Sarrera

Mapa

Kontaktua

Guri buruz

Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera

Sare-aldizkariak

Iritzi-muinetik
» Blogen buztan luzea eta harpidetza motza
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Blogak, blogak, blogak. Modako kontzeptua. Argitalpen azkarreko Interneteko > webgune eredua. Albiste eta nobedadeak komentatzeko, primerako eredua. > Weblog kolektiboetan badugu esperientzia bat euskaldunok Sustatu.com-ekin 2001eko azarotik hona. Blog > pertsonalen kontua, beranduago iritsi da Euskal Herrira. Ez dakit nori eman > behar diogun lehena izatearen domina. "Sarean.com":http://www.sarean.com > Jabi Zabala kazetariaren blogari, seguruenik. 2003an sortu zen. Harrezkero, > zenbat etorri diren... batzuk saldoka ere bai, Eibar.org elkarteak "blog > komunitatea":http://www.eibar.org/blogak sortu zenetik batez ere (2004ko > uztailean). > > Zenbat blog euskaldun ote gaur? Atzo baino gehiago, eta bihar baino gutxiago. > > Galduko gara informazio itsaso horretan? Ez ote da gauza gehiegi egongo > dela Interneten irakurtzeko, jakiteko? Beharbada bai. Blog euskaldun > guztiak egunero irakurtzera dedikatuko den pertsonarik ez dago Euskal > Herrian 2005. urtean. Ez da posible jarraipen hori egitea. Ez da posible, > bederen, termino humanoetan. Baina bai termino robotikoetan: 2005. urtean > martxan jarritako ekimen berri batek, "Aurki.com":http://www.aurki.com > eraldatu duen Jarioa proiektuak, blog euskaldun guztiak irakurtzen ditu, > etengabe, eta haien azken nobedadeak antolatzen ditu albistegi kolektibo > automatiko batean: Aurkik, gainera, blogen irakurketa harpidetza bidez > egitea ahalbidetzen du, eta hori inportantea da,harpidetza bidezko irakurketa. > > Ikusi dugu, adibidez, blogariren batek kezka zuela bere bloga bakartuta ez > ote zegoen, ea ez ote zuen irakurlerik; monoblogoa ote zen bere jarduna. > Beharbada bai: blog pertsonal bakoitza hedabide bat da, baina irismen > txikiko hedabidea. > > Hala ere, ez du horrek inporta: irakurlegoaren eskasiak bost axola. > Azaltzen saiatuko naiz jarraian. > > > **Etorkizunean denok izango dugu 15**... > > > Denok ezagutzen dugu 20. mendean mass-medien eragina sinbolizatzera > etorri zen esaldi famatu hura, Andy Warholek esana: **Etorkizunean denok > izango dugu 15 minutuko ospea.** Asmatu zuen Warholek. Mass-medien > biderkatze eta irismen populista bazter guztietara iritsi da, eta gutako > edozein txotxolok du aukera (eskubidea, esan genezake) telebistako > talk-show estupido batean azaltzeko, Klaudio Landak elkarrizketa gaitzan. > Bai, nire mutilaguna transexuala da eta gustura onartzen dut. > > Baina orain 21. mendean bizi gara, eta mass-mediak barik, Internet dugu > artikulu honetako gaia. Paradigma aldatu da. Ez du balio Warholen > predikzioak. Beste bat da gaurko profezia fetitxea: *Etorkizunean denok > izango ditugu 15 harpidedun.* > > Halaxe da, bai. Gutako edozein hedabide bihurtzen denean, bakoitzak bere > mikro-audientzia izango du. Gure lagunek, gure etsaiek, gure seme-alabek > irakurriko gaituzte... Haientzat garrantzitsua izango da gure bloga, eta > gutako bakoitzak, halaber, bere kuttunak izango ditu: harpidetza batzuk > jarriatuko ditugu, ez beharbada masiboak, bai edozein faktoregatik gutako > inportanteak direnak. > > **Buztan Luzea, The Long Tail** > > Blogen audientzian, sareko beste alor askotan bezala, buztan luzearen > kontzeptuak funtzionatzen du. Interneteko egia estatistiko bitxi bat da > hau, The Long Tail esaten zaio ingelesez. Adi grafiko honi: > >  > > Salmenta aukerak merkatu