Alderdiek euskararentzat dituzten proposamenak aztergai
Itxaso Ferreras - Kontseilua / Herri-administrazioa / 2005-04-13 / 07:00
Euskal Autonomia Erkidegoaren legebiltzarra osatzeko apirilaren 17ko hauteskundeetara aurkezten diren alderdiek euskararen normalizazioaren inguruan dituzten proposamenak eta ekimenak aztertu ditu Kontseiluak. Txostena erabili.com-en daukazu, oso-osorik.
Datuak
Datuak
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2005eko apirilaren 17an izango dira. Bertan, 75 parlamentari aukeratuko dituzte EAE-ko biztanleek: 25 herrialde bakoitzetik.
Laukian ikusten den moduan, bi izan ezik, alderdi guztiak hiru herrialdeetan hauteskundeetan parte hartuko dute. Haien artean, legez kanpo utzi ditu Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, hain zuzen ere, Batasuna eta Aukera Guztiak. Guztien artean, ez dugu lauren egitarauik lortzeko aukerarik izan nahiz eta kasu askotan web guneak izan. Aukera Guztiak hautesle elkartearen kasuan egitaraurik gabe aurkezteko asmoa zutela argitaratu zuten.
Hauteskunde hauetara honako alderdi, koalizio edo hautes-elkargo hauek aurkeztuko dira:
| Alderdiaren izena | Non aurkezten den | Euskara-egitasmorik |
| EAJ-EA | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Bai |
| PP | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Bai |
| PSE | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Bai |
| EB | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Bai |
| UA | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Bai |
| Aralar | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Bai |
| alderdi Humanista | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Bai |
| Berdeak-pacma | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Bai |
| EHAK-PCTV | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Ez dugu aurkitu |
| Euskadiko Karlista Alderdia | Bizkaian | Ez dugu aurkitu |
| POSI | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Ez dugu aurkitu |
| PUM-J | Bizkaian | Ez dugu aurkitu |
| LEGEZ KANPO UTZITAKOAK |
| Batasuna | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Bai |
| Aukera Guztiak | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Ez |
Egitaraua osatu dutenen artean, denek ez dute euskarari buruz hitz egiten. Berdeak-Pacma eta Alderdi Humanistaren kasuetan ez da gai hori jorratzen haien proposamenak biltzen dituen egitarau politikoan.
Bestalde, azpimarratu behar dugu, bi alderdik, Aralarrek eta Batasunak Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluarekin sinatutako Akordio Soziopolitikoaren edukiarekin bat egin dutela.
Hona hemen alderdiek haien webgunetan eskaintzen duten euskararen presentzia:
| Alderdia | Web gunearen egitura | Web gunearen informazioa | Programa |
| EAJ-EA | Euskaraz | Euskaraz | Euskaraz |
| PP | Euskaraz | Euskaraz ez osorik | Euskaraz |
| PSE | Gaztelaniaz | Gaztelaniaz | Gaztelaniaz |
| EB | Euskaraz | Gaztelaniaz | Gaztelaniaz |
| UA | Gaztelaniaz | Gaztelaniaz | Ez da ageri |
| Aralar | Euskaraz | Euskaraz | Euskaraz |
| Alderdi Humanista | Gaztelaniaz | Gaztelaniaz | Gaztelaniaz |
| Berdeak-pacma | Euskaraz | Euskaraz ez osorik | Ez da ageri |
| EHAK-PCTV | Ez dugu webgunerik aurkitu |
| Euskadiko Karlista Alderdia | Ez dugu aurkitu |
| POSI | Gaztelaniaz | Gaztelaniaz | Ez da ageri |
| PUM-J | Ez dugu aurkitu |
| LEGEZ KANPO UTZITAKOAK |
| Batasuna | Webgunerik ez du legez kanpo dagoelako |
| Aukera Guztiak | Webgunerik ez du legez kanpo dagoelako |
2005eko apirilaren 10ean egindako azterketa
Kontseiluak egitarauen eskari ofiziala egin die alderdi politiko guztiei hauteskunde-kanpaina hasi baino lehenago. 2005eko apirilaren 10erako honako erantzun hau izan du:
| Alderdia | Eskaria |
| EAJ-EA | Programaren euskarazko bertsioa igorri du |
| PSE | Programaren gaztelaniazko bertsioa igorri du |
| EB | Programaren gaztelaniazko bertsioa igorri du |
| Aralar | Programaren euskarazko bertsioa igorri du |
| Batasuna | Programaren euskarazko bertsioa igorri du |
Azterketa egituratzeko modua
Kontseiluak 11 indar politiko eta sindikalekin Akordio Soziopolitikoa sinatu zuen 2004.eko azaroaren 9an. Bertan, bai euskararen normalizazioa bultzatzeko, bai Euskalgintza erasoetatik babesteko gutxieneko hainbat neurri adostu zituen. Kontseiluaren ustez, gure hizkuntza normalizaziora benetan eraman nahi badugu, neurri horiek aplikatzea ezinbestekoa da. Gaur egun, ez dago euskarak etorkizuna bermaturik duela esaterik, honen ondorioz, neurri eraginkorrak hartzea inoiz baino beharrezkoagoa da.
Hori dela eta, alderdi politiko desberdinek eskaintzen dituzten beharrezko neurri horiekin alderatuz, gutxieneko horietara iristen ez bada, euskararen aldeko apustua ez da nahikoa.
Beraz, gai bakoitzean alderdi politiko bakoitzak eskaintzen duena eta eskaintzen ez duena baloratu du Kontseiluak behin baino gehiagotan, hizkuntza-politika ez delako bakarrik egiten dena, egin gabe uzten den hori ere, kontuan hartzekoa da, normalizazioa eragozten baitu.
Denbora ere, kontuan hartzeko faktorea da. Hizkuntza baten normalizazio prozesua zaila eta luzea bada prozesuarentzat kaltegarria da, epe zehatzak izan behar ditu.
Hona hemen egitarauen azterketak eta gure balorazioak:
Indarrean dagoen legedia aztertu eta egokitu
Kontseiluaren proposamena
Gaur egun Euskal Herrian indarrean dauden legeek 15 eta 20 urte baino gehiago dituzte. Une aproposa da horiek aztertu eta hobetzeko.
| a.- Euskara normalizatzeko legeetan haren berezko eta lehentasunezko izaera jasotzea, eta euskararen lurralde osoan gure hizkuntzaren estatus ofiziala bermatzea.
Berezko hizkuntzak esan nahi du lurralde horretan historian zehar ezarritako komunitatearen mintzaira dela eta lehentasunezko kontzeptuak adierazi nahi du haren hizkuntza gutxitu egoerak diskriminazio positiboa behar duela normalizatuko bada. |
Alderdi politikoen proposamenak
EAJ-EA
- EAJ-EA koalizioak Estatutu Berrirako proposamenaren 8. artikulua: “Euskara, Euskal Herriaren eta Euskal Herri osoaren ondarea. Hizkuntza ofiziala izango da Euskadin, gaztelania bezala, eta bertako biztanle guztiek dute hizkuntza biok jakiteko eta erabiltzeko eskubidea”.
PP
- “Recuperación de los consensos básicos que en materia de política lingüística se consiguieron en torno a la Ley 10/82 Básica de Normalización del Uso del Euskera y que los nacionalistas vascos quebrantaron al poner marcha una política lingüística a favor de su ideario”.
- “Revisión del Plan General de Promoción del Euskera para que como plan estratégico contribuya al desarrollo normalizado del euskera, teniendo en cuenta los diferentes ritmos que se puedan derivar de la realidad sociolingüística existente en el País Vasco”.
