Sarrera | Mapa | Kontaktua | Guri buruz |   
Hemen zaude: Sarrera »  Sare-aldizkariak »  Iritzi-muinetik »  Euskarari agindutakoak ( V )

Euskarari agindutakoak ( V )

2005-04-15 / 07:00 / Enriqueta Benito Bengoa - UA   HERRI-ADMINISTRAZIOA

Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarra osatzeko hauteskundeetan euskararentzat agindu dituztenak jaso ditugu erabili.com-en. Ondoren, Unidad Alavesa alderdiak euskararentzat agindutakoak dituzu.

Hizkuntza politika

Hizkuntza politika

Euskara Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizial aitortzea hizkuntza hori sektore publikoan lan egin nahi duten kolektibo guztiei inposatzeko “legezko arrazoi” bihurtu da, kontuan izan gabe hizkuntzen erabileraren errealitate soziala, ez eta herritarrek norbanako gisa dituzten eskubideak, zeinak ezin diren urratuak izan edota hizkuntzen eskubideen menpe jarriak.

Aukera foralista

  • 1.- Arabako berezko hizkuntza gaztelania da eta, beraz, ezin dugu ametitu hura ordezkatzea edota euskara inposatzea herritarren eskariaren izenean.
  • 2.- Euskararen areriorik handiena nazionalismoak bultzatutako hizkuntz-politika da, hura arbuiatze eta hari aurka egitera eramaten baitu. Bien bitartean, Arabako gizartea ez dago euskararen aurka ezta elebitasunaren aurka ere, nazionalismo inposatzaile eta diskriminatzailearen aurka baizik. Elebitasunerako bidea askatasunean eta aukeraketa eginda izan behar du.
  • 3.- Euskarak ezin du jarraitu elkarren aurkako tresna izaten, duen identifikazio nazional eta nazionalistagatik. Euskararen inposizioari, intsumisioa.
  • 4.- Hizkuntz-politikako programek ahalegin bat eskatzen dute, neurtu eta zenbatu egin behar dena. Programa-kontratuak egitea proposatzen dugu, kostua/eraginkortasun ratioa zehazteko.
  • 5.- Hizkuntz-politika, aurrekontu-ekonomiaren arloan eta gizartearen gogo-aldartean eragina duen beste edozein politika bezalaxe, debate politikoan eztabaidatu behar da Parlamentuan eta erakundeetan, baina gizartean ere eztabaidatu behar da. Herritarren kontzientziak eta jarrerak mobilizatu, inkestak egiteko behar bezala kualifikatuak dauden adituen eskutik egindako inkestetatik hasita.
  • 6.- Hizkuntz-politikak Erkidegoaren garapenean eragina du, hizkuntza arloko gaia denez eta hizkuntzak komunikatzeko tresnak direnez. Baloratu eta aztertu egiten dugu hizkuntzak eta hizkuntz-politikak duen zeregina gizartearen eta espainiar eta, jakina, mestizotzat jotzen dugun Erkidego baten kohesio eta bertebrazioan.
  • 7.- Hizkuntz-politikak eragin ekonomiko eta laborala du sektore-politikei buruzko gero eta programa-kopuru handiagoan: hezkuntza, kultura, informazioa, osasuna, justizia, barne saila. Sektore horietako bakoitzean politika horiek ebaluatzea bultzatuko dugu, bai aurrekontuen ikuspegitik bai lan arloko ikuspegitik. Ez dugu onartuko baliabiderik ezagatik Ongizatearen estatuaren beste programa ezinbesteko eta espezifiko batzuek ordezkatuko dituen gastu bat sortzea edota, merezimendu bezala, egokitze kurrikular bezala edota langileei eska dakiekeen etengabeko heziketa bezala euskalduntzea funtsezko ardatz bilakatuko duen pertsonal-politika bat bultzatzea.
  • 8.- Hizkuntz-normalizazioak ez du izan behar Gobernuak lehentasunezko hizkuntzatzat joko duen hizkuntza hura lehentasunez erabiltzeko eraldatzea. Normalizazioa da Erkidegoan koofizial diren hizkuntzetako edozein askatasunez erabiltzea, inolako diskriminaziorik gabe.
  • 9.- Aginte publikoek ezin dituzte ezarri herritarren hizkuntz-eremuak. Herritarren eskubideak, pertsonen eskubideak bezalaxe, ezin dira bortxatu edo hizkuntzen eskubideen menpe jarri.


(ENRIQUETA BENITO BENGOA Unidad Alavesa alderdiaren - UA - lehendakari izateko hautagaia da)


Gai honi buruz erabili.com-en argitaratutako artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)

__________________________________

  • Bozketa eguneko nondik norakoei buruzko argibideak ematen dituen infografia biziduna ikusi nahi baduzu sakatu HEMEN

Inprimatu


Erantzun

Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com