![]() |
Egin klik hemen INPRIMATZEKO |
Asier Larrinaga Larrazabal - EITB / Hizkuntza / 2005-04-01 / 07:00
Telebistako eta irratiko kazetariak erlojuz kontra ibiltzen dira albisteak prestatzen. Hala ere, ezin da galdutzat jo testua orrazteko hartzen den denbora. Testu entzunerrazak sortu nahi baditugu, arretaz aztertu behar ditugu, eta gogoan izan behar ditugu ahoz erabiltzen ditugun baliabideak eta estrategiak.
Ez beldurrik izan gauzak berriro esateko. Idatzian ondo funtzionatzen duten baliabide askok ez dute horren ondo funtzionatzen ahozkoan. Goiko adibidean, bigarren esaldira heltzerako, entzuleari ahaztu zaio zein esan dugun lehenengo eta zein bigarren: PSE ala PP.
Erreparoa ematen digu hitz bat birritan idatzita ikusteak. Baina telebista eta irratia ahozko hedabideak dira. Eta berbaz gabiltzanean, birritan ez, hainbeste bider errepikatzen ditugu gauzak. “Azken horrek” edo antzerakorik, behintzat, ez genuke esango.
Hainbestetan, testuinguruak nahiko argibide ematen du, eta ez da beharrezkoa izaten ezer errepikatzea.
Hainbete pertsona eta pertsona horien izen-abizenak; kontzeptuak eta kontzeptu horien azalpenak… Nola ordenatu dena, esanaz batera aditzeko moduan? Testua prestatzeak esan nahi du pentsatzea, probak egitea, berridaztea, hausnartzea... Ez dugu beste barik onartu behar burura etortzen zaigun lehen gauza.
(ASIER LARRINAGA LARRAZABAL Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)
![]() | Inprimatu |
Gorka Aurre Urtzaa / 2005-04-03 / 04:48
Lehenengoz eta behin Asierrek bere oharra bitarte dala hainbat gauza komentatzeko hari egokia jartzen dauanez, oharrari buruzko nire aburua azaldu aurretik joan bitez aditza atzeregi jartzeak haria galtzearen arriskua dakarrenaz [?] eta baita horrekin lotuta dagoan esaldi luzeegiak egin ezinaz ere nire oldozmen batzuk.
Argi geldi bedi, aditza atzeregi jartzeak haria galtzearen arriskua dakarrenaz nire ezadostasun garbia. Ulertezina otu jat beti, erderaz esaldi ikaragarri luzeak irakurri eta barneratzeko gai izaten garean bitartean gure hizkuntzan idazterakoan ezelako korapilorik ez daukan euskera mastekatu, inozo eta sarritan mekanizatutakoan idatzi eta irakurri beharraz handik eta hemendik oharrak besterik jaso ez egitea.
Benetan, ez dot uste zuzena danik erderaz arau gutxieneko batzuk gogoan hartuz baino idazten ez dogunean [eta sarritan gutxieneko arauok ere aintzakotzat hartu ere egin barik] euskeraz jarduterakoan hainbesteko zamaz, arauak bete beharraren mamua kokotean daukagula, esaldiak labur idatzi beharraz, ideak errez eta labur esan beharraz eta hainbat eta hainbaten beharraz...idatzi behar izatea.
Erderaz esaldi luzeegiak idaztearren inork ezer inori esaten ete deutso ? Ez dago gaztelerazko edozein testu hartu eta ikustea besterik dinodanaz jabetzeko...eta ? Eredugarri ete da erderaz holakorik esatea ? :
"Desde ahí, cabe describir una linea evolutiva gradual en la que la negación del enemigo como sujeto de derechos fundamentales acabará alcanzando al derecho a la vida, esto es, a la negación del enemigo en los niveles esenciales de la existencia, cínicamente fundada en que la negación existencial de los "otros" constituye el presupuesto esencial para la existencia del "nosotros"; se habrá instalado con ello la aceptación de la muerte como medio de acción política" (sic)[ Eusko Jaurlaritza, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Saila 1989, Vitoria-Gasteiz orr.288 ].
Eta esan, esaten da eta idatzi ere...baina ohituta gagoz...zenbat gura bider horrelakorik [ sarritan esaten diran guzti-guztiak ulertu ere egin barik ] irakurri eta geureganatu egin dogulako. Euskeraz, ostera, eragozpen gehiago dago bai irakurteko eta baita idazteko ere. Zenbat bider euskerazkoa irakurri baino erderazkoa irakurri nahiago ? Konponbidea ? Geure buruak jantziago egin, eta horretarako bakoitzak, gutariko bakoitzak, ahalegin gehigarriren bat egin beharko dauala uste dot erderea landu dan/dogun neurri berean euskera ere maila beretsuan jartzeko, ez ahozkoan bakarrik, baita idatzizkoan ere.
