bada, zenbat makila sartuko dira kilometro batean?
Makila bakoitza 50 cm-koa bada, zenbat makila sartuko dira 1 km-ean?
Kilo laurdenak 40 euro balio baditu, zenbat balio du kiloak / kilo batek?
Kilo laurdenak 40 euro balio baditu, zenbat balio du 1 kg-ek?
Bost euro lituzke orduan, euro baten ordez.
5 € lituzke orduan, 1 €-en ordez.
Etxetik 3 km-ra baduzu eskola, zenbat kilometro egiten duzu joan-etorri bakoitzean?
50 kg-ko karga bati eusteko, 0,5 cm-ko diametroa eta 1,5 m-ko luzera duen...
Uraren tenperatura 82 ºC bada, zenbat gradu falta zaizkio irakiten hasteko? Hau da, zenbat gradu falta zaizkio 100 ºC-ra iristeko?
Egizu kontu 5 cm dela luzean eta 6 m/s-an doala...
Beraz, eman dezagun 5 cm-ko luzera duela eta 6 m/s-ko abiaduran doala...
Ibilgailuak moteldu egin du abiadura: 6 m/s-tik 4 m/s-ra aldatu da 15 segundoan.
Zenbat kW-ekoa da?
Zenbat galderari dagokionean (hots, absolutiboan), 6 m/s irakurtzeko, bietara esan daiteke: "segundoko sei metro" nahiz "sei metro segundoko". Berdin-berdin jokatuko da km/h sinboloarekin: 100 km/h "orduko ehun kilometro" nahiz "ehun kilometro orduko".
Neurri-izen horiek deklinabide-atzizkia daramatenean, ordea, ez dago irakurketaren ordena aldatzeko aukerarik. Honela irakurri behar dira: 6 m/s-tik "segundoko sei metrotik", 4 m/s-ra "segundoko lau metrora", 100 km/h-an "orduko ehun kilometroan"...
Jakina, zenbateko galderari dagokionean, -(e)ko erantsi behar zaio: 6 m/s-ko abiadura "segundoko sei metroko abiadura" da, eta abar.
Zenbat da karratu horren azalera, alde bakoitzak bi metro baditu?
Egizu kontu 5 m luze eta 26 cm zabal dela.
Zenbateko azalera du karratu horrek, alde bakoitza 2 m-koa badu?
Beraz, eman dezagun 5 m-ko luzera eta 26 cm-ko zabalera duela.
Zazpi kilometroko aldapa latz hura oinez igo behar.
Hamar kilometroko bide berri bat egiten ari gara.
Zer alde atera dio bigarrenari? Bi minutu eta hiru segundoren aldea, zazpi tantoren aldea, lau traineruren aldea, kana erdiko enbor baten aldea... [zenbaten aldea]
Zenbat da aurrekontua? Aurrekontua 1.000 da/dira. Mila euroren aurrekontua.
Azken adibideko molde horren ordez (zer aurrekontu), zenbateko ere erabiltzen da sarri. Onargarria da, aldeak alde; baina zenbateko izenlaguna den kasuan. Bestela, zenbat erabiltzea da egokiena. Beraz, hobe da azken adibide horretako moldea erabiltzea ("Zenbat da aurrekontua? Aurrekontua 1.000 euro dira") eta ez "Zenbatekoa da aurrekontua? Aurrekontua 1.000 eurokoa da".
Egoki da ikasmaterialetan molde biak erabiltzea; izan ere, biak beharrezkoak baitira (eta hainbat aldiz ezinbestekoak) neurketak zehazteko eta bereizteko. Jokaera horri esker saihets daiteke, esate baterako, zenbateko formaren gehiegizko erabilera, sarritan nahasketa eta okerra eragiten duena:
Ekarri 3 euroko kafea! [kiloa hiru euroan saltzen dutena, bakoitza]
Ekarri 6 euroren kafea! [kiloa hiru euroan saltzen badute, bi kilo kafe, guztira]
Auzi hau hobeto aztertu beharra dago eta dagozkion mugak eta ondorioak erabaki. Bitartean, hona hemen Orotariko Euskal Hiztegiko corpusetik hartutako zenbait adibide, -(e)ko atzizkirik gabeko erabilerarenak:
380 metro luze zan eta 290 metro zabal (Anabitarte)
amabi-amalauna metro luze (Erkiaga)
ogei bat metro luze / bazan hamasei metro luze (Munita)
Zenbat legua bide egin biar dozak? (Otxolua)
24 ordutan 20 legua bide egin (Orixe)
bost legua bide baizik etzegoan (Lardizabal)
zortzi legua bide dagoelarik batetik bestera (Iztueta)
hamar sosen zorra pagatzen duenak (Barbier)
Zenbaten zorra dukezu? (Hiribarren)
Hor dugu, besteak beste, "txakur-txiki baten karameluak" dioen kantu zaharra ere. Hortaz, gure egunerokoan, adibidez, "30 euroren gasolina edo ezantza" eskatzea da egokiena.