- “Redefinición del Consejo Asesor del Euskera como órgano asesor del euskera, compuesto por verdaderos técnicos que aconsejen a los poderes públicos en relación a las políticas lingüísticas a desarrollar al margen de todo tipo de consideración política”.
PSE
- “Creemos necesario revisar la Ley de Normalización Lingüística para que se adecue su implantación a las características de cada zona de nuestro territorio”.
- “Hacer del encuentro lingüístico un elemento clave para una eficaz política de bilingüismo integrador y atractivo, para lo cual, el Consejo Asesor del Euskera contará también con representantes cualificados del ámbito castellano-hablante”.
- “Transformar el Consejo Asesor del Euskera en un verdadero órgano de encuentro lingüístico, que, en un clima de diálogo permanente y apertura intelectual, estimule el debate cultural que el país necesita, oriente adecuadamente las relaciones entre el euskera y el castellano en nuestra Comunidad Autónoma y avance propuestas para el mejoramiento de estas relaciones y el encauzamiento de los problemas y disfuncionalidades que la convivencia lingüística ocasiona en el presente o puede ocasionar en el futuro”.
- “Las lenguas propias de Euskadi son el euskera y el castellano”.
- “Se proclama, en consecuencia, el derecho a conocer y usar ambas lenguas en diálogo bilingüe”.
EB
- “Revisar y actualizar la Ley Básica de Normalización del Uso del Euskara, adaptándola al cambio de situación y de objetivos derivados de la evolución de la situación del euskara en estos años.”
UA
- “La lengua propia y natural de Álava es el castellano y por tanto no podemos consentir su sustitución o la imposición del euskera en nombre de una hipotética demanda ciudadana”.
Balorazioa
EAJ-EA koalizioak ez dute proposamen eraginkorrik azaldu, indarrean dagoen legedia aldatua izan dadin, eta legedi honetan euskara lehentasunezkoa izatea bezalako ideiarik ez dute txertatu.
PSE, PP eta UAren kasuan, normalizazioaren kontrako aldaketak proposatzen dituzte.
Hainbat alderdi politikok, motibazio desberdinek eraginda, euskararen legea berraztertzea eskatu dute. Adostasunak berreskuratzearen izenean atzerapausoak emateko borondatea ageri da kasu gehienetan.
Aralar eta Batasuna Kontseiluarekin sinatutako Akordio Soziopolitikoarekin bat datoz.
Izan ere, EBk proposamen interesgarriak egin ditu.
Hizkuntza-politikari instituzioetan dagokion lekua eman
Kontseiluaren proposamena
- Hizkuntza-politikari dagokion lekua esleitu instituzioetan
Hizkuntza-politikaren izaera orokorra kontuan hartzen badugu, ikusten dugu ez dagokiola sail edo alor bakar bati bakarrik, instituzio bakoitzaren sail eta alor guztietan eragiten baitu. Beraz, hizkuntza-politika osoa ezartzeko ezinbestekoa da, instituzioetako sail eta alor guztiek, dagokien arduratik, dagokien hizkuntza-politika abian jartzea.
| a.- Hizkuntz politika sail eta alor guztien artean egin behar da. Era berean, gobernuetatik udaletarainoko hizkuntz politika izateko beharrezkoak diren neurriak hartuko dira. |
Alderdi politikoen proposamenak
PSE
Erritmoari buruz deritzotena:
- “Sólo desde el afecto y a largo plazo, en un ambiente sereno y sin imposiciones será posible un desarrollo normal del euskera”.
- “Denunciamos los ritmos, la forma atropellada y acientífica de imponer el euskera sobre cualquier otro referente de naturaleza profesional, invadiendo así todas las esferas sociales”.
Kezkak:
- “Nos opondremos siempre a que se haga generando presiones insoportables sobre la ciudadanía”.
- “...en un medio cargado de discriminaciones se crea un profundo rechazo entre aquellos que no tienen el euskera como lengua propia”.
- “Planificar la política lingüística de acceso al euskera en la educación, liberando de presión innecesaria otros campos que, con el devenir de las nuevas generaciones, serán bilingües de forma natural y espontánea. Especialmente no debe convertirse el euskera en un elemento que impida, injustificadamente, el acceso a un puesto de trabajo”.
Hona hemen sozialisten ustez hizkuntza-politikak izan behar dituen oinarriak:
- “Revisar la política lingüística en su globalidad a partir de las siguientes bases: Las lenguas propias de Euskadi son el euskera y el castellano. Ambas son sus lenguas oficiales. Todas las personas tienen el derecho a usar las dos lenguas, su conocimiento favorecerá la cohesión social. Las Administraciones Públicas Vascas pondrán los medios adecuados para que cualquier persona pueda acceder a ese conocimiento”.
- “Nadie podrá ser discriminado por razón de la lengua. Se proclama, en consecuencia, el derecho a conocer y usar ambas lenguas en diálogo bilingüe y el compromiso cívico de no impedir la comunicación en ninguna de las dos lenguas oficiales de la Comunidad Autónoma del País Vasco”.
Hizkuntza-politikaren inguruan egin nahi dituztenak azaltzen dituzten momentuan honako hau diote:
- “Avanzar de manera consensuada en las políticas de euskaldunización sectoriales teniendo en cuenta que el sujeto de derechos es la persona y no la lengua, para no convertir la presión social en opresión”.
PP
- “Se respetará la libertad personal de los ciudadanos, tanto en el conocimiento como en la utilización de cualquiera de las dos lenguas de nuestra comunidad”.
- “Reorientar la política lingüística, evaluando y revisando sus contenidos y objetivos a la diversa realidad existente en el País Vasco”.
- "Recuperación de los consensos básicos que en materia de política lingüística se consiguieron en torno a la Ley 10/82 Básica de Normalización del Uso del Euskera”.
EB
- “El enfrentamiento político y social por la política lingüística sigue presente en Euskadi. Es preciso recuperar los consensos que se dieron en la definición de las bases de esta política y que se han roto”.
UA
- “El peor enemigo del euskera es la política lingüística promovida por el nacionalismo que conduce al rechazo y a la resistencia. Mientras la sociedad alavesa ni se opone al euskera ni se opone al bilingüismo, se opone al nacionalismo impositivo y discriminador. El camino hacia el bilingüismo debe ser en libertad y por elección”.
Balorazioa
PSEk, PPk eta UAk erritmoa moteltzea proposatu dute eta askatasun pertsonalaren izenean euskara ez ikasteko edo ez erabiltzeko eskubidea aldarrikatzen dute. Hirurek diskriminazioaz, opresioaz eta inposizioaz hitz egiten dute eta ez dute euskaldunak pairatzen duten hizkuntza-eskubide urraketa berdin ikusten.
EBk adostasuna berreskuratzea proposatzen du.
Aralarrek eta Batasunak Kontseiluarekin sinatutako Akordioarekin bat egin dute.
