Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Problema ote dugu euskara?
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Oraindik orain Donostian izan dugun solasaldi batean, honako auzia etorri zitzaigun hizpidera: komeni ote zaigu euskararen egoera problematizatzea, problema gisa planteatzea eta bizitzea, edo hobe izango dugu euskal hizkuntza modu *normalean* tratatzea? Planteamendu bakoitzaren alde onak eta txarrak aletzen aritu ginen, bietatik ikusten baikenizkien batari nahiz besteari. Orain, egun batzuk igarota, eztabaida hartara itzultzea bururatu zait artikulu honetan. > Zer da euskararen egoera eta auzia problematizatzea, problema bailitzan sentitzea eta bizitzea? Esaten genuen, euskaldunok, euskaraz bizi nahi dugunok, ezin ginela gure egoera <i>normala</i> balitz bezala bizi. Azken batean, hizkuntzaren egoera <i>anormalak</i> hiztun eta herritar <i>anormalak</i> egiten dituela. Hori geure buruak engainatzea dela. Hori euskaldunon duintasunaren eta nortasunaren kontrako jarrera eta jokabidea dela. Euskararen problema, ez delako hizkuntza baten arazoa bakar-bakarrik, hizkuntza horretan bizi garenon arazoa baizik. Eta euskaldun izatea ezinezkoa zaigunez, ezin garela ergelak izan, eta <i>normalak</i> bagina bezala bizi. Egoera soziolinguistiko anormal batean ezin dela herririk eta hiztunik modu normalean bizi; ezin bizia, ezin litekeela izan bizitzeko modu normala. > > Beraz, euskararen egoera eta auzia problematizatu egin beharko genuke. Baina, jakina, horrek betiko kontua dakar atzetik: euskara ideologizatzeko, politizatzeko eta instrumentalizatzeko ateak irekitzea. Izan ere, zerbait problema bihurtu nahi dugunean, zerbait horren egoera salatu eta kritikatu egiten dugu, dagoen egoeran egoteak dituen ondorioak nabarmenduz. Ideologizatu: beste hizkuntza eta hiztun taldeekiko jasaten den egoera azaleratu. Eta, ondo dakigunez, estrategia horren onarpena ez da indar handikoa euskalgintzaren tradizioan. Badakigu harako hark zer esan zigun: «euskara ahulegia da borrokagai bihurtzeko». Eta, horrenbestez, euskalgintzaren indar gehientsuenak euskara problema bihurtzearen aldeko bidetik urrun dabiltza aspalditik. > > Urrun ibiltze horrek baditu bere alde onak, noski: errazago inguratuko zaizkigu euskal <i>mundura</i> euskararen kontua abertzaletasunarekin parekatzen ez badugu. Euskal hizkuntza, orduan, ez da arazo gisa ikusten, kultura berri baten hizkuntza gisa baizik: nik ez dut neure erdal identitatea galdu nahi, eta, gainera, hemengo hizkuntza <i>propioaren</i> jabe izango da nire alaba edo semea eskolan, edo ni neu euskaltegiren batera baldin banoa. Solasaldi hartan esaten genuen, ordea, bide horrek eman dituela ematekoak, eta emaitza horiek ebaluatzeko ordua ere iritsi zaigula neurri batean. Zertan da, horrenbestez, hizkuntzen arteko iraultza <i>baketsuaren</i> emaitza? > > Hizkuntzaren aldeko iraultza baketsuak emaitza onak eman zituen Quebec-en. Baina Quebec ez da Euskal Herria. Han beste baldintza soziolinguistiko eta soziopolitiko batzuetan zeuden egoera soziolinguistikoa iraultzeko erabakia hartu zutenean. Baldintzak hobeak ziren, hamaika aldiz hobeak, hobeak zirenez. Baina hemen zenbateraino balio digu problematizatu gabeko hizkuntza-estrategiak? Zenbateraino izan zaigu emankor bide hori? Hori zen gure solasaldiko kezka eta galdera. Eta ikusiak ikusita, emaitzen hainbat zantzu atzemanda, zalantza franko piztu zitzaigun: euskararen egoera arazo gisa ikusteko sentiberatasunik ez duten euskal hiztun berriak gai izango ote dira zinez era benetan elebidun izateko? Alegia, euskaraz ere bizitzeko, euskaraz ere bizitza egiteko? Ala estatu <i>quo</i>-ren ideologia praktikoak irentsi egingo ditu? Agerikoa denez, <i>estatu quo</i>-aren ideologiak bizitzaren ikuspegi normala gailentzea eragiten digu, nagusi den hizkuntza-normari jarraiki normalizatua eta arautua den jokabidearen aurrean amore emateko. Baldintza horietan, euskara bigarren (edo hirugarren) hizkuntza gisa ikasi duenarentzat, euskara ezin izan liteke bizitza-hizkuntza, hizkuntza <i>normala</i>, egunen batean zerbaitetarako behar duen hizkuntza erdi folklorikoa baizik. Hizkuntzak, beste herri-balio batzuk bezala, folklorizatu egiten dira, horretarako besterik <i>balio</i> ez dutenean. > > Solasaldi hartan egindako galdera bat ekarri dut hona: minorizazioaren egoerak jotako hizkuntza bat normalizatu ote daiteke egoera larri horren kontzientziarik izan gabe? Beste modu baten galdetuta: euskararen eta herri euskaldunaren arazoa eta egoera problema bihurtzeko gaitasun ideologikorik ez duten hiztunak gai izango ote dira egungo egoera soziolinguistikoan euskaraz ere bizitzeko? Eta, jakina, galdera horien erantzuna ezezkoa balitz, zertarako balio digu egun indarrean daukagun euskara-estrategiak? Zeren eta, emaitzen zantzuak ezezkoak baldin badira, eta hala direla ematen du gehienbat, zertan ari gara? Ergelarena egiten? Edota itxurakeria aski ote dugu geure euskalduntasunaren beharrak asetzeko? Hala baldin bada, aitor dezagun argi eta garbi: hemen inork gutxik sinesten du herri euskaldunaren proiektuan eta behingoz ken ditzagun mozorroak. Horrela gutxienez jakingo genuke zertan ari garen. > > Euskara, erabiltzen ez den hizkuntza bihurtu zaigu, eta arazo horrek problema bihurtu behar liguke euskalgintzaren estrategia antzua. Euskalduna, hiztun diglosikoa eta folklorikoa bihurtu digu indarrean dagoen euskalduntze-ereduak. Ez genuen problemarik nahi euskara ahulegia zelako, eta orain problema bat ez, problema guztien problema bihurtu zaigu euskararen normaltze-bidea: ikasten omen den mintzaira (bidenabar, nola ikas daiteke erabili gabe?), ez da erabiltzen erabili behar litzatekeen moduan eta neurrian. > > > **(JOXE MANUEL ODRIOZOLA LIZARRIBAR euskara irakaslea da Pasaiako Udal Euskaltegian)** > > > **Ildo bereko artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Errorik gabe":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1099653788 > > - "Lehengaia euskara da":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1075250306 > > > <br> > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1118996582/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com