Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Zelan prestatu esateko diren albisteak ( eta II)
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Telebistako eta irratiko kazetariak erlojuz kontra ibiltzen dira albisteak prestatzen. Hala ere, ezin da galdutzat jo testua orrazteko hartzen den denbora. Testu entzunerrazak sortu nahi baditugu, arretaz aztertu behar ditugu, eta gogoan izan behar ditugu ahoz erabiltzen ditugun baliabideak eta estrategiak. > **Hobe da entzuleari kontzeptuak errepikatuta esatea, izenorde, sinonimo eta ordain ilunagoetara jo beharrean.** > > > - **(?)** <i>PSE eta PP kritikatu ditu. Lehenengoa, ez duelako benetako interesik eztabaidan parte hartzeko, eta bigarrena, iraganeko estrategiari eusten diolako.</i> > > - **HOBETO**: PSE eta PP kritikatu ditu. PSE, ez duelako benetako interesik eztabaidan parte hartzeko, eta PP, iraganeko estrategiari eusten diolako. > > > Ez beldurrik izan gauzak berriro esateko. Idatzian ondo funtzionatzen duten baliabide askok ez dute horren ondo funtzionatzen ahozkoan. Goiko adibidean, bigarren esaldira heltzerako, entzuleari ahaztu zaio zein esan dugun lehenengo eta zein bigarren: PSE ala PP. > > > - **(?)** <i>Denek zekitena ofizial egin du alderdi demokratak: John Kerry hautatu dute presidentegai, eta John Edwards presidenteordegai. Azken horrek Irakeko gerra eta terrorismoa izan zituen mintzagai.</i> > > - **HOBETO**: Denek zekitena ofizial egin du alderdi demokratak: John Kerry hautatu dute presidentegai, eta John Edwards presidenteordegai. Edwardsek Irakeko gerra eta terrorismoa izan zituen mintzagai. > > > Erreparoa ematen digu hitz bat birritan idatzita ikusteak. Baina telebista eta irratia ahozko hedabideak dira. Eta berbaz gabiltzanean, birritan ez, hainbeste bider errepikatzen ditugu gauzak. “Azken horrek” edo antzerakorik, behintzat, ez genuke esango. > > > - **(?)** <i>Trenbide berria eraikitzeko data eta ibilbideak zehaztu nahi omen ditu Victor Morlan Estatuko Azpiegitura idazkariak. Hala omen dio agintari espainol horrek Ammani igorritako gutunean.</i> > > - **HOBETO**: Trenbide berria eraikitzeko data eta ibilbideak zehaztu nahi omen ditu Victor Morlan Estatuko Azpiegitura idazkariak. Hala omen dio Ammani igorritako gutunean. > > > Hainbestetan, testuinguruak nahiko argibide ematen du, eta ez da beharrezkoa izaten ezer errepikatzea. > > > > **Aditza atzeregi botaz gero, haria galtzeko arriskua dago** > > > - **(?)** <i>CDNk oharra kaleratu du, laugarren xedapen iragankorra alderdiaren lehentasunen artean ez dagoela esanez.</i> > > - **HOBETO**: CDNk oharra kaleratu du, esanez laugarren xedapen iragankorra ez dagoela alderdiaren lehentasunen artean. > > > - **(?)** <i>Josu Ortuondo EAJren hautagaiak alderdi abertzale guztiek Europako Parlamentuan talde parlamentario propioa osatzeko nahia azaldu du. </i> > > - **HOBETO**: Josu Ortuondo EAJren hautagaiaren nahia da alderdi abertzale guztiek talde parlamentario propioa osatzea Europako Parlamentuan. > > > **Korapiloak askatzeko, pentsatu egin behar da** > > > Hainbete pertsona eta pertsona horien izen-abizenak; kontzeptuak eta kontzeptu horien azalpenak… Nola ordenatu dena, esanaz batera aditzeko moduan? Testua prestatzeak esan nahi du pentsatzea, probak egitea, berridaztea, hausnartzea... Ez dugu beste barik onartu behar burura etortzen zaigun lehen gauza. > > > - **(?)** <i>Bestalde, datorren urteko taldeari buruz, hauxe erabaki du Realeko presidenteak: bi jokalari, Kovacevic eta Brechet, gelditu egingo dira, eta hiru, Nihat, Alkiza eta Alberto, joan.</i> > > - **HOBETO**: Bestalde, datorren urteko taldeari buruz, hauxe erabaki du Realeko presidenteak: bi jokalari gelditu egingo dira, Kovacevic eta Brechet, eta hiru joan, Nihat, Alkiza eta Alberto. > > > - **(?)** <i>Hilaren hogeita seian hasiko den azokan «kalitatezko turismoa kontrastez betetako herrialde batean» mezua zabaldu nahi du euskal ordezkaritzak.</i> > > - **HOBETO**: Hilaren hogeita seian hasiko den azokan mezu hau zabaldu nahi du euskal ordezkaritzak: «kalitatezko turismoa kontrastez betetako herrialde batean». > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1112144958/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com