Administrazioa eta haren barne-jarduna euskalduntzeko neurriak
Kontseiluaren proposamena
- Administrazioa eta haren barne-jarduna euskalduntzeko neurri eraginkorrak
Administrazioak, herritarren zerbitzuan ari den neurrian, euskara erabiltzeko eskubidea maila guztietan bermatu behar du, bai bezeroarekiko, hau da, herritarrarekiko arretari dagokionean, baita barne funtzionamenduari dagokionean ere, lana euskaraz egin ahal izatea babestuz.
| a.- Langileen kontratazio berri guztietan elebiduna izatearen baldintza jartzea. Neurri hau aplikatzen hasteko denboran zehar epe zehatzak izango dituen plangintza ezarriko da egoera soziolinguistiko eta legalaren arabera epe bat baino gehiago izango dituena.
b.- Administrazio bakoitzaren euskalduntze plan eraginkorrak eta epedunak eta horien zerbitzuetan (Ertzaintza, Foruzaingoa, Osakidetza, Osasunbidea, Iparraldeko osasun zerbitzuak, Udaltzaingoak, Estatuetako administrazioak ...) abian jartzea edo abian daudenak bizkortzea. Langileek ikasteko erabiliko duten denbora lan jardunaren barnekoa izango da.
c.- Administrazioek ematen dituzten diru laguntza lerro guztietan, norbanakoei zuzendutakoak salbu, ekonomian, gizarte mugimenduetan, kulturan, nekazaritzan eta abarretan euskara balioestea, euskarazko ekoizpena bereziki sarituz.
d.- Zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresetan, Administrazioek langileak euskalduntzeko xedez onartzen dituzten plangintzak burutuko dira. |
Alderdi politikoen proposamenak
EAJ-EA
Justizia administrazioari dagokionez, EAJ-EA koalizioak neurri sorta bat eskaintzen digu hizkuntza-normalizaziorako:
- “Justizia Administrazioan hizkuntza-normalizaziorako neurriak ezartzea; neurri horietan, besteak beste, honako hauek barne hartuko dira: lanbide-heziketa, bulego judizialetan euskararen erabilera bultzatzea, sentsibilizazio programak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin, Justizia Ministerioarekin eta erakunde eskudunekin euskalduntzeko hitzarmenak, abokatuek euskara ikasteko eta erabiltzeko proiektuak bultzatzea, dokumentuak normalizatzea eta lege-testuak itzultzea”.
EAJ-EA koalizioak bestalde, Eusko Jaurlaritzaren eskuduntzeari buruz honako hau proposatzen du:
- “Kudeatzaileen, tramitatzaileen eta laguntza judizialeko langileen hizkuntza-profilak planifikatzea eta esleitzea, EAEko Administrazio Orokorraren hizkuntza-plangintzako irizpideen arabera”.
Osakidetza euskalduntzeari buruz:
- “Osakidetza Euskalduntzeko plana aplikatuko dugu, herritar guztien hizkuntza-eskubideak baliatzeko aukera bermatuz eta osasun arloko langileen eskubideekin oreka lortuz, betiere langile horien lanbideko eta norberaren zirkunstantziak aintzat hartuta”.
PSE
Justizia administrazioaren arloko proposamenak:
- “Promoveremos y garantizaremos el uso del euskera en la Administración de justicia como expresión del principio de proximidad de servicio, con la implantación de programas y de incentivos adecuados. Las comunicaciones han de ser bilingües. Asimismo el ciudadano juzgado podrá elegir de forma indistinta, que las comunicaciones escritas, lo sean en el idioma oficial de la CAV que él decida”.
Administrazio orokorra euskalduntzeko plana:
- “Revisar las normas y políticas de euskaldunización no acordes con el consenso alcanzado en torno a la Ley Básica de Normalización del Uso del Euskera, a fin de proceder a un reajuste de los perfiles acorde con la tipología de los territorios y sus necesidades”.
PP
Justiziaren arloari buruz esandakoa:
- “Sin embargo, carece de sentido dar carta de naturaleza, desde el Gobierno Vasco o desde el Consejo General del Poder Judicial, a cuestiones que no son problemas reales del funcionamiento de la Justicia. Nos referimos en concreto a las polémicas sobre las plantillas de personal, la euskaldunización de jueces y magistrados, o la exigencia por colectivos carentes de toda representatividad del desarrollo de los juicios en euskera”.
- “La demanda real en esta materia es ínfima; menos del 0,5% de los procedimientos en cualquier caso; y los casos polémicos lo han sido por razones ajenas al funcionamiento de la Justicia. De todos modos, no debe olvidarse que la pretensión de celebración de juicios en euskera no solventa problema alguno, sino que, por el contrario, los crea; pensemos en los juicios con jurado, en las partes o letrados no euskaldunes, etc”.
Administrazio orokorra euskalduntzeari buruz esandakoa:
- “Replanteamiento de los perfiles lingüísticos exigidos para el acceso a la función pública y condiciones de euskaldunización de quienes ya forman parte de la Administración vasca. El objetivo será que el conocimiento del euskera no se constituya en el elemento determinante del acceso y se reserve a determinados puestos de trabajo el perfil lingüístico cero”.
EB
Justizia arloan honako hau esaten du:
- “A fin de garantizar los derechos lingüísticos de las personas euskaldunes y ante el fracaso de las políticas de favorecimiento del conocimiento voluntario del euskera, sería preciso crear unos circuitos de Juzgados en los que funcionarios, Juez, Secretario y eventualmente el Fiscal sean conocedores de esta lengua oficial de Euskadi. Estos Juzgados podrían tener una competencia provincial y habría al menos uno por orden jurisdiccional. La Comunidad Autónoma podría incentivar a las personas que trabajaran en dichos Juzgados”.
Estatuko administrazioari begira egindako ekarpena:
- “Garantizar el reconocimiento de la realidad plurilingüística del Estado en las denominaciones de los Territorios Históricos de la CAPV, en la emisión de sellos, el DNI, el pasaporte, el carnet de conducir y toda clase de documentos e impresos oficiales, incluidas webs institucionales”.
UA
Unidad Alavesak honako hau dio gaiari buruz:
- “La euskaldunización de la justicia debe regirse por las siguientes consideraciones: que no contribuyan a entorpecer y lentificar los procesos y que no vayan mas allá del uso real y social que hagan los ciudadanos de sus derechos lingüísticos”.
Administrazio osoa euskalduntzearen gainean esandakoa:
- “No se puede hablar de actitud normalizadora y así hay que denunciarlo,pues mientras no hay avance del euskera como lengua ambiental, familiar y personal, se establecen y ordenan la obligatoriedad del euskera para el acceso a los puestos de trabajo públicos”.
- “La declaración sobre el euskera como lengua oficial de la Comunidad Autónoma del País Vasco, se ha convertido en la “razón legal” para imponer tal idioma a todos los colectivos que quieren trabajar en el sector público, sin tener en cuenta la realidad social del uso de los idiomas, así como los derechos individuales de los ciudadanos que no pueden ser conculcados o subordinados a los derechos de los idiomas”.
Balorazioa
EAJ-EA koalizioan ez du proposamen eragingarririk egiten. Gaur egungo egoera administrazioan aldatua izan daitekeen itxaropena emateko proposamenik ez du egiten.
PSE, PP eta UA alderdiek gaur egungo politikaren inboluzioa aldarrikatzen dute beren proposamenekin.
Aralar eta Batasuna Kontseiluarekin sinatutako Akordioarekin bat datoz.
EBk ekarpen interesgarriak egin ditu Justizia arloan eta Estatuko administrazioari begira.
