![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Juan Jose Ibarretxe Markuartu / Herri-administrazioa / 2005-04-13 / 07:01
Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarra osatzeko hauteskundeetan euskararentzat agindu dituztenak jaso ditugu erabili.com-en. Ondoren, EAJ-EA alderdien koalizioak euskararentzat agindutakoak dituzu.
EAJ-PNV eta EA Koalizioaren proposamena Euskadiko errealitate hizkuntzanitz eta kulturanitzetik abiatzen da. Euskara, gaztelaniarekin eta frantsesarekin batera, gure hizkuntzetariko bat da. Gainera, gure hizkuntza berezia da: Euzkadi osoan hitz egindako hizkuntza bakarra eta gure herrian bakarrik erabilitako hizkuntza da.
Euskara ez dago beste hizkuntza biekiko berdintasun mailan. Horregatik, herri botereen eta gizarte osoaren aldetik euskara sustatzeko politika beharrezkoa da. Horixe da hizkuntzarik ahulenaren ekintza positiboaz (gure kasuan, euskararen aldekoaz) ulertzen dena.
Gaur egun, Euskadiko hiritarrok gaztelaniaz eta frantsesez gure famili, gizarte, lan herri eta erakunde bizitzaren eremu guztietan adierazteko aukera dugu. Ez da gauza bera gertatzen euskararekin. Izan ere, hizkuntza hori oso era mugatuan erabil dezakegu eremu horietan. Are gehiago, eskubide hori ez dago Euskadiko lurralde guztietan aintzatetsirik ere.
Euskal Autonomi Erkidegoan badugu euskal hiritarren erabaki ausartari esker euskara etengabe galdu den arren suspertzeko bidean egotea ahalbidetu duen marko juridiko arau-emailea, hiztun berriak progresiboki erantsi eta gizarte erabilera askoz handiagotzeari esker. Nolanahi ere den, gehikuntzok ez dute bermatzen euskarak euskal gizarte modernoaren beharrizanei behar bezala bizirik iraungo duenik ez garatuko denik, ezta hurrik eman ere.
EHAEko euskararen marko juridiko arau-emailea oraindik garatu behar da zenbait alderditan. Hala ere, egun, erreferente onena da euskararen erabilpena sustatzeko neurriak areagotzeko, euskara belaunaldien artean irakatsiko dela bermatzeko eta, azken batez, euskal hiritarrek beren bizitzaren erabilera-eremu orotan bi hizkuntza ofizialetako edozein askatasunez aukeratu ahal dutela ziurtatzeko.
Benetako elebitasuna iristeko euskararen erabilpena normalizatu eta sustatzeko neurriak areagotu nahi hori da, hain zuzen ere, muturreko jarreretatik argi bereizten gaituena, bai elebitasunaren alde daudela esan bai baina hori benetan gertatzeko neurririk proposatzen ez dutenengandik bai euskara osorik normalizatzea eskatzen duten eta gure errealitate soziolinguistikoa kontutan hartzen ez duten eta elebitasuna baztertzen dutenengandik. EAJ-PNV eta EA Koalizioak errealitate soziolinguistikoarekin bat datorren eta bere erritmoetan gizarteko gehienen borondatearekiko malgua den hizkuntz politika baten alde egin eta egingo du.
Euskadiko Erkidegoaren Estatutu Politikoaren 8. artikulua: Euskara
(JUAN JOSE IBARRETXE MARKUARTU Eusko Alderdi Jeltzailea-Eusko Alkartasuna - EAJ-EA - alderdiek osatutako koalizioaren lehendakari izateko hautagaia da)
Gai honi buruz erabili.com-en argitaratutako artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)
__________________________________
![]() | Inprimatu |