Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Lan esparruan eragiteko irizpideak eta estrategiak
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> *2004.* urtean Euskararen Aholku Batzordearen Euskararen Erabileraren Jarraipenerako Batzorde-atalak egindako hausnarketaren emaitza da honako hau. Esparru sozioekonomikoan euskararen erabilerari buruz izandako gogoeta jasotzen da: azken urteotako ibilbidea aurkeztu ondoren, adierazle kuantitatiboen bidez esparru horren irudia ematen da, eta ikerlana osatzeko, aldeko nahiz aurkako aldagaiak aztertu ondoren, etorkizunerako proposamenak eta lan-ildoak zehazten dira. > **Sarrera** > > > Sarrera gisa eta eskuartean dugun gaia kokatzeko, hiru alderdi ikutuko ditugu: irizpide soziolinguistikoa, irizpide demolinguistikoa eta Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak dioena. Hain zuzen ere, txosten honetan jasotakoak testuinguru horretan kokatu behar baitira. > > > **Irizpide soziolinguistikoa** > > > Hizkuntzaren soziologian eta soziolinguistikaren alorrean hainbat lan egin duen egile ezaguna dugu Joshua Fishman. 1991n kaleratu zuen <i>“Reversing Language Shift: Theoretical and Empirical Foundations of Assistance to Threatened Languages”</i> liburua, eta bertan azaltzen du —aurreko bere beste liburuetakoa jasoz— zer diren hizkuntzak biziberritzeko edo indarberritzeko saioak (RLS ingelesez), nola ematen den hizkuntza-aldaketa, dozena bat kasu praktikoen deskribapena (euskararen kasua barne), eta proposatutako eredua aplikatzeko zenbait gogoeta. > > Fishmanen eredua diglosia lortu eta gaindituz, elebitasun orekatura abiatzen da. Zeregin hori irudikatzeko, arriskuan edo ahulduta dauden hizkuntzen tipologia mailakatua proposatzen du, hiztun-komunitate bateko belaunaldien arteko etenaren neurria identifikatu nahi duena. Aski ezaguna da Richter eskalak lurrikararen intentsitatea neurtzeko balio duela, eta eskala horretan zenbaki altuagoak eten edo haustura handiagoa adierazten duela. Fishmanek aurkezten duen tipologian ere beste horrenbeste egiten da: proposatutako eskalan zenbat eta altuagoa izan puntuaketa, orduan eta handiagoa izango da hiztun-komunitatearen etena edo hausturaren neurria. Eskala horretan 8 maila edo urrats daude, bi fasetan bilduta: > > <i>I.</i> Fasea, puntuaketarik altuena duena: diglosia lortzea du helburu, eta 8-5 bitarteko urratsak biltzen ditu. > > - **8. urratsa.** “X” hizkuntzaren berreraikuntza. > > - **7. urratsa.** Elkarreragin kulturala “X” hizkuntzaren bitartez, pertsona zahar eta helduen parte-hartzea nabarmenduz. > > - **6. urratsa.** Etxeko giroa, auzo ingurua eta bizi-esparru amankomunak (gertuko komunitatea alegia): ama-hizkuntzaren transmisioaren oinarria. > > - **5. urratsa.** Alfabetatzea gazte eta zaharrentzat, etxean, eskolan eta komunitatean. > > <i>II.</i> Fasea, puntuaketa apalagoa duena: diglosia gainditzea du helburu: 4-1 bitarteko urratsak biltzen ditu. > > - **4. urratsa.** Irakaskuntza: > > - 4.A: “X”dunen kontrolpeko eskolak > > - 4.B: “X”dunentzako eskola publikoa, baina diseinua eta pertsonala “Y”dunen kontrolpekoa duena > > - **3. urratsa.** Herri-, eskualde-mailako lan-mundua (ez auzo-girokoa; “X” eta “Y” hiztunen arteko elkarreragina ematen delarik) > > - **2. urratsa.** Herri-mailako zerbitzu publikoak, gobernu-zerbitzuak; komunikabideak > > - **1. urratsa.** Hezkuntza, lan-eremu, komunikabide eta gobernu-ekintzak mailarik gorenean > > Ikusten denez, lan-munduak gutxienez hiru urratsetan du kokalekua: seigarren urratsean, hirugarrenean eta lehenengoan. Hirugarren urratsean kokatzen dira bete-betean Euskal Herriko enpresa asko, gehienetan gertatzen baita “X” eta “Y” hiztunen arteko elkarreragina, bezero zein langile gisa. Beraz, hirugarren urrats horrek garrantzi nabarmena du hizkuntza biziberritzeko edo indarberritzeko saioan, bizimodu sozialean bete-betean eragiten duelako, ingurune modernoetan batik bat. Interesgarri ez ezik, beharrezkoa ere bada ahuldutako hizkuntzaren ibilbidea oinarri ekonomiko baten gainean eraikitzea, ahalmen demografikoarekin eta politikoarekin koordinatuta beti ere. Zailtasunak, hala ere, nabarmenak dira, teknologia, produktu eta zerbitzuen aldaketa azkarrak, multinazionalen politikak… direla medio. Dena dela, Fishmanen irudiko bostgarren urratsetik aurrera urrats bakoitzak baditu bere arriskuak, eta ez dago den-dena irabazteko egoerarik. Hortaz, lan-mundua irabazi beharreko esparrua da, gehienbat kultur autonomia osoa lortu nahi denean, baina 6. urratsarekin loturik beti ere: etxean eta auzoan jatorrizko hizkuntzari berriro bere lekua eskuratzen ahalegindu beharra dago. Baina hori dena egiten den aldi berean, lan-mundua bera ere zurkaizten hasi beharra dago, hortxe ematen dutelako herritar heldu gehienek bere bizialdi gehieneko denbora-tarterik handiena. > > > **Irizpide demolinguistikoa** > > > <i>2001</i>eko datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru biztanletik bat (% 32,2) elebiduna da, hau da, 639.296 lagunek ondo edo nahikoa ondo hitz egiten dute euskaraz. Horietako erdia (329.323 pertsona) Gipuzkoan bizi da, % 41,7 (266.280 pertsona) Bizkaian eta gainerako 43.693 (% 6,8) Araban. > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia01-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia01-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Horietaz gain, 361.006 lagunek (% 18,2k) euskaraz ondo edo nahikoa ondo hitz egiten ez duten arren, gai dira ondo ulertzeko, hau da, elebidun hartzaileak dira. Azkenik, euskaraz ez dakitenak (erdaldun elebakarrak) 984.656 pertsona dira, EAEko biztanleria osoaren % 49,6. > > Adinaren araberako azterketa eginez gero, berehala ohartuko gara berretsi egiten direla azken urteotako joerak: > > - 50 urtetik gorakoen artean, gero eta txikiagoa da elebidunen portzentajea. Urteetan euskaldunena izan den multzoa, zaharrenena hain zuzen ere, desagertzen ari da eta helduak, hau da, erdaldun elebakar gehien duen taldea zahartzen ari da. > > - 50 urtetik beherakoen artean, hazten ari da apurka-apurka elebidunen portzentajea. Izan ere, 45 eta 49 urtekoen artean bostena inguru (% 21,9) izatetik, herena (% 34,3) izatera pasa dira 25 eta 29 urtekoen artean. > > - Baina benetako jauzia 25 urtetik beherakoen artean gertatu da. Izan ere, 25 eta 29 urteko gazteen artean elebidunak % 44,4 dira, 15 eta 19 urtekoen artean % 56,3 eta 15 urte baino gutxiago dituztenen artean % 65,7. > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia02-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia02-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Azken 20 urteotan (1981-2001) hizkuntza-gaitasunaren bilakaera goranzkoa izan da. Izan ere, elebidunak gero eta gehiago dira lurralde eta berrogeita hamar urtetik beherako adin-talde guztietan. 1981ean EAEko biztanleen bostena (% 21,9) zen elebiduna eta 2001ean, esan bezala, herena (% 32,2). Adinaren arabera, hazkundea bereziki handia izan da gazteen artean, batez ere 20 urtetik beherakoen artean (% 20 inguru izatetik 1981ean, batez beste % 62 izatera pasatu dira 1991n). > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia03-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia03-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Hizkuntza-gaitasunari dagokionez, beraz, euskararen aurrerapena nabarmena izaten ari da, bereziki gazteen artean. Familia bidezko transmisioan ia ez da galerarik gertatzen; beraz, gero eta gehiago dira etxean euskara eta, batez ere, euskara eta gaztelania jasotzen dutenak. Baina euskaldunen gorakada euskara eskolan ikasi duten gazteei esker gertatzen ari da batez ere. Izan ere, 25 urtetik beherakoen artean euskaldun berriak euskaldun zaharrak eta jatorrizko elebidunak batera baino gehiago dira. > > Horren guztiaren ondorioz, euskaldunen kolektiboa errotik ari da aldatzen. Etxean euskara jaso dutenen kolektiboa (euskaldun zaharrena edo jatorrizko elebiduna) eta euskaldun berriena oso desberdinak dira bai euskaraz hitz egiteko duten trebetasunari edo erraztasunari dagokienez, baita familiako, lagunarteko eta gizarte hurbileko harreman-sareari dagokionez ere. Eta horrek neurri handi batean baldintzatu egingo du hitz egiteko aukeratutako hizkuntza. > > EAEko biztanleen % 18,9 euskaldun zaharrak dira eta % 2,2 jatorrizko elebidunak. Beraz, bost lagunetik batek euskara jaso du etxean, bakarrik ala gaztelaniarekin batera. Euskara eskolan edo euskaltegian ikasi dutenak, berriz, % 10,8 dira. Beste muturrean erdaldun zaharrak daude, hau da, lehen hizkuntza gaztelania izan eta gaur egun erdaldun elebakarrak direnak. EAEko biztanleen erdia dira (% 49,1). > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia04-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia04-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > EAEn erdaldun zaharren multzoa nagusi da 30 urtetik gorako biztanleen artean. Baina 30 urtetik beherakoen artean, erdaldun zaharren pisua gero eta txikiagoa da eta nagusi dira elebidunak. Azken horien artean, euskaldun zaharren proportzioa gero eta handiagoa da. Baina benetako hazkundea euskaldun berriena izan da. Izan ere, 20 urte baino gutxiago dituzten gazteen artean hirutik bat euskaldun berria da. Adin-talde horretan, euskaldun zaharrak bostetik bat dira. Aldi berean, gazteen artean bada, oraindik pisu txikia duen arren, pixkanaka hazten ari den taldea, jatorrizko elebidunena hain zuzen. Proportziorik handiena (% 10,8) 5 eta 9 urteko gaztetxoen artekoa da. > > Azken urteotako ibilbidea aztertuz gero, 1991tik 2001era bitartean euskaldun zaharren eta jatorrizko elebidunen bilakaera oso txikia izan da. Aldea puntu batekoa baino txikiagoa izan baita. Beste muturrean, erdaldun zaharren beherakada argia izan da (% 56,5etik % 49,1era pasa dira). Dena den, hamar urte horietako bilakaeraren gertakaririk azpimarragarriena euskaldun berrien hazkundea da. Izan ere, % 5,4 ziren 1991n eta % 10,8, bikoitza beraz, 2001ean. > > Datuok erakusten digutenez, EAEn elkarren ondoan bizi diren bi hizkuntza ofizialetako bakoitzak ikuspuntu demografikoari, geografikoari eta funtzionalari dagokionez oso ezberdinak diren garrantzi-maila eta erabilgarritasun-maila ditu: gaztelaniak euskarak baino askozaz ere estatus handiagoa dauka; euskara, berriz, gutxienen hizkuntza gutxitua da oraindik ere, nahiz eta azken bi hamarkadetan bere bilakaera oso positiboa izan den. > > Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian jasotakoa baieztatuz, aurrera begira ere lehentasunok izan beharko ditugu gogoan gure lana eratzeko: > > - Euskararentzat ahal den hiztun oso gehien irabaztea familia bidezko hizkuntza-transmisioaren bitartez, eskolan euskara eta euskaraz ikasiz edota heldu aroan euskara ikasteko aukerak eskura jarriz. > > - Euskara eskolan ikasi duten milaka euskal hiztunen hizkuntza-gaitasuna sendotzea, eguneroko bizitzan euskararen presentzia areagotuz; euskararen gizarte-erabilera zabaltzea, finean. > > > **Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia** > > > Agertu berri dugun egoera soziolinguistikoak berretsi egiten du Eusko Legebiltzarrak 1999ko abenduaren 10ean onartu zuen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren egokitasuna. Bertan honakoxe hau dio: > > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i>“Erabiliz zorrozten den tresna da hizkuntza. Erabiltzen ez bada herdoildu ez ezik kamustu ere egiten baita. Horregatik zaindu behar dira ondo familiaren eta eskolaren luzapen eta ingurune diren jardunbide guztiak: kirola, aisia…<br><br>Datozen hamar urteotako erronkarik nagusiena, belaunaldi berrietako euskaldunentzat euskara helduaroko erabilera-eremu berezi eta garrantzizkoetarako atsegin eta gaztelania bezain baliozko egitean datza, esaterako, enpresa-mundurako, aisirako, kirolerako eta komunikabideetako produktuen kontsumorako, bai eta funtzio sinboliko eta afektiboetarako ere, hala nola, familiako harremanetarako, lagunarterako, gizarteko bizitzarako, kulturarako, eta norberaren burua euskal hiritar jotzeko.<br><br>Horretarako, euskarazko zerbitzuen “eskaintza” eskolatik harantzago eraman eta beste erabilera-eremu garrantzizkoetara zabaldu behar da. Euskararen aldeko auzogintza, zerbitzugintza da, hurrengo hamar urteotan, bai herri-aginteek bai euskararen aldeko taldeek egin beharreko ahalegin garrantzitsuena: euskarak bizi-indar osoa edo ohargarria duen bizi-inguru hurbiletan osasun-, hezkuntza-, kirol-, aisia-, eta abarreko zerbitzuak euskaraz edo elebietan eskaintzea”.</i></td></tr></table></center> > > > Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia izanik gure abiapuntu, ikus dezagun, beraz, zein den horren helburu nagusia: > > > <center><table cellpadding="30" class="taula"><tr><td><i>“Euskaraz bizi nahi duten herritarrei, horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea. Euskal Herrian, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea”.</i></td></tr></table></center> > > > Helburu nagusi hori betetzeko, honako hiru helburu estrategiko hauek daude ezarrita EBPNn: > > - Euskara ondorengoetaratzea belaunez belaun eta etenik gabe. > > - Euskarazko zerbitzuen eskaintza eskolatik harantzago eramatea eta beste erabilera eremu berezi eta garrantzizkoetara zabaltzea. > > - Hizkuntza eroso eta erraz hitz egiteko modukoa izan dadin, liburu, irrati, aldizkari, egunkari, telebista eta abarren bidez elikatzea. > > Lan-munduari edo esparru sozioekonomikoari gagozkiola, berriz, honako neurri horiek proposatzen dira Euskara Biziberritzeko Plan Nagusian, bigarren helburu estrategikoaren barruan: > > - Enpresetan euskararen erabilera areagotzeari begira, hizkuntza-politika antolatu helburu horiek kontuan: merkataritza-ganbarak, enpresariak eta enpresari-elkarteak, elkargoak, sindikatuak, eta abar, hizkuntza-politika horretako partaide bihurtzea; lantokietan euskararen aldeko proiektuak ezartzeko markoa definitzea eta giza baliabideak nahiz ekonomikoak bideratzea; lantokien tipologiaren araberako proiektuak diseinatzea eta gauzatzea. > > - Eusko Jaurlaritzako Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren partehartze zuzena lortu, batez ere, euskararen erabilera areagotzeko proiektuak diseinatu, gauzatu eta ebaluatzeko teknikariak trebatzeko eta proiektu horiek gero eta enpresa gehiagotan gauzatzeko baliabideak esleitzeko. Sail horiek, halaber, plangintza egokiak jarri beharko dituzte abian menpean dituzten erakundeetan (Eusko Trena, EITB, Naturgas, eta abarretan). > > - Kanpaina erraldoiak antolatu beharrean, banan-banako sentiberatze-jardunak egin industriaz, merkataritzaz, lanaz eta lanbide-heziketaz arduratzen diren sailekin; enpresei zerbitzu emateko dauden enpresa publikoekin; enpresari, merkatari eta profesionalen elkargoekin, eta udalerri euskaldunetako enpresariekin, enpresa-munduko eragileen partehartzea lortzeko. > > - Unibertsitateak, zentro teknologikoek, lanbide-heziketako ikastetxeek eta institutuek antolatzen dituzten langileak birziklatzeko ikastaro zenbait euskaraz egin. > > - Dirulaguntza publikoak jasotzen dituztenez, hizkuntza-irizpideak ezarri enpresa-munduan diharduten enpresa-erakunde, sindikatu, merkataritza-ganbara eta elkargo profesionalek antolatzen dituzten ikastaroetan, orain arte bezala erdara hutsean izan ez daitezen. > > > **Arlo sozioekonomikoa identifikatzeko parametroak** > > > EUSTATen *Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda (2002)* eta *Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak (2001)* kontuan izanda, honako hauek dira daturik adierazgarrienak arlo sozioekonomikoa identifikatu ahal izateko. > > Kopuruari begiratuz gero, 154.840 enpresa eta establezimendu daude Euskal Autonomia Erkidegoan <a name="ref1" href="#1">(1)</a>. > > Kopuru horretatik, jardun-alorrari dagokionez berriz, honako hau da banaketa: > > - % 29 merkataritza eta konponketarako establezimenduak > > - % 19 finantza-erakunde; aseguru; eta enpresa-zerbitzuetakoak > > - % 14 eraikuntza alorrekoak > > - % 10 industria eta energia > > - % 10 garraioak eta komunikazioak > > - % 10 ostalaritza alorretakoak > > - % 8 bestelako zerbitzu-jarduerak > > Banaketa geografikoari begiratuz gero, oso modu nabarmenean establezimendurik gehieneko eskualdea Bilbo Handia da (64.000 inguru). Bigarren tokian Donostialdea dago (28.000 establezimendu inguru) eta hirugarren tokian Gasteiz eta ingurua (16.000 inguru). > > Bestalde, enplegua honela dago banatuta, jardun-adarra kontuan: > > - Industria-energia alorreko enpresek enpleguaren % 33 biltzen dute. > > - Merkataritza eta konponketetarako jarduera ekonomikoetan kokatzen da enpleguaren % 18. > > - Finantza-erakunde, aseguru eta enpresa-zerbitzuetan % 17. > > - Eraikuntzan % 11. > > - Bestelako zerbitzu-jardueretan % 8. > > - Ostalaritzan % 6. > > - Garraio-komunikazioetan % 7. > > Tamainari dagokionez, bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko lau establezimenduetatik hiruk (% 76) bi langile edo gutxiago ditu; % 14k hiru eta bost langile artean eta % 5ek sei eta bederatzi langile artean. 