 |
DNI ala Nortasun Agiria |
 |
2005-02-22 / 07:00 / Jose Luis Lizundia |
HIZKUNTZA |
|
Zuon www.erabili.com delakoan bi erantzun eman zaizkio Mirari Saralegi andreari: lehena, Pello Telleria Euskaltzaindiaren idazkariordearena eta, bigarrena, Ibon Sarasola euskaltzainak Euskara Batuaren Ajeak liburuak dioena jasoz. Nik, Saralegi andreari laguntzeko asmoz, gai horretaz iritzi zenbait plazaratzea nahiko nituzte. Hara hor:
1.- Akademiaren idazkariordeak zehatz erantzuten dio, zeren eta galdetzaileak DNIren itzulpena eskatzen baitu, ez edozein nortasun agirirena, ez eta ordezko izatea nahiko lukeen “euskal” agiri batena, hots, ENA deitzen dutena.
2.- Ibon Sarasola euskaltzainkidea, hizkuntzalaritzaz nik baino gehiago dakiela aitortzen badiot ere, erakundetze politikoez zerbait ikasi eta saiatua naizenez, uste dut oker dabilela kontu honetaz, zeren eta, gure euskaltzainburu ohiaren agiria daukat begi bistan, eta hau baitio: Republique Française-Carte Nationale d’Ídentité. Tronpatu da, beraz. Gauza jakina da, bestalde, Erresuma Batuan ez dagoela Estatu mailako ez bestelako nortasun agiri ofizialik, zorionez! Zoritxarrez britainiarrentzat, laster jartzeko asmoa omen dute eta. Ondorioz, ez dit balio ingelesezko adibideak. Alemanezkoaz, gauza bera, zeren eta Personalausweis euskaraz agiri pertsonala litzateke, edota, nortasun agiria. Hain zuzen ere, galdetu diot nire kalean bizi den Helga alemanari, beronek argitasun hauek eman dizkidalarik:
- 1) Duela hogei urte baino gehiago, atzerritar legez, hemengo DNI du eta Berlinen emandako pasaportea;
- 2) Personalausweis delakoa zuenean, ez zion ematen ez Bonnek (orduko gobernu federalak), ez eta Rheinland-Pfalz länderreko gobernuak, baizik hiri horretako udaltzaingoak (gemeinde). Ondorioz, hango nortasun agiriaren izen osoa, besterik izango da.
3.- Patxi Zabaleta euskaltzainkideak, uste dut Euskaldunon EGUNKARIAn, artikulu oso interesgarria idatzi zuen gai honetaz. Argitzen zuen nola Errepublikaren kontra armaz altxatu zen Burgosko “Gobierno Nacional” delakoak, 1938ko apirilaren 9an, dekretuz sortu zuen Documento Nacional de Identidad izeneko nortasun agiria, dirudienez Italiako estatu faxistari kopiatuz, gaur arte dirauena, zoritxarrez. Euskaltzain politikari nafarrak argitzen zuen, baita ere, nola gordetzen zuen bere aitonaren agiria, herriko alkateak emandako “Cédula” izeneko nortasun agiria, ”Alcalde Constitucional de Leiza”k, alegia, herriak hautatutakoak, sinatua.
4.- Bat nator Patxirekin, aspalditik gainera. Duela hogei bat urte, nire parlamentu taldekide zen Javier Olaberrik salaketa bat egin zuen DNIren kontra, ordezko eredutzat jarriaz Danimarkako kasua, zeinetan hiritar talde batek, oker ez banago nekazal sindikatu batek, hango Auzitegi Konstituzionalean erreinuko gobernuari auzia irabazi zion, ez zutelako daniarrek estatu mailako eta betiereko zenbaki bat izan nahi, estatu poliziako baten mesederako. Nire adostasuna adierazi nuen Eusko Legebiltzarrean.
5.- Ondorioz, ez oraingo Barne Sailak -Eusko Jaurlaritzaren eskuduarekin- eman ahal balu ere guretzako nortasun agiri bat, ez eta euskal estatu hipotetiko baten Barne Ministerioak -sei kuarteleko eskudu eta guzti- emango balu ere, ez nuke gustuko. ENA deitzen duten agiri hori ere ez. Hiriko alkateak sinatua, udal eskudua daramana eta udal mailako zenbaki aldakorrekoa izan beharko luke, nortasun agiri bat izatekotaz. UNA (Udal Nortasun Agiria) da, azken finean, nire ametsa. Estatulatriak ez ditut maite, ez dut zenbaki huts izan nahi, ez inongo poliziarentzat, ez bankuarentzat, ez beste inorentzat. Gutxiago oraindik, informatikaren kontrolpeko mende honetan.
6.- Azken ondorioa: DNI agiri hori jasan behar dugun heinean, horren itzulpen zehatza gure idazkariordearena da.
