Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Euskara itunetan egon bedi
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskal Herrian bada astero artikulu bat idazten duen idazle bat. Buruargia da. Alderdi politiko baten ideologoa dela esaten dute. > Anoetako bilera izan zenean, inongo dudarik gabe esan zigun Herri Batasunak, PSOEk eta PP-ek ituna egina zutela oraingo gobernua hankaz gora botatzeko. Sarritan esan zigun bere uste hori. > > Bere ustea, ordea, ez erdi ustel, baizik zeharo ustel agertu da. EHAKek bi boto eman zizkien gobernuan dauden alderdiei eta beraiei esker irabazi egin zioten PSOEK eta PP-ek osatutako taldeari. > > Guztiok izan dezakegu uste oker bat. Hemen, ordea, jakingarria hauxe da: zergatik uste zuen horrelako aldrebeskeria. > > Idazle horrek ez daki euskaraz eta euskal kulturaz ez da inoiz ere arduratu. Idazle horrek, bere antzeko askok bezala, Euskal Herriaren problematika guztia hiru ardatzetan oinarrituta ikusten du: diruan, boterean eta karguetan. > > Euskaldun askok problematika beste oinarri batean ikusten dute, ordea. Hauen iritziz, Euskal Herriaren nortasunari, identitateari eustean ala ez, hortxe dago kontu guztia. > > Eta identitatea batez ere euskarari eta euskal kulturari lotua dago. Euskara galduz gero, Euskal Herria pikutara doa. Horixe esaten dute abertzaleok. > > Diruaren, karguen eta boterearen gose diren horiek, baina, ez dute sinesten abertzaleen asmo horietan. Asmo horiek, beren egiazko asmoak estaltzeko mozorro hutsak direla uste dute. > > Zu nolakoa zaren, besteak ere horrela direla uste duzu. «Azeriak buztana luze, besteek ere horrela dutela uste». > > Euskal Herriko talde armatuan ari direnek ere ez omen dute beste asmorik, diruzaleen ustez. Horregatik «mafiosoak» deitzen dituzte. Badakigu mafiosoen asmo nagusia diru biltzea dela, sarri zilegi ez den bidez. > > Botere zaleei ez zaie axola euskara eta euskal kultura. Horietako batek esan zuen esaldia oso entzutetsua egin zen: «Para qué queremos la independencia si es para comer berzas». > > Holakoentzat independentzia azken kontuan bizimodu ona edo txarragoa izatean datza. > > Horrek berorrek beste batean «Estoy obsesionado por la economía» esan zuen. Azken aldian badirudi pixka bat aldatu dela, onerako. > > Lehengo egunean poz handia izan genuen euskararen aldekook. Madrileko Universidad Complutensen Pensamiento Políticon katedradun den batek Correo Espainolen (2005-06-24) hauxe esaten zuen: > > «Tanta apertura desaparece, sin embargo, cuando Ibarretxe aborda el tema cultural: aquí promover la cultura es promover el euskera. Tal sentido tendrá el Plan vasco de la Cultura, estructurado en torno al euskera. El idioma deja de ser instrumento de comunicación para convertirse en seña de identidad de un colectivo definido por su ideología y a partir de ahí se convierte en factor de discriminación y de poder. En nombre del ‘pueblo vasco’ claro». > > Betiko leloa errepikaten du katedradun honek: euskara diskriminatzeko bidea dela. Honentzat guztiok espainolez bakarrik egitea berdintasunaren eta justiziaren bidea da. Herioak jota eta galtzorian dagoen euskara mehatxua da Euskal Herriko gizartean. > > Bestalde, pentsalari honek esaten duena egia bada, Ibarretxeri txaloak jo behar dizkiogu, euskarari eman nahi omen dion garrantziagatik. > > Egun horretan berton eta kazeta berean EHUn Catedrático de Historia Contemporánea den batek EHAK-ri gogor erasotzen dio eta Ibarretxeri zergatik eman dizkion bi boto galdetzen du. > > Itunen bat egin dutela ziurtzat jotzen du eta itun hori jakin beharrezko dela dio: > > «Resulta imprescindible que se sepa qué compromisos existen, entre el tripartido y quienes mandan en EHAK». > > Askok ez dakigu izan ote den itunik ala ez. Are gutxiago zertaz joan den itun hori. > > Baina okasio egokia da ezker abertzaleei eskaera bat egiteko. > > Datozen lau urteotan, kasu askotan zuek izango duzue balantza alde batera edo bestera makurtzeko indarra. > > Agintzen ari direnekin egiten dituzuen itunetan, arren eta arren, ezarri euskara lehen eskakizun. Horrela egiten baduzue (eta seguru nago egingo duzuela), euskaldun guztion esker ona zeureganatuko duzue. > > > > <br> > **(GOTZON GARATE OIHARTZUN hizkuntzalaria, euskal literaturan katedraduna Deustuko Unibertsitatean eta idazlea da)** > > > <b>Gontzon Garatek <i>erabili.com</i>-en argitaratutako artikuluak</b> (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Euskara zabortegira":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1075210703 > > - "Zergatik egiten dute erdaraz euskal gazteek":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1107358371 > > - "Euskara itunetan egon bedi":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1120481515 > > - <a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1128096806">Euskara, «arma arrojadiza»</a> > > > - "Euskaraz egitea, kulturaren seinale":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1129291137 > > - "Euskaldunak eta euskaltzaleak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1132235951 > > > - "Euskara traketsa omen da":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1135816061 > > > - "Euskal Filologiak 30 urte":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1146572848 > > > - "Joannes Leizarraga":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1148573291 > > > > - "Euskararen egoera aztertzen":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1155125524 > > > > - "Azken ezpata euskararentzat":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1158325415 > > > > - "Ezjakinentzat euskara hutsaren hurrengo":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1161786230 > > - "Iruña-Veleiako euskal testuak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1164248290 > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1120481515/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com