Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Zidor semantikoak hizkera kolokialean (III)
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Elkarrizketaren estilo kolokialean darabiltzagun baliabide semantikoak garatzen hasi, eta, konturatu orduko, urte erdi joan zaigu. Ez da asko, txoriei adi hirurehun urte egin omen zituen Leireko abadearekin alderatuta. Halere, haria ez galtzeko, gogoratu aurrekoetan adiera-aldaketak eta kalifikatiboak jorratu genituela. Eta estu lotuta daude hurrengo atalak ere: konparazioak, metaforak, ironia eta hiperbolea. > Konparazioak > > > Hiztunak sarri jotzen du konparazioetara bizitasuna lortzeko, edo esan beharrekoa hobeto adierazteko. Konparagaiak pertsona edo gauzen ezaugarriak, jokaerak, ekintzak eta egoerak izaten dira. > > - Aingira lakoxe iheskorra da. > > - Belearen hegala bezain beltza da. > > - Akerraren adarra baino bihurriago da. >

> > - Txakurraren muturra bezain hotz dago. > > - Gaueko ordu batak baino bakarrago bizi da. > > - Tiroa bezain zuzen joan da. > > - Bi begiak baino nahiago du liburu hori. > > Holako konparazioetan izenondoak edo adizlagunak garbi adierazten digu zein ezaugarri ari garen alderatzen. Beste batzuetan isildu egiten da, aipatu gabe ematen da aditzera: > > - Hego haizeak daraman orbela bezalakoa. [harroa ] > > - Harriaren pareko bihotza. [gogorra ] > > - Eguzki biren moduko begiak. [handiak ] > > Ekintzak azaltzeko, ondo irudi adierazkorrak sor daitezke: > > - Zapelatzak txoria bezala estutu du. [estu-estu ] > > - Mirua harrari legetxe gainetu zaio. [arrapaladan eta irrikaz ] > > - Ihiak legez edaten du. [dzanga-dzanga ] > > - Pulpa-zakua bezala erori da. [plaust! ] > > > Bitartekoak > > > Esaldiok sortzeko, beste edozein konparaziotarako ditugun baliabideak erabiltzen dira > (1). Adibidez: > > - adina, adinako: > > - Arnasa adina gezur du horrek. > > - Katuak adina ume egin du. > > - Buruan ilerik adina bider damutu zaio. > > - Mendia adinako gizona da. > > - beste, besteko: > > - Txitak beste buru ez dauka. [burubakoa ] > > - Gargantuak besteko entrama du. [jatun handia ] > > - bezain, baizen: > > - Eskuko bost eriak bezain ziur dakit. > > - Arnasa bezain beharrezko. > > - Azpeiti sagarra bezain gorri. > > - Jostorratza baizen arteza. > > - baino –ago: > > - Gurdi irauli bat baino baldarrago. > > - Zumea baino bigunagoa. > > - Udako ekaitzak baino gehiago ez du iraun. > > - Begiko makarra baino gutxiago ikusi nahi du. > > Berez, ’bezain’ hitzak berdintasuna adierazten du, eta ‘baino –ago’ goragoko maila emateko izaten da. Ez, ostera, hizkera kolokialean. Egitura biak truka daitezke, esanahia aldatu barik. Kontzeptu bera batera zein bestera agertu zaigu hainbatetan: > > - Kedarra bezain beltza = Kedarra baino beltzagoa. > > - Zilarra bezain garbi = Zilarra baino garbiago. > > - bezala, bezalako, lako, lango > > - Gatza uretan bezala urtu da. > > - Oiloa azeriaren ondoan bezala dago. [artega ] > > - Erlabioak bezalako gerri estua. > > - Saguak lakoxe mutur zorrotza ipini du. [haserre ] > > - Benenoa lango haizea. [hotza ] > > - legez, legetxe > > - Upan sartuta legez. [ilun ] > > - Dirua satsa legez dauka. [asko ] > > - Eskopetarekin botata legetxe. [indarrez ] > > - Ispilua legetxe dago, izoztuta. > > - moduan, moduko > > - Bartzaren moduan jarri da. [potolo ] > > - Mandoa botatzeko moduko usaina. [higuingarria ] > > - pare, parean, pareko > > - Begi-niniaren pare maite du. [maite-maite ] > > - Izarraren pareko neskatila. [ederra ] > > - Oinaztu parean joan da. [bizkor ] > > Horrez gainera, modua edo berdintasuna adierazten duten beste hitz batzuekin sortzen ditugu konparazioak. > > - Gorbeiaren itxurako ipurmamiak. > > - Bateko bastoaren antzekoa. > > - Horren kontzientzia eta txerritegia berdin garbi dituk. > > - Atea beteko gizonkotea agertu zen. > > - Katu zaharraren maltzurkeriak ditu. > > > Eremu semantikoa > > > Gauza batzuek dohain nabarmen-nabarmenak dituzte, eta konparazio bide samurrena ematen dute, atoan ulertzekoa. > > - Gatza baino gaziago. > > - Elurra bezain zuri. > > - Belea baino beltzagoa. > > - Txingarra baino beroago. > > Beste esaldi egin batzuetan, ostera, gai bien arteko lotura ez da hain garbia. Nekez jabetuko ginateke, konparagaia adierazi ezik. Tradiziozko konparazioak dira guztiak: > > - Lurra bezain prestua. > > - Lurra baino faltsuagoa, alferragoa. > > - Lurra baino ustelagoa. >