(JOSE LUIS LIZUNDIA ASKONDO euskaltzaina da)
|
Erantzun |
| |
 |
| Identitatea |
 |
2005-02-22 / 07:06 / Erramun Gerrikagoitia |
|
Akademiko Jose Luis Lizundia Askondok diosku ezen DNI-ren itzulpen zehatza (uste dut esan nahi du lexikalki exaktua) da dioena idazkariordeak, eta orduan konsultatu dut zer dio.
Han dakarren lez Documento Nacioanl de Identidad esaten da euskaraz Nortasun Agiri Nazionala. Ontzat ematen dut traduzioak Nacional eta Documentu itzultzeko Nazional eta Agiri, nahiz zehatz eta exaktu izateko bere dudak eta zalantzak duen traduzitzeak Documento nola Agiri, baina hau eman dezagun valekotzat.
Ez nagoena ados eta konforme da traduzitzea Identidad nola euskaraz Nortasun. Zeren identidad da konzeptu bat dena euskaraz esaten identitate, gabe ezelango duda; eta kontrara euskarazko nortasun itzultzen da gaztelaniara nola personalidad. Hortaz, harritu nau asko hori irakurtzeak eta batez ere gandik informea hon Akademia.
Jakin dezagun guziok ezen dokumentuetan ez da sartzen informatioak buruz nortasuna eta personalitatea. Soilik sartzen da Dokumentua (nik ez nioke deituko Agiri, ze da termino difuso eta inkonkretua) kin Identitatea artean persona delako bat eta han izkiriatzen den datuak, photographia edo bestelako.
(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ, maisua da eskola publikoan)
|
| |
 |
| Zer da DNI eta nola itzuli euskaraz |
 |
2005-02-22 / 10:42 / Antton Elosegi |
|
Bi gai sustatu dira
a) Nola ipini euskaraz Espainiako DNI txartelaren izena
Uste dut zuhurtziaz eta errespetuz jokatuta, benetako erabilerari so egin behar zaiola lehenik. Eta hor, zalantzarako tarte gutxi dago: modu ofizialean edo erdiofizialean, Nortasun Agiri Nazionala (NAN) da alde handiz gehien erabiltzen dena. Bat nator, hortaz, Pello Telleriak eta Jose Luis Lizundiak eta emandako erantzunekin. Oso bestelako kontua da ‘estatuko’ beharko lukeela edo ‘nazional’hori desagertarazi nahiko lukeenena. Hori norberaren estilo-liburuari dagokio, ez hizkuntzari
b) Zer den DNI delako hori zer den eta nola itzuli beharko litzatekeen.
Uste dut horretarako hiru hitzak, ‘documento’, ‘nacional’ eta ‘identidad’, guztiz esanguratsuak direnez, analizatu beharko liratekeela.
‘Nacional’ hitzari buruz, oso argi dago hor dagoela eta zer esan nahi duen. Nik dakidala ‘nacional’ erdal adigaiaren eta hitzaren euskal ordaina ‘nazional’izenondoaz edo ‘nazio-‘ elkarketaz ematen da.
Ofizialki ‘documento’ baina kaleko hizkeran ‘carné’ deitzen den hori, bat nator Sarasolarekin, ez genuke ‘agiri’ deituko, ‘txartel’ baizik. Normalagoa litzateke, zalantzarik gabe. ‘Agiri’ hitza, une batean egin eta ondoren asko zabaldu den itzulpen lotuegi baten emaitza dela esango nuke.
‘Identidad’ dio jatorrizkoak, eta horrek bide emango luke ‘nortasun’ baliokidea emateko; ez baitira erraz eta beti modu berean bereizten ‘nortasuna’ eta 'identitatea’. Baina Espainian atzerritarrei ematen zaien txartelean beste termino bat irakur daiteke: ‘identificación’. Nire gogoeta da: inork ipiniko al luke nortasunarekin zerikusia duen hitzik horren ordainetan? Ez dut uste. Ez al dira, baina, gauza bera?.Eta orain, goazen atzera, zer da DNIko ‘identidad’ hori?. Nire nortasuna adierazten al du, edo nire identitatea finkatzeko datu batzuk’. Nire ustez, mota horretako txartel batek eraman beharko lukeen izenak identitateari edo identifikazioari erreferentzia egiten dion hitza beharko luke.Eta honetan (bakarrik) bat nator Erramun Gerrikagoitiak dioenarekin. Horregatik, guztiz nahasgarri deritzot hiztegi batuak ‘nortasun’ sarreran adibide gisa ‘nortasun agiri’ sartu izanari. Ixilik geratu izan balitz askoz hobeto. Bestalde, hiztegi horretan ‘identifikatu’ aditza bai, baina ‘identitate’ izena ez dut aurkitu. Espero dezagun bigarren bueltan sartuko dela.
Nire ustez, Lizundiak aipatzen duen udal mailako edo bestelako txartel bat asmatuko balitz, bi hitz izango nituzke garbi: identitate eta txartel.
Horra, bada denekin zerbaitetan eta inorekin ez osotasunean ados etortzeko modua.
