Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Euskararen aukerak oztopatuta Nafarroan
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Esan gabe doa arreta handiz segitu dugula azken hilabete hauetan hizkuntz politikaz, normalizazioaz, hizkuntz eskubideez eta oro har, euskararen egoerari buruz Nafarroan esan diren guztiak. > Atzera begiratzen badugu Ponentziak sortutako eztabaida positiboa izan dela ohartuko gara iritzi eta pentsamolde desberdinak agertarazteko aukera eman digulako. Iritzi eta pentsamolde horietako baten gainean hausnarketa txiki bat egin nahiko genuke hori horrela eginez gureak zehazten ditugulakoan. > > Oraingoan, inoiz ez bezala, posibilismoa eta maximalismoaren arteko eztabaida faltsuak legokiokeen baino espazio handiagoa bete du. Tristatu gaitu euskaltzaleak tranpa horretan erortzen ikusteak, tristatu gaitu desberdintasunik ez dagoen lekuan horiek aurkitu nahi izateak; posiblea eta desiragarriaren arteko desberdintasun ebidenteak aipatuz beharrezkoari eta ezinbestekoari tarterik ere ez uzteak tristatu gaitu. Azkenik, argi dago inongo euskaltzalek ez diola muzin egingo euskararen alde aurrerapauso bat emateari, txikia bada ere; are gehiago, kontuan hartzen badugu gure historia modernoan euskararen alde emandako pauso gehienak txikiak direla. > > Ezkortasunak ez luke lekurik izan behar gure artean, ezta irainak ere. Tristea da entzun behar izatea zonalde ez vascofonoko euskaltzale batzuen ahotik iparralderago bizi garenon ustezko axolagabekeria haiekiko. Are gehiago, desegokia ez ezik politikoki okerra ere bada ofizialtasuna defendatzen dugunon aldarrikapena ustezko lorpen txiki batzuen eragozle gisa aurkeztu nahi izatea. Azken hogei urteotan euskararen alde lanean ibili garenok ez dugu inoiz legeak ezarritako zonaldeen arabera jokatu eta izan ditugun ardura desberdinetatik herrialdearen garapen orekatuaren alde lan egin dugu. Beraz, eztabaida desegoki hau gainditzeko beste bat proposatu nahiko nizueke: kontuan hartuz ponentziaren eraginez lortu ahal ditugun pausoak, zantzu guztien arabera, ez direla izango asetzeko modukoak esan dezagun gutariko bakoitzak zer proposamen egin nahi duen aurrera egiteko. Hona hemen gure proposamena: > > Euskalgintzak Nafarroan, Euskal Herri osoan bezalaxe, aurrerapauso sendoak lortu ditu bere ahaleginez. Gaur egun zonalde ez vascofonoan, eta hortik gora ere, haurrek eta helduek leku batzuetan ikasteko aukera badute herri ekimenari esker da; hainbat lekutan hedabide euskaldunak baditugu sorburua leku berean kokatu behar da; berdin esan liteke sektore desberdinetan aritzen diren ehundaka elkarte, enpresa eta abarri buruz. Garbi izan behar dugu guk sortu eta sendotzen ditugun proiektuak izango direla aurrerapausoak emateko aukera eskaintzen digutenak. Ondorioz, Nafarroako Euskalgintzak datozen urteei begira zer proiektu estrategiko sortu eta bultzatuko duen erabaki beharko luke. Kontuan hartuz iniziatiba politikoak huts egiten duela etengabe, iniziatiba soziala indarrez hartu behar dugu. Gizarte eragileak euskalduntzen inplika daitezen ez dugu inolako mugarik, ez legeari dagokionez, ezta maila geografikoan ere. Euskararen ezagutza Nafarroako edozein txokotara iristea ahalbidetuko duten proiektuak sortzeko mugarik ez dugu, proiektu komunikatibo berriak gizarteratzeko, etab. Erdaldunengana mezu positibo eta integratzaileekin iristeko ahalegina egin behar dugu. Nafarroako Euskalgintza osoa Martin Ugalderen gisako parke batean biltzeko erabakia hartzea da dugun oztopo bakarra. Batasuna, borondatea, gogoa, ilusioa... hitz horiek dira normalizaziora hurbilduko gaituztenak, oztopo politiko-instituzional ororen gainetik. > > Hala ere, arestikoa egin ahal izateko funtsezkoa izango da gure arteko kohesioa lantzea, indarrak biltzea eta batera jokatzen hastea, aipatu bezala. Horretarako, ezinbestekoa dugu plan estrategikoa sortu eta jorratzen hastea. Euskalgintza osatzen dugun erakunde, enpresa eta taldeok sortzez, gestioz eta osaketaz desberdinak izanik ere, komun duguna funtsezkoa da, normalizazioak aurrera egin ezean ez baitago etorkizunik gure hizkuntza zahar honentzat. Aipaturiko estrategia horrek honako ezaugarri hauek izan beharko lituzke: > > Ditugun indarren eta bitartekoen optimizazioa ekarri behar digu, herri mugimenduari lanerako esparru egokia eskaini behar dio eta era berean helburu zehatz eta lorgarriak izan behar ditu epe desberdinetan kokatuak. Euskalgintzaren kohesiorako eta batasunerako aukera eskaini behar digu, baita gizartean eragiteko aukera ere, mezu eta diskurtso egokiz, indar metaketa erraztu behar du proiektu aldeanitzak bultzatuz, bereziki erdaldunekin lan egiteko aukera eskaini behar digu, eta denboralizazio zehatzak izan behar ditu, besteak beste. Estrategiak lau zutabe nagusi hauek izan behar ditu, gure ustez: normalizazioaren beharra, hizkuntz eskubideen defentsa, hizkuntz politika egoki baten premia eta konpromiso pertsonalak, sozialak eta politikoak hartu beharra. > > Euskararen normalizazio prozesuan funtsezkoa da udalerrien parte hartzea. Udalerriek dituzten eskuduntzek hainbat arlotan pausoak ematea ahalbide dezakete. Gauza jakina da Nafarroako Gobernuan aurki dezakegun euskararen kontrako jarrera ez dela udalerri askotan maila berekoa, eta horrek pausoak emateko aukera eskaintzen digu bai proiektuak sustatzeari begira baita udalerriotan normalizazioaren bidean pausoak emateko ere. Hona hemen beste lan ildo interesgarri bat. > > Zinez poz handia hartuko nuke eztabaidak segida izango balu eta denon artean zerbait adosteko gauza izango bagina. > > > <br> > **(IŅAKI LASA USTARIZ Kontseiluko Ildo Politiko-Instituzionalaren arduraduna da)**<b> > > > - Estreinakoz <i>Berria</i>n argitaratua, 2005-03-23an.</b> > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1111708574/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com