> > - Sitsa baino harroagoa. > > - Eztula baino zaharragoa. > > Nork bere inguruari begiratzen dio konparazioak egiteko. Baserria eta itsasoa erreferente garbiak izan dira, orain arte behinik behin. Horrela, itsasbazterrekoek ‘arrainen zakatza baino gorriago’ esaten dute, eta lehorrekoek ‘tomatea / piperra baino gorriago’. > > - Bokartak baino kontrario gehiago eduki. > > - Durdoiak baino ezpain handiagoak eduki. > > - Marmoka baino moldabakoagoa izan. >

> > - Astoaren isats azpia baino itsusiagoa. > > - Mahats-parra baino okerragoa. > > - Hiltzera doan oiloa legez egon. > > - Pinu-hostoa baino ugariago egon. >

> > - Ogoño baino handiagoa. > > - San Inazioko obra baino luzeagoa. > > - Ipar poloan ere ez du hainbesteko hotza egingo. > > Jakina, bizimodua eta kultura aldatzean, gure erreferenteak ere aldatu egin dira. Horren erakusgarri, hiru urteko ume batek bere burua Tarzanekin, dinosauroekin eta enparauekin konparatzea. > > Ildo horretatik, hizkera "modernoa" azaltzeko premia izan dugunean, honelako konparazioak erabili ditugu: > > - Horrek dauzka lumak, eta ez Village Peopleko indioak. > > - Zu zara alferra, eta ez Hiru Erregeak; urtean behin bakarrik egiten baitute lan, eta gainera gezurra da. > > Polisemiarekin jokatzen da sarri konparazioetan. Hau da, lokarri-hitzak adiera bi izan eta elementu bakoitzari mutur batetik heltzea. > > - Tximista bera baino argiagoa. [argi fisikoa / pertsona buruargia ] > > - Asuna baino berdeagoa [kolorea / fruta heldugabea edo pertsona lizuna ] > > - Berakatz atala baino finagoa. [leuna / behargina ] > > - Akerraren adarra baino gogorragoa. [sendoa / zekena ] > > - Burruntziko ziria baino estuagoa. [mehea / erraz larritzekoa ] > > - Esnearen bitsa baino harroagoa. [apatza / lepatentea ] > > - Txibia bere saltsan baino gozoago. [ahogozoa / gustura ] > > > Egitura > > > Luze-laburrari dagokionez, denerik dago. Baina esan liteke zenbat eta gehiago “kargatu” konparazioa, orduan eta adierazkorragoa dela, biziagoa. > > - Zapoaren tripa baino ilunago. > > - Zapoaren bizkar gaineko likina baino higuingarriagoa. > > - Astoa atzerantz baino temosoagoa. > > - Sasiko masustarik helduena baino bigunago. > > - Hegorik gabeko zozoa baino zuhurragoa. > > - Tximinia barruan baino ke gehiago irentsi dut taberna zulo horretan. > > - Isilpoltsa baino ezkutuago gorde du bere asmoa. > > Konparazio batzuek are joskera korapilatsuagoa dute. Esaldi bi parekatzen dituzte, aditza lokarri dutela. > > - Astoak uzkerra baino merkeago du horrek gezurra. > > - Gazta zaharrari harra bezala gizon horri gezurra dario. > > - Kaka baino errazago egiten da. > > - Zorrizto bat zorriz baino zorrez beteago dago. > > - Txorikumeak zelan egoten diren jan eske, holan egoten dira gure umeak makarroiak ditugunean. > > - Euliak barra-barra hurreratzen dira, ba. Halantxe etortzen zaizkizu zuri mutilak. > > > Metafora > > > Muturreko konparazioa da metafora: gauza bati beste baten antza topatu, eta haren izena ematen zaio, bitarteko azalpen barik. > > - Ogi puska bezain ona da.  Ogi puska da. > > - Dirua satsa legez dauka.  Satsa dauka. >

