Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak 25 urte

Jose Antonio Mujika / Bestelakoak / 2005-06-10 / 07:00


Hogeita bost urte bete ditu aurten Euskaltzaindiko Gramatika batzordeak. Ondo bete dituela esan dezakegu, emaitzak ikusita. Emaitza nagusia, ez dut uste esan beharra dagoenik, EGLU saileko liburu mardulak dira. Hamaika txosten idatzi eta eztabaidatu ondoren, bilduma horretako liburukiak argitaratzen joatea izan du batzordeak eginkizunik handiena. Gaur, hain zuzen, VI. liburukia aurkezten dugu, eta horrek proiektuaren "azken txanpan" sartuak garela esan nahi du. Azken liburua falta zaigu orain proiektua bururatzeko –perpaus jokatugabeei dagokiena–, eta hasiak gara dagoeneko hori ere prestatzen.



Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeak 25 urte

Hogeita bost urte bete ditu aurten Euskaltzaindiko Gramatika batzordeak. Ondo bete dituela esan dezakegu, emaitzak ikusita. Emaitza nagusia, ez dut uste esan beharra dagoenik, EGLU saileko liburu mardulak dira. Hamaika txosten idatzi eta eztabaidatu ondoren, bilduma horretako liburukiak argitaratzen joatea izan du batzordeak eginkizunik handiena. Gaur, hain zuzen, VI. liburukia aurkezten dugu, eta horrek proiektuaren "azken txanpan" sartuak garela esan nahi du. Azken liburua falta zaigu orain proiektua bururatzeko –perpaus jokatugabeei dagokiena–, eta hasiak gara dagoeneko hori ere prestatzen.

EGLUrena gutxi ez dela, beste lan batzuk ere egin ditu batzordeak. Hala, esate baterako, araugaiak prestatu izan ditu, Euskaltzaindiaren eskariz, euskaltzainei proposamen moduan aurkezteko. Azken urte hauetan, gainera, JAGONETetik etorritako galderei erantzuten ere jardun du.

Hogeita bosgarren urteurrena dela eta, batzordeak egindako lan horien inguruan aipamen eta gogoeta labur bat egiteko eskatu didate batzordeko lagunek. Ez dut, bistan da, lan guztien kontaketa xehe eta luzea egingo, astirik ere ez baita horretarako. Batzordearen ibilbidean izan diren une esanguratsuenak ekarriko ditut gogora, bakoitzaren iruzkin laburra eginaz.

Eta, ohi denez, hasieratik hasiko naiz.

Eta horrenbestez bai, horrenbestez uste dut amaitutzat eman dezakedala gure batzordearen historian barrena egindako ibilbidea. Uztazue, hala ere, bi kontu labur esaten, erabat isildu aurretik.

Etorkizunari dagokiona da lehenengoa. Atzera begira aritu naiz neure mintzaldian –egindakoari begira, alegia–, hori bainuen hartutako agindua. Etorkizunerako ere baditugu proiektuak, ordea. Washingtongo Artxiboaren sarreran omen dagoen esaldiak –Sheakespeare-rena dela uste dut– honela dio: «Iragana prologoa da». EGLU liburuak ere beste zerbaiten atariko dira. Haiekin amaitzen dugunerako, beste proiektu handi bat aurreikusia du batzordeak, lehen urrats horien ondotik datorren EGO –Euskal Gramatika Osoa– prestatzea, hain zuzen ere. EGLUn egindakoa berrikusiko da lan berri horretan, kendu beharrekoa kendu, erantsi beharrekoa erantsi, aldatu beharrekoa aldatu, laburtu beharrekoa laburtu, aurkezpena egokitu, erabilitako kontzeptuak eta terminoak berraztertu etab. Hitz batean esateko, batzordearen helburu nagusia betetzeko beste urrats sendo bat egitea izango da proiektu horren helburua.

