|
Duela berrogei bat urte Gabriel Arestik aurkeztu zidala esango nuke, eta harrezkero, lehen une hartan bezalatsu iraun du ene begi-gogoetan, urteak gora behera itxura fisikoa inoiz aldatzen ez zaien zorioneko pertsona horietakoa izan baita Juan San Martin. Barrutik ere halakoxea genuen Juanito, nortasun trinkoduna, oinarrizko balioetan ongi finkatua: giza eskubideetan, askatasunean, bere herriaganako maitasunean, euskaltzaletasunean, naturarekiko sentiberatasunean, mendizaletasunean, arte eta histori ondarearen jagoletzan...
Horrek baina, ez zuen esan nahi pertsona itxia zenik; aitzitik, bere burua beti informazio eta ideia berriekin betetzen aritzen zen, baina eskuarki aurretik zeuzkan zutabe sendoen gainean bere jakituriaren eraikina altxatzen eta eten gabeki osatzen, leiho, ate eta ñabardura interesgarriekin apaintzen. Mundura ere irekia zen eta harreman onak izaten zituen atzerriko jendeekin. Egunotan Naturaren astea ospatzen dela eta, gogoan dut ekologia hitza lehengo aldiz euskaraz entzun nuela Donostiako bazkari batean, noren eta Juan San Martinen ezpainetatik, oraindik gure inguruan erdaraz kontzeptu hori inork ez zerabilenean berak jada arazo horretaz kezkaturik zegoen eta. Aitzindari garbia benetan, gaur guztiok gero eta bizikiago arduratzen gaituen kontserbazio arlo honetan.
Euskaltzaletasunean ere antzekoa zen, autodidakta izanik ere, ordu pila eman zituen bere ohiko zaletasunetatik aski urrun ziren gramatika eta hizkuntzalaritza liburuak irakurtzen, bere hizkuntzaren barne egitura eta historia ikasteko. San Martin Eibarko semea zen eta ondo baino hobeto ezagutzen zuen bertako hizkera, bere Zirikadak eta Eztenkadak umore-liburuetan ederki erakutsi zigunez. Halere, konbentzimenduz, nazio-zentzu argiaz, bazekien euskaldunok hizkuntza eredu batu behar genuela, eta euskara batuaren alde jarri zen lehen unetik, euskara amankomun horretara euskalki guztietako aberastasun lexikal zein fraseologikoa bideratzen ahalegindurik.
Politikan ezkerrekoa eta erlijioan agnostikoa zen, baina hor ere aldamenekoen aukera politiko zein erlijioso guztiak errespetatzen saiatzen zen, iritzi ororen gainean pertsonen askatasuna eta giza duintasun direla ahantzi gabe. Berari entzunda dakidanez, sovietarrek 1956an hungariar altxamendua itotzeko asmoz hara beren tropa eta gerra-orgak sartu zituztenean, lagun arteko bilera batean hura aipatu zelarik, Juan San Martinek gogorki salatu eta gaitzetsi zuen inbasio odoltsu bidegabe hura, ezkerrak egina bazen ere. Halere, gure eibartarraren printzipio-sendotasunaz irri eginez, beste solaskideek komunisten zapalkuntza hori erabat justifikatzen zuten. Bizitzaren ironia! gaur, zuritzaile haietako batzuk foro ezagun batean ditugu, giza eskubideen eta demokraziaren aldeko aldarrien predikari.
Juan San Martin, bestalde, gizon ibiltari eta mendizale handia izan zen, Euskal Herriko mendi gehienak zapalduak zituena. Horrek aparteko jakituria ematen zion geografia eta toponimia arloetan. Bere bidean aurkitzen zituen arte-aztarrenak ere ez ziren oharkabean pasatzen, eta hor ere lan interesgarriak utzi dizkigu: Erromanikoa Euskal Herrian, adibidez. Ipuinak, saioak, itzulpenak eta poemak ere idatzi zituen euskaraz, gerraondoko lehen belaunaldiko idazleen artean ezin utzizko erreferentzia izanez. Gogoratzekoa da, halaber, Euskaltzaindian idazkari izandako denboran egindako lan bikaina ere (1967-1978), gure hizkuntzaren batasunerako hain garrantzi handia izan zuena.
Joan zaigu laguna, euskaltzalea, idazlea, artezalea, ekologista, galiziar, gaztelau eta katalanen laguna, gure lehen arartekoa, euskaldun internazionalista, herriko seme jatorra. Halere, bere lana egin eta gero, neguan hildako ereilearen ondoan udan zoritzen diren urrezko garien antzera, bere inguruan, bere familian bertan hasita, utzi digun ereintza jori iraunkorrak urtero segituko du erneloratzen, eta hark maitatzen zituen arloak gero eta gehiagori ardura digutela ohartzean, nonbait “Otsalar”ren irribarre alaia susmatuko dugu, betikotasunetik bere herriari, bere jendeari so, begi onez.