Mikel Zarate zanak behin baino gehiagotan esaten euskuna gogora dakart oraingoan : "Gutariko bakoitzak gazteleraz hitzegin, irakurri, ikusentzunekoei so egon eta ikasterakoan gazteleraz emon doguzan ordu bardinak euskera lantzen emon izan bagenduz...beste egoera baten gengokez." Hori egia da. Biribila izan be.
Gure euskerak egoera guztiei aurre egiteko gai izan behar dau eta beraz [adigaiak, kontzeptuak etab. azaltzea ez da sarritan gauza erraza izaten eta beraz konplexutasun maila handia behar izaten dan batzuetan esan beharrekoak esaldi simple, labur eta inolako beste gainontzeko korapilo nagusiagorik ez daukien perpausez inola ere ezin esan izaten diranez, esaldi luzeagoak egin edota erabiltea besterik ez da izaten] oldozmen konplexuak jakinarazteko ere, horretarako gutariko bakoitzak geure hizkuntzaren konplexutasun maila landuz eta geure hizkuntza-ezagupen eta erabilera ugaritu eta garatuz atzokoan izandakoa baino etorkizunean izan geinkean euskera maila eta trebetasunak askoz hobeak izan daitezan, horretan etengabe jardun eta ekin beharra baino besterik ez daukagu, bide horri ekinaz baino lortuko ez dogulako euskeraz egokitasunez [ luze nahi labur ] eta aberastasunez hitz egin eta idaztea. Baina hori ez da gora begira egonda lortzen. Horretarako asko irakurri eta idatzi beharra dago eta jakina, ahalegina sarritan ...kostata egin ezina...
Beraz, aditza atzeregi jartzeak ez dot haria galtzearen arriskua dakarrenik, ez euskera maila ona daukanarentzako eta euskeraren jatorrizko morfosintasia, joskera eta egituaren jabe danarentzako behintzat. Erderazko egituretan murgilduz eta euren eraginpean hitz egin eta idazten dauanarentzako agian arazoak lekarkez aditza atzean jartzeak, baina hori hizkuntza-egitura erabat ez menperatzearen adierazgarri baino ez litzateke, hobetu beharra egonaz eta ez esaldiaren egitura [hobeto ulertu daiten asmoz ?] beste era kaxkarrago eta euskeraren jatorrizko egituragaz zerikusirik izango ez leukean eran jarriz. Beraz aipatutako esaldi errezetan aditza atzean jartzearren galtzeko arriskurik ikusten bada ...arazoa beste toki batean dagoala esan beharra daukatu, agian aditza atzean edo aurren jartzea baino askoz arazo larriagoa izanez.
Lehenengo mezutik bigarrenera dagoan aldea nabarmena da.
Lehenengo [ I ] albistearen arabera hautagia EAJ-ren izenean azaltzen da eta talde propioa osatzeko nahia da, taldearen asmo lez, Ortuondo Jaunak azaltzen dauana. Albistea horretara ulertuko litzateke. Esaldia, beraz, erabat egokia. Nahia "azaldu" egin da eta hori elementu garrantzitsua dala uste dot. Bestalde nork azaldu dau? EAJ-ren hautagaiak. Albistearen beste data gehigarri bat da. Esandakoaz gainera ez dot uste esanda dagoan lez egokitasunez mezua jasotzeko eragozpenik dakarrenik. Dagoan lez ulertu ezin bada edota ulertzeko eragozpenik baten batek izango baleu, arazoa ez legoke esaldian bertan, irakurlearen euskera mailan baino.Beraz, askoz gehiago landu beharra...
Bigarren [ II ] albistearen arabera, albistea emoterakoan ez da zuzena EAJren hautagaiaren nahia dala esatea, Ortuondo jaunaren nahia barik ordezkatzen dauan alderdiarena litzatekealako eta beraz, albistea, horretara emonda ez letorke adierazi nahiko litzatekeanagaz bat etorriko eta ondorioz ... argibide okerra. Euskeraren ulerterrezagotasunaren [ jatorrizko esaldia biribila izanda ezelako beharrizanik barik gainera ] izenean albistea oker emon. Azkenean ez albistea ondo emoteko ez jatorrizko testua baino esaldi hoberik sortzeko... Gauza guztietan gertatzen dan lez, esaldiak ea ondo dagozanean, dagozan lez uztea hobe izaten da...
