Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Zidor semantikoak hizkera kolokialean (III)

Iratxe Goikoetxea Langarika / Hizkuntza / 2005-07-04 / 07:00


Elkarrizketaren estilo kolokialean darabiltzagun baliabide semantikoak garatzen hasi, eta, konturatu orduko, urte erdi joan zaigu. Ez da asko, txoriei adi hirurehun urte egin omen zituen Leireko abadearekin alderatuta. Halere, haria ez galtzeko, gogoratu aurrekoetan adiera-aldaketak eta kalifikatiboak jorratu genituela. Eta estu lotuta daude hurrengo atalak ere: konparazioak, metaforak, ironia eta hiperbolea.



<b>Konparazioak</b>

Konparazioak

Hiztunak sarri jotzen du konparazioetara bizitasuna lortzeko, edo esan beharrekoa hobeto adierazteko. Konparagaiak pertsona edo gauzen ezaugarriak, jokaerak, ekintzak eta egoerak izaten dira.

Holako konparazioetan izenondoak edo adizlagunak garbi adierazten digu zein ezaugarri ari garen alderatzen. Beste batzuetan isildu egiten da, aipatu gabe ematen da aditzera:

Ekintzak azaltzeko, ondo irudi adierazkorrak sor daitezke:

Bitartekoak

Esaldiok sortzeko, beste edozein konparaziotarako ditugun baliabideak erabiltzen dira (1). Adibidez:

Eremu semantikoa

Gauza batzuek dohain nabarmen-nabarmenak dituzte, eta konparazio bide samurrena ematen dute, atoan ulertzekoa.

Beste esaldi egin batzuetan, ostera, gai bien arteko lotura ez da hain garbia. Nekez jabetuko ginateke, konparagaia adierazi ezik. Tradiziozko konparazioak dira guztiak:

Nork bere inguruari begiratzen dio konparazioak egiteko. Baserria eta itsasoa erreferente garbiak izan dira, orain arte behinik behin. Horrela, itsasbazterrekoek ‘arrainen zakatza baino gorriago’ esaten dute, eta lehorrekoek ‘tomatea / piperra baino gorriago’.

Jakina, bizimodua eta kultura aldatzean, gure erreferenteak ere aldatu egin dira. Horren erakusgarri, hiru urteko ume batek bere burua Tarzanekin, dinosauroekin eta enparauekin konparatzea.

Ildo horretatik, hizkera "modernoa" azaltzeko premia izan dugunean, honelako konparazioak erabili ditugu:

Polisemiarekin jokatzen da sarri konparazioetan. Hau da, lokarri-hitzak adiera bi izan eta elementu bakoitzari mutur batetik heltzea.

Egitura

Luze-laburrari dagokionez, denerik dago. Baina esan liteke zenbat eta gehiago “kargatu” konparazioa, orduan eta adierazkorragoa dela, biziagoa.

Konparazio batzuek are joskera korapilatsuagoa dute. Esaldi bi parekatzen dituzte, aditza lokarri dutela.

Metafora

Muturreko konparazioa da metafora: gauza bati beste baten antza topatu, eta haren izena ematen zaio, bitarteko azalpen barik.

Batzuetan, hala ere, metafora "makuluarekin" txertatzen dugu esaldian. Makulu hori ezeztapena izan daiteke,

edo "identifikazio osoa":

Metaforen emana ondo agerian gelditu zen aurreko artikulu bietan, gauzak eta pertsonak kalifikatzeko darabiltzagun baliabideetan.

Giza gorputza, berbarako, makinekin berdintzen dugu sarritan: Kableren bat solte daukazu, Motorra ito zaio, Gasolina behar du, Konexioren bat falta du buruan… Halako esapideak, erabiliaren erabiliaz, lokuzio bilakatzen dira.

Lokuzio eta esapideetako askok metafora dute oinarrian, konturatzen ez bagara ere. Esaterako, gauza bat sinesten ez dugula adierazteko ‘ez dut irensten’ edo ‘ez zait eztarrian behera pasatu’ esatean, modu metaforikoan ari gara. Eta ‘salto batean joango naiz’ esaten dugunean, inork ez du ulertzen saltoka joango garela batetik bestera.

Irudizko adierak, arrunt eta erabiliak diren neurrian, hiztegietan jasota daude. Kasurako, ‘jan’ hitzaren aurreneko esanahia “janaria sabeleratu” da; hedaduraz, janaria ez ezik beste gauza asko “jaten ditugu”:

Lokuzioetan, hitzen kateak ematen du adiera berezia:

Lokuzioen uztarrian berba pare bat baino gehiago sartzen da batzuetan. Barre algarak adierazteko aditz-metafora banaka bat dugu: barreka errementatu, ito, okertu, apurtu, etenak egin, hesteak bota, eztandak egin, leher gaizto egin, bai eta gizendu bera ere. Negarrez, ostera, urtu edo ito baino ez gara egiten.

Ironia

Elkarrizketa sokatira moduan hartzen dute batzuetan hiztunek, eta joko horretan duten lanabesetako bat ironia da: adierazi nahi denaren kontrakoa esatea.

Harridura markatzeko baliabideetako bat, hain zuzen, esaldia ezezka jartzea da, adibideotan bezala.

Konparazioak eta ironiak elkarri lagun egiten diote batzuetan.

Esapide batzuen oinarrian ere ironia dago.

Hiperbolea: hatza den lekuan, besoa

Hiztun-entzule jokoan barra-barra esaten ditugu “gezurrak”. Ezinezkoak errealitate bihurtzen ditugu...

...errealitatea puzten dugu...

... eta beteko ez ditugun mehatxuak egin.

Esaldi eginetan ere ez da falta puzteko joera hori:

Berba jokoak, hizkuntzen arteko saltoak, ukitu eskatologikoa... Oraindik badago zer urkuldu. Hurrengo batean, agian.

(IRATXE GOIKOETXEA LANGARIKA Euskal Telebistako hizkuntzalaria da)

Bibliografia

Oin-oharrak

(1) Baliabideok zehatz aztertuta daude EGLU-Vn.

Ildo bereko artikuluak (ikusteko gainean sakatu)


Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1118824554