(XABIER KINTANA URTIAGA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)
|
|
Hemen doa Juanitoren funeralean irakurri zen evangelioa ganik jn rektore hon Donostiako seminarioa Jesus Mª Arrieta. Mateo 25, 14-21. Talentuen parabola.
«Jainkoaren erregetzarekin, atzerrira irten behar zuen gizonarekin bezala gertatzen da. Bere morroiei dei egin eta ondasunak utzi zizkien: bati bost talentu, beste bati bi eta besteari bat, bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Gero, alde egin zuen. Bost talentu hartu zituenak inbertitu egin zituen berehala eta beste bost irabazi. Orobat bi talentu hartu zituenak: inbertitu eta beste bi irabazi zituen. Bat bakarra hartu zuenak, aldiz, lurrean zuloa egin eta bertan gorde zuen nagusiaren dirua.
«Handik denbora askora, etorri zen nagusia eta morroiei kontuak hartzen hasi zitzaien (sic). Aurreratu zen bost talentu hartu zituena eta beste bost aurkeztu zizkion, esanez: “Jauna, bost talentu utzi zenizkidan; hona beste bost nik irabaziak”. Nagusiak esan zion: “Ederki, morroi on eta leiala! Gauza gutxian leial izan zara, askoren buru ipiniko zaitut; sartu zeure jaunaren festa ospatzera”.
Nintzelarik entzuten ari avangelioa, zeren lehendik ere ba neukan harturik jada horren ideia lehenagotik, ezen euskaraz verboa kargatzen da sobera sarturik an flexio verbala hainbat eta hainbat konkordantzia, direnak baina informatioaren aldetik alferrik -eta esango nuke ere alferreko- , redundante, repetitivo, matrakoso, frenante, … eta gaitz; sobera -beharrik gabe- gaitz.
Horrela: Bere morroiei ondasunak utzi zizkien, bost talentu hartu zituenak, inbertitu egin zituen berehala, bi telentu hartu zituenak, bost talentu hartu zituena, beste bost aurkeztu zizkion, bost talentu utzi zenizkidan.
Horiek flexio verbal guziak egin ahal dira askoz errezago sartu gabe elementu pluralizantea -konkordantzia gabe- baina ere galdu gabe -eta hau da importantea- informatiorik deus eta irabazirik aitzitik asko erraztasunean euskarak. Sartu gabe alferreko karga relantizanteak.
Hara, errazago: Bere morroiei ondasunak utzi zien, bost talentu hartu zuenak, inbertitu egin zuen, bi telentu hartu zuenak, bost talentu hartu zuena, beste bost aurkeztu zion, bost talentu utzi zenidan.
Horretara ba geratzen litzateke hontara:
«Jainkoaren erregetzarekin, atzerrira irten behar zuen gizonarekin bezala gertatzen da. Bere morroiei dei egin eta ondasunak utzi zien: bati bost talentu, beste bati bi eta besteari bat, bakoitzari bere trebetasunaren arabera. Gero, alde egin zuen. Bost talentu hartu zuenak inbertitu egin zuen berehala eta beste bost irabazi. Orobat bi talentu hartu zuenak: inbertitu eta beste bi irabazi zuen. Bat bakarra hartu zuenak, aldiz, lurrean zuloa egin eta bertan gorde zuen nagusiaren dirua.
«Handik denbora askora, etorri zen nagusia eta morroiei kontuak hartzen hasi zitzaien (sic, esan bezala hemen dakar hasi zitzaien ordez hasi zitzaizkien). Aurreratu zen bost talentu hartu zuena eta beste bost aurkeztu zion, esanez: “Jauna, bost talentu utzi zenidan; hona beste bost nik irabaziak”. Nagusiak esan zion: “Ederki, morroi on eta leiala! Gauza gutxian leial izan zara, askoren buru ipiniko zaitut; sartu zeure jaunaren festa ospatzera”.
Ziur nago ezen bide hori aplikatzen balitz litzatekeela euskara errezago eta galduko lukeela lantrea, behar duena galdu. Baina hori bai, derrigortu barik nehor izkiriatzera hortara, izanik berba batean gu euskaldunok flexibleago eta malguago denean onerako hon euskara.
Lekeitio, ekaina 01 eguaztena, 2005.
(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)
|