Hezkuntza
Kontseiluaren proposamena
Euskal Herriko herritarrok badugu euskara ezagutzeko eskubidea eta eskola tresna aparta da hori bermatzeko. Hala ere, gaur egun ez da bere helburua zeharo betetzen ari ez baititu haur denak euskalduntzen eta leku askotan euskaraz ikasteko aukera ere ukatua baita.
| a.- Gaur egun euskalduntzea lortzen ez duten sistemak gaindituz, eskolak belaunaldi berriak euskaldundu behar ditu.
b.- Nafarroan eta Iparraldean dugun egoera desegokia gainditu beharra dago gurasoek, irakasleek eta ikasleek egiten duten ahalegina arinduz eta leku gehiagotara iristeko aukera bermatuz. Horretarako, diru inbertsioak egin behar dira. Nafarroaren kasuan ezinbestekoa da gaur egungo zonifikazioa gainditzea.
e.- Etorkinen seme-alabek integrazioa laguntzeko, aukerak eta erraztasunak bermatu behar dira orientazio eta informazio egokiaren bitartez. Horrez gain, hezkuntza sistemek ahalegin handi bat egin behar dute bitarteko materialetan eta irakasleen prestakuntzan etorkinen harrera eta integrazioa modu eraginkorrean egiteko. |
Alderdi politikoen proposamenak
EAJ-EA
Ikasketa-eredua:
- “Ikasle guztiak egiaz eleanitzak izan daitezen bermatzea, familiek libreki hautatutako hizkuntza-eredua gorabehera, Euskadin hezitako gazteriak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez gaitasun osoa izango duela bermatzeko”.
- “Euskal Hezkuntza sistemaren Lege berriaren esparruan, egungo hizkuntza ereduak berrantolatzea eta IRALE programa berriz definitzea, irakasleen birziklatzeko eta prestakuntzako egungo beharretara egokituta”.
PSE
Ikasketa-eredua:
- “Superaremos la estrategia de los Modelos Lingüísticos para introducir un tratamiento flexible a modo de un Modelo mixto (euskera-castellano, castellano-euskera) que en función de los lugares, proyectos curriculares de centro, voluntad de las familias, composición de grupos, etc., pueda tener más castellano o más euskera teniendo en cuenta que aproximadamente en el 10% del currículo y en proporción creciente hasta llegar al 30% la lengua utilizada en el aprendizaje de distintas materias ha de ser una lengua extranjera”.
- “La desaparición de los Modelos aumentará la flexibilidad en los tratamientos lingüísticos de tal forma que un mismo grupo de alumnos puede tener más presencia de su primera lengua en un momento escolar para tener más de la segunda lengua en otro, procurando alternar el aprendizaje de las materias en distintas lenguas en distintos ciclos”.
Irakasleen euskalduntze-prozesua:
- “El profesorado de la Escuela Pública, funcionario o no, que no esté euskaldunizado no se verá afectado por este diferente tratamiento lingüístico manteniendo su vinculación con la Administración en las mismas condiciones. Si en algún caso fuera necesario, se le ofrecerían alternativas que no supusieran menoscabo de su dignidad personal”.
- “Sin embargo, desde 1995 los sucesivos gobiernos nacionalistas han ido rompiendo los pilares del consenso tan trabajosamente logrado. Una obsesión irracional por el monolingüismo en euskera ha guiado sus actuaciones segregando cada vez más a más jóvenes por la lengua en la que estudian, provocando injusticias como la expulsión de profesores por motivos lingüísticos y haciendo desaparecer de la escena cualquier otro objetivo educativo diferente al lingüístico”.
PP
Ikasketa-eredua
- “Resulta fundamental un sistema educativo que garantice el aprendizaje de otras lenguas de la Unión Europea y el Inglés como la segunda lengua más demandada por los jóvenes vascos. Esta propuesta no afecta al aprendizaje del Euskera ya que su aprendizaje puede simultanearse con el aprendizaje de otras lenguas”.
- “Además del aprendizaje del Euskera, establecerá con carácter general, la iniciación de un idioma extranjero comunitario (preferentemente el inglés) a los tres años. Se mejorará la enseñanza de los idiomas extranjeros a lo largo de toda la etapa de educación obligatoria”.
- "Fomentará y potenciará la implantación de centros educativos trilingües (castellano, euskera y lengua comunitaria)”.
EB
Irakasleen euskalduntze-prozesua:
- “El euskara en el sistema educativo. La enseñanza ha sido uno de los campos en la normalización lingüística del euskara. Esto ha supuesto una presión considerable en un profesorado ya tensionado con los nuevos roles que se le exigen. La tensión ha sido fruto de una creciente demanda social de enseñanza en euskara pero también de una innecesaria exigencia que no ha respetado suficientemente las realidades sociolingüísticas de las diferentes zonas de Euskadi y sobre todo, la realidad de las plantillas docentes”.
Irakasleen euskalduntze-prozesua:
- “Superar de forma paulatina y acordada el actual sistema de modelos lingüísticos hacia fórmulas más integradas y flexibles de modelos lingüísticos en sí mismos bilingües, modulados en función de la zona geográfica, de la elección de los padres y madres, y de la realidad de las plantillas, donde sea posible la coexistencia de todo el alumnado, sin segregaciones en función de la elección lingüística, y la garantía de cumplimiento del objetivo de euskaldunización al acabar la enseñanza obligatoria”.
- “Garantizar una oferta de modelos lingüísticos y unas relaciones de puestos de trabajo acordes con el triple criterio de la demanda social, la realidad sociolingüística del entorno y la realidad de las plantillas existentes”.
UA
Ikasketa-eredua
- “En todo caso abogamos por potenciar los idiomas que tienen una gran extensión de uso y amplia implantación como es el inglés, pues el objetivo que pretendemos es que los ciudadanos alaveses puedan integrarse en las redes de comunicación, de comercio, de flujos laborales, de integración cultural y económica que se abre en Europa, potenciando vehículos de comunicación de amplio espectro y lenguas que sean utilizadas por el máximo número de personas en el mundo”.
- “Álava no es euskaldun. Por tanto no tienen razón de ser las políticas de inmersión lingüística que tantos problemas están ocasionando y que con tanto ahínco se ocultan sistemáticamente”.
Euskalduntze-prozesuari buruz:
- “Educar no es euskaldunizar, es preparar a las personas para ser felices, autosuficientes, buenos ciudadanos y ser útiles a sí mismos y a la sociedad en la Europa del siglo XXl”.
Ama-hizkuntza:
- “El uso de la lengua materna a todos los efectos es un derecho individual reconocido en los ámbitos internacionales como la UNESCO. Frente a la imposición del euskera, insumisión lingüística”.
Irakasleen euskalduntze-prozesua:
- “Nos parece un acto despótico e inasumible desde una perspectiva de reconocimiento de los derechos laborales el cese que se ha realizado contra un colectivo amplio de trabajadores de la enseñanza, afectando a 50 de ellos en Álava. Ese atropello tiene nombres y apellidos: se llaman partidos y sindicatos nacionalistas que confunden el apoyo al euskera con la segregación de quienes por su edad o condiciones personales no han podido adquirir la suficiente capacitación como para poder impartir de forma solvente clases en euskera”.
Balorazioa
Ereduei dagokienez alderdi guztiek hitz egiten dute horiek aztertzeaz eta egokitzeaz. Hala ere, ez dute garbi azaltzen D ereduak soilik lortzen duela denek ustez onartzen duten helburua, hezkuntza amaitzean gazte guztiek bi hizkuntza ofizialak jakitea, alegia. Beraz, proposatzen zaizkigunak azaleko aldaketak direla ematen du, nahikoa izango bailitzateke D eredua sistema osora hedatzea.
Alderdi gehienentzat irakasleriaren egoera normalizazio-prozesuaren baldintzatzailea da. Jarrera hori kezkagarria da, haurren euskara jakiteko eskubidea lehentasunezkoa delako.
Aralar eta Batasuna Kontseiluarekin sinatutako Akordioarekin bat datoz.