Bestalde, eta nazioartean bestelako joerarik ageri bazaigu ere, honela ematen segituko dugu zenbakiak: batetik, milatik gorako zenbaki osoetan, digitoak hirunaka multzokatuz eta puntuz bereiziz; bestetik, zatiki hamartarrak komaz bereiziz.
15.756.552,172415[puntu ]756[puntu ]552[koma ]1724
100 = 16.638,6 pezeta16[puntu ]638[koma ]6[hutsunea ]pezeta
% 7 % 15 % 82 % 7,3 % 11,45
Irabaziak % 7tik % 15era igo arren, % 7,3ko etekina atera du bazkideen % 82k.
Kontinentearen % 5 izotza da. (eta ez "% 5a")
Udalak % 35 ordaintzekotan, Foru Aldundiak % 25, eta gainerako % 40a geuk.
Ikasleen % 78k garaiz egin ditu lanak. Bezeroen % 57,32 pozik dago.
Sagarren % 31 kanpotik ekartzen dute. Gaixoen % 7ri gertatu zaio.
Oharra:
Testuinguru bereziren batean, pluraleko erreferenteak berera ekar dezake komunztadura.
Zuetariko % 87k ondo gainditu du/duzue azterketa.
Zein bere hizkuntzan mintzatu zen/ziren hizlarien % 20.
Botoen % 24 bereganatu du alderdi horrek.
Eta ez
* % 24 boto bereganatu du alderdi horrek.
Baina zuzenak dira honelakoak:
Ehunetik (ehunetarik) hogeita lau boto bereganatu ditu alderdi horrek.
% 1,4 igo dira prezioak. (eta ez "% 1,4an")
Hirugarren mundua
Bigarren aukera
Zazpigarren zigilua izeneko filma
18. arauko 2. atala
Euskaltzaindiaren XV. biltzarra Bilbon eta Baionan egin zen
Donostiako VI. zinemaldia aurrekoa baino hobea izan omen zen
Ikus 14. or.
Ikus 2. eta 3. atalak
Ikus 14.-19. or.
Ikus 14., 16. eta 19. or.
Araudiko bigarren, hirugarren, seigarren eta hamargarren atalak aztertuko dira.
XVII. eta XVIII. mendeetan gerra ugari izan zen Europan.
Aurtengo zazpigarrena da.
Sailkapeneko 14.etik 18.era bitartekoak falta dira.
EGOKI DESEGOKI DESEGOKI 1. Urlia 1.a Urlia 1. Urlia 2. Sandia 2.a Sandia 2. Sandia 3. Berendia 3.a Berendia 3. Berendia
1982an (eta ez "1982gn", ez "1982gn.", ez "1982.ean")
1664ko udaberrian
2001eko abenduaren 13an
1952. urtean, 1952an
Oharra:
Urtearen zenbakia bera punturik gabe idatzi behar da. Ikus goiko adibideak.
Bestalde, urte hamarkadak adierazteko, molde hau da egokia:
60ko hamarkada (eta ez "60. hamarkada")
Gogoratu haren hitzak: "Herri oso bat itzultzaile bihurtzeak baditu bere arriskuak, ongi agerikoak gainera".
Gogoratu zer esan zigun: "bildu eta hitz egitea" dela premiazkoena.
Hizkuntza hori ez da bere buruaren jabe: besteren legeak dauzka gogoan.
Oharra:
Bi puntuen ondorengo osagarriak esaldi bat baino gehiago baditu, orduan, paragrafo berria hasi nahi ez bada, bi puntuen ordez puntu bakarra idaztea da irtenbidea.
1. Honela gertatu zen istripua. Autoa bere bidetik zetorren, baina azkarregi. Errepidea bustita zegoen. Oinezkoa errepidea zeharkatzen hasi zen, eta...
