Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Euskarari agindutakoak ( II )
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarra osatzeko hauteskundeetan euskararentzat agindu dituztenak jaso ditugu **erabili.com**-en. Ondoren, PP alderdiak euskararentzat agindutakoak dituzu. > **Euskara, EAE-ko herritar guztion ondare komuna** > > > Alderdi Popularrak euskara babesten du ondare komun utziezina, euskaldun guztion elkargune eta bizikidetzarako tresna eta gure kulturaren eta euskal gizarte osoaren elementu integratzaile eta aberasgarria den aldetik. > > Gure legeetan arautzen denarekin bat etorriz, hizkuntza arrazoiengatik diskriminatuak ez izateko eskubidea defendatuko dugu, eta sustatu egingo dugu hizkuntza ezarpen prozesua sentimenduak iraindu gabe, arbuiorik sorrarazi gabe eta eskubideak urratu gabe egitea. > > Euskara ez da politikoki erabili behar, ez da euskararen faltsutze xenofoboa egin behar, eta ez da estrategikoki manipulatu behar eraikuntza nazionala bultzatzeko. Ideologietatik atera nahi dugu euskara, euskaldun guztion ondare komuna izan dadin. > > Gaztelaniak eta euskarak, EAEko hizkuntza ofizialak diren aldetik, elkarrekin bizi behar dute bakean eta normaltasun demokratikoaren barruan, biak baitira herri honen izaeraren adierazle. > > Nazionalismoak euskararekiko politika alderdikoia eta okerra egin du, haren erabilera manipulatu baitu, eta bere dotrina fundamentalistaren zerbitzura jarri. > > Era berean, nazionalistek euskararen gaineko frontismo faltsua eta interesatua sustatu dute alderdi ez nazionalistekiko, haren patrimonializatze etengabean, eta hizkuntza horren defendatzaile eta bermatzaile bakarrak direneko ideia faltsua zabaltzen dute. > > Azken finean, euskal nazionalismoaren hizkuntza politika porrot hutsa izan da, eta ez du euskararen zabalpen normalizatuan lagundu, eta horrek hizkuntza horren geroa kaltetzen du. > > Hizkuntzak diren heinean, gaztelaniak eta euskarak gizartearen bizikidetza demokratikoaren eta normalizatuaren lagungarri izan behar dute, eta ez dute diskriminazio eta bazterketa eragile izan behar. > > Hizkuntz dibertsitate handikoa dugun erkidego honetan, euskararen sustapena eta defentsa egiteko, hizkuntza horren ezarpenari dagokionez, beharrezkoa da e rrealitate soziolinguistikoari begiratzea eta hura errespetatzea, eta erritmoak eta helburuak horri egokitzea. > > Hizkuntza politika antolatzeko, Alderdi Popularrak printzipio hauek hartuko ditu oinarritzat: > > - Konstituzioan eta Autonomia Estatutuan adierazitakoarekin bat etorriz, ezingo da inor diskriminatu hizkuntz arrazoiak direla eta. > > - Herritarrek askatasuna izango dute gure Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak ezagutu eta erabiltzeko. > > - Ez da erabiliko euskara helburu politikoak lortzeko, eta ez da interes alderdikoien zerbitzura jarriko, euskara EAEko herritar guztien ondarea baita. > > - Euskararen defentsa egitea gure kulturaren elementu integratzailea eta gure gizartearen kohesiorako elementu den aldetik. Euskal Autonomia Erkidegoko Alderdi Popularrak, printzipio horiei jarraituz, jarduera hauek egingo ditu Euskadin: > > - Euskadi osoko mapa soziolinguistiko bat egingo du, Erkidegoaren errealitate soziolinguistiko anitza islatuko duena. > > - Euskararen erabilera normalizatzeko oinarriak jartzen dituen 10/82 Legearen inguruan lortu ziren oinarrizko adostasunak berreskuratuko ditu. Nazionalistek urratu egin dute adostasun hura, haien ideien aldeko hizkuntz politikak egin baitituzte. > > - Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia berrikusiko du, plan estrategikoa den aldetik, euskararen garapen normalizatuan lagun dezan, Euskadiren errealitate soziolinguistikoek eskatutako erritmoak aintzat hartuz. > > - Euskararen Aholku Batzordea euskararen aholkularitzako organo gisa birdefinituko du. Batzorde hori teknikariz osatuko da, eta egin beharreko hizkuntza politikei buruzko aholkularitza emango die botere publikoei, ikuspegi politikoak alde batera utzita. > > - Euskadiko Alderdi Popularrak euskara batuaren ezagutza eta erabilera sustatuko ditu, eta gure gizartean presente egon dadin ere sustatuko du. Halaber, euskalkiak zaindu eta iraun dezaten bultzatuko du, komunikaziorako bideak eta gure ondare komunaren ezinbesteko osagai diren aldetik, eta ez du horien erabilera instrumentalik egingo, zenbait taldek, euskalkien defentsaren eta zabalpenaren aitzakian, kalte handia egin baitiete > euskalkiei. > > - Halaber, Euskaltzaindiaren, Euskadiko erakunde eta elkarte kultural nagusien eta unibertsitatearen iritziek eta irizpideek hizkuntza politikaren erreferentzia garrantzitsua izan behar dute, eta horren helburua guztion ondarea den euskarabatuaren ezagutza eta erabilera zabaltzea eta euskararen normalizazio soziala lortzea izango da. > > - Euskara batuaren erabilera sustatuko da, hura komunikabideetan, argitalpenetan eta beste esparru batzuetan erabiltzea lagunduko duen politika egoki baten bidez. Eusko Jaurlaritzaren lehentasunezko politika izango da, halaber, euskalkien iraupena ziurtatzea. > > - Eusko Jaurlaritzak bermatu egingo die euskara ikasteko aukera hala nahi duten helduei, Eusko Jaurlaritzari atxikitako euskara irakaskuntzako zentroen sare publiko baten bidez. Helburu hori lortzeko, Euskadiko Alderdi Popularrak: > > - a) HABE birmoldatuko du. Birmoldaketa hori asmo handikoa izango da, eta Euskadin zentro ofizialen sare zabal bat eratuko du. > > - b) Zentro horietara atxikitako irakasleen egokitasuna bermatuko du, baita hizkuntz ezagutza maila bakoitzaren edukiak ere. Halaber, ikasketak baldintza ekonomiko egokietan egin ahal izatea ziurtatuko du. > > <br> > **(MARĶA SAN GIL NOAIN Alderdi Popularraren - PP - lehendakari izateko hautagaia da)** > > > <br> > **Gai honi buruz erabili.com-en argitaratutako artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > - "Euskarari agindutakoak ( I )":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113224113 EAJ-EA > > - "Euskarari agindutakoak ( II )":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113226103 PP > > - "Euskarari agindutakoak ( III )":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113235060 PSE-EE > > - "Euskarari agindutakoak ( IV )":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113405862 EB-Berdeak > > - "Euskarari agindutakoak ( V )":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113481804 UA > > - "Euskarari agindutakoak ( VI )":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113208422 Aralar > > __________________________________<b> > > - Bozketa eguneko nondik norakoei buruzko argibideak ematen dituen infografia biziduna ikusi nahi baduzu sakatu "HEMEN":http://www.eitb.com/media/animazioa/grafico.asp?idioma=eu&id=47850 > </b> > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1113226103/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com