|
XIX. mendean ezarri ziren Frantzian eta Espainian euskara itotzeko tresna ahaltsua bilakatuko ziren eskola berriaren oinarriak, eta ordukoa da, gutxienez, eskola euskaldun edota elebidunaren aldeko euskal herritar askoren aldarria, ezen, euskara zein euskarazko irakaskuntza bazterturik gelditu baitziren, euskararen atzera egite horretan eraginez.
Testuinguru horretan, frankismoak euskarari eta euskarazko irakaskuntzari jarritako oztopoen artean, Estatuaren baitako eskoletan euskara baztertzea egon zen. Horren ondorioz, 80ko hamarkadan, jabetza publikoko eskoletan ari ziren irakasleen gutxiengoa zen euskalduna, eta horietako gutxi batzuk ziren euskaraz irakasteko gai zirenak. Euskal gizarteak, ostera, euskarazko irakaskuntza eskatzen zuen.
Horretarako, baina, irakasleak euskaldundu behar ziren, berariaz liberatuz, euskaldundu bitartean ordezkoak jarriz eta haiei euskara irakasten ahaleginduko zirenei ordainduz. Gauzak horrela, euskara ikasten ahalegindu eta lortu duten irakasleei ez ezik euskal gizarteari iseka egitea da Bilbon entzerraturik dauden irakasle batzuek bilatzen dutena. Inoren kontura euskara ikasteko aldeko guztiak edukita, probetxurik atera ez -nahita- eta horrek inolako eraginik izan nahi ez izateak zein zentzu du? Enpresa pribatu batean, beste batzuek abantaila gutxiagorekin denbora laburragoan lortzen duten maila eskuratzeko, denbora luzeagoz liberatu eta azterketara ere aurkeztu ez denak zenbat denbora segituko luke? Ez luke egun bakar bat ere segituko eta ordaina eskatuko litzaioke, egon ziur.
Baina, denona eta aldi berean inorena ez den administrazioan alderantzizkoa gerta liteke. Izan ere, euskaragatik baztertua izan zarela bezalako txorimaloa ateratzea nahikoa da. Orduan, euskararen kontra agertu direnak edota euskararen alde ezer gutxi egin dutenak hurreratuko zaizkizu, era berean, euskalduntzeko ahalik baliabide gehien eskatu bai, baina, trukean, inolako erantzukizunik hartzeko prest ez dauden sindikatuak ere beste horrenbeste egingo dute, eta euskara tartean ez balego, eztabaidarik ekarriko ez lukeena, eztabaidagai bihurtzen da.
(ERRAMUN OSA IBARLOZA Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren Euskaraz Bizi eta Hizkuntz Proiektua egitasmoen arduraduna da)
- Estreinakoz Deian argitaratua, 2005-03-19an
Gai honi buruz erabili.com-en argitaratutako artikuluak (irakurtzeko gainean sakatu)
|
|
Sinadurea ikusirik (ERRAMUN OSA IBARLOZA Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren Euskaraz Bizi eta Hizkuntz Proiektua egitasmoaren arduraduna da) jakin dut ezen hak Erramun Osa Ibarlotzak izkiriatu du goiko artikulua titulatzen Batzuen aurpegia. Gehiago jakin nahirk buruz Erramun Osa Ibarlotza jakin ahal izan dut ere -azkenean, itxarorik artio azkena- ezen dela arduraduna, baina ez zeren -edo zertzuen?- arduraduna.
¿Ote da ez dakigula redaktatzen ongi mezuak euskaraz -noiz dira apur bat luze- edo baita ote da ezen hizkuntzak -euskarak- du diffikultate handiak hortarako, tu zeregin edo rol syntaktiko minimun luzeskoak? Bai, zeozer bai, ba dago.
¿Zertarako da eta valio du irakasleak ahalegintzea eta lortzea euskararen nivel behar direnak baldin gero ikusten eta sufritzen badugu holako resultatuak, nolakoak ezin dugu ulertu sinadura bat, sinadura sinple bat?
(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ maisua da eskola publikoan)
|
|
ERRAMUN OSA IBARLOZA (Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioaren Euskaraz Bizi eta
Hizkuntz Proiektua egitasmoen arduraduna da)
Askotan, hala nola noiz explikatu behar da an photo bat nor da hango persona bat,
hasten gara "Jose Mari da dagoena ... (hartzen dugularik astia pensatzeko,
ralentizaturik behar duguna esan) andre lirainaren ezkerrean".
Ez da lehendabizikotik, zeren gainera ez dakigu askotan oraindio zer esan behar
dugu, "Jose Mari andre lirainaren ezkerrean dagoena da".
Uste dut ezen behar genduke ikasi zerbait tik reflexio hau.
|