jakin batean. Horixe adierazten du grafikoak: > produktu salduenak, ezkerraldean, asko saltzen dira. Katalogoko lau > produktu salduenek milaka ale saltzen dituzte. Baina katalogoa luzatu > ahala, bateko eta besteko aleak dozenaka edo banaka saltzen dira. Denda > batean halako katalogoa gobernatzerik ez dago: asko saldu daitezkeenak > bakarrik izan daitezke baldetan. Supermerkatuak aukera gehiago du buztana > luzatzeko, baina neurri batera arte: hilean ale bat edo beste salduko duen > produkturik ezin diete tokirik kendu korridoreetan asko saltzen dutenei. > > Interneten, aldiz, katalogoa infinitoa da. Amazoni ez zaio kostatzen ale > bat salduko duen diskoaren datuak datubasean gordetzea. Ez diote kentzen > tokirik salduenei. Eta, izatez, gutxi-gutxi saltzen diren milaka diskoen > artean, askoz gehiago saltzen du Amazonek superventas horiekin baino. > Interes generalistek merkatu handia dute, baina gizarte anitz batean, > milaka lagunen mikrointeres konbinatuek, merkatu handiagoa osatzen dute. > > Informazioaren mundu editorialean ere berdin gertatzen da. Paperean edo > ikus-entzunezko hedabide euskaldunetan, kirol informazioan, izan dezakegu > informaziorik futbolaz eta txirrindularitzaz, dudarik ez. Interes > generalistak dira, badute berezko merkatu handi bat. Mendigoizaletasunak, > ordea, juxtu-juxtuan du jarraipena. Bere interes maila, buztan luzearen > grafikoaren alor ilun eta argiaren artean, hor nonbait behar du. Xakeak, > berriz, ez du tokirik hedabide euskaldunetan. Bere mikroaudientziak ez du > justifikatzen. Grafikoaren alde argian dago xakezaletasun euskalduna. > > Interneten, berriz, desberdina da. Interes anitzen merkatu anitza osa > daiteke. Blogista bat behar dugu, ez besterik: xakeaz euskaraz idaztea > okurritzen zaion bat. Eta izango du bere mikroaudientzia. Eta haren ondoan, > beste hainbat mikro-hedabide, bakoitzaren mikro-audientziarekin. Horrelaxe > osatuko da edukiaren euskal unibertsoa sarean. Behetik gora. Nola bestela? > Nitxo bakoitza subentzionatuta? Euskal xakearen webguneari subentzio > publikoa emanez? Errezil-sagarraren foroa Diputazioen babespean eratu? > > Ez. Egin dezagun zerbait eutsigarria, barka, iraunkorra. Eman diezaizkiogun > armak herriari: blogosfera osa dezaten herritarrek, euskaldun bakoitza > blogista bihurtzeko xaxatuz. Batzuek aukera aporbetxatuko dute, beste > batzuek ez; baina gutako bakoitza (edo gure artean asko eta asko behintzat) > hedabide bat denean, euskarazko informazioaren esparruak buztan luzearen > antza izango du. Eta orduan, merkatu nagusiari zerbitzatzen dion EITBk > barik, blogosfera anitz horrek okupatuko du nagusitasuna euskarazko > Interneteko komunikazio eta informazio esparruan. Gu izango gara nagusi. > Gu, blogariok, bakoitza bere 15 laguneko jarraitzaile-multzoarekin. > > > **Podcasting egiten dugun egunean**... > > > Eta adi, blogetako testu-produkziotik podcasting-era igaroko garelako > akaso: audio eta bideo produkzio zuzen eta pertsonalera... Bai. Zergatik > ez. Akaso bost edo hamar urte barru, euskarazko TB kanal gehien egongo den > tokia AurkiTV izango da, ez EITB edo Euskaltel. > > *We, the media,* esango dugu. Don't hate the media, be the media. > Beste lema polit bat. Lema anbiziosoa, bai. Bueno, nik uste dut gure > helburuak errealista izan behar duela: MUNDUAREN DOMINAZIOA. > > Lehenago ere azaldu dut zer esan nahi dudan horrekin. Funtsean, teknologia > geuk menderatuko dugula, ez berak gu. Eta anbizio apur bat ondo etorriko > dela. Beste adibide batekin saiatuko naiz azaltzen. > > >