155.000 enpresa eta establezimenduetatik 6.000 inguru dira hamabost langiletik gorakoak. > > Azkenik, EAEko establezimenduetan lan egiten duten guztien % 17k bi langile edo gutxiagoko establezimenduetan lan egiten dute; % 14k hogei eta berrogeita hamar langile arteko enpresa edo establezimenduetan eta % 12k ehun eta berrehun eta berrogeita hamar langile arteko enpresetan. Ehun langilez gorako enpresek sortutako enplegua EAEko enplegu osoaren % 26 inguru da. > > > **Azken urteotako ibilbidea** > > > Lantegietako jarduna euskalduntzeko lehen kezkak eta ahaleginak duela urte batzutakoak dira EAEn; euskararen estandarizazioak aurrera egin zuen garaian hasten dira, 1977tik aurrera hain zuzen. Gune euskaldunetako enpresa ertain-handietan sortzen dira lehendabizi, eta kooperatiben artean batez ere. Nolanahi ere, lehen ekimen planifikatuak 1990. urtean hasi zirela esan dezakegu. > > **1990-1996: lantegietako euskara-eskoletatik mikroplangintza pilotuetara** > > *1990-1996* urtealdikoak dira EAEn lan-munduan euskaraz jardun ahal izateko Eusko Jaurlaritzak eman zituen lehen irizpideak. Izan ere, 1990ean, Euskararen Aholku Batzordeak “Euskararen normalizazioa enpresa-munduan. Oinarrizko erizpideak” izeneko txostena idatzi zuen. > > <i>1992</i>an, berriz, “Lan Mundua eta Euskara. Hizkuntza normalkuntzarako bideak” izeneko txostena idatzi zuen Batzorde berak, enpresetan euskararen erabilera lantzeko lehentasunak eta oinarrizko orientabideak eman nahian. Txosten horretan, euskararen erabilera lantzerakoan kontuan izan beharreko lehentasunak proposatu ziren: eskualde euskaldunak aukeratzea; hiru sektoreetan azterketa pilotuak abian jartzea, metodologia egokituz, Québec-eko eta Kataluniako esperientziak kontuan izanda; formazioa lantzea, Lanbide Heziketan eta langileen etengabeko formazioan euskararen presentzia sendotuz, eta informazioa zabaltzea. Halaber, plan hauek arrakastaz eta eragin sozial handiz aurrera ateratzeko, tamaina jakin batekoak izatea (50 langiletik gorakoak), plantila ahalik eta gazteena zutenak eta egoera ekonomikoaren aldetik estuasunik gabeak izatea gomendatzen zen. > > Mikroplangintzetarako oinarrizko orientabide gisa, honako aholku hauek eman ziren: > > - Enpresa osoa kontuan hartzea, nahiz eta sail batean zentratu > > - Trebakuntza azken helburutzat ez hartzea, itzulpenari garrantzi handiegirik ez ematea > > - Kanpo eta barne harremanak lantzea > > - Hiru urterako planak egitea, helburuak lehentasunen arabera ordenatuz > > - Baliabideak egokitzea: giza baliabideak (euskalduntzea, trebakuntza), baliabide materialak (terminologia, itzulpengintza, errotulazioa, informatika, kontratuak, eskuliburuak, oharrak…), eta jarraipen-batzordea osatzea, Jaurlaritzaren eta enpresaren artean. > > Metodologiaz, berriz, honako urrats hauek finkatu ziren: eragileei aurkezpena egitea; bideragarritasun txostena lantzea; datu bilketa egitea: sailkako azterketa, banakako inkesta; aurkezpen zabala egitea; enpresa bakoitzera egokitutako plana idaztea; planaren aurkezpena egitea; inplementazioari ekitea eta ebaluazioa egitea. > > Garai hartako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusia zenak, Euskararen Aholku Batzordearen irizpide horiei jarraiki, enpresa mundua euskalduntzeko programaren oinarriak jarri zituen, horretarako baliabideak bideratuz. Hitzarmen bidez, kasu batzuetan, eta dirulaguntza bidez, beste batzuetan, esperientzia pilotuak jarri ziren martxan Elay enpresan (Elhuyarren eskutik), Arlan enpresan (Artezen eskutik) eta Ikerlan enpresan (Eusko Jaurlaritzaren eskutik). Udal-euskaltegien eta euskaltegi pribatuen sarea eratu berri zegoen ordurako, eta enpresetako euskalduntze-alfabetatzean parte hartzen hasi ziren. > > Garai berekoak dira EAEko udalek bultzaturiko merkataritza-egitasmoak. Egitasmo horiek, gaur egun ere indarrean daude eta hitzarmen bidez lantzen dira nagusiki. > > > **1997-1999: euskara-planen zabalkunde garaia** > > > *1990-1996* urtealdian, batetik, euskararen erabilera lortze aldera metodologia egokia garatu zen, lan-munduan, administrazioan eta baita merkataritzan ere; eta bestetik, enpresek oro har euskararekiko zuten interesa ere areagotuz zihoan, kooperatiben artean bereziki. Gainera, urtez urte gehituz zihoan euskara-planetan sartzen zen enpresa-kopurua, eta enpresa-motak, berriz, dibertsifikatuz, zonalde, tamaina eta sektore desberdinetan. Horren ondorioz, planen diseinuan eta exekuzioan ari ziren aholkularitza-enpresak ere ugaldu egin ziren. > > <i>1997</i>an Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS), era pilotuan landutako esperientzia beste enpresa batzuetara zabaltzea erabaki zuen, horretarako dirulaguntza-lerro berria sortuz erakunde pribatuetarako agindu orokor baten barruan. Horrez gain, aipaturiko aholkularitza-enpresen prestakuntzari ere ekin zion eta aldez aurretik aukeratutako enpresetako arduradunekin informazio-jardunaldiak prestatu zituen. > > Aldi berean, udalentzako dirulaguntzen bitartez, merkataritzako euskara-egitasmoak edo planak ere diruz laguntzen hasi zen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. > > > **2000tik aurrera: Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN), lan mundurako aurrera pausu eraginkor eske** > > > <i>1998</i>an zehar Euskararen Aholku Batzordeak (EAB) Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia taxutu zuen, hots, hizkuntzaren normalizazioa eskuratzen jarraitzeko plan estrategikoa. Esparru sozioekonomikoa euskalduntzea beharrezko bezain zail jotzen du EABk; egin diren esperientziak baliozkoak dira eta metodologia bera ere egokia eta eredugarria da haren ustez, baina era berean uste du euskal gizartea ez dela jabetu enpresa-munduan euskara erabiltzeak duen garrantziaz. > > <i>1999</i>ko abenduan Eusko Legebiltzarrak berretsi egin zuen Euskararen Aholku Batzordeak eginiko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia. Esan bezala, planak lau proposamen nagusi egiten ditu lan mundurako: eremu honetarako marko orokorra taxutzea, enpresetako euskara planen osagai nagusiak zehaztea, euskara planak enpresa gehiagotara zabaltzeko beharrezkoak diren giza eta diru-baliabideak jartzea, eta arlo sozioekonomikoko eragile desberdinen atxikimendua lortzea. > > <i>1999</i>ko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, hitzarmena izenpetu zuen Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Quebeceko Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Idazkaritzarekin, besteak beste, enpresetako lan-hizkuntzaren normalizaziorako; hitzarmen horri esker, enpresetako hizkuntza-normalizazioari buruzko mintegia egin zen Quebecen 2000. urteko udaberrian, eta Euskal Herrian, 2001eko otsailean. Helburu nagusia, ordura arte erabilitako metodologia zorroztu eta erraztea eta plan-ereduak eskaintzea zen, euskara-plana martxan jarri nahi zuten enpresen eskaerari modu eraginkorrean erantzun ahal izateko. > > Lankidetza horri esker, eta bestelako erabilera-esparruetan izandako esperientzia kontuan (Administraziokoa, batez ere), enpresetako euskara-planetan aintzat hartu beharreko irizpideak landu ziren; hala nola, malgutasuna, progresibotasuna, bideragarritasuna, ebaluagarritasuna eta iraunkortasuna. (Ikus II. Eranskina: plan-ereduak). > > *2000.* urtean, Kultura Sailak, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarekin eta Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailarekin batera, 2000-2001 urtealdirako dirulaguntza agindua atera zuen, euskara plana egin eta garatu nahi zuten EAEko entitate pribatuetarako, egoera berriari aurre egiteko metodologia jasoaz eta diru-baliabideak gehituz. > > > **Bestelako ekimenak** > > > Bestalde, teknologia berriak direla eta, entitate pribatuetan euskara-planak garatzeko dirulaguntza-deialdian softwareari buruzko atalean lana euskaraz egiteko aplikazio informatikoen erosketa edota garapena nahiz erositako edota enpresan bertan garatutakoen euskarazko egokitzapena diruz laguntzen da. Baina horrekin batera, aipagarria da lan-programa zabalago baten barruan esparru sozioekonomikoan erabilgarri diren produktuak euskaraz izateko egindako ahalegina: teknohiztunentzat erabilgarriak diren hiztegiak eta tresnak sarean jartzea batetik, eta bestetik, softwareko produktu erabilienak euskarara itzultzeko eta lokalizatzeko ahalegina. > > Horiek horrela, euskaraz dira kontsulta eta erabilgai: Xuxen zuzentzaile ortografikoa; EUSKALTERM Terminologia Banku Publikoa; hainbat hiztegi elektroniko <a name="ref2" href="#2">(2)</a> eta, besteak beste, software produktu erabilienak euskarara lokalizatuta <a name="ref3" href="#3">(3)</a>. > > Esparru sozioekonomikoari loturiko terminologia-lanei dagokienez, Euskararen Aholku Batzordearen baitan sortu berria den Terminologia Batzordearen bitartez, glosario horiek egin dira eta batzorde teknikoen bitartez normalizazio-lana egiten ari da: > > - <i>Jatetxe, taberna eta kafetegietako hiztegia</i> (euskara, gaztelania eta frantsesa): alor horretako establezimenduen jabeentzako hiztegi erabilgarria, bereziki euskarazko menuak, kartaz eta bezeroentzako mezuak prestatzeko. > > - <i>Zenbaki bidezko kontrola hiztegia</i> (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa): lanbide-heziketako eta unibertsitateetako irakasle nahiz ikasleentzako erabilgarria bai eta eremuko enpresentzat ere. > > - <i>Bulegotikako hiztegia</i> (testu-tratamendua, dokumentuak trukatzea…), hiztegi eleaniztuna (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa): lanbide-heziketako eta unibertsitateetako irakasle zein ikasleentzako erabilgarria bai eta eremuko enpresa publiko zein pribatuentzat ere. > > Foru-aldundien eskutik garatutako ekimenetatik, berriz, hona esanguratsuenak liratekeenak: Bizkaiko Foru Aldundiak 2000. urtetik aurrera, dirulaguntza-deialdia kaleratzen du erakunde pribatuetan euskara-planak garatzeko. Materialgintzari dagokionez, *Enpresa Euskaldunduz* sailean liburu bi argitaratu ditu: *Urratsez urrats* (1997), bata, eta *Fitxa juridikoen eskuliburua* (2000) bestea. Bestalde, bai Bizkaiko bai Gipuzkoako foru-aldundiek *Merkataritza Euskaraz* programa koordinatzen dute. > > > **Euskararen erabilera esparru sozioekonomikoan, adierazle kuantitatiboen bidez** > > > Euskararen erabilera esparru sozioekonomikoan zertan den ikusteko lehen hurbilpen gisa, Euskal Herriko 2001eko Soziolinguistikako Inkesta dugu. Ondoren, 100 langile edo gehiagoko enpresei eta saltoki, jatetxe eta tabernei buruz egindako azterlanek erakutsitako emaitzak ekarriko ditugu hona. > > > **Euskararen erabilera, erabilera-eremuaren arabera** > > > Euskararen erabilera azaltzeko hiru eremu nagusi bereizi ditugu: familia, gertuko komunitatea (lagunak eta dendariak) eta eremu publikoa. Eremu publikoaren barruan, esparru pribatua eta administrazioarekiko harremana izan dira kontuan. Oro har esan daiteke, hazkundea esparru guztietan gertatu dela, hau da, bai administrazioarekiko harremanetan, baita esparru pribatuan ere; batez ere euskararen erabilera publikoak egin du gora azken hamar urteotan. > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia05-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia05-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Emaitzen arabera, udaletan, gizarte- eta osasun-zerbitzuetan, hezkuntzan eta enpresa pribatuan euskararen eskaintza zenbat eta handiagoa izan, herritarrok euskara orduan eta gehiago erabiltzen dugu. Beraz, eremu publikoan euskararen erabilerak izan duen hazkundea zuzen-zuzenean lotu behar zaio euskarazko produktuen eta zerbitzuen eskaintzari. Hala ere, irudiak nabarmen erakusten du, euskararen erabilera gora egiten ari den arren, eremu publikoan, oro har, eta segurtasun-indarrekin eta osasun-zerbitzuetan, bereziki, bide luzea geratzen dela oraindik. > > Euskararen erabileran eragiten duten faktore nagusiak bi dira: > > - faktore sozioestrukturalak, hau da, euskaldunen dentsitatea harreman-sarean, eta > > - faktore psikolinguistikoak, edo beste era batera esanda, euskaraz eta erdaraz hitz egiteko erraztasuna. Erraztasun hori zuzenean dago loturik lehen hizkuntzarekin. > > Euskararen erabilerak eta harreman-sareko euskaldunen dentsitateak duten korrelazioa 0,76koa da etxeko erabileran, 0,66koa lagunartean eta 0,80koa lankideekin. Hizkuntza-gaitasun erlatiboarekin, hau da, hizkuntza batean ala bestean hitz egiteko erraztasunarekin, berriz, korrelazioa 0,67ko da etxeko erabileran eta lagunartean eta 0,39 lankideekin. Laburbilduz, beraz, korrelazioak oso handiak dira eta harreman-sareko euskaldunen dentsitatea da faktorerik eragingarriena, batez ere lankideekin. > > Zalantzarik gabe esan daiteke harreman-sareko euskaldunen dentsitatean gutxieneko maila edo atalasea dagoela. Gutxieneko maila horren azpitik ezin da euskararen erabilera bermatu. Familian maila hori oso argia da: denek jakin behar dute euskaraz. Nahikoa da batek ez jakitea euskararen erabilera nabarmen gutxitzeko. Lagunekin eta lankideekin, berriz, behar bada ez da ezinbestekoa denek euskaraz jakitea erabilera ziurtatzeko, baina bai gehienek jakitea. > > > Lehen hurbilpen honen ondorio gisa, bost ideia azpimarratu nahi ditugu: > > - Euskararen egoera soziolinguistiko anitzak baldintzatu egiten du erabilera. > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia06-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia06-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > - Euskararen erabilera txikiagoa da esparru sozio-ekonomikoan, etxean eta gertuko komunitatean baino. > > - Halere, sektore sozio-ekonomikoan euskara gehiago erabiltzen da gaur egun duela hamar urte baino. > > - Eta, euskararen erabileraren gorakada handiagoa izan da sektore sozio-ekonomikoan gainerako erabilera-eremuetan baino. > > - Euskarazko harreman-sareak erabat baldintzatzen du euskararen erabilera. > > > **100 langile edo gehiagoko enpresa edo establezimenduen hizkuntza-egoera** > > > Egoeraren erretratu zehatzagoa izatearren, esan bezala, 2003an, EUSTATen Enpresa eta Establezimenduen direktorioan jasota dauden 100 langile edo gehiagoko enpresa edo establezimenduak aztertu ziren. Herri-administrazioak baztertu ondoren (Eusko Jaurlaritza, aldundiak, udalak, Gobernu Zentraleko ordezkaritzak eta sare publikoko ospitale eta ikastetxeak), 100 langile edo gehiago dituzten 661 enpresa edo establezimenduk osatu zuten