Egin klik hemen INPRIMATZEKO


Euskarari agindutakoak ( II )

Marķa San Gil Noain - PP / Herri-administrazioa / 2005-04-13 / 07:02


Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarra osatzeko hauteskundeetan euskararentzat agindu dituztenak jaso ditugu erabili.com-en. Ondoren, PP alderdiak euskararentzat agindutakoak dituzu.



Euskara, EAE-ko herritar guztion ondare komuna

Euskara, EAE-ko herritar guztion ondare komuna

Alderdi Popularrak euskara babesten du ondare komun utziezina, euskaldun guztion elkargune eta bizikidetzarako tresna eta gure kulturaren eta euskal gizarte osoaren elementu integratzaile eta aberasgarria den aldetik.

Gure legeetan arautzen denarekin bat etorriz, hizkuntza arrazoiengatik diskriminatuak ez izateko eskubidea defendatuko dugu, eta sustatu egingo dugu hizkuntza ezarpen prozesua sentimenduak iraindu gabe, arbuiorik sorrarazi gabe eta eskubideak urratu gabe egitea.

Euskara ez da politikoki erabili behar, ez da euskararen faltsutze xenofoboa egin behar, eta ez da estrategikoki manipulatu behar eraikuntza nazionala bultzatzeko. Ideologietatik atera nahi dugu euskara, euskaldun guztion ondare komuna izan dadin.

Gaztelaniak eta euskarak, EAEko hizkuntza ofizialak diren aldetik, elkarrekin bizi behar dute bakean eta normaltasun demokratikoaren barruan, biak baitira herri honen izaeraren adierazle.

Nazionalismoak euskararekiko politika alderdikoia eta okerra egin du, haren erabilera manipulatu baitu, eta bere dotrina fundamentalistaren zerbitzura jarri.

Era berean, nazionalistek euskararen gaineko frontismo faltsua eta interesatua sustatu dute alderdi ez nazionalistekiko, haren patrimonializatze etengabean, eta hizkuntza horren defendatzaile eta bermatzaile bakarrak direneko ideia faltsua zabaltzen dute.

Azken finean, euskal nazionalismoaren hizkuntza politika porrot hutsa izan da, eta ez du euskararen zabalpen normalizatuan lagundu, eta horrek hizkuntza horren geroa kaltetzen du.

Hizkuntzak diren heinean, gaztelaniak eta euskarak gizartearen bizikidetza demokratikoaren eta normalizatuaren lagungarri izan behar dute, eta ez dute diskriminazio eta bazterketa eragile izan behar.

Hizkuntz dibertsitate handikoa dugun erkidego honetan, euskararen sustapena eta defentsa egiteko, hizkuntza horren ezarpenari dagokionez, beharrezkoa da e rrealitate soziolinguistikoari begiratzea eta hura errespetatzea, eta erritmoak eta helburuak horri egokitzea.

Hizkuntza politika antolatzeko, Alderdi Popularrak printzipio hauek hartuko ditu oinarritzat:


(MARĶA SAN GIL NOAIN Alderdi Popularraren - PP - lehendakari izateko hautagaia da)


Gai honi buruz erabili.com-en argitaratutako artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)

__________________________________

Inprimatu



Artikulura bueltatzeko:
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113226103