> > - Non utzi duzu akolitoa? [laguna ] > > - Han! Non datorren gure etxeko larrosa! > > Batzuetan, hala ere, metafora "makuluarekin" txertatzen dugu esaldian. Makulu hori ezeztapena izan daiteke, > > - Gazta gogor hau jateko? Hau ez da gazta, hau harria da! > > - Burumuina barik, kaka-mokordoa daukazu buruan. > > edo "identifikazio osoa": > > - Eztia eta hau bat dira. > > Metaforen emana ondo agerian gelditu zen aurreko artikulu bietan, gauzak eta pertsonak kalifikatzeko darabiltzagun baliabideetan. > > Giza gorputza, berbarako, makinekin berdintzen dugu sarritan: Kableren bat solte daukazu, Motorra ito zaio, Gasolina behar du, Konexioren bat falta du buruan… Halako esapideak, erabiliaren erabiliaz, lokuzio bilakatzen dira. > > Lokuzio eta esapideetako askok metafora dute oinarrian, konturatzen ez bagara ere. Esaterako, gauza bat sinesten ez dugula adierazteko ‘ez dut irensten’ edo ‘ez zait eztarrian behera pasatu’ esatean, modu metaforikoan ari gara. Eta ‘salto batean joango naiz’ esaten dugunean, inork ez du ulertzen saltoka joango garela batetik bestera. > > - esne-mamitan bizi = antzaren lumatzan bizi = eguzki epeletan bizi [zoriontsu ] > > - hanka hoztu zaio = pot egin du = gastatu da [hil da ] > > - inori ipurdian mun egin = ipurdia garbitu = bizkarra milikatu
[lausengatu ] > > - urrea balio du = izarra balio du [asko balio du ] > > Irudizko adierak, arrunt eta erabiliak diren neurrian, hiztegietan jasota daude. Kasurako, ‘jan’ hitzaren aurreneko esanahia “janaria sabeleratu” da; hedaduraz, janaria ez ezik beste gauza asko “jaten ditugu”: > > - Galtzerdiak janda dauzkat, katiuskekin. > > - Ondo erraz egingo dut, hori janda dago niretzat. > > - Musuka jan behar du umea. > > - Errekak zati bat jan dio soroari. > > - Hitza jaten duena ez da hitzeko gizona. > > Lokuzioetan, hitzen kateak ematen du adiera berezia: > > - Norbaiti zankazainak jan = aztalak jan = azpiak jan [kritikatu ] > > - Inoren plateretik jan [inoren kontura bizi ] > > - Karakolak jan [musu beroak eman ] > > - Amua jan [gezurra sinetsi ] > > - Hitza jan [agindutakoa bete ez ] > > - Bi ahotatik jan [bi aldetatik probetxua atera ] >

> > - Inbidiak janda egon > > - Goseak janda egon > > Lokuzioen uztarrian berba pare bat baino gehiago sartzen da batzuetan. Barre algarak adierazteko aditz-metafora banaka bat dugu: barreka errementatu, ito, okertu, apurtu, etenak egin, hesteak bota, eztandak egin, leher gaizto egin, bai eta gizendu bera ere. Negarrez, ostera, urtu edo ito baino ez gara egiten. > > > Ironia > > > Elkarrizketa sokatira moduan hartzen dute batzuetan hiztunek, eta joko horretan duten lanabesetako bat ironia da: adierazi nahi denaren kontrakoa esatea. > > - Hori ez da gosez hilgo. [gizen dagoelako ] > > - Nekatuko zinen! [alferkerian dabilenari ] > > - Txukuna dago zuen etxea! [zikin dagoelako ] > > - Gizon horrek ez du maskararik behar. [zatarra da berez ] > > Harridura markatzeko baliabideetako bat, hain zuzen, esaldia ezezka jartzea da, adibideotan bezala. > > - Ez ziren gutxi poztu saria irabazitakoan! > > - Ez dakizu gutxi ere, azeri halakoa! > > Konparazioak eta ironiak elkarri lagun egiten diote batzuetan. > > - Artzainek otsoa bezala maite dute etxe horretan. [ikusi nahi ez ] > > - Ogi gogorra bezain ona da. [txarra ] > > - Txangurroaren gisan zoaz aurrera. [atzeraka ] > > - Bareak adina ez du korritzen. [astiro baino astiroago ] > > Esapide batzuen oinarrian ere ironia dago. > > - Hori ez da hazitarako geldituko. [noizbait hilgo da hori ere ] > > - Hezur nagusiko mina du. [alferra da ] > > - Ahuntzen putzen jabe da, ezer ez dauka. > > > Hiperbolea: hatza den lekuan, besoa > > > Hiztun-entzule jokoan barra-barra esaten ditugu “gezurrak”. Ezinezkoak errealitate bihurtzen ditugu... > > - Jesus, horiek dira esku hotzak! Kanposantuan baten batek baietz zuk baino beroago eduki eskuak! > > - Jango ez du ba! Hondo gabeko hestea du horrek. > > - Lotia zer den berau! Kakatan ere lo egingo luke. > > - Lurrikararik izango da zarata gutxiago duena! > > - Gizon hori bost edo sei bider jaio da. Makinatxo bat istripu izan du. >

