Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Juan San Martin: prestutasunaren zidorretik
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Duela berrogei bat urte Gabriel Arestik aurkeztu zidala esango nuke, eta harrezkero, lehen une hartan bezalatsu iraun du ene begi-gogoetan, urteak gora behera itxura fisikoa inoiz aldatzen ez zaien zorioneko pertsona horietakoa izan baita Juan San Martin. Barrutik ere halakoxea genuen Juanito, nortasun trinkoduna, oinarrizko balioetan ongi finkatua: giza eskubideetan, askatasunean, bere herriaganako maitasunean, euskaltzaletasunean, naturarekiko sentiberatasunean, mendizaletasunean, arte eta histori ondarearen jagoletzan... > Horrek baina, ez zuen esan nahi pertsona itxia zenik; aitzitik, bere burua beti informazio eta ideia berriekin betetzen aritzen zen, baina eskuarki aurretik zeuzkan zutabe sendoen gainean bere jakituriaren eraikina altxatzen eta eten gabeki osatzen, leiho, ate eta ñabardura interesgarriekin apaintzen. Mundura ere irekia zen eta harreman onak izaten zituen atzerriko jendeekin. Egunotan Naturaren astea ospatzen dela eta, gogoan dut *ekologia* hitza lehengo aldiz euskaraz entzun nuela Donostiako bazkari batean, noren eta Juan San Martinen ezpainetatik, oraindik gure inguruan erdaraz kontzeptu hori inork ez zerabilenean berak jada arazo horretaz kezkaturik zegoen eta. Aitzindari garbia benetan, gaur guztiok gero eta bizikiago arduratzen gaituen kontserbazio arlo honetan. > > Euskaltzaletasunean ere antzekoa zen, autodidakta izanik ere, ordu pila eman zituen bere ohiko zaletasunetatik aski urrun ziren gramatika eta hizkuntzalaritza liburuak irakurtzen, bere hizkuntzaren barne egitura eta historia ikasteko. San Martin Eibarko semea zen eta ondo baino hobeto ezagutzen zuen bertako hizkera, bere *Zirikadak eta Eztenkadak* umore-liburuetan ederki erakutsi zigunez. Halere, konbentzimenduz, nazio-zentzu argiaz, bazekien euskaldunok hizkuntza eredu batu behar genuela, eta euskara batuaren alde jarri zen lehen unetik, euskara amankomun horretara euskalki guztietako aberastasun lexikal zein fraseologikoa bideratzen ahalegindurik. > > Politikan ezkerrekoa eta erlijioan agnostikoa zen, baina hor ere aldamenekoen aukera politiko zein erlijioso guztiak errespetatzen saiatzen zen, iritzi ororen gainean pertsonen askatasuna eta giza duintasun direla ahantzi gabe. Berari entzunda dakidanez, sovietarrek 1956an hungariar altxamendua itotzeko asmoz hara beren tropa eta gerra-orgak sartu zituztenean, lagun arteko bilera batean hura aipatu zelarik, Juan San Martinek gogorki salatu eta gaitzetsi zuen inbasio odoltsu bidegabe hura, ezkerrak egina bazen ere. Halere, gure eibartarraren printzipio-sendotasunaz irri eginez, beste solaskideek komunisten zapalkuntza hori erabat justifikatzen zuten. Bizitzaren ironia! gaur, zuritzaile haietako batzuk foro ezagun batean ditugu, giza eskubideen eta demokraziaren aldeko aldarrien predikari. > > Juan San Martin, bestalde, gizon ibiltari eta mendizale handia izan zen, Euskal Herriko mendi gehienak zapalduak zituena. Horrek aparteko jakituria ematen zion geografia eta toponimia arloetan. Bere bidean aurkitzen zituen arte-aztarrenak ere ez ziren oharkabean pasatzen, eta hor ere lan interesgarriak utzi dizkigu: *Erromanikoa Euskal Herrian*, adibidez. Ipuinak, saioak, itzulpenak eta poemak ere idatzi zituen euskaraz, gerraondoko lehen belaunaldiko idazleen artean ezin utzizko erreferentzia izanez. Gogoratzekoa da, halaber, Euskaltzaindian idazkari izandako denboran egindako lan bikaina ere (1967-1978), gure hizkuntzaren batasunerako hain garrantzi handia izan zuena. > > Joan zaigu laguna, euskaltzalea, idazlea, artezalea, ekologista, galiziar, gaztelau eta katalanen laguna, gure lehen arartekoa, euskaldun internazionalista, herriko seme jatorra. Halere, bere lana egin eta gero, neguan hildako ereilearen ondoan udan zoritzen diren urrezko garien antzera, bere inguruan, bere familian bertan hasita, utzi digun ereintza jori iraunkorrak urtero segituko du erneloratzen, eta hark maitatzen zituen arloak gero eta gehiagori ardura digutela ohartzean, nonbait “Otsalar”ren irribarre alaia susmatuko dugu, betikotasunetik bere herriari, bere jendeari so, begi onez. > > > <br> > **(XABIER KINTANA URTIAGA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)** > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1117581449/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com