Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Koldo Tellituri erantzunez
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Ez dagoela jaten ematen dion eskuari hozka egiten dion zakurrik diote; beraz, ez gaitu batere harritu sailburuari ikastola pribatuen arduraduna den <a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1112706940">Koldo Tellituk egin dion eskertza publikoa</a>, 157 irakasleen izena zikintzeko eta bere politika linguistiko eta langileriaren kudeaketa politika sektarioaren biktima direnak alfer, inozo eta ezindu bihurtzeko helburu nabariarekin, azpikeriaz gezurretan ari den pertsona baten informazioa egiaztatzeko ardura hartu ez duzun arren. > Gezurra da soilik B eta D ereduak elebidunak direla esatea, A eredua ere elebiduna da. Ez da guztiz egia euskal familiek euren seme-alabak B eta D ereduetan eskolatzen dituztela; izan ere, kontzertatutako sare pribatua alde batera utzita, irakasle hauek euren lana egiten duten sare publikoan, 3 urteko geletan eredu hauen eskolaratzeetan %90 gainditzen da baina eskolaratze mailan gora egin ahala, portzentaje hori batxilergoan %53raino eta Heziketa Zikloetan %20ra baino gutxiagoraino iritsi arte txikiagotzen dela ikus daiteke. > > Araubide Bereziko Irakaskuntzetan ez dago honelako portzentajerik; izan ere, ez Maila Ertaineko Musika Kontserbatorioetan, ez Hizkuntza Eskola Ofizialetan, ezta Helduen Irakaskuntzan ere, ez baitago irakasteredurik; eta zer esan Osabidezko Hezkuntza delakoaren kasuan edota epez kanpo matrikulatutako ikasleria etorkinaren eskolatzearenean, Ikastola Federazioko funtzionario honek hain aintzat duen sailburu honen nahien gainetik. > > Era berean, gezurra da irakasle hauen euskalduntze prozesuan 11,5 milioi euro gastatu izana; gezurra da euskalduntze prozesu horretan 6 urte daramatzatela; izan ere, HE1a lortzeko txandak agortu dituzten 44ak izan ezik, gainontzekoak euskalduntzen ari dira egun; beraz, nekez aurkeztuko lirateke hizkuntza-eskakizuneko edozein azterketatara. Hemen, hainbeste kasutan bezala gertatu da, azken EPEren datuak nahastu eta hizkuntza-eskakizun azterketen datuak balira bezala aurkeztutako hedabideren bateko informazio alderdikoia irakurri dela. Baina berdin da, hedabide horri inork ez dio zuzentzeko eskatu eta informatiboki bertatik elikatzen direnek ere ez dute entzunez hitzegin baino lehen datuak egiaztatzeko zuhurtasunik, izan ere aurreiritzia eta epaia eginak baitaude: *españolazo* hauei eskarmentua eman behar zaie, kale gorrira joan ditezela. > > EPEra aurkeztu ez ziren berrogeita hamarrak, ez hizkuntza-eskakizunaren lorpenera, jada galdu zuten egonkortasuna, ez daude ezta Bertendonan itxialdian dauden taldearen barruan. Eta ez zuten egin kasuren batean erretiroaren atarian zeudelako, beste batzuk euren espezialitateko posturik egon ezean ezduintzat hartu zutelako eta beste batzuk eskatzen zitzaien hizkuntza-eskakizunaren baldintza betetzen ez zutelako. Batzuri Lanbide Hezkuntza eta Kontserbatorioetako postuetan karrerako funtzionario bihurtzea ere eragotzi zitzaien eta EPEren ondoren bete gabe geratu diren postuak betetzeko kontratatzen jarraitu dituzte: hori da irakasle hauek euskal hezkuntza sistemarako beharrezkoak ziren eta baldintzak horiek horrela izan behar ez zuten froga nabaria. Egonkortasuna ez galtzeko derrigorrezkoa zelako aurkeztu ziren eta hala egin zuten sinatu ondoren joan ziren beste haiek ere; izan ere, oposizioa gainditu balute ere ez zieten posturik emango hizkuntza-eskakizunik ez zutelako. > > Ez da Koldo Tellitu baliabideen eta gastu sozialaren optimizazioa eskatzeko aproposena. Berak sailburuaren oniritzi osoa du eta bere etorkizun profesionalaz gain, bere matrikularen harrobi estrategikoa ere ziurtaturik dauka, Partaideko ikastolek, ikastolentzat eta ikastoletatik diseinatutako zerotik hiru urtera doan eremua arautzen duen dekretu bati esker. Kolektibo honek atariko argitalpen negozio bat ari da jada aurreikusten euskal currikulumari esker, berezko ditugun eta besteengandik ezberdintzen gaituzten eta mundu mailan bakarrak egiten gaituzten zoologia eta biologia horiei esker. Lau urtetan ez ohiko