> > - Amak lapikoan balu ere, ez litzateke isilduko. > > - Mihia mozturik ere, ez litzateke isilduko. > > ...errealitatea puzten dugu... > > - Zenbat gura eta harexenbeste egon zen jateko. > > - Haizea ere ikusten du horrek. > > - Esan, zazpi belarrirekin entzungo dizut eta. > > - Itsasoa ere beteko zen haren negarrekin. > > ... eta beteko ez ditugun mehatxuak egin. > > - Zatoz hona! Txitxikia egingo dut zurekin! > > - Hurrengoan muinak aterako dizkiot atorrante horri! > > Esaldi eginetan ere ez da falta puzteko joera hori: > > - Infernuak ere ez du hartuko hori, hain da gaiztoa. > > - Mun eginda hartzekoa da, gozo-gozoa. > > - Poltsa errementatuta dauka horrek. Aberatsa da guztiz. > > Berba jokoak, hizkuntzen arteko saltoak, ukitu eskatologikoa... Oraindik badago zer urkuldu. Hurrengo batean, agian. > > > (IRATXE GOIKOETXEA LANGARIKA Euskal Telebistako hizkuntzalaria da) > > > **Bibliografia** > > > - Aizkibel beka, Azkoittiko euskerie, 2001 > > - Argoitia / Azkarate / Gezuraga, Eibarko euskeraren esakerak eta bestelako berezitasun batzuk, Eibarko Udala, 1999. > > - Arin / Arruabarrena, Ataungo aho hizkuntzaren barne muinak. 1990 > > - Astui Zarraga, Ai gure Bermio, "http://perso.wanadoo.es/aingast/home2.htm":http://perso.wanadoo.es/aingast/home2.htm > > > - Barrutia Etxebarria, Eneko, Bermeo eta Mundakako arrantzaleen hiztegia, UEU, Bilbo, 1996 > > - Etxebarria Ayesta, J.Manuel, Zeberioko euskera > > - Gaminde, Iñaki, Meñaka berbarik berba, "http://bips.bi.ehu.es/menaka/":http://bips.bi.ehu.es/menaka/ > > - Gaminde, Iñaki, Urduliz ingeru, berbak eta bizimodu > > - "http://es.geocities.com/geureberbategie/":http://es.geocities.com/geureberbategie/ > > - "http://lekeitio.com/eusk/udal/argitalpenak":http://lekeitio.com/eusk/udal/argitalpenak > > - "http://www.eibarko-euskara.com/":http://www.eibarko-euskara.com/ > > - "http://www.geocities.com/Athens/Acropolis/1487/sope0.htm":http://www.geocities.com/Athens/Acropolis/1487/sope0.htm > > - Iturain / Loidi, Orioko euskara, Orioko Udala, 1995. > > - Izagirre, Koldo, Euskal lokuzioak, Hordago, Donostia, 1981 > > - Izeta, Mariano, Baztango hiztegia, 1996 > > - Labayru, Labayru hiztegia, 2003 > > - Larrañaga Igartza, Jone, Antzuolako hizkera, Antzuolako Udala, 1998 > > - Ormaetxea, Txipi, Aramaioko euskara, Arabako Foru Aldundia, 2003 > > - Otxandioko hiztunak > > - Perez Bilbao, Antonio, Bermioko herri hizkera, Bilbo, 1991. > > - Roman Bravo, I. Berrizko euskera, Gerediaga Elkartea, 2001 > > - Ugarte Azurmendi, Martin. Legazpi barrutiko itzen bilduma, 1993 > > > Oin-oharrak > > > (1) Baliabideok zehatz aztertuta daude EGLU-Vn. > > > Ildo bereko artikuluak (ikusteko gainean sakatu) > > > - "Zidor semantikoak hizkera kolokialean: adierak (I)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1096284906 > > - "Zidor semantikoak hizkera kolokialean: kalifikazioak (II)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1100262943 > > - "Zidor semantikoak hizkera kolokialean (III)":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1118824554 > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com