unibertsoa. > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia07-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia07-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Erantzun-tasa handia izan zen (% 69): 661 enpresatatik 455ri egin zitzaien elkarrizketa <a name="ref4" href="#4">(4)</a>. Elkarrizketatutako enpresen % 93k Euskal Autonomia Erkidegoan du sozietate-egoitza. Lurraldeari eta gune soziolinguistikoari begiratuz gero, enpresen erdia baino gehiago (% 55) Bizkaian dago, herena (% 32) Gipuzkoan eta % 13 Araban. Enpresen % 41 lehen gune soziolinguistikoan dago, % 21 bigarren gunean, % 32 hirugarren gunean eta % 6 laugarren gunean <a name="ref5" href="#5">(5)</a>. > > Enpresen tamainari dagokionez, enpresen % 64k 100-250 langile ditu; % 20k 251-500 langile eta % 16k 500 langile baino gehiago. > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia08-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia08-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Enpresen % 58k, beren produktuak/zerbitzuak beste enpresa bati saltzen dizkiote. Enpresen erdiek baino gehiagok euskal kapitala dute, eta gehiago dira beren produktu edo zerbitzuak EAEz kanpo saltzen dituzten enpresak EAE barruan saltzen dituztenak baino. Industria-enpresen erdiak baino gehiago gune euskaldunetan <a name="ref6" href="#6">(6)</a> daude, eta gehienek EAEz kanpoko beste enpresa batzuei saltzen dizkiete beren produktuak. Eraikuntza-enpresa gehienak Bizkaiko gune erdaldunetan <a name="ref7" href="#7">(7)</a> daude, 100 eta 250 langile artean dituzte, eta beren produktuak batez ere EAEko beste enpresa batzuei saltzen dizkiete. Zerbitzu-sektoreko enpresa gehienak gune erdaldunetan daude, zerbitzuak batez ere EAEn saltzen dizkiote amaierako kontsumitzaileari, eta kapitala Euskal Herrikoa dute, batik bat. > > Enpresa-kolektiboen ezaugarriak ikusirik, jarduera-sektorea da funtsezko giltzarria. Berorrek baldintzatzen du, neurri handi batean bederen, produktuen edo zerbitzuen amaierako hartzailea, merkatu geografikoa eta kapitalaren jatorria. Horrez gain, lurralde eta gune soziolinguistikoen banaketan eragina du, neurri txikiagoan bada ere, bai eta enpresen tamainan ere. > > > **Langileen hizkuntza-gaitasuna** > > > Grafikoan ikus daitekeenez, EAEko 100 langiletik gorako enpresetan, *langileen % 35, batez beste, euskaldunak dira,* (III. Soziolinguistikako Inkestaren arabera, EAEn besteren konturako langileen artean % 31 dira euskaldun. Hortaz, elkarrizketon bidez lortutako datuak baikor samarrak badira ere, inkestako datuarekiko aldea ez da handiegia). > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia09-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia09-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Enpresa bakoitzeko euskaldunen batez besteko ehunekoa oso aldatzen da jarduera-sektorearen arabera. > > - Irakaskuntza eta osasunaren sektoreetako enpresen kasuan % 50 baino gehiago dira, % 53 hain zuzen ere. Horietako erdietan langileen erdiak baino gehiago dira euskaldunak, eta laurdenetan ia guztiak dira euskaldunak. Dena den, irakaskuntzako enpresetan ehunekoa oso handia da, % 73, eta osasun-sektoreko enpresetan, aitzitik, batez besteko ehunekoaren azpitik dago, % 32koa da. > > - Industria-enpresetako ehunekoa batez bestekoaren inguruan dago, % 38, bai eta merkataritza eta ostalaritzaren sektorekoa, % 36, eta banku eta aseguruen sektorekoa ere, % 32. > > - Batez bestekoa baino txikiagoa da bestelako zerbitzuetako enpresetan, % 29, enpresa-zerbitzuen sektoreko enpresetan, % 26, eta garraio eta komunikazioen sektoreko enpresetan, % 24. > > - Azkenik, eraikuntza-enpresetako ehunekoa batez bestekoaren erdia da, % 18. > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia10-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia10-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Espero zitekeenez, alde handienak lurraldearen eta gune soziolinguistikoaren araberakoak dira. Enpresen tamainak, produktu edo zerbitzuen amaierako hartzaileak, edota merkatu geografikoak ez dute eragiten ia. Hala ere, euskal kapitala duten enpresetan euskaldunak % 39 dira, eta batez ere kanpoko kapitala duten enpresetan % 31 dira euskaldunak. > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia11-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia11-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Grafikoan ageri den joera jarduera-adar guztietan errepikatzen da gutxi gorabehera, hau da, euskaldunen kopurua batez bestekoa baino zertxobait handiagoa da bezeroen arretarako langileen artean eta txikiagoa zuzendaritzakoen eta teknikarien artean. Hala ere, Arabako enpresetan, euskaldunen ehunekorik handiena (% 18) zuzendaritzako langileen artean gertatzen da. Eta 1. gune soziolinguistikoko enpresetan ez da ia alderik antzematen kategorien arabera, (% 16 inguru euskaldun). Ostera, bezeroen arretarako langileen artean euskaldunak % 22 dira. > > > **Euskararen erabilera** > > > *0* eta 10 arteko eskalan (0k euskara inoiz ez dela erabiltzen esan nahi du, eta 10ek euskara beti erabiltzen dela), euskararen erabilera orokorra EAEko enpresa handietan *batez beste 2,9koa* da. Ondoko grafikoan ikus daitekeenez, ez dago ia alderik, erabilera orokorraren eta komunikazio-modu ezberdinen artean. > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia12-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia12-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Batez besteko horren azpian ageri da: > > - Enpresen herenek ez dute inoiz edo ia inoiz erabiltzen euskara (0-1 puntu eskalan). > > - Enpresen laurdenek gaztelania gehiago erabiltzen dute (2-3). > > - Beste laurden batek proportzio berean erabiltzen ditu biak (4-6). > > - % 8k soilik erabiltzen du euskara gaztelania baino gehiago (7-10), eta %2k beti edo ia beti erabiltzen du euskara (9-10). > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia13-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia13-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Enpresako euskaldunen batez besteko ehunekoarekin gertatzen zen moduan, eta neurri handi batean horren eraginez, euskararen erabilera asko aldatzen da jarduera-sektorearen arabera. > > - Ia bikoiztu egiten da batez besteko erabilera irakaskuntza eta osasunaren sektoreko enpresetan, batez beste 5 puntu (6,6 irakaskuntzako enpresetan eta 3,3 osasun-arloko enpresetan). Ehunekoetan, esan daiteke enpresen % 14k ez dutela inoiz euskara erabiltzen, eta % 30ean gaztelania baino gehiago erabiltzen dela. > > - Banku eta aseguruen sektoreko enpresetan euskararen erabilera batez bestekoa baino handiagoa da, 3,6 puntu (% 20k ez dute inoiz erabiltzen eta % 7k gaztelania baino gehiago erabiltzen dute). > > - Bestelako zerbitzuetan euskararen erabilera batez bestekoaren ingurukoa da, 3,1 puntu, bai eta merkataritza eta ostalaritzakoetan eta garraio eta komunikazioetako enpresetan ere, 3,0 eta 2,6 hurrenez hurren. > > - Batez bestekoa baino askoz ere txikiagoa da beste enpresa batzuei zerbitzu egiten dieten enpresen kasuan, 2,2 (% 48k ez dute ia inoiz erabiltzen eta % 5ek gaztelania baino gehiago erabiltzen dute). > > - Eraikuntzaren kasuan erabilera are txikiagoa da, 1,3 puntu (% 62k ez dute inoiz erabiltzen, eta ez da enpresa batean ere gaztelania baino gehiago erabiltzen). > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia14-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia14-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Euskararen erabilera ez da ia aldatzen enpresen tamainaren arabera, baina zertxobait gehiago erabiltzen da tamaina handieneko enpresetan. 100 eta 250 langile arteko enpresetan batez bestekoa baino zertxobait gutxiago, 2,7 puntu, eta zertxobait gehiago 251 eta 500 langile arteko enpresetan, 3,2 puntu, eta 500 langile baino gehiagoko enpresetan, 3,3 puntu. Espero zitekeenez, euskararen erabileran gertatzen diren alderik handienak lurraldearen eta gune soziolinguistikoaren araberakoak dira. > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia15-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia15-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Baina batez besteko horren atzean, aniztasuna da nagusi. Enpresa askok euskara ahozko komunikazioan erabiltzen dute, baina ez idatzizkoan edo alderantziz. Euskararen erabilerari dagokionez gertatzen diren konbinazioak hautemateko, komunikatzeko moduetarako erabilera-tipologia bat landu da. > > Lehenik, lau erabilera-motetarako faktore-analisia aplikatu da, eta lehen bi faktoreek aldakuntzaren % 82 argitzen dutela ikusirik, bi faktore horiek hartu dira abiapuntu bidezko tipologia lantzeko. Hau da, euskararen ahozko erabilera (barnekoa kanpokoa baino gehiago) eta idatzizko erabilera (kanpokoa barnekoa baino gehiago) jasotzen duten bi faktore horiek hartu dira abiapuntu. Emaitzazko tipologiak bederatzi enpresa-talde bereizten ditu, eta talde horiek bi faktoreen aldakuntzaren % 90 argitzen dute. > > Ondoko grafikoan tipologia-taldeak irudikatzen dira bi faktoreek osatzen duten planoan (ardatz horizontalean ahozko erabilera eta bertikalean idatzizko erabilera). Koordenatuen zentroa bat dator batez besteko enpresarekin, hau da, ondoko puntuazioak dituen enpresarekin: 2,9 ahozko barneko erabileran, 3,2 ahozko kanpoko erabileran, 3,2 idatzizko barneko erabileran eta 2,9 idatzizko kanpoko erabileran. > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia16-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia16-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > *Grafikoaren goialdean, eskuinaldean, 9. taldea dago (% 4).* Enpresen bi herenak zerbitzu-sektorekoak dira eta herena industriaren sektorekoak. Gehienak Gipuzkoako 3 eta 2. guneetan dauden 100 eta 250 langile arteko enpresak dira, euskal kapitala dute, eta produktuak edota zerbitzuak Euskal Herrian saltzen dituzte, amaierako kontsumitzaileari batez ere. Euskara erabiltzen dute ia beti: 8,6 erabilera orokorrean (8,5 ahozko barnekoan, 9,3 ahozko kanpokoan, 9,5 idatzizko barnekoan eta 9,3 idatzizko kanpokoan). > > *Behealdean, ezkerraldean, 1. taldea (% 33) dago.* Talderik handiena da, euskara inoiz erabiltzen ez duten enpresek osatzen dute: 0,4 puntu erabilera orokorrean (0,4 ahozko barnekoan, 0,5 ahozko kanpokoan, 0,7 idatzizko barnekoan eta 0,3 idatzizko kanpokoan). Enpresetako % 55 industria-sektorekoak dira, beste enpresa batzuei zerbitzu egiten dieten enpresak % 17, eta eraikuntza-enpresak % 10. Gehienak 100 eta 250 langile arteko enpresak dira, produktu edota zerbitzuak batez ere kanpoko beste enpresa batzuei saltzen dizkietenak. > > *4, 7 eta 8. taldeak* guztirakoaren % 30 dira. Industria-sektoreko enpresak dira gehienak eta Euskal Herritik kanpoko beste enpresa batzuei saltzen dizkiete beren produktuak (4 eta 7). Gune soziolinguistikoaren arabera, ahozko komunikazioan erabiltzen dute euskara (gehiago barnekoan kanpokoan baino) eta gutxi idatzizkoan. > > - *4. taldea* (% 18). Ahozko barne-komunikazioan euskara nahikoa erabiltzen dute (3,1), gutxi ahozko kanpokoan (1,9) eta oso gutxi edo ezer ez idatzizko komunikazioan (1,2 barnekoan eta 0,3 kanpokoan). > > Gehienak industria-sektorekoak dira eta beren produktuak beste enpresa batzuei saltzen dizkiete, Euskal Herritik kanpo batik bat. > > - *7. taldea* (% 8). Ahozko komunikazioan euskara gaztelaniaren proportzio berean edo handiagoan erabiltzen dute (5,9 barnekoan eta 5,6 kanpokoan), eta oso gutxi edo ezer ez dute erabiltzen idatzizkoan (1,3 barnekoan eta 0,4 kanpokoan). > > Ia guztiak industria-sektorekoak dira eta 100 eta 250 langile artekoak dira. > > - *8. taldea* (% 4). Euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen dute ahozko komunikazioan (7,3 barnekoan eta 7,6 kanpokoan) eta idatzizko barnekoan (7,4), baina nahiko gutxi erabiltzen dute idatzizko kanpokoan (2,5). > > Ia denak industria-sektorekoak dira, Gipuzkoan daude, eta beren produktuak beste enpresa batzuei saltzen dizkiete. > > Lerroaren gainaldean, *2, 3 eta 6. taldeak daude.* Zerbitzu-sektoreko enpresak dira gehienak, idatzizkoan erabiltzen dute euskara, baldin eta Euskal Herrirako ematen badute zerbitzua eta bezeroa amaierako erabiltzailea badute. Bezeroarekiko harremanetarako ez bada, oso gutxi erabiltzen dute euskara ahozko komunikazioan. > > - *2. taldea* (% 6). Ahozko barne-komunikazioan oso gutxi erabiltzen dute euskara (1,7), zertxobait ahozko kanpokoan (3,0) eta nahiko edo asko idatzizko komunikazioan (4,5 barnekoan eta 7,1 kanpokoan). Gehienak zerbitzu-sektorekoak dira eta herenek baino gehiagok 500 langile baino gehiago dituzte. Euskal kapitala dute eta beren zerbitzu edo produktuak batez ere Euskal Herrian saltzen dituzte, enpresei zein amaierako kontsumitzaileari. > > - *3. taldea* (% 4). Oso gutxi erabiltzen dute euskara ahozko barne-komunikazioan (1,9), nahikoa ahozko kanpokoan (4,5) eta ia beti idatzizko komunikazioan (8,3 barnekoan eta 9,6 kanpokoan).Gehienak zerbitzu-sektorekoak dira eta % 40k 500 langile baino gehiago dute. Euskal kapitala dute eta beren zerbitzu edo produktuak Euskal Herrian saltzen dituzte, batez ere amaierako kontsumitzaileari. > > - *6. taldea* (% 10). Nahiko erabiltzen dute euskara ahozko barne-komunikazioan (4,5), asko ahozko kanpokoan (7,4) eta idatzizko barnekoan (7,7), eta beti idatzizko kanpokoan (9,3).Gehienak zerbitzu-sektorekoak dira, euskal kapitala dute, eta beren produktuak edo zerbitzuak Euskal Herrian saltzen dituzte, batez ere, amaierako kontsumitzaileari. > > Azkenik, *5. taldea* (% 13) dago. Nahikoa erabiltzen dute euskara, ahozko komunikazioan (3,6 barnekoan eta 3,6 kanpokoan) zein idatzizkoan (4,3 barnekoan eta 4,1 kanpokoan). Batez besteko profilaren antzeko profila dute, kokapen geografikoan izan ezik (3 eta 2. gune soziolinguistikokoak dira, erdiak baino gehiago Gipuzkoan daude). > > Laburbilduz, enpresa dagoen gune soziolinguistikoa da euskararen erabileran eraginik handiena duen faktorea, faktore horrek adierazten baitu neurri handi batean ahozko komunikazioan gertatzen den erabilera, batez ere barnekoan. Jarraian jarduera-sektorea eta merkatu geografikoa eta produktuen edo zerbitzuen hartzailea daude. Faktore horiek kanpoko komunikazioan gertatzen den erabilera argitzen dute, batez ere idatzizkoan. Irakaskuntzaren sektorea alde batera utzita –salbuespena baita–, erabilera zertxobait handiagoa da beren zerbitzuak Euskal Herrian eta amaierako saltzaileari saltzen dizkioten sektoreetan, hala nola banku eta aseguruen sektorean, merkataritza eta ostalaritzako sektorean eta bestelako zerbitzuen sektorean. Azkenik, euskararen erabilera normalizatzeko planak edo irizpideak edukitzearen faktorea aipatu behar da. Enpresen tamainarekin lotzen den alderdi horren eraginez, gehiago erabiltzen da euskara enpresa batzuetan beste batzuetan baino, nahiz eta gainerako faktoreetan baldintza berak dituzten enpresak izan. > > > **Txikizkako saltokien, jatetxeen eta tabernen hizkuntza-egoera** > > > Egoerararen deskribapena osatzeko, beste bi azterketa egin dira: txikizkako saltokietan lehendabizikoa, eta jatetxe eta tabernetan bigarrena. > > Saltokietan eginiko azterketan, lau jarduera-adar aztertu ziren: elikagaiak eta edariak; ehungintza, jantziak eta oinetakoak; etxetresna elektrikoak, irratia, telebista eta soinua; papertegiak, liburu-dendak eta egunkariak. Jarduera-adar hauek txikizkako merkataritza-establezimenduen erdia baino gehiago osatzen dute, eta jarduera-adarren araberako emaitzak homogeneoak izan dira. Aitzitik, jatetxe eta tabernetan euskarari ematen zaion erabileraren artean ezberdintasunak daude. Hori dela eta, bereizirik aztertuko dira. > > Lagina 800 saltokik eta 500 jatetxe eta tabernak osatu dute, eta ia inork ez dio inkesta erantzuteari uko egin. > > > **Euskararen erabilera ahozko