gainfinantzaketa bost biderreko kopuruetan ipintzea, isilik egoteko modukoa da, izan ere parlamentua alde batera utzita eta kontzertatutako sarean guztiak bidezkoak ez diren programa-kontratu bitartez egin baita, publikoan behintzat, ez da horrela gertatzen. Inbertsio partidari dagokionez, jakin badakigu Kooperatiba Legearen lege babesa duela, baina legezkoa izateagatik ez dio lotsagarria izateari uzten, *eskola merkatuan* egoera okerragoetan parte hartzen dutenen gaitasun eza agerian uzten saiatzen ari direnean. > > Jakin badakit, eta hau da nire kexa nagusia, irakasle horiek ez dutela pribilejiorik eskatzen, eskubidedun langileak bezala tratatuak izatea baizik. Eta hori da, hain zuzen ere, hau dena garatzea nahi dugun eremua, ikasleriaren eskubide linguistikoen errespetuarena, berau bataz beste 45 urte eta lan egindako 15 urte dituzten irakasle hauen eskubideekin bat eginik (Arartekoa ere eskuin muturreko gizona izango ote da?). Herritarrei eman beharreko zerbitzuari kalterik egin gabe, euskara jakitea beharrezkoa ez den postuekin kolektibo honentzat irteerak egon, badaudelako. Horrek ez du esan nahi beste alde batera begiratu beharko denik, 1994. urteaz geroztik funtzio publikoan hasi diren ikastoletatik etorritako irakasleekin egin izan den bezala, bide batez, hizkuntza-eskakizuna eduki gabe, eta, kasuren batean, magisteritza titulua ere eduki gabe. > > Askotan bezala, Katalunia aipatzen du Tellituk adibide gisa, nahiz eta elebitasunerako egoerak erabat ezberdinak izan. Hala ere, datu bat dago amankomunean: Kataluniako irakaskuntza publikoan bexalaxe Euskadikoan ere CCOOk irakasleriaren heren bat ordezkatzen du; beraz, zerbait gehiago badakigu horretaz. Eta berriro ere, Tellituk «Madrilera begiratzea» moduko topikoetara jotzen du, egungo sare publikoa funtzionarioen aurka aritzeko borroka eremu bihurtuz, funtzionario izatea gaixotasun sendagaitza balitz bezala agian horregatik Hezkuntza Sailak bederatzi urte behar izan zituen Enplegu Publikorako Eskaintza baten deialdia egiteko, funtzionario izatea publizitate, berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioetan oinarritutako sarbide sistema baten bitartez lortzen den zerbait da. Printzipio hauek dakarzkio irakaskuntza publikoari besteok ez duten aniztasuna. > > Euskal hezkuntza sisteman atzeratu ezinezko erronkek sektarismoa, bezeroen identifikazio ideologikoa, sailburuaren aurreiritzi ideologikoekin bat ez datozenen estigmatizazioa, obsesio linguistikoa... egoeren amaierarekin dute zerikusia, besteak beste, eta hemen hezkuntza sistema egonkor eta iraunkor bat eduki ahal izateko akordioetara iristeko borondateari tokia egin behar zaio, gobernu zentralean joan-etorri politikoei eta tribu arteko babesei lotuta egongo ez dena. > > > > <br> > **(JAVIER NOGALES RODRÍGUEZ Euskadiko Langile Komisioetako Irakaskuntza Sektorearen idazkari nagusia da)** > > - CCOO da sektoreko mahaian sindikatu nagusia, %36,36arekin. > > > <br> > **Gai honi buruz erabili.com-en argitaratutako artikuluak** (irakurtzeko gainean sakatu) > > > - "Eskola euskalduntzailea":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1089023766 > > - "Hezkuntza Sailak aldatu beharra dauka":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1109323153 > > - "Irakasleen itxialdia":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1110979519 > > - "Batzuen aurpegia":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1111427406 > > - "Irakasleek bazekiten hizkuntz eskakizuna lortu beharra zutela":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1111495755 > > - "17 mila irakaslek ez daki enplegua izango duen":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1112709590 > > - "Bertendonakoak gogoan":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1112706940 > > - "Koldo Tellituri erantzunez":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1112704154 > > - "Bitarteko irakasleen egonkortasuna eta hizkuntza-eskakizunak":http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1112902516 > > > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1112704154/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com