Wargames, 1983 > > > Ordenagailuen inguruko film kultuzkoa, agian. Interneten inguruan egin den > onena, agian. Bueno, orduan Internet ez zen oraingoa, WWW ere ez zegoen, > baina tira, modem bidez ordenagailuak nola elkarlotu daitezkeen sare global > batean... Horixe iradokitzen zuen Matthew Broderick gaztetxo baten film > honek. Konektatu da mutila eskolako ordenagailura, eta bere nota kaxkarrak > igo ditu. Hegazkin-konpainiarekin beste norbaiten Visarekin, eta hara, > bidaia Parisera... Neska baten aurrean fardatzeagatik, edozer modemari eta > sareari esker. > > Halako batean sarbiderik uzten ez dion ordenagailu batekin topo egiten du. > Bere hacker truko guztiek huts egiten diote. Halako batean, esaten dio > aldamenean duen neskari: *Tira, makina hauek ez dizute sartzen utziko, > baina normalean joko zerrenda eskatuta, jokatzeko aukera ematen dizute > behintzat.* Eta hala egiten du, joko-zerrenda eskatzen dio zerraila > itxi-itxia duen makina misteriotsua. > > Txorakeria bat da hori, baina pelikula bat da, ez ahaztu. Eta makinak > erantzun ederra emaren dio une horretan: > >

Greetings, Professor Falken.
chess
checkers
tic-tac-toe
global thermonuclear war
How about a nice game of chess?

> > > Zerrenda luzeagoa da. Xakea, damak, hiru erreskadan, karta-jokoak eta > bestelakoak tartean, eta azkenean, aukera potolo hori, *Global > thermonuclear war.* Mutila liluratuta gelditzen da, baina, noski, ez du > aukeratzen makinak Falken profesore misteriotsuari eskaintzen dion > xake-partida. Ez, noski. Neska aldamenean duela, aukera posible bakarra du > Matthewk, eta huraxe sakatzen du: Global thermonuclear war. Ondoren, > misilak jaurtitzen dituzte, eta abentura gehiago... > > Kontua da gu ere iritsi garela pantaila horren aurrera. Hala-nola, iritsi > gara 21. mendera euskaldunok, gure kultura gutxitu eta diglosikoarekin. > Iritsi gara, konektatu gara Internetera, eta jokoa aukeratu behar dugu > orain. Zein aukeratuko dugu? Erantzun zentzuzko bakarra dago: Jokorik > interesgarrienean jokatuko dugu... Zergatik gutxiagorekin konformatu? > Global thermonuclear war! > > Izarren ligan gaude: blog bat, atari bat baino interesgarriagoa da. Eta > liga horretan gaude, beraz. Interneteko komunikazio esparrua ez du > Euskaltelek edo EITBk menderatuko, guk menderatuko dugu, guk, blogariok. > > >
> (LUISTXO FERNANDEZ OSTOLAZA "CodeSyntax":http://www.codesyntax.com/eu enpresako proiektu arduraduna da) > > > - Estreinakoz "Ingelesen hilerria":http://www.eibar.org/blogak/luistxo/eu blogean argitaratua, 2005-03-14an. > > - Copyleft: Luistxo Fernandez, "www.eibar.org":http://www.eibar.org/copyleft > > >

Inprimatu

Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com