komunikazioan** > > > Euskarari EAEko saltokietan, jatetxeetan eta tabernetan egiten den ahozko erabilera oso txikia da, 0 eta 10 bitarteko eskalan 1,5 puntukoa batez beste. Erabilera oso txikia da hiru kolektiboetan, nahiz eta jatetxeetakoa batez bestekoa baino nabarmen handiagoa den, hots, 2,3 puntukoa. Saltokietakoa, berriz, bat dator batez bestekoarekin, eta batez bestekoa baino txikiagoa tabernetakoa, hots, 1,2 puntukoa. Enpresa handiekin erkatuz gero, erabilera-maila erdira jaisten da. Izan ere, enpresa handietako batez bestekoa 3,0 puntukoa da (2,9koa barneko erabileran eta 3,2koa kanpokoan). > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia17-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia17-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Batez besteko 1,5 puntuko erabileraren arabera, % 70 establezimenduk ez dute euskara inoiz ere erabiltzen, % 14k gaztelania erabiltzen dute gehiago, % 7k hizkuntza bat bestea adina eta % 9k euskara gehiago. > > Inoiz euskara erabiltzen ez dutenak tabernen % 77, saltokien % 70 eta jatetxeen % 49 dira. Gaztelania baino gehiago erabiltzen dutenak, aitzitik, tabernen % 7, saltokien % 9 eta jatetxeen % 12 dira. > > Enpresa handiei dagokienez, ahozko barne-komunikazioan euskara inoiz ere erabiltzen ez dutenak % 39 dira eta kanpo-komunikazioan inoiz erabiltzen ez dutenak % 43. Euskara gaztelania baino gehiago erabiltzen dutenak, aldiz, % 10 dira barneko komunikazioari dagokionez eta % 19 kanpokoari dagokionez. > > Ahozko komunikazioan euskara hain gutxi erabiltzearen arrazoia establezimenduen % 62an euskaraz dakienik ez egotea da. Zehatzago esateko, tabernen % 68an, saltokien % 64an eta jatetxeen % 34an inork ez daki euskaraz. > > Establezimendurik gehienak oso txikiak dira, langile bat edo bikoak, eta populazioari dagokion euskaldun-kopurua % 29 dela kontuan hartuz, logikoa da erdietan baino gehiagotan inork euskaraz ez jakitea. Jatetxeak, hein batean bada ere, arau horretatik kanpo geratzen dira. Izan ere, ez dira hain txikiak eta, honez gain, gune euskaldunagoetan kokaturik egon ohi dira batez beste. > > Hortaz, establezimenduen neurri txikiak eta errealitate soziolinguistikoak establezimendu erdietan inork euskaraz ez jakitea dakar, eta, hortaz, hizkuntza hau inoiz ez erabiltzea. > > Nolanahi dela ere, honek ez du esan nahi establezimendu handiagoetan euskara askozaz gehiago erabiltzen denik; 2,2ko erabilera-maila baitagokie hauei, eta 1,4koa txikienei. Azken batean, erabilera hein handi batean argitzen duen faktorea establezimenduek kokaleku dituzten gune soziolinguistikoak dira. > > > **Euskararen erabilera idatzizko komunikazioan** > > > Lehenik eta behin, establezimendurik gehienetan idatzizko komunikazioa gutxi erabiltzen dela eta kasu askotan errotulaziora eta tiket eta fakturetara mugatzen dela azpimarratu behar da. > > Nolanahi dela ere, saltokietan, jatetxeetan eta tabernetan gutxi erabiltzen da idatzizko komunikazioa; izan ere erabilera honi 0 eta 10 bitarteko eskalan dagokion batez bestekoa 2,2 puntukoa da. Dena den, 0,7 puntuz gainditzen du ahozko erabilerari dagokiona. > > Oraingoan ere, jatetxeetako erabilera batez bestekoaz gaindikoa da nabarmen, hots, 2,9 puntukoa. Taberna eta saltokietan, ordea, txikixeagoa da; 2,1 eta 2,0 puntukoa, hurrenez hurren. > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia18-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia18-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Euskarari idatziz ematen zaion erabilera, kasu honetan ere, enpresa handietakoa baino txikiagoa da, batez besteko 3,0 puntu baitagokie haiei (3,2 barneko erabileran eta 2,9 kanpokoan), nahiz eta aldea ahozko erabilerari zegokiona baino txikiagoa den. > > Batez besteko 2,2 puntuko erabileraren arabera, % 58 establezimenduk ez du euskara inoiz ere erabiltzen, % 19k esparru erdietan baino gutxiagotan, % 10ek erdietan, % 5ek erdietan baino gehiagotan eta % 8k beti. > > Inoiz euskara erabiltzen ez dutenak tabernen % 54, saltokien % 63 eta jatetxeen % 43 dira. Beti erabiltzen dutenak, berriz, tabernen % 7, saltokien % 8 eta jatetxeen % 10 dira. > > Enpresa handietan, idatzizko barneko komunikazioan euskara inoiz erabiltzen ez dutenak % 46 dira eta kanpoko komunikazioan inoiz erabiltzen ez dutenak % 56. Barnekoan beti erabiltzen dutenak, aldiz, % 14 dira eta kanpokoan beti erabiltzen dutenak % 18. > > Zehatz-mehatz bat ez badatoz ere, euskarari ahozko komunikazioan ematen zaion erabileraren eta idatzizkoan ematen zaionaren artean erlazio handia dago. Bestalde, kasu honetan ere, establezimenduak kokaturik dauden gune soziolinguistikoek argitzen dituzte hein handi batean idatzizko erabileraren nondik norakoak. > > Neurriari dagokionez, establezimendurik handienetan erabiltzen da gehien euskara, baina aldeak ez dira oso garrantzitsuak; 3,2 puntu baitagozkie handienei eta 2,1 txikienei. > > > **Erabilera orokorra: ahozko eta idatzizko erabileraren tipologia** > > > Euskarari ahozko komunikazioan eta idatzizkoan ematen zaizkion erabilerak nahikoa erlazionaturik daude, baina bi komunikazio-mota hauetako erabilera ez da homogeneoa, eta badira euskara ahozko komunikazioan erabili arren idatzizkoan erabiltzen ez duten establezimenduak, baita alderantzizko erabilera ematen diotenak ere. Enpresa handien kasuan egin bezala, ahozko eta idatzizko komunikazioan euskararen erabilerari dagokionez gertatzen diren konbinazioak ezagutzeko, erabilera-tipologia egin da. Aipaturiko hau bederatzi establezimendu-taldek osatzen dute, eta ondoko grafikoan daude irudikaturik. > > Grafikoan, ardatz horizontalak ahozko erabilera irudikatzen du, eta idatzizkoa bertikalak. Koordenatu-gunea erabilera-eskalaren erdiarekin dator bat, ahozko erabilerari dagokion 5arekin eta idatzizkoari dagokion 5arekin, hau da, ahozko komunikazioan euskara zein gaztelania maila berean erabiliko lituzkeen eta idatzizko komunikazioan euskara aldi edo esparru erdietan erabiliko lukeen establezimendu-motarekin. Taldeen azalerak irudikatzen duena, berriz, ez da sakabanaketa, talde bakoitzean den establezimendu-kopurua baizik. Enpresa handietako emaitzak gogoratzearren, haien tipologia bera irudikatzen duen grafikoa gaineratu da. > > Ikus daitekeenez, saltoki, jatetxe eta tabernen erdiek ez dute inoiz ere euskara erabiltzen ez ahozko komunikazioan ezta idatzizkoan ere, eta lautik hiruk (hirugarren koadranteko ezkerreko beheko angeluan kokaturiko hiru taldeek) gutxi erabiltzen dute edota batere ez. > > Enpresa handietan, ordea, hirutik bat dira euskara ahozko nahiz idatzizko komunikazioan inoiz erabiltzen ez dutenak, eta erdiak (hirugarren koadranteko ezkerreko beheko angeluan kokaturiko bi taldeak) gutxi erabiltzen dutenak edo batere erabiltzen ez dutenak. > > Kontrako muturrean, saltoki, jatetxe eta tabernen % 7k bakarrik erabiltzen du euskara bai ahozkoan eta bai idatzizkoan. Portzentaje hau enpresa handiei dagokiena (% 4) baino handiagoa da. > > Planoaren gainerakoa, bi komunikazio-mota hauetan euskara gehiago edo gutxiago erabiltzen duten establezimenduek osatzen dute: saltokien, jatetxeen eta tabernen % 17k, eta enpresa handien kasuan, % 45ek. > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia19-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia19-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Laburbilduz, > > - EAEko saltoki, jatetxe eta tabernarik gehienak oso establezimendu txikiak dira, langile bat edo bikoak, eta oso gutxi erabiltzen dute euskara, bai ahozko komunikazioan (0 eta 10 bitarteko eskalan, 1,5 punturekin) eta bai idatzizkoan ere (2,2, punturekin). Izan ere, establezimendu hauetarik hirutik bitan, % 64tan, inork ez daki euskaraz. > > - Erdiak, gutxi gorabehera, ez du inoiz ere euskara erabiltzen eta lautik hiruk oso gutxi edota batere ez. Kontrako muturrean, ordea, % 7 bakarrik dira beti edo ia beti erabiltzen dutenak. Kolektiboen arabera, erabilera saltoki edo tabernetan baino pitin bat handiagoa da jatetxeetan. > > - Erabilera enpresa handietan (3,0 puntukoa ahozko nahiz idatzizko komunikazioan) baino nabarmen txikiagoa da. Aipaturiko enpresa handien heren batek ez du inoiz euskara erabiltzen, eta erdiak gutxi edo batere ez. > > - Saltoki, jatetxe eta tabernetan ez ezik enpresa handietan ere, funtsean euskararen erabileraren argigarri den faktorea establezimenduek kokaleku duten gune soziolinguistikoa da; saltokien, jatetxeen eta tabernen kasuan, gainera, erabilera zehazten duen ia faktore bakarra da hau, ahozko komunikazioan bereziki. Eguneroko hizkuntza euskara duten establezimenduak erabilera honetarako baldintza idealak dituzten haiek direla esan behar da, hau da, langile guztiak edo ia guztiak eta bezerorik gehienak euskaldunak dituztenak. > > - Gune soziolinguistikoarekin batera, saltoki, jatetxe eta tabernen tamaina txikiak ere garrantzi handia du, ez handiagoetan askoz gehiago erabiltzen delako, gunerik erdaldunenetako langile bat edo biko establezimendurik gehienetan, logikoa denez, inork euskaraz ez dakielako baizik (guztizkoaren % 64tan) eta, ondorioz, ahozko komunikazioan ematen zaion erabilera ia hutsaren hurrengoa da. Enpresa handietan, aitzitik, langile-kopurua handia denez, 100 baino gehiagokoa, ia inork (% 5 baino gutxiago) euskaraz ez dakien enpresen portzentajea askoz txikiagoa da, % 22koa. > > - Azkenik, saltoki, jatetxe eta tabernen % 3k bakarrik du establezimenduan euskararen erabilera sustatzeko neurri edo arauren bat. Enpresa handietan, ordea, portzentajea % 31koa da. > > - Azken bi faktore hauek dira, tamainarena eta hizkuntza-normalkuntzarako neurriena alegia, enpresa handietan euskararen erabilera nabarmen handiagoa izatea ahalbidetzen dutenak. Kasu honetan, hortaz, saltoki, jatetxe eta tabernetan ez bezala, euskararen erabilera ez da soilik gune soziolinguistikoaren araberakoa. > > > **Egoeraren analisia: aldeko nahiz aurkako aldagaiak** > > > Atal honetan euskara biziberritzeko garaian -eta esparru sozioekonomikoan bereziki- eragina duten aldagaiak laburbildu nahi izan ditugu, bai aldekoak bai kontrakoak. Analisi horrek etorkizuneko oinarriak eta helburuak finkatzen, eta horiek lortzeko beharrezkoak diren lan-lerroak zehazten lagunduko digu. > > Ahulezia izena eman diegu helburuak lortzeko oztopo diren sektore barneko aldagaiei, egoerei eta gertakizunei; eta indargune, berriz, helburuak lortze bidean egin beharreko lana erraztu eta laguntzen duten sektore barneko gertaera edota aldagaiei. Mehatxu izendatu ditugu helburuak lortzeko oztopo diren sektorez kanpoko aldagai, egoera eta gertakizunak; eta aukera, berriz, helburuak lortze bidean egin beharreko lana erraztu eta laguntzen duten sektorez kanpoko gertaera edota aldagaiak. > > Aldeko eta kontrako faktore horiek guztiak aztertuko ditugu xeheago datozen orrialdeotan. Ikus ditzagun, bada, ahuleziak aurrena: > > > **Ahuleziak** > > > - *Erabilera-tasa:* euskararen erabilera txikiagoa da esparru sozio-ekonomikoan, etxean eta gertuko komunitatean baino. Enpresa handien heren batek ez du inoiz euskara erabiltzen, eta erdiak gutxi edo batere ez. Saltoki, jatetxe eta tabernen erdiak, gutxi gora behera, ez dute inoiz euskera erabiltzen. > > - *Langileen hizkuntza-gaitasuna:* Enpresa handietan, ia inork (% 5 baino gutxiago) euskaraz ez dakien enpresen portzentajea % 22koa da. EAEko saltoki, jatetxe eta tabernarik gehienak oso establezimendu txikiak dira, langile bat edo bikoak, eta oso gutxi erabiltzen dute euskara. Establezimendu hauetarik hirutik bitan, % 64tan, inork ez daki euskaraz. > > - *Euskararen erabilera sustatzeko neurriak:* saltoki, jatetxe eta tabernen % 3k bakarrik du establezimenduan euskararen erabilera sustatzeko neurri edo arauren bat. Enpresa handietan, ordea, portzentajea % 31koa da. > > - *Onura ekonomikoa:* euskarak onura ekonomiko edo materialik ez dakarkio enpresari, eta, ondorioz, gehiago hartzen da errentagarritasun gutxiko kostu gisa, merkatu-aukera gisa baino. > > - *Eskaera falta:* ez dago euskararen eskaririk, ez gizartean oro har, ezta enpresetan ere. Bezeroak ez ditu zerbitzuak edota produktuak euskaraz eskatzen. Ondorioz enpresaburuen interesa ere txikia da. Euskararen beharrik gabe bizi daiteke, eta zenbaitetan gainera, euskararen esparru geografikotik at, kontrako faktore ere izan liteke. > > - *Prestigio apala lan-hizkuntza gisa:* eguneroko lana euskaraz egiten duten enpresen kasuak ez dira zabaldu eta, euskarak lan-hizkuntza beregaina izateko balio ez duelako ustea zabalduta dago gizartean. > > - *Baliabideen urria:* lana euskaraz egiteko lagungarri izan litezkeen oinarrizko lanabesak ez dira behar beste garatu: lan-munduko agiri estandarren eta dokumentu arautuen bankua, berariazko ikastaro laburren kurrikuluak, etengabeko lanbide-prestakuntza, etab. > > - *Enpresa-kopururik handiena gune ez-euskaldunetan egotea:* 158.840 enpresa eta establezimenduak (EUSTAT 2002) honela banatzen dira: > > - 1. Gune soziolinguistikoa: 75.775 establezimendu (% 48) eta lanpostuen % 45,7. > > - 2. Gune soziolinguistikoa: 38.696 establezimendu (% 25) eta lanpostuen % 23.1. > > - 3. Gune soziolinguistikoa: 33.696 establezimendu (% 21,8) eta lanpostuen % 26,3. > > - 4. Gune soziolinguistikoa: 6.673 establezimendu (% 4,3) eta lanpostuen % 4.8. > > - *Eragile sozioekonomiko publiko zein pribatuen ohartarazte apala:* euskara lan-mundura eramateko ahaleginik handienak euskara-mundutik egin dira, eta ez horrenbeste lan-munduko eragileengandik; azkenaldi honetan zenbait ekimen bideratu bada ere, euskararen zeharkakotasunean edo transbertsalitatean egin behar da indar. > > - *Jarrera indiferenteak eta zenbaitetan defentsiboak:* eremu soziolinguistiko erdaldunetan bereziki, euskararekiko indiferentzia nagusitzen dela antzematen da. > > - *Kontratazio publikoetan ez dira beti hizkuntza-irizpideak betetzen:* euskararen zeharkakotasunari loturik, administrazio guztietan ahalegin berezia egin beharko litzateke ezarri beharreko hizkuntza-irizpideetan bat etorri eta horiek eskatu eta betetzeko. > > - *Egiten dena ez da behar bestean ezagutarazten:* urte hauetan enpresa eta establezimenduetan egin diren ahaleginak eta lortu diren emaitzak ez ditugu behar beste ezagutarazi eta zabaldu. > > > **Indarguneak** > > > - *Elementu bateratzailea:* euskarak badakartza enpresa-alorrean garrantzitsuak diren kohesio, identifikazio eta hurbiltasunerako balioak, lan-harremanak gizatiarrago egiten dituztenak, pertsonala gogobetetzen lagungarri direnak eta ondorioz, alderdi ekonomikotik ere, produktibitatea sustatzen dutenak. > > - *Balio erantsia:* kalitatezko zerbitzua zein produktuak euskaraz eskaintzen dituzten enpresak kalitate handiagoa eskaintzen ari dira, beren aldetik arreta pertsonalizatua, hurbiltasun kulturala eta prestakuntza erakusten dutelako. Balio erantsia badute, beraz. Balio-katearen azken urratsa, bezeroa alegia, gogobetetzen laguntzen duenez gero, euskara merkatu-aukeratzat ere aktibatu daiteke. > > - *Kalitatearen kulturaren adierazgarri:* enpresa munduan kudeaketa-molde berriak indartzen ari dira, kalitatearen kultura zabaltzen eta orokortzen ari da. Ez da kasualitatea euskara eta eguneroko lana uztartzen ari den enpresa askok, kalitatea kudeatzeko prozesuak abian izatea eta horietako batzuk goren-mailako aitortzak ere jasota izatea. Onenetako askok lanean euskaraz ere egiten dute. > > - *Marketing elementua, bereizgarria:* merkatuen internazionalizazioa ohiko dugun honetan, euskara enpresaren irudi eta markaren alderdi bihurtuz, marketing-argumentutzat erabil dezake euskal merkataritzak eta industriak. Enpresek gero eta beharrezkoagoa dute osagai identifikatzaileak landu eta garatzea. Enpresaren jatorria eta jatorri horri lotutako lotutako hizkuntza erabiltzea izan daiteke