![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Aitor Etxebarria Zamora / Hizkuntza / 2005-06-22 / 09:26
Oraindik orain Donostian izan dugun solasaldi batean, honako auzia etorri zitzaigun hizpidera: komeni ote zaigu euskararen egoera problematizatzea, problema gisa planteatzea eta bizitzea, edo hobe izango dugu euskal hizkuntza modu normalean tratatzea? Planteamendu bakoitzaren alde onak eta txarrak aletzen aritu ginen, bietatik ikusten baikenizkien batari nahiz besteari. Orain, egun batzuk igarota, eztabaida hartara itzultzea bururatu zait artikulu honetan.
Kaixo Jose Manuel:
Ezer baino lehen adierazi behar dizut gustura irakurtzen ditudala argitaratzen dituzun artikuluak eta eztabaida eta hausnarketarako oso egokiak iruditzen baitzaizkit.
Zure azken artikulua honen irakurketak eta mamiak gogora ekarri dit webgune honetan bertan pasa den astean irakurri nuen euskararen normalizazioaren gaineko Batasunaren ponentzia (“Hizkuntz politika nazionala eta burujabea”) eta baita aurreko astean parte hartu nuen Kontseiluak deituriko mintegi batean landu genuen gaia ere, zuk zeuk artikuluan zehar aipatzen duzun Donostiako solasaldiaren garai bertsuan burututako mintegia seguruenik. Bertako gaia, esan bezala, zuk zure artikuluan lantzen eta jorratzen duzunaren ildotik zihoan: hizkuntza normalizazioa eta normalizazio politikoaren artean egon litekeen edo egon beharko lukeen lotura, harremana, inplikazioa. Bakoitza bere ezpalekoa izanik, hiruretan jorratzen zela, uste dut, antzeko gaia.
Galderak planteatu aurretik nire tesia edo iritzia adieraziko dizut labur-labur: Euskarak iraungo badu, ezinbestekoa iruditzen zait gure hizkuntzaren inguruko ahalik eta kontsentsurik zabalena lortzea. Euskal herritar guztiok (edo gehienok) ados jarri beharko dugu gutxienez oinarrizko puntu batzuetan eta halako adostasun zabala lortu beharra genuke hizkuntzaren normalizazioan (eta beste horrenbeste beste kontu politiko batzuetan ere bai) eta guztion konpromisoa, bakoitzarena bere mailan, ezin baikenezake gauza bera espero hiritar arruntarengandik eta hizkuntz normalizazioan buru-belarri diharduenarengandik, esate baterako.
Horiek horrela, hona hemen planteatu nahi dizkizudan galderak:
Zure erantzunaren zain geratzen naiz. Bitartean, ondo izan
(AITOR ETXEBERRIA ZAMORA Santurtziko Udal Euskaltegiko irakaslea da)