Ondo etorriko dira lan hori egoki bururatu ahal izateko bai batzorde berritua, arestian aipatu dudana, bai iaztik hona eskaini zaigun aukera berria ere, lan horretan arituko den liberatu bat izatea, alegia. Izan ere, orain arte esan ez badut ere, gorago aipatutako lan guztia beren ohiko lanak utzi gabe egin dute batzordekideek. Lan orduetatik kanpoko denbora hartarako baliatuz, alegia.

Bigarren, erabat amaitu aurretik, aipamen berezia eskaini nahi nieke gorago esandako lankideetatik jadanik gure artean ez daudenei. Piarres Lafitte gramatika-maisu handia noiz hil zen aipatu dut gorago; ondoren, Lino Akesolo euskal testuen ezagutzaile apartak utzi gintuen; eta joan den urtean hil ziren Andolin Eguzkitza, espiritu zabaleko gizona, bileretan hitza hartzeko eta bere iritzia agertzeko inoren akuilurik behar ez zuena, eta Jose Mari Larrarte, itzultzaile trebea eta euskararen ezagutza sakona zuena. Esan beharrik ez daukat gogoan dauzkagula.


(JOSE ANTONIO MUJIKA CASARES Urrutiko Batxilergorako Euskal Institutuko -IVBAD/UBEI- euskara-irakasle da eta, sorrera-sorreratik, Euskaltzaindiko Gramatika batzordeko kide ere bai)

Oin-oharrak

(1) Eratu beharreko batzordeaz eta haren egitekoei buruz artikulu bana idatzi zuten L. Villasantek eta K. Mitxelenak, "Gramatika lanak koordinatzeko bilera" izenekoa lehenak, eta "Hondarribiko bilerak direla eta" izenekoa bigarrenak. Euskera 1981 (1)-an argitaratuak daude biak.

(2) Bileretara etortzen zirenen artean zeuden I. Sarasola, P. Salaburu, L. Akesolo, M. Azkarate, J. Uranga, J. M. Larrarte, A. Arejita...

(3) Hauek dira liburuxka hartan argitaratutako lanak: "-A Artikulu atzizkia", P. Lafitte; "«NON» Ziburuko Etxeberrigan", P. Altuna; "Sintaxi kasu bakantxo bat: Noren-Zeren sailekoa. Ghiristinho perfekzioniaren Pratika liburua aztertuz", L. Akesolo; "Euskararen bi latiboak", J. Haritschalhar.

(4) Aurreko gramatikari askok erdaraz egin zituzten beren lanak. Hala, esate baterako, L. Villasantek, P. Lafittek, R. Mª Azkuek, R. Lafonek eta beste batzuek.

(5) Jardunaldi haietan, batzordeko lana aurkezteaz gain, bestelako txosten batzuk ere irakurri ziren: Juan Carlos Odriozola, "Postposizioak EGLUn: Egitura motak eta gramatika kategoriak", Euskera, 1999, 2, 841-863. Eta Igone Zabala, "Gramatika-kategoriak eta EGLU", Ibidem, 865-896.

(6) Ikus Euskera 1994-3, 831-968.

(7) Beste lan batzuk egin izan ditu inoiz batzordeak, Euskaltzaindiak eskatuta. Hala, inoiz, Eusko Jarlaritzatik etorritako liburu edo txosten batzuei buruzko iritzia eskatu izan zaio. Orain urte batzuk, bizkaiera baturako gida izan nahi zuen liburu bati buruzko iritzia eskatu ziguten, eta orain berriro "Erdarazko egituren kalko okerrak" izenekoa izan dugu aztergai. Horiek, ordea, inoizka egindako lanak izan dira.

Ildo bereko artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)

Inprimatu


Erantzunak


EGO on!

Patxi Petrirena / 2005-06-10 / 11:57

Zorionak. Lan ederra 25 urte hauetakoa, eta ale bikaina atzo atera duzuen EGLU-VI hori. Diozuenez, VII.arenaren ondotik, EGO Euskal Gramatika Osoari ekin behar diozue. EGO on, beraz (ezen ez -egonean- egon)!

(Ez naiz presaka ibiltzeko eskatzen ari: ongi ulertzen dut zeinen lan neketsua eta luzea den).


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1118331101