euskal gizartearen marka edo labela, arlo sozioekonomikoan ere bai. > > - *Enpresa dinamikoaren irudia:* hizkuntza-proiektuetan inplikatzen diren enpresak erronkei erantzuteko gaitasuna dutenak izango dira. Proiektu berritzaileei eta aurrerakoiei ekiteko gai den enpresa dinamikoaren irudia islatuko du bere bezero, hornitzaile eta inguruko gizarte osoan. > > - *Abian jarritako programa eta metatutako eskarmentua:* euskararen erabilera modu planifikatuen bitartez ere areagotu daiteke enpresetan. Badira ia hamabost urte Eusko Jaurlaritzak programa hau sortu eta aurreneko euskara-planak abian jarri zirenetik, eta lortutako emaitzek erakutsi digute posible dela plangintza bidez euskararen erabilera areagotzea, eta, hala nahi izanez gero, euskaraz gehienbat funtzionatzea. > > - *Enpresen erantzukizun soziala:* euskal gizartearen urtetako lan sozialaren emaitza dira, besteak beste, euskal eskola edota unibertsitatea. Eta lorpen horien irteera naturala lan-mundua da. Horregatik, euskal enpresak giza eta kultur geografia batean sustraituta dagoelako, bere komunitatearen nahiekin bat egiten jakin behar du. Aitzindari eta eragile aktiboa izan behar du euskara biziberritzen. > > - *Hainbat enpresaren eta langileren borondatea:* enpresaren barru nahiz kanpo-jardunean euskararen erabilerak gora egin dezan hainbat enpresek eta langilek erakutsi duten gogo-jarrera eta egin duten inbertsioa. > > - *Etorkizun itxaropentsua:* enpresari eta merkatari gehienek duten argi dute urteek aurrera egin ahala, gero eta bezero gehiagok jakingo duela euskaraz eta ondorioz, euskararen presentzia areagotzeak zerbitzuaren kalitatean eta irudian eragin positiboa izango duela. > > > **Mehatxuak** > > > - *Egoera soziolinguistiko anitza:* euskararen egoera soziolinguistiko anitzak baldintzatu egiten du euskararen erabilera. Esparru sozioekonomikoari dagokionez, gune soziolinguistikoa da euskararen erabileran eraginik handiena duen faktorea. > > - *Euskarazko harreman-sarea:* euskarazko harreman-sareak erabat baldintzatzen du erabilera. Lagunekin eta lankideekin, behar bada, ez da ezinbestekoa denek euskaraz jakitea erabilera ziurtatzeko, baina bai gehienek jakitea. > > - *Lan-mundua modu naturalean euskaldunduko delako ustea:* gehienetan alderantzizkoa gertatzen da: ikasle-garaitan lortutako euskarazko trebetasunak kamustuz joango zaizkie langile hasi-berriei gaztelania besterik erabiliko ez dutelako. Urte batzuen buruan, laneko funtzioetarako bederen, ez dute euskara erabiltzeko erraztasunik izango. Joera hau orokortuz gero, gazteek ez diote funtsik ikusiko euskaraz hezi eta trebatzeari, beren lantokiak izango diren horietan gaztelania besterik ez dela erabiltzen konturatzen diren heinean. > > - Euskara biziberritzearen ikuspuntutik, lan-munduan ez eragiteak zalantzan jar dezake beste esparru batzuetan egindako lana, lantokia euskal hiztunak erdalduntzeko gune bihur daitekeelako. > > - *Atzerriko hizkuntzekin lehiatu beharra:* ingelesa eta alemana bereziki, gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira enpresako barne- eta kanpo-komunikazioan. > > - *Euskal hiztunen kopurua:* EAEko 2001eko erroldaren arabera herritar elebidunak populazioaren heren eskas dira (% 32,2). Kopuru absolutuetan 639.296 dira gaztelaniaz nahiz euskaraz ongi edo nahikoa ongi egiten dutenak. > > - *Administrazioaren eredua:* administrazioak trakzio indar handia egin lezake alor sozioekonomikoaren normalizazioan; hori nekez gertatuko da, ordea, administrazioak berak bere buruari ezarritako helburuak betetzeko gai ez baldin bada. > > - *Euskara eta alderdi ideologikoa:* euskara balio kultural-ideologikotzat jotzen da. Azken garaiotako giro politiko nahasiak zaildu egin du enpresek euskara sustatzea oro har, eta nortasun bisualean edota kanpo-harremanetan bereziki. > > - *Lanbide heziketako eta etengabeko lan-prestakuntzako euskarazko eskaintza urria:* ikasketa teknikoak euskaraz egiteko eskaintza gero eta handiagoa bada ere, hutsuneak nabarmenak dira oraindik lanbide-heziketan eta etengabeko lan-prestakuntzan. > > - *Euskara ikastea, esker gutxiko lan nekosoa:* euskara ikasteak dakarren ahaleginak ez du sarritan konpentsaziorik. Gizartearen aldetik eskaerarik igartzen ez bada, euskarak ez du erakargarritasunik izango, eta biziberritze-ahaleginari artifizialtasun-kutsua erantsiko lioke. > > - *Koiuntura ekonomikoaren mendean:* enpresetako euskara-planen gorakada aldeko ziklo ekonomikoekin gertatu da. Ez genuke ahaztu behar, ordea, ziklo ekonomikoek okerrera eginez gero, enpresako gastuak murriztearen poderioz euskara-plan asko bertan behera gera litezkeela. > > - *Erosteko ohituren aldaketa:* bezeroek erosteko dituzten ohituretan aldaketa nabarmena gertatu da azken urteotan, neurri handi batean, azalera handiak irekitzeak eragin duena. > > > **Aukerak** > > > - *Euskararen erabileraren igoera:* euskararen erabilera, hau da, gizartean oro har duen presentzia handiagoa da 2001ean 1991n baino. Gorakada hori adin-talde guztietan gertatu da, eta azpimarratzekoa da euskaraz erdaraz beste edo gehiago hitz egiten duten euskaldun zahar eta berri gazteena. > > - *Euskararen erabilera publikoaren gorakada:* euskararen erabilera publikoak gora egin du azken hamar urteotan. Sektore sozio-ekonomikoan euskara gehiago erabiltzen da gaur egun duela hamar urte baino. Euskararen erabileraren gorakada handiagoa izan da sektore sozio-ekonomikoan gainerako erabilera-eremuetan baino. > > - *Euskararen eskaintza:* III. Soziolinguistikako Inkestaren emaitzen arabera, udaletan, gizarte- eta osasun-zerbitzuetan, hezkuntzan eta enpresa pribatuan euskararen eskaintza zenbat eta handiagoa izan, herritarrok euskara orduan eta gehiago erabiltzen dugu. > > - *Harreman-sarea:* erabilera bermatzeko, harreman-sareko euskaldunen dentsitatean gutxieneko maila edo atalasea behar da. Gutxieneko maila horren azpitik ezin da euskararen erabilera bermatu. Familian maila hori oso argia da: denek jakin behar dute euskaraz. Nahikoa da batek ez jakitea euskararen erabilera nabarmen gutxitzeko. Lagunekin eta lankideekin, berriz, behar bada ez da ezinbestekoa denek euskaraz jakitea erabilera ziurtatzeko, baina bai gehienek jakitea. > > - *Hizkuntza-gaitasun erlatiboa:* hizkuntza-gaitasun erlatiboaren garrantzia handiagoa da familian eta lagunartean, lankideen artean baino. > > - *Alor sozioekonomikoa eta euskara uztartzen diharduten sektoreen ezaugarriak:* Eusko Jaurlaritzak alor sozioekonomikorako programa abian jarri eta bereziki dirulaguntzak kaleratzen hasiz geroztik, gero eta gehiago izan dira parte hartu izan duten enpresak. Enpresa hauez gain, badira beste hainbat honelako ekimenak abian izan, baina dirulaguntza-deialdian esku hartzen ez dutenak. Multzo honi erantsi beharrekoa da, halaber, euskara bera ezaugarri espezifiko gisa duten produktu nahiz zerbitzuak eskaintzen duten enpresen multzoa, euskalgintzako enpresen multzoa alegia. > > - *Euskara biziberritzearen aldeko dinamikak norabide berean jartzeko saioa:* alor sozioekonomikoaren normalizazioan aurrera egingo bada, beharrezkoa da dinamikak artikulatzea eta norabide berean jartzea, hots, herri-administrazioetatik, eragile sozio-laboralengandik, enpresengandik beraiengandik edo zerbitzu-enpresetatik bideratu ekimenak artikulatzea. EBPNk horretarako bidea ematen du. > > - *Belaunaldi berriak:* hezkuntza alorrean egindako lanaren ondorioz, gora doa euskal hiztunen kopurua adin-talde gazteenetan bereziki. > > - *Euskararen erabileraren goranzko joera:* lan-munduari dagokionez erabilera oso txikia bada ere, euskararen erabileraren gorakada handiagoa izan da sektore sozio-ekonomikoan gainerako erabilera-eremuetan baino. > > Euskararen erabilera handiagoa da 2001ean 1991n baino. Gorakada hori adin-talde guztietan gertatu da, eta azpimarratzekoa da euskaraz gaztelaniaz beste edo gehiago hitz egiten duten euskaldun zahar eta berri gazteena. Lehenak % 14,5 ziren 1991n eta % 19,8 2001ean. Bigarrenen ehunekoa askoz txikiagoa da (% 4,5 2001ean), baina kontuan hartu behar da hamar urte lehenago ia ez zegoela bat bera ere. > > - *Ikasketa teknikoak euskaraz egiteko aukera:* hutsuneak hutsune, gaur egun ikasketa teknikoak egiteko aukera nahikoa zabala badago. > > - *Lanpostu aukera:* gero eta gehiago dira euskara baldintza edo meritu gisa jasotzen duten lan-eskaintzak, Administrazioarenak alde batera utzita. Alde horretatik ezagutza-mailak gora egin duela antzematen da, lan kualifikatuetan bereziki. > > - *Bezero-jarrera areagotzea:* zerbitzuak eskatzeko edo erosteko orduan, herritarrek gero eta gehiago erakusten dute bezero-jarrera, baita hizkuntzaren arloan ere. Horri lotuta dago 6/2003 Legea, EAEko Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutua finkatzen duena, eta, besteak beste, hizkuntza eskubideei dagokien alderdia ere jasotzen duena. > > - *Teknologia berriak:* kalitatearen kudeaketarekin batera teknologia berrien erabilerak ere aldaketa nabarmenak ekarri ditu enpresa-mundura. Arian-arian ofimatika tresna estandarrak eta programa berezituak euskarara lokalizatu dira, baita software librean ere. Horrezaz gain, Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berrien alorrean garrantzi estrategikoa duten ahots-sintesirako eta ahots-ezagutzarako motorrak bateko, itzulpen automatikorako teknologia besteko, garatzen ari dira uneotan, lan-munduan askotariko aplikazioak izango dituztenak. Teknologia berrien trena ez da oraindik galdu, baina arloko ikerkuntza, oinarrizkoa zein aplikatua, indartu eta bultzatu beharra dago berandu baino lehen. > > - *Erosteko ohituren aldaketa:* mehatxuetan esan bezala, bezeroek erosteko dituzten ohituretan aldaketa nabarmena gertatu da azken urteotan, neurri handi batean, azalera handiak irekitzeak eragin duena. Horrek berak dakar azalera handi horietan hizkuntza-irizpidearekin jokatuz gero, eragin handia izan dezakeela kostu txikiarekin, gunea oso definituta dagoenez gero. > > > **Hurbilpen sistematikoagoaren bila: proposamenak eta lan-ildoak** > > > Hizkuntza plangintzako adituen ustetan euskararen normalizazioa burutzeak euskaraz mintzatzen diren hiztunen kopurua handitzea ez-ezik, hiztun horiek komunikazio-egoera guztietan, euskara erabiltzera iristea ere esan nahi du. Horren ildotik, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu nagusia da euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea, azken batean Euskal Herrian, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak aregotzea. > > Euskal gizartearen lanari esker eta abian jarritako hizkuntza-politikaren ondorioz, funtzio soziolinguistikoetan aurrerapauso nabarmenak eman dira, hala ere, euskararen egoera beste hizkuntza gutxituen eta gutxiagora etorri direnen antzekoa da oraindik: hainbat gizarte-esparrutan oso ahula da duen presentzia; lan-mundua bera da horren adierazgarri. > > Eskolak urte luzeetan egindako euskalduntze-ahaleginak ez du oraindik behar besteko segidarik gizartean: ez kulturan, ez kalean, ezta enpresa-munduan ere. Eta hizkuntza-plangintzaren ikuspuntutik lan-munduarena bereziki zaindu beharreko esparrua da, besteak beste, eskola-munduaren irtenbide naturala delako eta heldu-aroko erabilera-eremu garrantzizko eta prestigioduna delako. Azken batean euskara biziberritzeko saioari sinesgarritasuna eta heldutasuna eman diezaiokeen alor pragmatikoenetako bat delako, gainerako alorretan egindako lorpenak sendotzeko eta esparru berriak irabazteko ere trakzio-indarra egingo duena; edota, aldiz, eragin ezean gainerako esparruetan burututako lana zalantzan jar dezakeena, euskal hiztunak erdalduntzeko gune izango den neurrian. > > Euskal Herrian diharduen enpresa batek, ordea, zergatik ekin behar dio bere eguneroko lana euskaraz (ere) egiteari? > > Aurreko atalean, sektorearen aukerak aztertzen ari ginela, aipatu ditugu euskararen erabilerak lan-mundura ekar ditzakeen zenbait onura. Enpresetako hainbat ordezkariren esanetan euskarak badakartza enpresa-alorrean garrantzitsuak diren kohesio, identifikazio, motibazio eta hurbiltasunerako balioak, lan-harremanak gizatiarrago egiten dituztenak, pertsonala gogobetetzen lagungarri direnak eta ondorioz, alderdi ekonomikotik ere, produktibitatea sustatzen laguntzen dutenak. > > Enpresa organizazio bat da, pertsonek osatua. Eta zaila izan ohi da gehienetan horien guztien interesak norabide berean jartzea, eta bat egiteko modua aurkitzea. Euskararen erabilera areagotzeko proiektuan inplikatzen diren langileak enpresarena den proiektu batean inplikatzen dira; eta enpresak, bere aldetik, bere langileen kezkak zein gogoak jaso eta erantzun egiten die. Enpresa-buru nahiz langile, goi-kargu nahiz sindikalista, euskaldun zahar nahiz berri, euskaldun nahiz erdaldun, proiektu honek guztion parte hartzea, adostasuna eskatzen du. > > Pertsonen garapen linguistikoa, beren garapen profesionalaren eta osoaren parte bat da. > > Kalitatezko zerbitzua zein produktuak euskaraz eskaintzen dituzten enpresak, kalitate handiagoa eskaintzen ari dira, beren aldetik arreta pertsonalizatuagoa, hurbiltasun kulturala eta prestakuntza erakusten dutelako. Balio erantsia badute beraz, eta horrek lehiakideekiko abantailan jartzen ditu, areagotu egiten baitu zerbitzu nahiz ekoizpenei antzemandako kalitatea. > > Enpresaren nortasunaren ikuspuntutik, enpresa dinamikoaren irudia islatuko da, erronka eta proiektu berritzaileei ekiteko kemena duen enpresa dela erakutsiko da, bezero-hornitzaile, lehiakide eta gizartearen aurrean oro har. Jendaurreko jarduerak hobetzen direlako. > > Euskara, enpresaren irudi eta markaren alderdi bihurtuz, marketing argumentutzat erabil dezake euskal merkataritzak eta industriak. Merkatuak zabaldu eta nazioarteko bihurtzen ari zaizkigun garaian, enpresek gero eta beharrezkoagoa dute osagai identifikatzaileak landu eta garatzea. > > Ekonomia, lan-mundua, ez daude gizartearen egituretatik kanpo. Gurea, euskal gizartea, urteetan egindako ahalegin sozialaren ondorioz, gizarte elebiduna da; eta euskara biziberritzearen aldeko norantzan doana, gainera. Horixe adierazten du hezkuntzan, euskal ereduetako matrikulazioan gertatzen ari den etengabeko hazkundeak; bai eta bertako erakunde publikoek euskara biziberritzeko ezarriak dituzten politikek ere. Enpresaren berezko funtzio nagusia aberastasuna sortzea bada ere, bere komunitatearen nahiekin bat egiten jakin behar du, eta alor sozioekonomikoan euskara biziberritzeko eragile aktibo eta aitzindari bihurtu. Hau da, euskal gizartearekiko erantzukizunean sakondu behar du. > > Euskararen Aholku Batzordearen aurreko txostenetan esan izan den bezala, euskarak berreskuratu beharreko esparruen artean lan-mundua dago. Zeregin honetan asko da oraindik egiteko dagoena, baina ez gara zerotik abiatzen. Hurrengo orrialdeetan, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak dioenari jarraiki, aldi honetarako planteatzen diren helburuak eta horiek lortzeko proposatzen diren lan-lerroak bildu dira. > > > **Lan-lerro nagusiak** > > > Kudeaketa-molde aurreratuena darabilten enpresen artean ezaguna da berringeniaritza terminoa. Besteak beste, enpresako prozesuak zehatz berraztertzea eta berriz diseinatzea esan nahi du, hartara kalitatean, zerbitzuan, kostuetan, berrikuntzan eta abarretan hobekuntza nabarmenak lortzeko. > > Alor sozioekonomikoan eragiteko programari dagokionez, horren moduko hausnarketa-saioa beharrezkoa delakoan plazaratuko ditugu hurrengo lerroak, izan ere, badira ia hamabost urte 1990ean Euskararen Aholku Batzordeak lan-munduan euskararen normalizaziorako oinarrizko irizpideak eman eta, artean Eusko Jaurlaritzako HPIN zenak (egungo Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak alegia), beste eragile batzuekin elkarlanean lan-mundurako programa