2. Honela gertatu zen istripua:
Autoa bere bidetik zetorren, baina azkarregi; eta errepidea bustita zegoen. Oinezkoa errepidea zeharkatzen hasi zen, eta...
OKERREKO ANTOLAKETA
3. Honela gertatu zen istripua: autoa bere bidetik zetorren, baina azkarregi; eta errepidea bustita zegoen. Oinezkoa errepidea zeharkatzen hasi zen, eta...
Agur, irakurle maitea:
Zuri eskerrak eman beharrean gara, berriro ere, gure liburuak erosten segitzeagatik.
Datorren astearteko bileran egitekoak:
- Aurreko bileraren agiria irakurri eta, ongi irudituz gero, onartu.
- Hurrengo jardunaldiko programaren xehetasunak aztertu.
- Norberak dakartzan proposamenak aurkeztu.
Hauek dira alorrez alorreko euskalgintzako profesionalak:
- irakasleak (hezkuntza orokorrekoak nahiz euskaltegietakoak)
- kazetariak
- itzultzaileak, idazleak eta argitaratzaileak
- administrazioko langileak
- ...
Oharra:
Horrelakoetan ez da punturik jartzen bukaeran.
Abanikodun mulatak / gauari haize egiten, / musiken aire nagiek / odola erretzen zuten.
Oharrak:
Horrelakoetan, barraren alboetan hutsune bana utzi behar da.
Ez da zuzena aurreko lerrotik datorren barraz hastea hurrengo lerroa.
Gutun orokorretako agurra Bezero jauna/andrea da singularrean idazten zaienean, eta Bezero jaun-andreak pluralean idazten zaienean.
Oharra:
Barraren alboetan hutsune bana utzi behar da, baldin eta alde bateko nahiz besteko aurkariak-edo hitz bat baino gehiagokoak badira. Ikus honako adibide hau:
Idazlea, mendia/mundua, luma/ezpata, izan/ukan eta gisakoez mintzatu ondoren, metafisikan murgildu zen hutsune hutsa / hutsune betea harturik gaitzat.
Barraz idazten dira Donostia/San Sebastián, Vitoria/Gasteiz, Lizarra/Estella eta abar; baina ez, Ezkio-Itsasoren kasuan bezala, bi herri elkartzean sortutako leku-izenak.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/89 Legearen arabera jokatuko da.
222/2001 DEKRETUA, urriaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.
2/3 (bi zati hiru / bi heren), 4/7 (lau zati zazpi / lau zazpiren)...
6 km/h (orduko sei kilometro), 4 m/s (segundoko lau metro)...
Begiratu iaz saldutako automobilen urteak/prezioa grafikoari.
Adierazi haurdunaldiko astea / fetuaren pisua (kg-tan) funtzioa.
Oharrak:
Lerrokada bat orrialde bitan zatitu beharra egokitzen denean, gutxienez bi lerro beteko zatia utzi behar da orrialde bakoitzean. Horrez gainera, orrialdea hasteko ez da onartu behar hitz zatirik, neurri-izenen sinbolorik, laburdurarik eta gisakorik. Zutabeak salbuespen dira.
Lehen osagaia anizkuna denean, honela, adibidez: edari- eta izozki-saltzaileak.
Bigarren osagaia anizkuna denean, honela: auto-saltzaile eta -konpontzaileak.
HASIERAN GERORA Jon gureak esandakoa Jonek esandakoa Jone gureak esandakoa Jonek esandakoa Lafitte euskaltzainaren iritziz Lafitteren iritziz Lagun Onak taldeko jokalaria Lagun Onakeko jokalaria
HASIERAN GERORA Jon-ek esandakoa Jonek esandakoa Jone-k esandakoa Jonek esandakoa Lafitte-ren iritziz Lafitteren iritziz Lagun Onak-eko jokalaria Lagun Onakeko jokalaria
Hona hemen zenbait adibide, ohikoenetik hasita:
ARRATIBEL, Joxe: Kontu zaarrak, Editorial La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo, 1980.
Egilea izenordez aipatzen denean:
XALBADOR, Fernando Aire: Odolaren mintzoa, Auspoa, Tolosa, 1976.
Egilea bakarra ez denean:
ZUBIMENDI, Joxe Ramon; ESNAL, Pello: Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1993.