Unibertsitatea eta Lanbide Heziketa
Kontseiluaren proposamenak
| a.- Euskal Herri osoarentzat euskaraz lan egin eta irakatsiko duen unibertsitatea behar dugu. Nafarroan eta Iparraldean arlo honetan ditugun gabeziak gainditzeko eskaintza egin behar da eta gaur egun lanean ari diren unibertsitate guztiek eskaintza euskaldundu behar dute gutxienez, aukera berdintasuna ziurtatu arte.
b.- Lanbide Heziketaren eskaintza zeharo euskalduntzeko neurriak hartuko dira gaur egun legeak ahalbidetzen duen tokietan eta aurreranzko urrats nabarmenak bultzatuko dira oztopoak dauden beste lurraldeetan. |
Alderdi politikoen proposamenak
EAJ-EA
Unibertsitatea:
- “Eleaniztasunaren kultura sendoa garatzea eta euskara unibertsitatean erabiltzeko hizkuntzatzat sendotzea, behin betiko”.
Lanbide Heziketa:
- “Euskal Lanbide Heziketaren inguruko eztabaida sustatzea eta horri buruzko legea onartzea, kualifikazio-azpisistema oro eta Araututako Lanbide Heziketa, Lanerakoa eta Etengabea barne hartuta, eta euskara prestakuntza hizkuntzatzat hartuta”.
PP
Unibertsitatea:
- “También promoveremos las medidas necesarias para evitar la fuga de cerebros y que nuestros mejores universitarios no tengan que recalar en otros centros por no adecuarse a un perfil diseñado desde el nacionalismo gobernante. El euskera no pude convertirse en una traba que impida a muchos universitarios iniciar una carrera académica. Frente a políticas de profesorado que primaban la lengua frente al conocimiento, un gobierno del PP defenderá la excelencia”.
- “En este sentido creemos que es necesario asegurar una oferta de enseñanza universitaria en euskera que respete los derechos de los euskaldunes. Eso sí, acorde a su demanda y conforme a criterios de eficiencia y calidad académica”.
PSE
Unibertsitatea:
- “La obsesión de una política lingüística orientada más al fomento del monolingüismo en euskera del profesorado, ha desaprovechado la oportunidad de incorporar nuevos criterios de contratación. Para superarla, en un momento de consolidación del espacio de enseñanza superior europeo y de internacionalización universitaria, se hace necesario potenciar aquellas iniciativas tendentes a facilitar la movilidad del profesorado y la integración de docentes y profesionales de calidad en la UPV/EHU”.
EB
Unibertsitatea:
- “Por lo que respecta al euskera, hay que seguir avanzando en la oferta de asignaturas en este idioma, todo ello impulsado mediante planes consensuados de normalización del euskera en la Universidad, que tengan siempre una graduación y un respeto de la situación lingüística de partida de las plantillas. Esta progresión no es posible sin asignar esfuerzos presupuestarios especiales”.
- “Continuar incrementando la oferta de asignaturas en euskara.
- Promover la matriculación simultánea de asignaturas que se cursan en euskera y asignaturas que se cursan en castellano.
- Incrementar el número de publicaciones en euskara.
- Facilitar la euskaldunización del alumnado no euskaldun mediante oferta gratuita en los campus compatible con sus estudios.”
Lanbide Heziketa:
- “Un esfuerzo para avanzar en la euskaldunización de la oferta educativa de Formación Profesional”.
Balorazioa
Kontseiluak ez du neurri eraginkorrik aurkitu alderdi gehienen egitarauetan unibertsitatea euskalduntzeari buruz. Aditz ebaluagaitzen erabilpena etengabea da alderdi askoren eskaintzetan.
PP eta PSE alderdiek garrantzi handiagoa ematen diote irakasleriaren egoerari, euskalduntzeari baino, eta neurri handi batez euskalduntzeari leporatzen diote unibertsitatearen kalitate falta.
Lanbide Heziketaren kasuan EAJ-EAren aldetik lege berria iragarri dute, PP, PSE eta UArentzat, ordea, euskalduntzearen ikuspuntutik ez dute aipamen txikienik ere egin.
Aralar eta Batasuna Kontseiluarekin sinatutako Akordioarekin bat datoz.
Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea
Kontseiluaren proposamenak
- Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea indarberritu
Helduen euskalduntze-alfabetatzearen izaera estrategikoa onartu beharra dago. Izan ere, eskola bitartez lortzen diren euskaldunek gure hizkuntza benetan erabiltzea bada helduen euskalduntzea indarberritu beharra dago.
| a.- Diru laguntzak nabarmen handitu behar dira eperik laburrenean doakotasuna ziurtatu arte.
b.- Euskara ikasteko motibazioa sustatzeko ekimenak abian jarri behar dira.
c.- Gaur egun ikasteko aukerarik ez dagoen lekuetan eskaintza egingo dela ziurtatu behar da ikasteko aukera hori erabat bermatuz.
d.- Helduen euskalduntze eta alfabetatzearen baldintzak hobetu behar dira egonkortasuna eta iraunkortasuna bermatzeko, hezkuntzakoekin parekatuz.
e.- Etorkin helduen euskalduntzea bermatzeko programa bereziak abiatuko dira iristen diren une beretik ikasteko aukera eskainiz. |
Alderdi politikoen proposamenak
PP
- “El Gobierno Vasco garantizará el aprendizaje del euskera a todos aquellos adultos que lo deseen a través de una red pública de centros de enseñanza de euskera adscritos al Gobierno Vasco. Para ello el Partido Popular del País Vasco: a) Efectuará una ambiciosa reforma del HABE que con criterios educativos permita implantar una amplia red de centros oficiales en todo el País Vasco. Garantizará la idoneidad del profesorado adscrito a dichos centros, así como la idoneidad de los contenidos en cada nivel de capacitación lingüística y el acceso en condiciones económicas”.
EB
- “Reforzar las plantillas de las Escuelas de Educación de Adultos para impartir clases de castellano y/o euskera a inmigrantes que se asientan en nuestro Territorio, formarlas y dotarlas de recursos pedagógicos y didácticos.
- Reforzar y reformar la actual estructura educativa para la euskaldunización de personas adultas: - Incrementando y generalizando las ayudas económicas ligadas a resultados académicos, hasta conseguir la gratuidad.
- Aumentando la financiación de los euskaltegis concertados hasta 2 euros por hora y alumno, tal y como reivindica el conjunto del sector.
- Fomentando y financiando la adaptación de los sistemas de enseñanza a las nuevas tecnologías y al nuevo perfil y necesidades del alumnado.
- Creando programas específicos para las personas inmigrantes adaptados a sus posibilidades económicas y temporales, lengua materna, etc”.
Balorazioa
Helduen euskalduntzeak normalizazioaren bidean izaera estrategiko garrantzitsua izan arren, alderdi gehienek ez dute aipamenik ere egiten.
PPren proposamena euskaltegi publikoen sare bat sortzeko kezkagarria da, iraganeko formula antzua eta istilutsua baita.
Aralar eta Batasuna Kontseiluarekin sinatutako Akordioarekin bat datoz.
EBk ere proposamen interesgarria egin du.