abian jarri zuenetik, hots, aurreneko plan pilotuak abian jarri zirenetik. > > Hamabost urteotan nabarmen aldatu da enpresa-mundua bera kalitatearekin lotutako kudeaketa-moldea edota teknologia berrien erabilera orokortu eta ohiko egin zaizkigun neurrian, edota merkatuen internazionalizazioa areagotu zaigun heinean. Aldatu egin da, orobat, euskarak berak euskal gizartean duen estatusa, hiztun eta espazio berriak irabazi eta horiekin batera bizitza sozialean agerikoago egin den neurrian. Eta gehiegi ez luzatzeko, beste horrenbeste aldatu egin behar izan dute ezinbestean enpresetan euskararen erabilera areagotzeko eta hizkuntza-aldaketa bideratzeko diseinatu eta gauzatu ziren interbentzio planifikatuak, hots, euskara-planak berak. > > Hortaz, Euskararen Aholku Batzorde honen iritziz zentzuzko bezain beharrezko dirudi alor sozioekonomikorako diseinatu eta gauzatu zen programa baloratu, berrikusi eta doitzea, probazko izaera hori atzera uzteko, bateko, eta hizkuntza-plangintzaren ikuspuntutik modu sistematikoagoan eta hedapenez zabalagoan eragin ahal izateko etorkizunean, besteko. Hori lortu ahal izateko hainbat alderdiren gaineko hausnarketa egin beharko da ezinbestean; zenbaitetan programaren oinarriari eragingo dioten zenbait alderdiren gainean hain justu ere. Eta hortik hasi behar dela uste dugu: ondoren zerrendatzen dira Batzorde honen iritziz, oinarri horiei dagokienez, berraztertu beharreko gai nagusiak. > > > **Lanerako esparrua mugatzen: azpiprogramen bereizketa** > > > Lan-mundua diogunean oso alor zabalari buruz ari gara, lan-jarduera ezberdinen konplexutasunaren araberakoa. > > <i>1990</i>ean abian jarri eta egun indarrean dauden programetan parte hartzen duten erakundeen nolakoari erreparatuz gero, erakunde-motak askotarikoak direla antzeman daiteke berehalakoan: agente soziolaboralak (sindikatuak eta bestelako elkarteak) lanbide-elkargoak, elkarteak, enpresa merkantilak, kooperatibak, fundazioak, etab; sektore ekonomikoari dagokionez, bigarren eta hirugarren sektoreko enpresak nagusitzen dira, zehazkiago, bigarren sektoreko industria alorrekoak bereziki. Enplegatu-kopuruari dagokionez ere dozena eskasera arrimatzen diren erakundeetatik hasi, eta milatik gora langile dituzten erakundeak badaude. Eta azkenik, euskal hiztunen ehunekoa irizpide hartuz gero, % 10era iristen ez diren erakundeetatik hasi, eta % 80tik gorako indizea duten erakundeek ere parte hartzen dute. > > Aniztasun horretan erakunde hauek batera duten elementu bakarra, juridikoki pertsona pribatu izatea -edota fundazioen kasuan, sortzezko kapitalari dagokionez, eta gobernu-organoetako ordezkaritzari dagokionez, berauek erditik gora pribatu izatea- da. Parte-hartzaileen askotarikotasuna begien bistakoa da, hortaz. > > Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen presentzia areagotzeko asmoz, Merkataritzako Gipuzkoako Lan-Mahaia eratu zen hango Foru Aldundiaren eskutik, eta SIADECO ikerketa-elkartearekin elkarlanean, Euskara Merkataritzara egitasmo orokorra bideratzeko; Bizkaian ere antzeko ekimenak abiarazi ziren zenbait udaletan, ARTEZ elkartearekin elkarlanean; gaur egun ALKARBIDEk bateratu eta koordinatzen ditu esparru honetako egitasmoak. Horiek horrela, eta egindako azterketen argitan, erabilera eta presentzia oso apalak badira ere, eskarmentu bat metatu da, eta sortu da establezimentu txikiotan eragiteko metodologia nahiz interbentzio-molde bat, beste hainbat erremintarekin batera. > > Eragin horretan ere ez da atzera geratzen Finantza eta Aseguruen alorra, hala ere ez da programa jakin batean pean landu, orain artean. > > Hori horrela, alor sozioekonomikoaren baitan, azpiprogramak bereizteko proposamena egiten du Batzorde honek ondoko alor hauetan berariazko normalizazio-planak bidera daitezen: > > - Enpresa handiak, euskara-plandunen kopurua areagotu: > > *100* langiletik gorako enpresen artean egindako azterlanaren emaitzek erakutsi digute enpresa dagoen gune soziolinguistikoa dela euskararen erabileran eraginik handiena duen faktorea, faktore horrek erakusten baitu, neurri handi batean, ahozko komunikazioan gertatzen den erabilera, batez ere barnekoan. Faktore horren jarraian, jarduera-sektorea eta merkatu geografikoa eta produktuen edo zerbitzuen hartzailea daude. Faktore horiek kanpoko komunikazioan gertatzen den erabilera argitzen dute, batez ere idatzizkoan. > > Irakaskuntzaren sektorea alde batera utzita –salbuespena baita–, erabilera zertxobait handiagoa da beren zerbitzuak Euskal Herrian eta azken hartzaileari zuzenean saltzen dizkioten sektoreetan, hala nola banku eta aseguruen sektorean, merkataritza eta ostalaritzako sektorean eta bestelako zerbitzuen sektorean. Azkenik, euskararen erabilera normalizatzeko planak edo irizpideak edukitzearen faktorea aipatu behar dugu. Enpresen tamainarekin lotzen den alderdi horren eraginez, gehiago erabiltzen da euskara enpresa batzuetan beste batzuetan baino, nahiz eta gainerako faktoreetan baldintza berak dituzten enpresak izan. > > Enpresetan euskara gehiago erabiltzeko neurriak hartzeari dagokionez, ia guztia asmatuta dagoenez gero, eta miraririk ez dagoenez gero (salbuespenak baino ez daude), zenbait enpresatan emaitza baikorrak eragin dituzten jardunak beste enpresa batzuetara zabaldu beharko lirateke. > > Irizpide horri jarraituz, eta komunikatzeko moduetan gertatzen den euskararen erabileraren araberako enpresen tipologiari buruzko grafikoa aintzat hartuta, bi jardun-ildo nagusi defini daitezke. Bakoitzak bere aldagaiak izango ditu enpresek planoan duten kokapenaren arabera. Hona bi jardun-ildo horiek: > > - Idatzizko komunikazioan (hizkuntza-paisajea, idatzi laburrak, argitalpenak eta publizitatea behinik behin), oro har, eta bezeroekiko ahozko komunikazioan (harrera-hizkuntza) euskararen erabilera sustatzea. Mota guztietako enpresetarako baliagarria, hasiera batean bederen. > > - Enpresa bateko langile euskaldunen ehunekoak gutxieneko atalasea gainditzen duenean, euskararen erabilera sustatzea lan-hizkuntza gisa. > > Errazagoa izango da, edo ez da hain zaila izango bederen, lehen jardun-ildoa praktikan gauzatzea eta horren bitartez emaitzak lortzea. Izatez, Planoaren goialdean dauden enpresek dagoeneko lortu dute, eta horretarako planoan aditzera ematen diren hiru bideetako bati jarraitu diote: > > - Lehena: 1. T <img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> 2. T <img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> 3. T. Ibilbide horrek alde on bat du, abiapuntuko potentziala oso handia da, mota guztietako enpresa-kopuru handia dago 1. taldean; alabaina, azterlanean ikusi den moduan horien %10ek soilik jotzen dute garrantzitsutzat euskararen erabilera enpresan, eta herenek baino gehiagok egokitzat jotzen dute erabiltzen duten euskara. > > - Bigarrena: 4. T <img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> 5. T <img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> 6. T. Kasu horretan ere enpresen kopurua handia, da, eta, gainera, langile euskaldunen proportzio handia dute; alabaina, 4 eta 5. taldeetako enpresa gehienak industria-sektorekoak dira (Euskal Herritik kanpoko beste enpresa batzuei saltzen dizkiete beren produktuak). Dena den, arrakasta lortzeko aukera handiena duen bidea da; izatez, planoaren goialdean 6. taldea da handiena, eta horrek biderik arrakastatsuena dela frogatzen du. > > - Hirugarrena: 7. T <img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> 8. T <img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/1066948914gezia12.gif"> 9. T. Kasu horretan 7 eta 8. taldeetako enpresetako langile gehienak euskaldunak dira, baina horrek ere badu alde txarrik, enpresa gutxi dira eta gehienak industria sektorekoak dira. > > Bigarren jardun-ildoa gauzatzea zailagoa da, bai eta horren bidez emaitza onak lortzea ere. Hasiera batean, langileen artean euskaldunen ehunekoa txikia den kasuetan soilik balio du, hau da, 4. taldetik aurrerako taldeetako enpresetan. Gainera, kasurik onenetan ere emaitzak partzialak izango dira; unitate edo sail jakin batzuetan euskaraz lan egitea lor daiteke, baina zaila izango da enpresaren osotasunean egitea. Kontuan izan behar da langile guztiek edo ia guztiek ez dakitela euskara. > > Horrek emaitzak lortzen dituzten enpresak eskuinalderantz jotzea ekarriko luke, baina oso zaila da 6. taldeak 9. taldera jotzea, esate baterako. Helburu hori lortzeko, oso kasu berezietan izan ezik, ezinbestekoa da enpresako langileen artean belaunaldi-aldaketa gertatzea. > > Gaur egun euskararen erabilera normalizatzeko planik edo irizpiderik ez duten enpresa batzuk prozesu horretara bideratzea erabateko arrakasta izango litzateke, eta horixe da, hain zuzen ere, erakunde publikoek bultzatu beharrekoa. > > Lanbide horretan, kontuan izanda gune soziolinguistikoak, jarduera-sektoreak, merkatu geografikoak eta produktu-zerbitzuen hartzaileak, hurrenkera horretan, baldintzatzen dutela erabilera, ahal den neurrian, eraginkorragoak izateko guneka eta azpisektoreka jardutea komeniko litzateke, enpresen arteko sinergiak bultzatzeko (bezero eta hornitzaile harremanak dituzten enpresak, eskualde berean ari direnak, sektore berekoak…) eta emaitzak optimizatzeko. > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia20-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia20-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > - Enpresa txikiak eta ertainak, euskara-planen kopurua areagotu > > Garatu beharreko beste lan-lerro bat enpresa ertain eta txikiena da. Enpresa txikiak, INEri jarraiki, 49 langile edo gutxiago dauzkatenak dira. EUSTATeko Jarduera Ekonomikoen 2002ko Gidazerrendaren arabera, EAEko establezimenduetatik % 99,1 dira 50 langile baino gutxiago dituztenak; langile-kopuruari dagokionez horietan dago lanpostuen % 64,4. Bolumena, ekonomikoa nahiz soziala, begien bistakoa da. Horrexegatik beharrezkoa dirudi euskara-planak enpresa edo erakunde txikien artean ere zabaltzeko saioa egitea. > > *100* langiletik gorako enpresetarako esandakoek ere balioko lukete, oro har, tamaina ertaineko edo txikiagoko enpresetarako. Hau da: > > - Idatzizko komunikazioan (hizkuntza-paisajea, idatzi laburrak, argitalpenak eta publizitatea behinik behin), oro har, eta bezeroekiko ahozko komunikazioan (harrera-hizkuntza) euskararen erabilera sustatzea. Mota guztietako enpresetarako baliagarria, hasiera batean bederen. > > - Enpresa bateko langile euskaldunen ehunekoak gutxieneko atalasea gainditzen duenean, euskararen erabilera sustatzea, lan-hizkuntza gisa. > > > Erakunde txikiek orain arte garatu izan den programan parte hartu izan duten arren ―eta lanbide elkargoak dira horren lekuko―, garatu den metodologia eta interbentzio-moldea tamaina nahiz baliabide handiagoko enpresei zuzendu izan zaie batik bat, trakzio-lana egin ahal izango zuten enpresa handi eta euskaldunei alegia. Aukera horren zergatia azalduta dago Batzorde honen aurreko txostenetan. > > Beharrezkoa da, hortaz: > > - Euskara-planen orain arteko metodologia dimentsionatzea eta enpresa txikiagoen errealitatera egokitzea, areago kontuan izanda enpresa horiek barneko giza baliabideak urriagoak dituztela eta lagun berak egiteko bat baino gehiago bete dezakeela; > > - Diru-baliabideei dagokienez ere, handiek baino muga handiagoak izango dituztenez, aholkularitzen zerbitzuak ere birmoldatu egin beharko lirateke eta bestelako eskaintza bideragarriagoa egin. > > Enpresa txikien baliabideen urritasunaren ikuspuntutik, eta dauzkagun baliabide publikoak optimizatzeari begira, interesgarria litzateke bereziki udal- edo eskualde-mailako baliabideak ondo erabiltzea; lehenago euskara-plana duten enpresa-kopurua handitzeari begirako ekimenen atalean hain zuzen, adierazi dugun bezalaxe. > > Euskara-plana duten enpresa handi, ertain nahiz txikien masari dagokionez, bestalde, gero eta gehiago izango direnez hainbat urtez euskara-plana garatzen doazenak, enpresa barruan duten egituraz baliatuz, lortutako emaitzei eusteko eta ahal den neurrian hobetzeko jarduera-proposamenak landu beharko dira, bai eta horien aldian aldiko ebaluaziorako eta jarraipenerako irizpideak eta adierazleak finkatu ere. > > - Saltoki handiak, denda-kateak eta frankiziak > > Bezeroen erosteko ohituretan aldaketa gertatu da, bereziki, azalera handietan islada duena. Saltoki hauek, gainera, merkataritza-gune soilak baino areago aisialdirako gune ere bihurtu dira. Horrek eragina dauka, batez ere, zentro horietan ordu gehien ematen duen adin-tarteko jendearengan, hau da, gazteengan eta haur zein horien gurasoengan. > > Tokian tokiko merkataritzaren ikuspegitik horrek dituen on-gaitzak alde batera utzirik, begi bistakoa da, euska sustatzearen ikuspegitik efektu biderkatzaile handia izan dezakeela Euskal Autonomia Erkidegoan diren azalera handietako jabe-arduradunekin zein denda-kateen titularrekin edo frankizia-emaile nagusienekin harremanetan jarri eta euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko jardun-lerro eta ekimen zenbait adosteak. > > Nolanahi ere, orain arteko esperientzia ikusirik, lanbide horretan arrakastaz eragiteko, administrazio guztiek (Jaurlaritzak, foru-aldundiek, kasuan kasuko udalek) modu koordinatuan jardutea komeni da. Hori horrela, honako jardun-ildoak proposatzen dira: > > - Inplikatutako administrazio guztiek batzordea osatzea Euskal Autonomia Erkidegoan dauden saltoki handietan, denda-kateetan eta frankizia nagusietan euskara nola sustatu erabakitzeko eta sustapen-plana prestatzeko. > > - Saltoki handiak kudeatzen dituzten enpresekin eta EAEn zabalduenik dauden frankizien emaileekin harremanetan jarri idatzizko komunikazioan eta ahozkoan euskararen erabilera sustatzeko. > > - Txikizkako saltokiak eta ostalaritza > > Hizkuntza-plangintzaren ikuspuntutik merkataritza-ostalaritzaren sektoreak itzal handia du auzo hurbilari, egunerokotasunari eta bizitza sozialari, oro har, lotutako esparrua delako, eta bai euskal ekonomiaren egituran bai establezimendu-kopuruagatik, bai enplegatzen duen langile-kopuruagatik bolumen handia duelako, aurreko atal batean ikusi ahal izan dugunez. > > Aurreko lerroaldietan proposatzen diren lan-ildoez gain, modu sistematiko eta koordinatuan heldu behar zaie txikizkako saltokien eta ostalaritzaren azpisektoreei, horiek baitira, nagusiki, gure herrietako hizkuntza-paisajearen adierazlerik nagusienak bai eta herritar orok eguneroko bizitzan erabiltzen dituen zerbitzuen emaile. > > Horietan har daitezkeen inplementazio-neurriak proposatzeko, ikusi behar zein den egoera. Gogora dezagun diagnostikoa: > > Euskal Autonomia Erkidegoko saltoki, jatetxe eta tabernarik gehienak oso establezimendu txikiak dira, langile bat edo bikoak, eta oso gutxi erabiltzen dute euskara, bai ahozko komunikazioan (0 eta 10 bitarteko eskalan, 1,5 punturekin) eta bai idatzizkoan ere (2,2, punturekin). Izan ere, establezimendu hauetarik hirutik bitan, % 64tan, inork ez daki euskaraz. > > Erdiak, gutxi gorabehera, ez du inoiz ere euskara erabiltzen eta lautik hiruk oso gutxi edota batere ez. Kontrako muturrean, ordea, % 7 bakarrik dira beti edo ia beti erabiltzen dutenak. Kolektiboen arabera, erabilera saltoki edo tabernetan baino pitin bat handiagoa da jatetxeetan. > > Saltoki, jatetxe eta tabernen kasuan, euskararen erabilera eragiten duen faktore nagusi-nagusia (edo ia bakarra) establezimenduek kokaleku duten gune soziolinguistikoa da, ahozko komunikazioan bereziki. Hau da, eguneroko hizkuntza euskara duten establezimenduak baldintza idealak dituztenak dira: langile guztiak edo ia guztiak eta bezerorik gehienak euskaldunak dituztenak. > > Gune soziolinguistikoarekin batera, saltoki, jatetxe eta tabernen neurri txikiak ere garrantzi handia du, ez handiagoetan askoz gehiago