Sarrera
|
Mapa
|
Kontaktua
|
Guri buruz
|
Gorago
Zeu iritziemaile
Bestelakoak
Enpresa
Herri-administrazioa
Hizkuntza
Informatika
Internet
Irakaskuntza
Kultura
erabili.com
RSS
Hemen zaude:
Sarrera
»
Sare-aldizkariak
»
Iritzi-muinetik
» Zelan prestatu esateko diren albisteak (I)
Erantzun
Izenburua
Bidaltzailea
Nortasun-txartela
(Ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
E-posta
(E-posta helbidea ez da publikatuko. Konfirmazioetarako bakarrik)
Testua
> Zelan komunikatu ondoen? Hori da gu denon kezka. Telebistako albisteak paperean idazten ditugu, baina ez dugu ahaztu behar esateko direla. Idatzizko baliabide asko ez dira belarriz entzuteko egokiak, baina ez da zaila izaten adierazpide samurragoak aurkitzea. > Orri honetan ipini ditugun azalpenak ez dira derrigorrezko arauak, gomendioak edo jarraibideak baizik. Beraz, adibideetako esaldiak ontzat eman daitezke komunikazio-egoera jakin batzuetan, baina telebistako albistegietarako hobeak molda daitezke gomendioei jarraituta. > > > **Tartekirik ez. Entzuleek hobeto aditzen dituzte errenkadan esandakoak**. > > > - (?) Ni lapurretan ibili baino, nire lagunak dabiltzan bezala, nahiago dut lan hau egin. > > - **HOBETO**: Nahiago dut lan hau egin, eta ez lapurretan ibili, nire lagunak dabiltzan bezala. > > > - (?) Horrek esan nahi du, Javier Dean sailburuordeak azaldu digunez, babes ofizialeko etxeak egingo liratekeela egun baino 31 udal gehiagotan. > > - **HOBETO**: Javier Dean sailburuordeak azaldu digunez, horrek esan nahi du babes ofizialeko etxeak egingo liratekeela egun baino 31 udal gehiagotan. > > > - (?) Orain, hilabetez atsedena hartuko du indarberritzeko eta beste proiektu batzuk, Londreseko Europako kopa, esaterako, aurrera eraman ahal izateko. > > - **HOBETO**: Orain, hilabetez atsedena hartuko du indarberritzeko eta beste proiektu batzuk aurrera eraman ahal izateko; Londreseko Europako kopa, esaterako. > > > - (?) Jose Pablok web gunea du Interneten, arriagaarte.com, jendearekin kontaktuan egoteko. > > - **HOBETO**: Jose Pablok web gunea du Interneten, jendearekin kontaktuan egoteko (Hauxe): arriagaarte.com. > > > > **Ahozko katean, erosoago aditzen dira deklinatutako esaldiak, zehatzagoak dira eta**. > > > - (?) Telealarma sistema bakarrik bizi diren eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonei bizi kalitatea hobetzeko sortu zen > > - **HOBETO**: Telealarma sistema bakarrik bizi diren pertsonei eta mugitzeko zailtasunak dituztenei bizi kalitatea hobetzeko sortu zen. > > > - (?) Bi ingeniari egiptoar bahitu dituzte Bagdaden. Berririk ez gatibu britainiar* eta italiarrez <i> > (*Kasu honetan, gainera, gatibu bakarra zen britainiarra)</i> > > - **HOBETO**: Bi ingeniari egiptoar bahitu dituzte Bagdaden. Berririk ez gatibu britainiarraz eta italiarrez. > > > Ildo honetatik, gogoan hartzeko dira Euskaltzaindiak izenen juntadurari buruz eman dituen arauak. Arauok zentzuz aplikatuz gero, ez genuke honelakorik esango. > > > - **EZ**: Euskadiko Alderdi Sozialista, Eusko Alderdi Jeltzalea, Eusko Alkartasuna, Alderdi Popularra eta ezker Batuko udal bozeramaileek aho batez onartu eta sinatu dute gaitzespen testua. > > - **HOBETO**: Euskadiko Alderdi Sozialistako, Eusko Alderdi Jeltzaleko, Eusko Alkartasuneko, Alderdi Popularreko eta ezker Batuko udal bozeramaileek aho batez onartu eta sinatu dute gaitzespen testua. > > - **EZ**: Estatu Batuak, Mexiko, Venezuela, Txile, Argentina eta Perun entzungo da, besteak beste, Fangoriaren musika. > > - (?) Estatu Batu, Mexiko, Venezuela, Txile, Argentina eta Perun entzungo da, besteak beste, > Fangoriaren musika. > > - **HOBETO**: Mexiko, Venezuela, Txile, Argentina, Peru eta Estatu Batuetan entzungo da, besteak beste, Fangoriaren musika. > > **EDO**: > > - Estatu Batuetan, Mexikon, Venezuelan, Txilen, Argentinan eta Perun entzungo da, besteak beste, Fangoriaren musika. > > > > <br> > <b>(<a href="http://www.erabili.com/zer_berri/aurkibidea/egilea/larrinaga">ASIER LARRINAGA LARRAZABAL</a> Euskal Telebistako Euskara Sailaren burua da)</b> > > - Orain arte argitaratutako artikulu guztiak ikusteko sakatu "HEMEN":http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1084490076 > > > <table class="taula"><tr><td><img src="http://www.erabili.com/zer_berri/argazkiak/inprimatzeko.gif"></td><td><a href="http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1109691897/inprimatzeko">Inprimatu </a></td></tr></table>
Galdera garrantzitsua, spammerren kontra
Zenbat dira hiru gehi lau? (zenbakiz idatzi)
Euskara Patronatua
Tel.:943-814518
Faxa: 943-811947
erabili@erabili.com