Lan-munduaren euskalduntzea
Kontseiluaren proposamenak
- Lan-mundua euskalduntzea bizkortzeko egitasmoa
Orain arteko normalizazio bidean dugun alderik ahulena lan-munduaren euskalduntzea da ziurrenik. Izan ere, arlo horretan gehiena egiteko dago eta askoz gehiago inbertitu behar da. Era berean, lan munduan normalizazioaren bideari lehentasunez heltzea garrantzi handikoa da norbanakoen bizitzaren zati handi bat hartzen duelako eta, kasu askotan, gure ohiko jardunaren erdigunea delako.
| a.- Lan munduaren euskalduntzea bizkortzeko helburuarekin Euskal Herri mailako fundazio bat sortuko da bertan sindikatuak, patronala, kooperatiben mundua, instituzioak eta euskalgintza bilduko dituena. Diru baliabide egokiz hornituko da eta lan munduaren euskalduntzeari begira jardungo du normalizazio planak bultzatuz, bidea errazteko neurriak proposatuz eta prozesuaren balantzea eginez. Fundazioaren zeregin zehatzak, funtzionatzeko era eta parte hartzaileen arteko oreka inplementazio fasean aztertuko dira.
b.- Publizitatea eta etiketak euskalduntzeko legea. Helburua da Euskal Herrian saltzen diren produktuek informazioa euskaraz ere ematea. Neurri hori aplikatzen hasteko denboran zehar epe zehatzak izango dituen plangintza ezarriko dugu egoera soziolinguistiko eta legalaren arabera epe bat baino gehiago izango dituena.
c.- Administrazioek, zerbitzu publikoak emateko kontratatzen edo homologatzen dituzten enpresei, ahozko eta idatzizko zerbitzua euskaraz ematea eskatuko diete.
Neurri hau aplikatzen hasteko denboran zehar epe zehatzak izango dituen plangintza ezarriko dugu egoera soziolinguistiko eta legalaren arabera epe bat baino gehiago izango dituena. |
Alderdi politikoen proposamenak
EAJ-EA
- “Gizarte eta ekonomiaren arloan euskara ezar dadin bultzatzea, hizkuntza normalizatzeko planak eta plan sektorialak eginda”.
- “Lanean, hezkuntza, administrazioan, komunikabideetan, familian, kiroletan, euskararen normalizazioa lortu nahi dugu. Euskara gure kultura-ondare handia da eta harremanetarako hizkuntza, komunikatzeko hizkuntza eta laneko hizkuntza izan behar du”.
EB
- “Potenciar la normalización lingüística en el mundo laboral:
- Impulsando a través de sindicatos, comités de empresa y patronales que se recojan cláusulas de normalización lingüística en las empresas y salvaguarda de los derechos lingüísticos de trabajadores.
- Financiación pública de los planes de normalización lingüística acordados por el personal trabajador y la empresa.
- Incluyendo el euskara en los planes de formación continua de las empresas públicas y privadas, tanto como tema específico como lengua vehicular de otras materias.
- Potenciar la euskaldunización de la publicidad y el etiquetado.
- Crear un certificado para las empresas prestadoras de servicios que acrediten su capacidad de ofrecer dichos servicios en euskara. Dicho certificado podrá ser tenido en cuenta para contrataciones públicas de servicios que conlleven atención al público.”
Balorazioa
EAJ-EA koalizioaren kasuan desorekaturik ageri dira asmoak eta bitartekoak. Ez dago neurri eraginkorrik haien egitarauan lan-mundua euskalduntzeri begira.
PPk, PSEk eta UAk ez dute proposamenik egin euskararen normalizaziorako hain garrantzitsua den alor honetan.
Aralar eta Batasuna Kontseiluarekin sinatutako Akordioarekin bat datoz.
EBren proposamen batzuk ere interesgarriak dira, nahiz eta ziurtagiriaria sortzeari buruz egiten duena egokia ez izan Kontseiluaren aburuz. Kontseiluak urte askotako esperientzia du honetan: ia 1000 enpresa, saltoki eta entitate dira Bai Euskarari Ziurtagiria dutenak. Desegokia deritzo lanak biderkatzeari; askoz egokiagoa litzateke indarrean dagoen ziurtagiria bultzatzeko politika eraginkorra abiatzea beste ziurtagiri bat sortzea baino.
Komunikabideak eta kultur jarduna
Kontseiluaren proposamenak
- Komunikabideak eta kultura-jarduna euskalduntzeko diskriminazio positiboko neurriak ezarri
Euskara eta euskal kultura guztiz bazterturik ageri zaizkigu komunikabide eta kultura-eskaintza gehienetan. Horri gehitu behar diogu globalizazioaren fenomenoak hizkuntza eta kultura gutxituei eragiten dizkien trabak, berezko garapena ziurtatzeko unean.
| a.- Euskal Herrian egoitza duten edo baimen administratiboa behar duten hedabideei euskararen erabilpena bultzatzeko diskriminazio positiboko neurriak arau bidez ezarriko zaizkie, baita zine areto eta film banatzaileei ere. Ezagutza izango da abiapuntua kuotaren neurria ezartzeko momentuan eta horrek aurrera egiten duen neurrian aldatuz joan beharko da.
Neurri hau aplikatzeko denboran zehar epe zehatzak izango dituen plangintza burutuko da egoera soziolinguistiko eta legalaren arabera.
b.- Diru laguntzak sortzaileen eta produkzioaren eremuetan: Azpiegiturak berritu eta indartzeko, euskal produkzioak egiten dituztenei abantaila fiskalak aitortuko zaizkie, etekinen berrinbertsioa sustatuko zaie, euskaraz diharduten eskualde komunikabideei seguritate juridikoa eman eta teknologiaz jabetzeko laguntzak segurtatuko zaizkie. Sormena erraztu, eragin edo biderkatzen duten politikak behar ditugu.
c.- Inbertsio publikoa produkzio eta kontsumitzaile eremuetan: Ikus-entzunezkoen arloko eskolak sustatuko dira, produkzio areto publikoak eraikiko dira, teknologia transferentzia bizkorrak ziurtatu eta Interneten bidezko produkzioa bultzatuko da. |
Alderdi politikoen proposamenak
EAJ-EA
Hedabideak:
- Kulturaren Euskal Plana “Ikus-entzunezkoen zerbitzu publikoetan kuota- eta sustatze-politikak zehaztu”.
- “Kulturaren Euskal Plana “komeni da legearen aldetik laguntzak izatea (zentzuzko kuota politika batez zerbitzu publikoko komunikabideetan, edo kontzertuen eta zerga pizgarrien bidez) eta hizkuntzaren eta zabalkundearen industrietan garapen teknologikoei arreta berezia eskaintzea”.
- “Komunikabideetan (idatzietan eta ikus-entzunezkoetan) euskararen presentzia bultzatzea”.
PP
Hedabideak:
- “La política cultural del Gobierno Vasco debe basarse, para el PP, en el desarrollo pluralista de nuestra cultura actual, y la potenciación del euskera y castellano como leguas propias de los ciudadanos de hoy”.
PSE
Euskal Irrati Telebista:
- “EITB debe convertirse en un referente para el desarrollo de la vida democrática, de la cultura, de la creación y de la industria audiovisual y ser un instrumento para la potenciación del aprendizaje del euskera y otros idiomas de interés para la vida cotidiana de la ciudadanía, a través de cursos como los que se suelen programar en otras televisiones y radios”.
EB
Euskal Irrati Telebista:
- “Potenciar ETB 1, dotándola de contenidos más atractivos y cercanos a la actual composición sociológica de la población euskaldun, mayoritariamente joven y urbana”.
Hedabideak:
- “Garantía de la presencia del euskera en todos los medios de comunicación públicos y privados del Estado federal”.
Zinean bertsio itzuliak proposatzen ditu: “Impulsar la consolidación de los medios de comunicación que utilizan el euskara, actualmente existentes, y la creación de nuevos medios, incluyendo la publicación de versiones traducidas de periódicos o revistas que actualmente se editan sólo en castellano, aprovechando las posibilidades que brindan las nuevas tecnologías, por ejemplo, como se está haciendo en Catalunya y Galicia”.