erabiltzen delako, gunerik erdaldunenetako langile bat edo biko establezimendurik gehienetan, logikoa denez, inork euskaraz ez dakielako baizik (guztizkoaren % 64tan) eta, ondorioz, ahozko komunikazioan ematen zaion erabilera ia hutsaren hurrengoa da. > > Azkenik, saltoki, jatetxe eta tabernen % 3k bakarrik du establezimenduan euskararen erabilera sustatzeko neurri edo arauren bat. Enpresa handietan, ordea, portzentajea % 31koa da. > > Euskararen erabilera handitzeko hartutako neurriei dagokienez, saltoki, jatetxe eta tabernen kasuan ez da ia aurrekaririk. Establezimendu hauek txikiak dira eta bezeroei begira bizi dira. Hori dela eta, ez da erraza langileen arteko euskararen erabilera eta bezeroekikoa bereiztea. > > Hortaz, honakoak izan daitezke jarduteko ildoak: > > - Idatzizko komunikazioan euskararen erabilera sustatzea. Egiteko honek ez dirudi oso zaila, establezimendu erdietan erabilera hori errotulaziora, tiket eta fakturetara mugatzen baita; gainerako erdietan, hein handi batean, horietan ez ezik publizitatean ere erabiltzen da, baita karta eta menuetan ere jatetxe eta tabernetan. Bigarren gune soziolinguistikoko eta nagusiki lehen gune soziolinguistikoko establezimenduetan modu sistematikoan hortik aurrera egitea, hau da, ahozko komunikazioan euskararen erabilera handitzea zaila da oso; izan ere, bezero euskaldunak gutxiengo dira eta establezimendurik gehienetan inork ez daki euskaraz. > > - Hirugarren gune soziolinguistikoko (euskaldunen portzentajea %45etik %80ra artekoa) establezimenduetan euskararen ahozko erabilera sustatzea. Izan ere, gune horretako establezimendurik gehienek gutxieneko beharrezko baldintzak betetzen dituzte edo hurbil daude (langile eta bezerorik gehienak euskaldunak dira), eta erabilera handitzeko tarte handia dute oraindik. > > Langile askok euskaraz ez jakitea oztopoa da, lehen puntuan ageri denez. Hori gainditzeko, langile euskaldunak kontratatzea litzateke aukera bat; establezimendu hauek, ordea, kontratazio gutxi egiten dituzte, euskara kontuan hartu gabe gainera. Langileek euskaraz ikastea litzateke beste aukera, baina establezimendu hauetako ezaugarriak kontuan hartuz (euskararekiko duten interesa, neurria edo langileen batez besteko adina), ez litzateke batere erraza. > > Azkenik, jatetxeek saltoki eta tabernek baino baldintza hobeak dituztela aipatu behar da. Zehazki esateko, zertxobait euskaldunago diren guneetan kokaturik daude, langile euskaldunen portzentaje handiagoa dute, ahozko zein idatzizko komunikazioan euskarari ematen dioten erabilera ere handiagoa da, handiagoak dira neurriz eta euskararekiko interes handiagoa dute. > > Jatetxeen inguruan, Euskal Herrian erreferentzia-gune direnetan, bideragarria litzateke oso berariazko egitaraua osatzea. Izan ere, hori bera izan bailiteke sektorea sentsibilizatzeko bide. > > Esan bezala, ez gara zerotik abiatzen. Eskarmentua badago bai herri-aginteetan bai esparru pribatuko eragileen artean ere, artikulatu eta optimizatu beharko litzatekeena. > > Eusko Jaurlaritzako Industria Merkataritza eta Turismo Sailaren parte hartzea ere ezinbestekoa da. 6/2003 Legea oinarri hartuta, EBPNrako bereizitako guneak gogoan, eta eskarmentuak erakutsitakoa kontuan, beharrezkoa litzateke estrategia sistematikoagoak, errealistak eta eraginkorragoak abiaraztea eragile guztien artean. > > - Finantza eta aseguru-etxeak: > > Finantza eta aseguru-etxeen kasuan antzera jokatu beharko litzateke. > > Gorago esandakoaren ildotik gaur egun parte hartzen duten enpresen artean askotarikotasuna da nagusi. Horri lotuta, bilgune eta zerbizu-emaile diren neurrian, elkargo profesionalen lan-lerroa ere berariaz jorratu beharko litzateke; besteak beste, zenbait lanbidetan eragin biderkatzaile nabarmena izan dezaketelako. Elkargo profesionalen jarduerak homogeneoak diren neurrian, batera dituzten elementuetatik abiatuta, lan-dinamika bateratua abiarazteko saioa egin beharko litzateke. > > > **Euskara-planak** > > > Tamaina bateko zein besteko enpresetan euskara-plana dutenen masa areagotzeari buruz ari garen honetan, hau ere bere ingurunearekin batera aldatu egin da. > > Hasiera bateko euskara-planek, lurralde euskaldunetan eta indize demolinguistiko altuko enpresetan abian jarri zirenek, euskara bereziki lan-hizkuntza gisa sustatzea zuten helburu; 1996an euskaldun-kopuru baxuagoko enpresetan jarri zirenak, berriz, erabilera eta presentzia areagotzea, eta langileen hizkuntza-gaitasuna hobetzea. > > *2000.* urtean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lehenengoz berariazko dirulaguntza-deialdia kaleratu zuen entitate pribatuetan euskara-planak garatzeko. Dirulaguntza-deialdi horretan ageri zen enpresaren eguneroko errealitatea hizkuntzaren erabilera-eremutan sailkatuta jasotzen zuen koadroa. Erabilera-eremu hauek errazenetik zailenerako hurrenkeran ordenatuta ageri ziren bi ardatz handitan bereizita, kanpo- eta barne-harremanetan. > > Erabilera-eremuok finean hizkuntza-helburutzat jotzen ziren, eta horien hiru konbinazio egin ziren, hiru plan-eredu itxitan (E1, E2 eta E3) eta helburuen aukera libreko plan irekian (Ex) gauzatu zirenak (ikus I. eranskina). > > Horiek horrela, euskara-planen artean gaur egun badaude hizkuntza-ohitura aldatzea helburu duten planak ―dela lan-hizkuntza gisa, dela zerbitzu-hizkuntza gisa edo bietara―, eta beste batzuk berriz, ekimen solte eta puntual batzuk ―itzulpen bidez lortzen direnak askotan― gauzatu nahi dituztenak. Horiek guztiek parte hartzen dute dirulaguntza jasotzeko programan, eta euskara-plan gisa jotzen dira, nahiz eta ikusi den bezala, asmoz eta egitez, oso ezberdinak izan elkarren artean. > > *Gure iritziz, gutxieneko batzuk finkatuta, euskara-planak era askotakoak izan daitezke; enpresaren abiapuntuko egoera kontuan izanda finkatu behar da organizazio bateko euskara-plana:* helburuak (kanpo eta barne-errotulazioa, kanporako harrera-hizkuntza, administrazioarekiko idatzizko harremana, erakunde barruko zabalkunde handiko testu laburrak, etab.); baliabideak (euskara arduraduna enpresa txikien kasuan, edota euskara-batzordea enpresa handien kasuan adibidez). Kasuan kasuko planaren bideragarritasunaren eta eragingarritasunaren arabera, neurtu eta babestu beharko lirateke ekimenak. > > Euskara-planen elkarren arteko homologagarritasuna eta alderagarritasuna lortzeko proposamenak berraztertu beharko lirateke, gutxieneko helburu batzuetatik abiatuta, tokian tokiko eta sektorean sektoreko plan-ereduen beharra baloratzeko, hau da, EBPN garatzeko indize demolinguistikoaren eta biztanle-kopuruaren araberako udalerri-multzoak bereizi diren bezala, hemen ere antzera jokatzeko. > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia21-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia21-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > **Zerbitzu eta baliabideen eskaintza areagotu** > > > Alor sozioekonomikoan euskararen erabilera biziberrituko bada, beharrezkoa izango da, besteak beste, lanean euskaraz gehiago edo gutxiago egiten duten enpresen multzoa handitzea, eta, hartara, masa kritikoa eratzerantz jotzea. Horixe izan dugu hizpide aurreko puntuetan. > > Multzoa zabaltzeko ordea, erraztasunak ere eman behar zaizkie programan esku hartu nahi dutenei. Eta hori bezain garrantzizko eta beharrezkoa da plandunen taldea bera ere egonkortzea eta trinkotzea. > > Berriak erakartzeko eta daudenak egonkortzeko zeregin horretan lagungarri izango da zerbitzu nahiz baliabideen eskaintza egokia eta koordinatua egitea, herri-administrazioek bideratua, batik bat; eta planen kalitatean eragiten eta kostuak gutxitzen lagunduko duena. > > - **Baliabideen aldetik ondoko lan-ildoak zabaldu, edota jarraitu beharra eta erabiltzaileen eskura jartzea proposatzen da** > > - *Euskaraz lan egiteko tresna edo erreminta informatikoak eskaintzen jarraitzea:* > > - Terminologi Banku Publikoa > > - Hiztegi berezituak: kalitatearen kudeaketa, ostalaritza, zenbakizko kontrola, etab. > > - Software librea nahiz jabetzaduna: sistema eragileak, ofimatikako programa-sortak, nabigatzaileak,… > > - Hizkuntza-zuzentzaileak, antibirusak, etab. > > - Enpresarako berariazko softwarea: SAP, Prisma, Contawin,… > > - *Lan-munduko agiri arautuen bilduma osatzea:* > > - Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen 6/2003 Legeak, nahiz honen zehaztapen izango den erregelamenduak, begiz jotzen dituzten agiriak. > > - Gizarte-Segurantzarekikoak (altak, bajak, Delta programa,…) > > - Kontabilitate-egitarauei dagozkienak > > - Laneko segurtasun-planei dagozkienak > > - Lan-kontratuak > > - Toki-administrazioarekikoak (baimenak, udal-zergak, etab.) > > - Foru-administrazio eta administrazioa orokorrarekikoak. > > - Eta abar > > - *Ohiko eta zabalkunde handiko agirien ereduak:* > > - Nominak > > - Lan-parteak > > - Gutunak > > - Jakinarazpenak > > - Bilera deiak eta aktak > > - Errotuluak (barne zein kanpokoak). Leku eta departamentu-izenak. > > - Lan-eskaintzak > > - Eta abar. Ikus, jarraibide gisa, beste herrialde batzuetan egindakoa, Katalunia edo Quebec kasu (Le Français au Bureau) > > - *Euskaraz idazteko oinarrizko azalpenak:* > > - Datak, helbideak, neurriak, etab. Testuak hainbat hizkuntzatan, testu eleanitzak, idazteko gomendioak. > > - *Euskara-planekin lotutako berariazko erremintak:* > > - Diagnostikorako erremintak, erakundeko erabilera-maila diagnostikatzekoak > > - Garapen-ebaluaziorako aplikazioak > > - Erabilera aitortzeko aplikazioa > > - *Zerbitzu eta baliabideen katalogo bateratua:* enpresek eta establezimenduek eurentzat egokiak izan litezkeen materialen katalogo bateratua izan beharko lukete eskura, lehiatila bakarrean bilduta. Katalogo horrek euskaraz lan egiteko tresnak, ereduak, erremintak, ikastaroak, lan-prestakuntza eta abarrez gain, Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek enpresak eta merkataritza sustatzeko eskaintzen dituzten laguntzak bilduko lituzke. Katalogo horren ardura enplegua sustatzeko zerbitzuek (Behargintza, GATCak...) ere hartzeko bidea egin beharko litzateke. > > - *Eskaintza berezituak:* merkataritzako azpisektoreetarako (ostalaritza, higiezinen agentziak, arraindegiak, harategiak…) eskaintza berezituak jarri eskueran, materialei zein baliabideei dagokienez. > > - *Testu-zuzenketak, gainbegiratzeak (itzulpen laburrak gehienez ere) egiteko zerbitzua.* > > - *Aholkularitza, oro har:* plangintzari buruzko oinarrizko azalpenak, web-gune eleanitzak diseinatzeko estrategiak eta tresnak… > > - Giza baliabideak prestatu eta trebatzeko ondoko lan-ildoetan sakontzea proposatzen da: > > - *Euskara ikastaroak* > > - Enpresa munduko berariazko modulu laburrak: bulegoak, finantzak, kalitatearen kudeaketa, etab. > > - Teknika berriak: irakasle naturalak. > > - Produktu erakargarriak: gutxi eginda, askorako ematen dutenak: enpresako 100 esaldiak, etab. > > - *Etengabeko lan-prestakuntza:* > > - Eskaerarik handiena izan dezaketen gaiak identifikatu. > > - Lanbide-heziketako zentroak eta inguruko enpresa plandunak harremanetan jarri. > > - *Euskara-planen hobekuntza. Elkartrukerako foroak:* > > - Plan-ereduak (helburuak eta faseak). > > - Enpresa txikientzako metodologia. > > - Bestelakoak: monitorizazio modu berriak, planeko eragileen funtzioen berrikusketa, etab. > > - **Erabilera-mailaren egiaztapena eta aitortza:** > > - Organizazio pribatuetako euskara-planak ebaluatzeko, egiaztatzeko eta, hala badagokio, horren aitortza emateko irizpideak finkatu eta zabaldu, organizazio pribatuetan indarrean diren kalitate-sistemekin bat etorriz. > > - Halaber, euskara-planetan diharduten langileen euskara-mailaren akreditazioa sustatu HABE erakundeak indarrean dituen bideak erabiliz. > > - Azkenik, zerbitzu eta erreminta horien eskaintza behar bezala artikulatzeko, lana bitan ez egiteko, eta kostuak egoki kudeatzeko, beharrezkoa da eragileen arteko, bereziki herri-administrazioen arteko koordinazioa bermatzea. > > > **Gizartea orohar eta esparru sozioekonomikoko eragileak, bereziki, hizkuntza-normalizazioaren prozesuaz informatzea eta prozesuko partaide direla konturaraztea** > > > Ezin uka euskal gizartea euskara berreskuratzen ari dela, horren frogagarri ditugu, besteak beste, azken hamar urteetako bilakaera soziolinguistikoa erakusten digun Euskal Herriko III. Inkesta Soziolinguistikoan jasotako emaitzak. Horren ondorioz, iragarri daiteke era guztietako enpresa eta organizazioetan datozen urteetan arituko diren eragileen (langile, bezero, zuzendari, teknikari, sindikatuetako ordezkariak…) artean gero eta elebidun gehiago izango direla eta euskara erabiltzeko aukerak areagotu egingo direla. > > Horrekin batera, duela 50 urte ez bezala, enpresek nahiz organizazioek produkzio-gune errentagarriak izateaz gain badituzte beste helburu eta erronka batzuk, kalitatearen eta bikaintasunaren kulturari loturikoak, hain zuzen: bezeroei begira jardutea, pertsonen garapena eta inplikazioa, enpresa kokaturik dagoen ingurunearekiko eskaerei erantzutea, eta abar. > > Horiek horrela, euskara ondare sozial gisa hartuta, esparru sozioekonomikoan euskarak egun duen eta aurrera begira izan beharko lukeen presentziaz agente sozioekonomiko nagusiak informatzeko eta sentsibilizatzeko, bi ekintza-lerro proposa daitezke esparru honetan, era batera edo bestera, eskumenik duten eragile publikoek garatzeko: > > - Eragile sozioekonomikoek (enpresek edo organizazioek) hizkuntza-normalkuntza prozesuari ekiteko argudioak eta arrazoibideak lantzea eta horien berri ematea modu sistematikoan agente sozioekonomiko nagusiei, besteak beste (patronala, sindikatuak, merkataritza-ganbarak….). Euskaran inbertitzea eta euskara erabiltzea errentagarri izan daitezkeela erakutsi beharko litzateke. > > - Enpresaren kultura-ikuspegitik abiatuta, eragile horiek kanpora zein barrura begirako jardunean, euskara enpresetan eta organizazioetan txertatzeko “ohitura egokien dekalogoa” lantzea eta zabaltzea, abiapuntuko egoeraren arabera, euskara zerbitzu-hizkuntza zein lan-hizkuntza izateari begira. > > Horrekin batera, eskaera soziala suspertzeari begira, bezeroen motibazioa eta sentsibilizazioa areagotzeko jarduerak jarri beharko lirateke martxan: > > - Sentsibilizazio kanpaina orokorrak. > > - Informazioa etengabe zabaldu herritarren artean. > > - Bezero ikuspegia landu: bezeroen jarrera ezagutu eta ekimenen inguruan duten balorazioa ezagutu, ondoren programak zuzendu eta hobetzeko. > > > **Agente sozioekonomikoen inplikazioa areagotu** > > > Informatzeko eta sentsibilizatzeko lanak egin ahala, agente sozioekonomiko nagusiekin, hau da, merkataritza-ganbarekin, enpresari-elkarteekin, elkargo eta sindikatuekin, besteak beste, kontzertazio-bidea jorratu beharko litzateke eta lankidetza-akordioak sinatu erakunde publikoen eta erakunde pribatu horien artean. > > Lankidetza-akordioen helburu izan daitezke: > > - batetik, euren bazkideei eskaintzen dizkieten zerbitzuetan, horien kalitatea areagotzeari begira, euskara txertatzea (buletinak, prestakuntza-ikastaroak, jardunaldiak…); > > - bestetik, euren bazkideetako bakoitzari eguneroko jardunean euskararen erabilera sendotzeko baliagarri izan ditzaketen zerbitzuak eta materialak eskaintzea; eta, > > - hirugarrenik, erakunde bakoitzak bere euskara-plana egitea (beti ere, bere abiapuntuko egoera kontuan izanda). > > Halaber, esparru sozioekonomikoan lan-harremanek duten garrantzia kontuan izanik, alor horretako jardueretan hizkuntzaren normalkuntza lortzeko zereginean lan-harremanez arduratzen diren erakundeen iritzia ezagutu eta beraiekin koordinatu behark lirateke jarduerak. > > Lan-harremanen alorreko erakundeen artean, Lan Harremanen Kontseilua sindikatu eta enpresa-konfederazioen artean etenik gabeko elkarganatze eta