Egileak hiruzpalau baino gehiago direnean:
ZENBAITEN ARTEAN: Itzulpen antologia, EIZIE, Donostia, 1998.
Egilea ezezaguna denean:
IZENGABEA: De Geographia [Anonymus Ravenatis], Paris, 1688.
Lehen argitalpena ez denean:
PUJOL, Josep; SOLÀ, Joan: Ortotipografia, 2. argit., Columna, Barcelona, 1995.
Izenburuaz gainera, izenburuordea ere baduenean:
JAUREGI, Luis: Xenpelar bertsolaria. Bizitza ta bertsoak, Itxaropena, Zarautz, 1958.
Izen bereko liburu bat baino gehiago direnean:
FRAZER, James George: Urrezko abarra, 1. lib., Klasikoak, Bilbo, 1995.
Jatorrizko argitalpena eta itzulpena aipatu nahi direnean:
ONG, Walter J.: Orality and literacy, Methuen, London, 1982 / Oralidad y escritura, Editorial Fondo de Cultura Económica, México, 1987.
Itzultzailearen izena ere aipatu nahi denean:
FRAZER, James George: Urrezko abarra, 1. lib., Klasikoak, Bilbo, 1995 (euskaratzailea, Iñaki Iñurrieta).
BARANDIARAN, Joxe Migel in Ugalde, Martin: Hablando con los vascos, Ariel, Barcelona, 1974.
Aldizkarien kasuan, in idazteaz gainera, alearen zenbakia eta orrialde-bitartea ere zehaztu egin behar dira; baina ez herriaren izena:
Artikulua-edo denean:
MITXELENA, Koldo: "Nuestra irresistible ascensión de la poesía a la ciencia", in Muga, 19 (1982), 52-64.
Elkarrizketa-edo denean, ez dago izenburua nahitaez aipatu beharrik:
OTEIZA, Jorge in Pamiela, 15 (1993), 17-23.
Beraz, in horren ondorengoa honela osatzen da: aldizkariaren izena (letra arruntez) [koma ], alearen zenbakia, data (parentesi artean) [koma ] eta orrialde-bitartea (baina nazioartean egiten den bezala: alegia, ordinaleko -garren puntuz ordezkatu gabe).
Oharra:
Aldizkariaren izena letra arruntez idaztea salbuespena da. Horregatik idatzi behar da, esate baterako, Zutabe aldizkaria, baina in Zutabe.
Ipuin horien lehenengo argitalpena zera da: Joxe Arratibel, Kontu zaarrak (Bilbo, 1980). Ortografia batuan agertutakoak beranduagokoak dira.
Hiztegigintzaren egoera zein zen jakiteko, irakur Koldo Mitxelenaren "Nuestra irresistible ascensión de la poesía a la ciencia", in Muga, 19 (1982), 52-64, eta bilatu artikulu horrek eragin zituen erantzun min eta saminak.
Oharra:
Titulurik gabe eta orrialde-zenbakirik gabe ere txerta daitezke artikuluen aipamen bibliografikoak:
Gogoratu Fishmanek esandakoak hizkuntzen hedapenaz eta arriskuan dauden hizkuntzetarako hizkuntza politikaz. Irakur, besteak beste, Joshua Fishman in Zutabe, 15 (1987), eta Jakin aldizkariaren 48. zenbakikoak.
(1) MITXELENA, Koldo: Historia de la literatura vasca, Erein, Donostia, 1988.
(2) Garai hartako Bizkaiko lexikoaren eta atsotitzen berri jakiteko, irakur Juan Gorostiaga Bilbaoren Vocabulario del refranero vizcaíno de 1596 (Salamanca, 1953), eta horrek ere lagunduko dizu, agian, orduko bizimoduari eta pentsakerari buruzko azterketa osatzen.
Geroak esan beza: «Herri bat izan zen». Edota hats emaiogun, honetan iraun dezan. Orixe
Geroak esan beza: «Herri bat izan zen». Edota hats emaiogun, honetan iraun dezan. Euskaldunak
Geroak esan beza: «Herri bat izan zen». Edota hats emaiogun, honetan iraun dezan. Orixe, Euskaldunak
Hitz elkartuen idazkera
Loturik idatzi beharreko salbuespenak: antzeman, atzeman, hauteman, hitzeman; hitzartu, lokartu, onartu... (ikus Hiztegi Batua).