Euskarazko zine eskaintzaren gutxieneko batzuk ziurtatzeko kuota ezarri nahi dut: “Establecer una cuota de presencia del euskara en las salas de exhibición cinematográficas”.
UA
Euskal Irrati Telebista:
- “Es imprescindible conocer la relación coste-audiencia de todas las programaciones y especialmente de las ofrecidas en euskera en cada uno de los Territorios, para asumir la verdad y en todo caso obrar en consecuencia”.
Balorazioa
EAJ-EA koalizioak ez du neurri zehatzen berririk ematen. Kulturaren euskal plana garatuko dutela diote. Bertan ez da jasotzen hedabideei kuota jartzeko proposamenik.
PP, PSE eta UA alderdiek ez dute inolako proposamenik egiten euskararen presentzia areagotzeko hedabideetan, zine-aretoetan, teknologia berrietan edo kultur arloko beste agerpen batzuetan.
Ezker Batuak proposamen interesgarri eta zehatzak egiten ditu euskararen presentzia zine-aretoetan ziurtatzeko eta euskararen presentzia hedabideetan areagotzeko.
Aralar eta Batasuna Kontseiluarekin sinatutako Akordioarekin bat datoz.
Udal mailako hizkuntza-politika
Kontseiluaren proposamenak
- Udal-ordenantzen bidetik udalerriak euskalduntzeko planak abiatu
Udal ordenantzen bidea garrantzi handikoa da euskara ofiziala ez den lurraldeetan ere normalizazioaren bidetik aurrerapausoak emateko. Udal autonomiak aukera handiak eskaintzen ditu arlo desberdinetan politika propioak abian jartzeko.
| a.- Udal ordenantzen bidetik normalizazioranzko pauso eraginkorrak emango dira. |
Balorazioa
Alderdiek ez dute proposamenik egiten, Aralarrek eta Batasunak izan ezik, Kontseiluarekin sinatutako Akordioarekin bat baitatoz.
Euskarazko produktu eta zerbitzuen sustapena
Kontseiluaren proposamena
- Euskaraz sortuak edo euskal kulturaren parte diren produktuen aldeko marketing-kanpaina
Euskalgintzak egiten duen lanaren berri izatea da, dudarik gabe, hori babesteko modurik eraginkorrena. Behar-beharrezkoa da produktuen aldeko kanpaina instituzionalak abiatzea era iraunkorrean bide horretatik babesteaz aparte bideragarritasuna ere handitzen delako.
| a.- Euskaraz egiten diren eta euskal kulturakoak diren produktuen aldeko marketing kanpainak egitea.
Euskararen normalizazioarekin erlazionatutako produktuez ari gara neurri honetan. |
Alderdi politikoen proposamenak eta Kontseiluaren hausnarketa
EB:
- “Realizar campañas de difusión sobre la realidad del euskara, autores literarios y sus obras, la música, el bertsolarismo, las tradiciones orales, etc, con el objetivo prioritario de acercar el mundo del euskara a toda la ciudadanía de los Territorios donde está presente”.
Balorazioa
Alderdi gehienek ez dute proposamenik egiten, Aralarrek eta Batasunak salbu, Kontseiluarekin sinatutako Akordioarekin bat baitatoz. EBk ere proposamen interesgarria egin du.
Diru-laguntza politika
Kontseiluaren proposamenak
- Dirulaguntza-politika maila guztietan (Erkidegoetan, Aldundietan eta Toki-administrazioan) aztertu eta diru baliabideak handitu
Gure hizkuntzaren normalizazioak gaur egun erabiltzen dituen baliabideak baino askoz ere gehiago behar ditu.
| a.- Diru baliabideak nabarmen handitzea.
*b.- Dirulaguntzak urteko lehen hiruhilekoan ezagutu ahal izatea eta garaiz ordaintzea. |
Alderdi politikoen proposamenak
EB:
- “Incorporar en los Presupuestos Generales del Estado partidas específicas para la normalización lingüística de todas las lenguas del Estado”.
UA:
- “Los programas de la política lingüística suponen un esfuerzo de gasto de recursos públicos que hay que medir y contar. Proponemos la realización de contratos programas con el fin de establecer la relación coste eficacia”.
“No vamos a consentir que la política lingüística promueva un gasto que sustituya, por falta de recursos, a otros programas indispensables y específicos del Estado del Bienestar, o impulse políticas de personal donde la euskaldunización se convierta en el eje fundamental, como mérito, como adecuación curricular o formación continuada exigible a los trabajadores”.
Balorazioa
Alderdi gehienek ez dute proposamenik egiten diru laguntzak nabarmen handitzeko.
EBk Euskal Autonomi Erkidegoari ez dagokion proposamena egin du.
Aralar eta Batasuna Kontseiluarekin sinatutako Akordioarekin bat datoz.
Azpiegitura publikoak sortu
Kontseiluaren proposamenak
- Azpiegitura publikoak sortu euskararen eta euskal kulturaren ezartze- eta garatze-kostuak murrizteko
Askotan normalizazioaren bidean sortzen diren proiektuek aurkitzen duten zailtasunik handiena azpiegiturarekin erlazionatutakoa da. Komenigarria da azpiegitura publikoak sortzea, erabilpen anitzekoak, proiektu berriek non kokatu eta nola garatu izan dezaten.
| a.- Erabilpen anitzeko egitura publikoak sortzea normalizazio proiektuak garatzeko. Adibide gisa, Martin Ugalde kultur parkeak balio dezake erreferentzia interesgarria baita. |
Alderdi politikoen proposamenak
EAJ-EA
- “Euskararen erabilera sustatzeko eta normalizatzeko guneak eta instalazioak sortzen laguntzea”.
Balorazioa
Alderdi gehienek ez dute proposamenik egin.
Aralar eta Batasuna Kontseiluarekin sinatutako Akordioarekin bat datoz.
EAJ-EA koalizioaren proposamena positiboa da, orain arte arlo honetan egindakoaren bidetik.
Alderdien barne-euskalduntzea
Kontseiluaren proposamenak
- Gizarte eragile eta politikoen euskalduntzea
Instituzioek, alderdi politikoek eta gizarte-eragileek adibide egokia eskaini behar diote gizarteari eta erakutsi, normalizazio planen bitartez gure hizkuntzari etorkizuna ematea egingarria dela.
| a.- Normalizazio planak abiatzea nork bere erakundean. |
Balorazioa
Alderdiek ez dute neurririk iragarri.
Aralar eta Batasuna Kontseiluarekin sinatutako Akordioarekin bat datoz.
Euskalgintzaren kontrako erasoak
Kontseiluaren proposamenak
Euskalgintza babesteko neurriak:
- Erasoek eragindako kalteak arintzeko neurriak
Handiak dira oso erasoek sortutako kalte materialak. Batzuk zuzen-zuzenekoak: kontu korronteen bahiketak, proiektuen itxierak... eta beste batzuk zeharkakoak: bezeroak eta publizitate-jartzaileak eskuratzeko zailtasunak, kontratuak galtzea, irudiaren gaineko kalteak etab. Kalteak arintzeko bideak artikulatu behar dira eragina ahalik eta txikiena izan dadin.
| a.- Diru inbertsioak egiteko laguntzak interes tipo baxukoak izatea, itzuli behar ez diren laguntza ekonomikoak ematea eta abantaila fiskalak eskaintzea. Zeregin hori, dudarik gabe, instituzioei dagokie. |
- Babes-ekintzetarako bitarteko ekonomikoak
Erasoen helburuetariko bat herritarrengan egiten den lanaren inguruan zalantzak sortzea da urteetan irabazitako izen ona deseginez herritarrak normalizaziotik aldentzeko.
| a.- Bitarteko ekonomikoak bideratu behar dira hizkuntzaren normalizazioarekiko herritarren atxikimendua eta Euskalgintzaren ezagutza bermatzeko. Zeregin hori, dudarik gabe, instituzioei dagokie.
b.- Ekintza Plan baten bitartez egituratu behar da lana, eta plan hori iraunkorra izango da. |
- Gorabehera politikoetatik babesteko eta etorkizunean Euskalgintzaren lana zaintzeko
Euskalgintzaren lana atera egin behar da gorabehera politikoen zurrunbilotik eta baldintza egokitan burutu Euskal Herri osoan. Hori dela eta, kontuan harturik normalizazio prozesua denboran zehar luzatzen dela hainbat belaunaldi inplikatuz, garrantzitsua da baldintza egokiak eta homogeneoak ziurtatzea prozesuak gorabehera handirik izan ez dezan.