komunikazioa erdiesteko organoa izateaz gain Jaurlaritzari lan eta gizarte-alorrean aholkuak emateko erakundea denez gero, egokia litzateke harengana zuzentzea eta bere iritzia eskatzea, hizkuntza-normalizazioari dagokionean. > > Eraginkortasunari begira, sektoreka edo jarduera-esparruka lan egitea onuragarri izango litzateke. > > Bestalde, jakinik agente horietako askok ez dutela giza azpiegiturarik, erakunde publikoek, lankidetza-akordioen baitan, hainbat material eta zerbitzu berezitu jarri ahal izango lituzkete erakunde pribatuon eskura, bakoitzaren jarduera-esparrua kontuan: euskara ikasteko baliabideak, gaikako hiztegiak, sentsibilizazioko materialak…(ikus zerbitzu eta baliabideen eskaintza eta herri-administrazioen parte hartze koordinatua). > > Kontuan izan behar, batik bat amaierako erabiltzailearekiko harremana duten azpisektoreen kasuan, enpresa-kopurua oso altua izateaz gain, oso langile gutxiko enpresak direla gehienak, eta horrek dakar, batetik erakunde publikoetatik sustapen-lana banan-bana egiterik ez izatea eta, bestetik, enpresek ere baliabide urriak izatea euskararen erabilera normalizatzeko. > > Hortaz, merkataritzaren eta ostalaritzaren kasuan batez ere, ezinbesteko gertatzen da orain artean baino modu koordinatuagoan garatu behar izatea sustapen-lana eta enpresa horiek bilgune natural dituzten tokietatik eragitea. > > > **Herri-administrazioen parte hartze koordinatua** > > > Azken urteotako ibilbidea ikusita, euskarak esparru sozioekonomikoan garapen eta presentzia sendoagoa izatea nahi badugu, ezinbestekoa da esparru honetan zerikusi zuzena duten herri-aginteen inplikazioa areagotzea, hau da Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak dioen bezalaxe, hizkuntza-politika horretako partaide bihurtzea. > > Horrek dakar, ezinbestean, garatu beharreko programa berrien gaineko kontzertazioa, behar diren giza eta diru-baliabideak esleitzeko, teknikariak trebatzeko, etengabeko prestakuntza arloan euskara eskaintzeko, eta abar. > > Azken finean, euskararen zeharkakotasunari men eginez, esparru sozioekonomikoan euskara biziberritzeko ahalegina bere gune naturalean txertatu eta integratzeko bidea egin behar da arian-arian. Esaterako, eta adibide gisa besterik ez bada ere, herriz herri gauzatzen diren “PERCO”etan euskara ere kontuan izan behar da bai diagnostikoak bai ondorioak eta proposamenak egiteko orduan. Halaber, herri-administrazioek kontratazioak egiten dituztenean hizkuntza-irizpideak ezarri eta betearazi egin behar dituzte. > > Bestalde, hizkuntza-politikaren eremuan eskumenak dituzten organoek (Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak, udalak) euren jarduna koordinatu beharko dute, batik bat zein herri-agintek zein egitarau-mota eta zein mailatan sustatu edo finantzatu behar duen argitzeko. > > Oso formulazio orokorra bada ere, abiapuntu gisa esan daiteke: > > - Eusko Jaurlaritzari Euskal Autonomia Erkidegoko (edo euskararen lur-eremu osoko) egitasmoak sustatzea dagokiola, nagusiki. > > - Foru-aldundiei probintzia edota eskualde mailako egitasmoak sustatzea dagokiela, batik bat. > > - Udalei, berriz, udal mailakoak dagozkiela, batez ere. > > Abiapuntu horren bitartez herri-aginte batzuen eta besteen lehentasunak finkatu beharko lirateke; horrek ez du esan nahi foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidego osoko proiektuak sustatu ezin dituztenik, ezta Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek udal mailako egitarauak sustatu ezin dituztenik ere. Baina, bai kontzertatu behar dela zeinek zein neurritan esku hartu behar duen bai baliabideak areagotzeko, bai baliabideei etekin hobea ateratzeko, bai hutsune edo bikoizketa nabarmenik ez gertatzeko. > > > **Lege-garapena** > > <i>2003</i>ko abenduaren 31z geroztik indarrean da 6/2003 Legea, abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena. VII. Kapituluan Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen hizkuntza-eskubideak finkatzen ditu, eta erakunde publikoei nahiz diruz lagundutako erakunde eta interes orokorreko sektoreei horiekiko betebehar jakin batzuk finkatzen dizkie. Horrenbestez, Euskararen Erabilpena Arauzkotzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeari jarraiki, Autonomia Erkidegoan dauden bi hizkuntza ofizialetako bata zein bestea erabiltzeko eskubidea aitortzeaz gainera, euskara –berariaz progresibotasun-printzipioari jarraituz– sustatzeko asmoa ere agertzen du. > > Lege honek, beraz, markoa ezartzen du, eta, orain, erregelamenduen bidez garatzen joan beharko da, arian-arian, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideen alde egiteko eta horiek babesteko. > > Hortaz, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio Legearen garapen gisa erregelamendu bidez garatu beharrekoen egutegia finkatu eta betetzea. Halaber, erregelamenduen bitartez legearen eraginpeko erakunde hauek bete beharreko gutxieneko alderdi eta horiek betetzen lagundu ahal izateko baliabideak zehaztuko direla pentsatzekoa da. > > Esparru sozioekonomikoan oro har duen eraginagatik, oso gogoan eduki behar da herri-administrazioek zerbitzu publikoaren zeharkako kudeaketa egin dezaketela, eta zerbitzu hori enpresa partikular batek ustiatu arren, zerbitzua emateko modua zehaztea administrazioari dagokiola. Hortaz, kontuan izanik batetik zerbitzuaren titularra administrazioa dela eta bestetik era honetako zerbitzuen neurri-tamaina, guztiz beharrezkoa da zerbitzu publikoen zeharkako kudeaketan herritarren hizkuntza-eskubideak eta herritarrekiko hizkuntza-betebeharrak bermatzeko hizkuntza-irizpideak behin betiko finkatzea eta onartzea administrazio guztiek. > > Hortaz, erabiltzaile eta kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak babestu eta bermatu ahal izateko oinarri-oinarrizko betekizun jakin batzuk zehaztea eta horietarako baliabideak eskura jartzea beharrezkoa den bezala, beharrezkoa ere bada legezko betekizun horiek, gutxienez, benetan beteko direla ziurtatzeko egitasmo koordinatua abiaraztea, eta ez bakarrik legearen eraginpeko alderdiekin, baita hortik gorakoekin ere. > > > **Lanbide-heziketa** > > > *2003/2004* ikasturtean, Derrigorrezko Hezkuntzan diharduten EAEko ikasleen % 48,2k D eredua aukeratu du, % 22,5ek B eredua eta gainerako % 29,3k A eredua. > > Sarearen arabera, D eredua publikoan zein pribatuan nagusi den arren, alde handiak daude euren artean. Izan ere, sare publikoan D ereduak ikasleen % 62,1 hartzen du eta A ereduak % 23,6. Pribatuan, ordea, D eta A ereduko ikasle-kopuruak parekaturik daude (% 35,5 eta % 34,5 hurrenez hurren). > > D eredua nagusi da Haur Hezkuntzan (% 62,3), Lehen Hezkuntzan (% 53,6) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (% 44,4). Batxilergoan eta, batez ere, Lanbide Heziketan, berriz, A eredua da nagusi (% 55,9 eta % 83,6 hurrenez hurren). > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia22-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia22-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Lanbide Heziketaren bilakaerari dagokionez, egoera oso gutxi aldatu da 1982/83 ikasturtetik gaur egunera arte. A eredua erabat nagusi izan da eta da (% 80tik gora ikasturte guztietan). B ereduan, berriz, oso ikasle gutxi aritu dira (% 5 baino gutxiago ikasturte guztietan eta gehietan % 2 baino gutxiago). Azkenik, D ereduari dagokionez, 2000/01 ikasturtera arte oso ikasle gutxi aritu da D ereduan (% 5 inguru edo gutxiago). 2001/02 ikasturtetik hona D ereduan matrikulatutako ikasleen portzentajeak gora egin du argi eta garbi (2003/04 ikasturtean % 13,9). > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia23-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia23-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Hizkuntza-ereduek Lanbide Heziketan eta gainerako irakasmailetan izan duten bilakaera oso bestelakoa izan da. Oro har, D ereduak ia etenik gabe egin du gora ikasturtez ikasturte, ikasle gehienek aukeratutako eredu bihurtu arte. > > Lanbide Heziketan, berriz, ikusi berri dugunez, azken lauzpabost ikasturtetik hona baino ez du D ereduak argi eta garbi gora egin. Joera-desberdintasun hori zuzen-zuzenean lotu behar da eskaintzarekin. Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntza edo DBHn hiru ereduetako edozein aukeratzeko modua dago, baina hori ez da Lanbide Heziketarekin gertatzen. Orain arte, eta gaur egun ere, euskaraz ikasteko eskaintza oso txikia izan da. > > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia24-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia24-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > Beraz, euskararen presentzia areagotzea garrantzi handiko ekimena da, esparru sozioekonomikoa elikatzeko harrobi nagusienetako bat den neurrian. Hori horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dauden gabeziei aurre egiteko gogoeta eta lan-proposamena egiteko eskatzen zaio. > > > **Etengabeko prestakuntza** > > > EAEn laneko prestakuntzan euskararen presentzia (euskararen irakaskuntza eta euskaraz emandako prestakuntza) eta erabilera zein den begiratuz gero, ikus daiteke laneko prestakuntzari buruzko informazio euskarri gehienak, oro har, euskaraz eta gaztelaniaz daudela, baina ez dela adierazten prestakuntza-modulua zein hizkuntzatan eskaintzen den; halaber, ez dago euskara ikasteko ia eskaintzarik. Beraz, bakanak dira laneko prestakuntzan euskararen presentzia sustatzeko ekimenak. > > Hori horrela, kontuan izanda laneko prestakuntzaz arduratzen diren erakunde gehienak publikoak direla bideragarria dirudi horietan hizkuntza-irizpidea txertatzeko ahalegina egitea. Horrek ekarri beharko luke, gutxienez, laneko prestakuntzari buruzko informazio-euskarri guztiak elebietan egotea, erakundeen eta erabiltzaileen arteko internet bidezko harremanak, zein bestelakoak, euskaraz ere izan daitezen. > > Horrekin batera, laneko prestakuntzari buruzko eskaintza/eskaera adierazterakoan ezinbestekoa da euskararen aipamena jasotzeko modua izatea, besteak beste, zentroaren ikasteredua zehaztuz, euskaraz eman/hartuko diren ikasgaiak zehaztuz, enplegu-eskatzaileentzako curriculumean eta enpresentzako enplegu-eskaintzetan euskararen ezagutza maila zehazteko aukera sartuz, eta abar. > > Halaber, laneko prestakuntzari buruz egiten diren azterketa eta ikerketetan hizkuntzaren aldagaia jaso beharko litzateke, prestakuntza programetan parte hartzen duten pertsonen ezaugarri linguistikoak ezagutzeko eta euskarazko prestakuntza jasotzeko prest egon daitekeen enpresa eta langile kopurua ezagutzeko, behinik behin. > > Laneko prestakuntza alorreko ekimen pribatuetarako dirulaguntza deialdietan euskarazko prestakuntza sustatu beharko litzateke, euskarazko prestakuntza berariaz aipatuz eta dagokion bestean baloratuz. Gaur egun euskara-planak dituzten enpresen prestakuntza-premiak aztertu, lurraldeka edo eskualdeka esaterako, eta bertako prestakuntza-zentroekin eskaera horiek asetzeko neurriak abian jartzea izan daiteke neurrietako bat. > > Bestalde, erakunde publikoek antolatzen dituzten prestakuntza modulu desberdinetan euskarazko eskaintza bermatu beharko litzateke, erakunde horietako edo dagokion Sailaren euskara planetan baldintza hori jasoaz eta prestakuntza emango duten enpresa/zentroak kontratatzerakoan hizkuntza irizpideak ezarriz. > > Ondo letorke, azkenik, erakunde publikoek euskaraz eman daitekeen prestakuntzaren eta euskararen irakaskuntzaren informazioa zabaltzea, gaiak zein ikastetxeak, euskara-mailak zein euskaltegiak aipatuz. > > > **Eranskina** > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia25-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia25-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > <center><table class="taula"> > <tr><td align="center"><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia26-750.png"><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/argazkiak/2005/sozioekonomia26-485.png"></a></td></tr><tr><td colspan="2" width="485"><i><b>Hobeto ikusteko, handituta ikusi nahi baduzu, gainean sakatu.</b></i></td></tr> > </table></center> > > > **Oin-oharrak** > > > - <a name="1" href="#ref1">(1)</a> EUSTATeko Jarduera Ekonomikoen Gidazerrendako jarduera ekonomiko pribatuko enpresa edo establezimendu guztiak hartu dira kontuan. Azterketa-unibertsotik kanpo utzitako jarduera-adarrak ondorengoak izan dira: herri-administrazioa, defentsa eta nahitaezko segurantza, hezkuntza, elkarteetako jarduerak, jolaseko, kulturako eta kirol arloko jarduerak, etxerako langileak dituzten etxebizitzak eta lurraldez kanpoko erakundeak. Abiapuntuko unibertsoa 155.212 enpresa edo establezimenduk osatu dute baina 372 establezimenduren kasuan (% 0,2) ezinezkoa izan da Jarduera Ekonomikoko Gidazerrendako datuak Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsukoekin lotzea (Gidazerrendan establezimenduaren udalerria jaso gabe zegoelako) eta ondorioz datuen azterketarako 154.840 erregistrorekin lan egin da. > > - <a name="2" href="#ref2">(2)</a> Hainbat hiztegi elektroniko: > > - "Elhuyar Hiztegia, espańol-euskera/euskera-espańol":http://www.euskadi.net/hizt_el > > - "3000 Hiztegia, espańol-euskera/euskera-espańol":http://www.euskadi.net/hizt_3000 > > - "Sinonimoen eta antonimoen Hiztegia":http://www.euskadi.net/hizt_sinon > > - "Morris Hiztegia ingelesa-euskara/euskara-ingelesa":http://www.euskadi.net/morris > > - "Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa":http://www.euskadi.net/harluxet > > - "Elhuyar eu-es Hiztegiaren plugina":http://www.euskadi.net/euskara_soft Word 2000 eta 2002 eta Internet Explorer-en integratzeko. > > - "Hiztegi Batua":http://www.euskaltzaindia.net Euskaltzaindiarena, euskarako lexiko arrunteko 20.000 hitzen forma estandarra biltzen duena. > > - <a name="3" href="#ref3">(3)</a> Software-produktuak: > > - "Windows 95, Windows 98; eta Windows XP-ren interfazearen paketea":http://www.microsoft.com/spain/windowsxp/euskera > > - Word 6 eta Office 2000 (Word, Excel eta Outlook) > > - Internet Explorer 4 eta 5, eta Outlook Express 5 > > - Linux Mandrake sistema eragilea, "8.2 eta 10.0 bertsioak":http://www.euskadi.net/euskara-soft > > - "OpenOffice.org 1.0.2 eta 1.1 ofimatika-paketea":http://www.euskadi.net/euskara-soft Windows eta Linux-erako > > - "Panda Titanium antibirusa":http://www.pandasoftware.es/titanium/euskara > > - "Panda Platinum antibirusa":http://www.pandasoftware.es/platinum > > - Autoikaskuntzarako Wit ikastaroak (Word 2000 eta Internet 2000) > > - "OCR-a Omnipage 11 eta 12 bertsioetarako, eta Windows Word eta Mac Word 2001-erako":http://www.euskadi.net/euskara_soft > > - "Optenet: Interneteko edukien filtroa":http://www.optenet.com > > - Prisma II: Pyme-tarako kudeaketa-softwarea > > - "SAP-eko bost kudeaketa-modulu":http://www.euskadi.net/euskara_soft > > - <a name="4" href="#ref4">(4)</a> Galdesortari erantzun ez ziotenak: > > - *123* enpresak (% 19k), galdesortari erantzuteari uko egin zioten. > > - *27* enpresatan (% 4an), ez zegoen gai horren inguruan galdeketari erantzuteko behar beste zekien pertsonarik. > > - Ezinezkoa izan zen 55 enpresarekin (% 8) harremanetan jartzea. > > - <a name="5" href="#ref5">(5)</a> Gune soziolinguistikoak: > > - Laugarren gunea: euskaldunen kopurua % 80tik gorakoa > > - Hirugarren gunea: euskaldunen kopurua % 45-80 bitartekoa > > - Bigarren gunea: euskaldunen kopurua % 20-45 bitartekoa > > - Lehen gunea: euskaldunen kopurua % 20tik beherakoa > > - <a name="6" href="#ref6">(6)</a> “Gune euskaldunenak”: % 45 baino euskaldun gehiago dutenak. > > - <a name="7" href="#ref7">(7)</a> “Gune erdaldunenak”: % 45 baino euskaldun gutxiago dutenak > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1119276407/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com