Loturik ematen diren "nazioarteko, hiriarteko, jendaurrean, jendaurreko, prentsaurreko..." formetarako, ikus Hiztegi Batua.
Forma zahar-ihartuetarako, ikus Hiztegi Batua.
Loturik idatzi beharreko salbuespenak: esamesa, tirabira, tximista, zirriborro, zurrumurru; dardara, dirdira, distira, kuku, marmar, ttunttun... (ikus Hiztegi Batua).
Bi herri elkartzean sortutako leku-izen horiek marratxoz idatzi behar dira; baina, Donostia/San Sebastián eta gisakoetan, herri bakar bat esateko bi izen erabiltzen direnean (gehienetan, bata bestearen itzulpen modura edo), barra idatzi behar da.
Juntura ilun geratzen den kasuetan, marratxoz idaztea hobesten da: ibil-leku, ikas-sail, irakas-sistema... (ikus Hiztegi Batua).
Loturik idazten dira, orobat, bigarren osagaia -gai edo -alde duten hainbat elkarte ere: "abadegai, erregegai, aztigai" modukoak edota "industrialde, eskualde, lurralde, hegoalde, iparralde, ekialde" gisakoak.
Baina lehen osagaia erdi duten izen-elkarteak, bereiz: Erdi Aro, erdi inozo, erdi maila... Salbuespen diren formetarako (erdialde, erdibide, erdigune...), ikus Hiztegi Batua.
Hortaz, honako elkarte modu hauek marratxoz idaztekoak dira ikasmaterialetan:
Hobespen orokor horren salbuespen, bada hitz multzo bat elkarketaren bigarren osagai izateko berezitua. Halakoak bereiz idaztea hobesten dugu. Hiru azpisailetan (sorta, puska eta mota) bana daitezke:
Uso aldra, jende andana, kantari bikote, auto ilara, diru kantitate, euro kopuru, liburu mordo, ikasle multzo, jende oste, idi pare, diru pila, etxe sail, galdera sorta, neska talde, zaldi tropel...
7.354 hondar ale, ogi apur, gorputz atal, bi kloro atomok osatzen dute kloro molekula, sodio ioia, belar izpi, haize pittin, gatz pixka, iraupen poxi, lan puska, ogi pusketa, esne tanta, lukainka zati...
Zibilizazio era, ilargi fase, arbola klase, banaketa modu, politika molde, arrain mota...
OHARRA: Esanahi bat baino gehiago izan dezaketen sorta, puska edo mota ereduetako hainbat hitz-elkarte ez dira eguzki-lore arruntetatik bereizten errazak. Adibidez, neska taldeak neska asko adierazten du; baina zuzendaritza-taldeak ez du zuzendaritza asko adierazten, zuzendaritzaz arduratzen den taldea baizik; eta futbol-taldeak ere ez du futbol asko adierazten, futbolean jokatzen duen taldea baizik. Beraz, eguzki-lore moduko hitz-elkarte arruntak dira zuzendaritza-talde eta futbol-talde gisakoak, eta, gure proposamenean, marratxoz lotuta idaztekoak.
Antzeko arrazoiengatik, aukeran uzten da bigarren osagaitzat maila (edo gradu) daramaten elkarteak marratxoz lotuta idaztea.
Kontuan harturik ez dela beti erraza izaten sail batekoak eta bestekoak bereiztea, malgu hartu behar dira alor horretako hobespenak.
OHARRA: Osagai biak letra larriz hasten direnean, hitz elkartuak marratxorik gabe idaztea hobesten eta gomendatzen da ikasmaterialetan ere, aukerakoa denean. Errotuluetan, zenbait titulutan eta izendapenetan agertzen da hori, batez ere:
Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Garraio Zuzendaritza, Medikuntza Fakultatea, Bertsolari Txapelketa, Zinema Jaialdia, Herri Literatura batzordea...
ODOL EMAILEEN BATZARRA MEDIKUNTZA FAKULTATEAN
FORU ALDUNDIAREN LAN ESKAINTZA AZTERGAI
Oharra:
Azkena elkartutako hitza, jakina denez, amaierakoa izan daiteke (zergabilketarako bulegoa, auto-saltzaileen elkartea...) nahiz hasierakoa (udalaren kirol-erakundea, fisika(z)ko hastapen-baldintzak...).
Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)
![]() | Inprimatu |