- Euskal instituzioen, alderdi politikoen eta gizarte eragileen eskutik Euskalgintzaren egoera nazioartera zabaltzeko plangintza
Babes-neurrien artean garrantzi handikoa da hemen gertatzen ari denaren berri nazioartean ezagutaraztea benetan laguntzen baitigu.
| a.- Gizarte eragiletako arduradunekin, instituzionalekin, politikoekin eta Euskalgintzako ordezkariekin lantalde bat sortzea gertatzen ari denaren berri nazioartean emateko. |
- Onura publikoko aitortza eskatzen duten elkarteei izendapena lehenbailehen ematea
| a.- Eskariak aztertzea eta dagokien bidea arintzea. |
- Euskalgintzaren aintzatespen publikoa instituzio, alderdi eta gizarte eragileen aldetik
Beste sektore batzuekin egiten den bezalaxe Euskalgintzaren lana ere aintzatetsi beharra dago. Haren jardunak herri honentzat aberastasun ekonomiko eta soziala dakarrela aitortu behar da. Eragileek konfiantza izan behar dute Euskalgintzaren jardunean eta hori landu eta irudikatu egin behar da.
| a.- Euskalgintzaren bilgunea den Kontseiluarekiko harremanak estutzea Euskalgintzaren aintzatespena irudikatzeko. |
- Euskal Kulturaren industriaren azterketa ekonomikoa
Zenbaitetan gutxietsi egiten da Euskalgintzaren lana, askotan ez da ezagutzen eta beste batzuetan bazterrekoa den irudipena dago. Komenigarria litzateke, beste sektore batzuekin egiten den bezalaxe, Euskalgintzaren pisu soziala eta ekonomikoa zenbakietara ekartzea zein den gure ekarpena herritarrek ezagutu dezaten.
| a.- Aditu batzorde bat osatzea, baliabideak dituena, Euskalgintzaren pisu ekonomiko eta soziala aztertzeko. Lana argitaratu eta herritarrei horren berri ematea. |
- Nazioarteko batzorde ikuskatzaile bat sortzea kalteak neurtzeko eta beharrezko balorazioak egiteko
Orain arteko erasoek egindako kalteak zenbatzearen lana garrantzi handikoa da. Izan ere, zenbateko kaltea den jakitea lagungarria izaten da geroko laguntzak zehazteari edo gertatu direnak saihesteari begira.
| a.- Nazioarteko batzorde bat sortuko da kulturan, zuzenbidean eta ekonomian adituak diren pertsonek osatua. Horien zeregina kalteak neurtzea eta beharrezko balorazioak egitea izango da. Diru baliabideak izango dituzte beren lana burutu ahal izateko eta horren emaitza publiko egingo da. |
Alderdi politikoen proposamenak
EAJ-EA
- “Adierazpen-askatasunaren alde agertu gara, komunikabideak ixtearen kontra eta euskalgintzaren zein euskal kulturaren aurka bideraturiko ekimen eta adierazpen politiko guztien kontra”.
- “Egunkaria itxi izanaren kontra agertu gara jendaurrean, bai eta euskararen eta euskal kulturaren munduak bidegabeki behin eta berriz jasan dituen ekimenen eta adierazpen politikoen aurka ere”.
Balorazioa
Gertatu direnak gertatu ondoren alderdi politikoek ez dute euskalgintza erasoetatik babesteko, edo oraindik ere handiak diren eragin pertsonalak, ekonomikoak eta irudi mailakoak arintzeko, proposamenik egin.
Aralar eta Batasuna Kontseiluarekin sinatutako Akordioarekin bat datoz.
Ondorio orokorrak
Kontseiluaren ustez honako ondorio hauek hartu behar dira kontuan:
- Orokorrean, alderdi politiko gehienek ez dute hizkuntza-politika eraginkorrik proposatzen hauteskunde-egitarauetan.
- PSE, UA eta PPren egitasmoetan atzerapausoak nabariak dira. Alderdi horien egitarauetan ‘inposizioa’, ‘diskriminazioa’ eta ‘opresioa’ hitzak erabiltzen dira euskararen normalizazioak eragindakoak direla esanez. Behin ere ez da aipatzen euskaldunek pairatu behar duten eta sistematikoa eta orokorra den hizkuntza-eskubideen urraketa.
- EAJ-EA koalizioaren egitarauan ez da sumatzen euskarak behar duen eraginkortasuneko proposamenik. Hori kezkagarria da, kontuan izanda hizkuntza-politikaren ardura nagusia orain arte haiek izan dutela eta inkesten arabera aurrerantzean ere seguruenik izango dutela.
- Asmo, helburu eta bitartekoen arteko lotura eza nabaria da egitarau gehienetan. Proposamenetan etengabe aipatzen dira ‘defendatu’, ‘bultzatu’, ‘lagundu’, ‘garatu’, ‘apostu egin’, ‘indartu’, ‘erraztu’ eta gisa bereko aditz ebaluagaitzak. Zehaztasunik gabe edozein politika ezkuta dezaketela salatu nahi du Kontseiluak. Epe, helburu eta bitarteko zehatzak eskaini behar dituzte alderdiek.
- Bi puntu funtsezkotan alderdi gehienen proposamenak guztiz askiezak dira:
- Estatutu berrian euskarak beharrezkoa duen estatusa (berezko izaera, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa) ez da jasotzen.
- Ez dute gaur egun euskalduntzea lortzen duen D ereduaren aldeko apostu garbirik egiten.
- Kontseiluak ez du egokitzat jotzen Administrazioaren zerbitzuak euskalduntzeko funtzionarioen hizkuntza-errealitatea baldintza izatea. Jarrera hau EAJ-EA koalizioak Osakidetzaren kasuan eta PSEk, PPk, EBk eta UAk Administrazioaren arlo guztietan adierazi dute.
- Alderdiek, oro har, ez dute proposamen eraginkorrik egiten hainbat arlotan, lan munduaren euskalduntzean, hedabideenean, dirulaguntza beharretan, Euskalgintzaren babesean, eta udal mailako politikan esate baterako. Hutsuneak nabariak dira PP, UA eta PSEren egitarauetan.
- Alderdiek beren barne-euskalduntzearen inguruan ez dute hartzen inolako konpromisorik.
- Kontseiluak proposatutako Akordio Soziopolitikoa bi alderdi (Aralar eta Batasuna) bultzatzeko prest agertzea nabarmentzekoa da. Bestalde, EBren proposamen zehatz batzuk ere interesgarriak direla aipatu behar da.
(ITSASO FERRERAS SANTAMARIA Kontseiluaren komunikazioburua da)
Gai honi buruz erabili.com-en argitaratutakoak (irakurtzeko gainean sakatu)
Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113325569