Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Gure txanda noiz?

Jose Luis Alvarez Enparantza, "Txillardegi" / Bestelakoak / 2005-06-09 / 07:00


Tokian tokiko hizkuntzaren olatua badator, itxura denez. Beharrik! Baina gure artean (are «abertzale» omen diren alderdi politikoetan ere) jendea uzkur dago, inor ez bide da behar bezain ausarki mintzatzen, eta arazoa ez da aipatu ere egiten. Ibarretxe Planarekin bat egiten dute.



Olatuak Galiza eta Catalunya iritsiak ditu. Lehenengoak aspaldidanik: 22 urte. Bigarrena, berriz, soziologikoki oso aurreratuta, orain eztabaidatzen ari diren Nou Estatut delakoarekin kaleratuko da, eta Madrilekoak errotik asaldatuko.

Kontseilua ari da gurean gero eta garbikiago mintzatzen. Bakarra ia-ia.

Euskaltzale ezagun batzuk bestetik borroka-oholtzara azaldu dira joan den Maiatz honetan. “Berria” egunkarian irakurri ahal izan ditugu ikuspegi batzuk. Iñaki Irazabalbeitia-renak, batetik, «Hizkuntza politika»ri buruz. Eta artikulu hau izenpetzen duenarenak ere bai («Geure herrian arrotz»; eta ez «gure», bidenabar).

Kronologikoki Galizak eman zuen lehenengo pausua 1983ko Ekainaren 15ean. Batere «radikala» ez zen Gerardo Fernández Albor-en zuzendaritzapean, eta helburutzat «a igualdade do galego e do castelán» hartuz, hau legeztatu zuen bere Normalizazio Legean:

Ondoriozko testu guztia (25 artikulu) bide beretik doa. Izkribuaren mailan ez dago epelkeriarik batere.

Eta orain, 2005 honetan, Kataluñak hartu du segida, hilabete hauetan Madrilera eramango duen Estatutu Berrian.

Hizkuntzaren alorrak III. Titulu osoa hartzen du (Drets i deures lingüístics); eta 6 artikulu zehatzetan mamitzen da (14, 15, 16, 17, 18 eta 19).

Hemen ere gaztelaniaren eta katalanaren berdintasuna hartzen da helburu; bigarrenaren aldeko diskriminazio positiboa behin eta berriz garbi utziz.

Has gaitezen haseratik:

Alegia: katalan guztiek dute katalana ezagutu beharra eta erabiltzeko eskubidea.

Alderdi guztiek onartu dute testu hau (PPk eta PSOEk barne).

Berezkuntza bakarra PParen aldetik etorri da:

«el PPC, bo i compartint els termes literals de l’article 14, manifesta una reserva pal que fa al «deure de conéixer» amb relació a les personas en situació d’estada circunstancial a Catalunya».

Alegia, PPak berak ontzat ematen duela katalan guztiek jakin behar dutela katalanez mintzatzen; baina han finkatuko ez diren pertsonei buruz salbuespena egiteko eskatzen duela .

Honek Flandriara garamatza zuzenean, jakina.

Eta hau ez da gaueko ontzaren eztula. Orain dela gutxi Kataluñan izan naizenean, eta ordu bietan TVE1 piztutzean, albisteak katalan hutsez zabaltzen direla baietsi nuen.

Ni nengoen hotelean, hain zuzen, 6 kate genituen: bat ingelesez (BBC), beste bat gaztelaniaz (Telecinco), eta beste laurak, TVE1 barne, katalanez.

Donostian bertan euskaraz mintzatzea instituzio autonomikoetan eta gainerakoetan oso maiz probokaziotzat hartzen delarik, Catalunyakoan hori guztia jakinda... «on croît rêver»...

Baina egun hauetantxe Artaxonak, Argako Mirandak eta Faltzesek beren «Euskara Eguna» ospatu berri dutelarik, «on peut rêver».

Amets egin daiteke, amets egin behar da .

Nahiz oso goian dauden puntuzko harro batzuen txanda, «San Martiñak» esatea hobe, eta atsekabe gertatuko bazaizkie ere, heldu zaizkiela erreparatuta.


(JOSE LUIS ALVAREZ ENPARANTZA Txillardegi hizkuntzalaria eta idazlea da)

Inprimatu


Erantzunak


Euskara da astuna, hizkuntz lar astuna

Erramun Gerrikagoitia / 2005-06-17 / 00:18

Herrialde Katalanetan eta Galizian hobeto ei doaz hizkuntz dynamika sozialak ezi hemen, an Nafarroa edo Euskal Herria. Eta ei hori horrela da, antza den lez, duda barik.

Donostian bertan (eta nik diot non ez?) euskaraz mintzatzea instituzio autonomikoetan eta gainerakoetan oso maiz probokaziotzat hartzen da. Hori da egia garbia, baina aztertu eta analyzatu behar litzateke horren zergatia, eta ere horren zergatiak. Komportamendu linguistiko horrek, seguru, ba du arrazoirik bat baino gehiago eta euretarik -behintzat bat- dago euskaran bertan. Dela euskara astuna, hizkuntz lar astuna tzat egungo sozietate aktuala, diversoa eta rapidoa.

Ezin izango da esan eta defenditu dago Nafarroa edo Euskal Herria beterik kontrarioz hon euskara. Ezin da defenditu ezen milaka eta milaka ari dira egiten farsantearena: esan direla alde euskararen eta izan egiazki kontrario azkar euskararen. Ez dute guri esaten hori inkesta soziologikoak. Ez da hori egia.

Ikusi dut eta ikusia dut -soil, ematearren exemplu argigarri bat- nola zegoen lau munitibartar laurak bakarrik, guziak 60 urtez goitikoak, ari zirela tarrapataka erdaraz normaltasun handienean, jakinik laurak “ederto eta perfektuki”, esan nahi bait da, ezein diffikultaterik gabe mintzateko euskaraz, mintzo ziren libreki erdaraz. Zer ondorio eta analysis egin behar dugu buruz holako komportamendu linguistikoa? Hasi behar ote dugu gogorki, bortitz eta agiriki atzentzioa deitzen eta kargu hartzen? Nor ginateke gu bakoitza hortarako?

Euskara -gaur, arrazoi eta kausa differenteak gatik-, euskara da astuna; esan nahi bait da, astunago ezi inguruko beste hizkuntzak hon guk dakigunak: espainol, frantzes edo inglesa. Da euskara gaurko sozietateko zereginetako eta rol ugarietako hizkuntz lar astuna. Behar du euskarak, derrigorez, hizkuntzaren baitan ere reflexio sakon bat eta hartu neurri egokiak eta rapidoak.

Lekeitio, ekaina 09 eguena, 2005.


(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)


Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1118241603