Bestalde II oharra niretzat behintzat era traketsagoan idatzita dago, euskerazko perpausen egituragaz bat ez etorteaz gainera irakurterakoan zatikatuta lez baino irakurri ezin daitekean eran dagoalako. Gainera, jatorrizkoan esaldi bakar baten ederto ulertzen dana, lokarririk ere ea ez daukien lau zati txikiagotan eginda [ II ] azaltzen dan neurrian ez dot uste irakurlearen erosotasun eta adimenerako ere batere lagungarri danik. Atontzen dauzanak baino sortzen dauzan eragozpenak gehiago. Gainera Asierren oharrean, albistea berak azaldutako eran emonda, izatez asmo-azalpena besterik ez dana era absolutoan kategorizatu [EAJ-ren hautagaiaren nahia da ] baino besterik ez da egiten, eta ondorioz, horretara emongo litzatekean albistea ez letorke gertatutakoarekin bat.
Hirugarrenean [ III ] azaldutakoaz lehen esandakoa: dagoan lez ederto dago eta beraz ikuturik ere ez. Lehenengo argi itxi beharra dagoena, batez ere irakurlearentzako, nongo alderdi abertzale guztiez ari garean argitzea da. Horixe da mezuak lehenetsi beharko leukean helburuetariko bat, besteak beste alderdi abertzaleak eta talde parlamentario propioa egiteko aukerak ere gurean, euki, badaukaguzalako. Beraz Legebiltzarren artean lurraldetasunaren araberako mailak ere egon dagozanez datu hori lehenbailehen argitzea ezinbesteko begitantzen jata eta jatorrizko testuan alderdi hori argi azaltzen da. Ez hainbeste bigarrenean, azkenera arte ez dakigulako Ortuondo jaunak dinoana zein forotan esanda dagoan edota zein forori zuzendutakoa dan. Beraz aditzagaz eragozpenik bazan atzean jartzearren, eragozpen bardin-bardina azaltzen da Legebiltzarra azkenera arte zein dan argitu ez izanak. Batean aditzaren atzeratzeak eragozpena sortzen badau, zergaitia berberagaitik, bestean ere gauza berbera gertatzen da Legebiltzarraren zehaztasun berantiarragaitik.
(GORKA AURRE URTZAA Eusko Jaurlaritzaren Euskara Planen zuzendaria da)
Jesus Rubio / 2005-04-04 / 21:29
Konpara dezagun nola jasotzen dugun informazioa euskaraz eta gaztelaniaz:
Lehenengoan ez dakigu zertaz ari garen ere, bitartean-eta bigarrenean ezagutzen dugu esaldi nagusiaren aditza, zein baita asko.
Jarrai dezagun:
Lehenengo esaldian jarraitzen dugu jakiteke zertaz doan esaldi nagusia, zeren izan liteke edozer, eta edonon (ez baitago koherentziarik):
Hau da:
Ez dago kolorerik!!!
Bigarrenean, aldiz, mezua koherenteki doa, ezin hobeto.
Jarraitu dezagun:
Euskarazkoan jarraitzen dugu egonezinean, zeren baliteke honakoa izatea:
Hau da:
Ez dago konparazio posiblerik!!
Eta amaitzeko:
Azkenean amitu da esaldia! Gaztelaniaz, aldiz, ez dago arazorik:
Badirudi Gorka Aurreri iruditzen zaiola ezen:
Lehenengo argi itxi beharra dagoena, batez ere irakurlearentzako, nongo alderdi abertzale guztiez ari garean argitzea da.
Baina ez dezala bere burua engainatu: berak bere esaldian ez du puntu hori argi uzten harik amaitu esaldia, nola froga daitekeen nire esaldi-amaieretan. Edonola ere, berarekin egon naiteke adoz ezen interesgarria izan daiteke zehaztea nongo parlamentuko partiduez ari garen. Kasu horretan, honela emanen nuke esaldia:
(non bai zehazten baita non partiduak diren), edo:
edo
Bistan da: estruktura eta baliabide prepositiboek sorten dute koherentzia, malgutasun kontrolatua, progresio informatibo aukerakoa, ...; eta estruktura eta baliabide pospositiboek sortzen dute koherentzia-falta, zurruntasun askoz handiagoa, eta, hitz batean, estuasun komunikatibo diferentzial handia.
Ez dago kolorerik!!!
Aterea hon: balbula.blogspot.com
JESUS RUBIO PEŃA da doktore an ekonomia