Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Frijitutako arrautzak?
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Gauza bat tximur-tximur eginda ikustean, «sagar errea baino zimurrago» dagoela esaten da. Gaur egun bide horretatik asmatuko genuke konparazioa? Beharbada ez, «sagar errea» neurri batean esaldi egina baita hiztun askorentzat. > **Arrautza frijituak. Piper beteak. Gaztaina erreak.** > > > «Frijitu», «bete» eta «erre» hitzek kalifikatu egiten dute aurreko jana, haren ezaugarri bat ematen dute. Aditzak dira, baina adjektiboen moduan jokatzen dute, "gordin", "gorri" edo "zimel" esatea legez. > > > > **Frijitutako arrautzak. Betetako piperrak. Erretako gaztainak.** > > > Horrela irakurrita "arrotz" egiten zaizkigu. Halere, esaldia beste elementu batzuekin osatuz gero, egokiak dira. > > - Zartagin zahar hartan frijitutako arrautzak ditut gogoan. (=frijitzen genituenak) > > - Bakailaoz betetako piperrak ederrak dira. (=beteta daudenak) > > - Danbolinean erretako gaztainak bezalakorik ez dago. (=erre direnak) > > Egitura honen azpian erlatibodun esaldi bat dago, eta azalpen zehatzagoak emateko darabilgu. Kazetarien testuetan ere gertatzen dira holakoak. > > > > **Lapurreta baten kontakizuna** > > > Kontakizun honen bitartez argiago ikusiko dugu goiko atal bietan azaldutako egitura bakoitzaren ekarria. > > - **EZ**: > > - Goizeko hamarretan **armatutako hiru gizon** sartu dira banketxean. Kutxako diru guztia hartu eta **lapurtutako auto batean** egin dute ihes.<b> > > - HOBETO:</b> > > - Goizeko hamarretan **hiru gizon armatu** sartu dira banketxean. Kutxako diru guztia hartu eta **auto lapurtu batean** egin dute ihes. > > - Goizeko hamarretan <i>pistolekin / metrailetekin / tiragomekin / ... </i>**armatutako** hiru gizon sartu dira banketxean. Kutxako diru guztia hartu eta<i> Donostian / amona bati / ordubete lehenago</i> **lapurtutako** auto batean egin dute ihes. > > - Goizeko hamarretan <i>pistolekin / metrailetekin / tiragomekin / ...</i> **armatuta zeuden** hiru gizon sartu dira banketxean. Kutxako diru guztia hartu eta Donostian / amona bati / ordubete lehenago **lapurtu dioten** auto batean egin dute ihes.<b> > > > «Hildako arrainak» ala «arrainak hilda»?</b> > > > Ikusi dugu <i>-tako</i> zehaztasuna emateko dela, informazioa gehitzeko. Ez dugu erabili behar egoerak adierazteko.<b> > > - EZ: > > - Hildako balea bat</b> topatu dute, itsasgorak ekarrita.<b> > > - HOBETO:</b> > > - Balea bat **hilda** topatu dute, itsasgorak ekarrita. > > Arrazoi beragatik, argazkietan eta irudietan zer ikusten den azaltzeko, ez da egokia <i>-tako</i> egitura.<b> > > - EZ:</b><i> > > - Daily Mirror </i>egunkariak beste argazki bat dakar gaur: **tanke baten barruan lotutako irakiar bat** ageri da.<b> > > - HOBETO:</b><i> > > - Daily Mirror</i> egunkariak beste argazki bat dakar gaur: irakiar bat ageri da, tanke baten barruan **lotuta**.<b> > > - EZ:</b> > > - Preso estatubatuarra ikusten dugu irudietan, belauniko eta begiak estalita. Atzean, **armatutako bost lagun**.<b> > > - HOBETO:</b> > > - Preso estatubatuarra ikusten dugu irudietan, belauniko eta begiak estalita. Atzean, **bost lagun armatuta**. > > > **Grabatutako irudiak?** > > > Hortaz, aurreko azalpenak eman eta gero, garbi dago grabatutako irudiak ez dela egokiena erakusten ari garen irudiak zuzenekoak ez direla adierazteko.<b> > > - EZ: > > - grabatutako irudiak > > - HOBETO:</b> > > - irudi grabatuak > > - goizean / atzo / <b>... grabatutako irudiak</b> > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1117552915/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com