Baina hasierakora itzuliz, DNIren itzulpenaz ari garelarik, gaztelaniaz DNI eta euskaraz NAN ikasi ondoren, ez ditzagun gauzak desikasten indar gehiago galdu.
(ANTTON ELOSEGI euskara teknikoko irakaslea da)
|
| |
 |
| Botere politikoa bagendu |
 |
2005-02-22 / 23:20 / Erramun Gerrikagoitia |
|
Nahi baldin bada ipini nola den euskaraz’ ha erdarazko DNI (documento nacional de identidad) beharko da edo beharko litzateke ipini dagoena originalean -DNI-, baina euskaraz. Ba dakigu baita ezen traduktioak ez duela behar izan solutio bakarrekoa, h. d., egoten ahal dira possibilitate differenteak, baina guziak printzipioz behintzat loturik ahalik gehien to originala; zeren nahi dugu soil originala transferitu. Gure kasu hontan -DNI- gainera ezingo dira agertu solutio differente asko, zeren hiru hitz soilen traduktioak ez dauka possibilitate differente gehiegirik.
Besterik da noiz nahi da kreatu -ez traduzitu- agiri, karnet, dokumentu, pasaporte, ticket, billete, pase, … edo beste. Orduan ezartzen da, originalki, nahi dena dependitzez zer nahi da.
Horretara, noiz botere administrativoak dira differenteak eta ez elkarren subordinatu, nola aleman hizkuntzan Austria eta Alemania, edo gaztelaniaz Espainia, Peru, Uruguay, … horietan dira dokumentu offizialak, agiriak, eta horrelatsuko asko desberdin lexikalki, informativoki, strukturalki,… izanik ere funtsean kasik identiko edo antz-antzeko an konzeptuak. Exemplu batekin argitzeko, deitzen ahal dio batak fiskal eta besteak arras antzeko rolari prokuradore. Baina hortarako behar da izan botere politikoa zein guk ez daukagu an Nafarroa.
Hortaz, nahi baldin bada ipini euskaraz DNI’ behar litzateke ipini haxe bera baina euskaraz, izan ala ez gure gustokoa alditik analysis politikoa. Traduzitzeko DNI behar litzateke soil kontutan hartu arrazoi eta argudio lexikalak, zeren aritzea politikoekin litzateke sartzea kanpo gure eremua, zeina bait da orain traduzitzea.
Identitatea da identifikatzeko, esateko berdinak direla hain persona eta txarteleko (karteleko?) datuak hon hori personea. Ni ez naiz esaten ari ezen aldatu behar da ala ez konzeptualizatioa, baizik nola den I (identidad)’ euskaraz I (identitate). Nik soil defenditu dudana da, esateko berba batean, identidad dela euskaraz identitate. Eta hortan -nik nioen bakarrean- akort dago Antton Elosegi. Nik ez nioen besterik funtsean.
Batzutan ere, uste dut, ze Madrilek permititzen duela traduktio batzuk ze ez daki zer dagoen izkiriaturik edo dakikelako susmoz dela irrelevanteak dokumentuak euskaraz, non ez dituzten haintzat hartzen euskaldunak berak ere, zeren gainera askotan ez dituzte ulertzen euskaldunek’ redaktatua dagoena euskaraz. Konstitutio Europeoa, Gasteizko lege batzuk, … etc, etc., guk ba dakigu zeozer buruz horrelakoak nola ez kanpokoek.
Orain, neure gaiaz aparte -identidad, identitate- sartuko naiz esanik ezen erabili “estatal” edo “nazional” tzat erdarazko nacional ez da stylo kontua (nola dioen hak Antton Elosegi), baizik gorabehera linguistikoa, dagokiona to bi konzeptu differente: national eta statal.
Edozelan ere, diotsat Antton Elosegiri edo edozein irakurleri ezen gagoz biok -ni eta bera- osorik ados eta konforme, agertu barik nik nire aldetik gogorik egoteko ados edo ez egoteko, baina ados gagoz %100, ze DNI horren hiru (documento, nacional, identidad) terminoekin gagoz hiruretan akort. Nacional, nazional, documento ez dugu egoki ikusten agiri nola nik ez berak, eta hirugarren identidad, identitate. Ez daukagu eretxi klonatuak, baina ez horregatio ere arras differenteak buruz darabilgun hau gorabeherea. Seguruenez nahi izan duena Antton Elosegik da esatean “Eta honetan (bakarrik) bat nator Erramun Gerrikagoitiak dioenarekin.“ da markatzea distantziak ni ganik eta ganik nire izkiriatzeko modua. Bego.
Amaitzeko, izan ahal da bai hobe bazter uztea affaira hau eta analysis politikoak, biana ez da arrazoizko eta razional argudiatzea ezen ohitura bat baldin txarra bada eta txarto badago, bego. Bakea gauza ederra da, baina ez gara ari buruz bakea, baizik buruz traduktione egokia tzat DNI (documento nacional de identidad).
(ERRAMUN GERRIKAGOITIA RODRÍGUEZ, maisua da eskola publikoan)
|
|
Erantzun |
|